Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Twice

Wikipedia, Entziklopedia askea

Twice[aldatu iturburu kodea]

Nork proposatua: Sikret8 (eztabaida) 11:18, 2 iraila 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-09-02 egunetik 2018-10-02 egunera arte)
  • Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Beste hizkuntzetako artikuluen laguntzaz sortutako artikulua da, hala ere, wikipedia kanpotik hartutako garrantzizko informazioarekin osatu da. Atalen arteko oreka ona da, irudi aproposak daude eta artikuluari buruzko beharrezko informazioa agertzen da. Erdal wikipediako erreferentzia nagusiak egiaztatu dira eta gaineratutako datuen erreferentziak ere gehitu dira. Gaiak aparteko sakontasunik behar ez duen arren, seriotasun handiz landutako artikulua dela iruditzen zait. --Sikret8 (eztabaida) 11:18, 2 iraila 2018 (UTC)

 Bozkatu

  1.  Alde. --Sikret8 (eztabaida) 11:18, 2 iraila 2018 (UTC)
  2.  Alde. Luzera eta egituraketa aldetik ez diot akatsik aurkitu, beharrezkoak diren atal guztiak ditu. Ortografia aldetik ikuskapen txiki bat eginda, dirudienez ez du akats askorik. Wikituta dago, baliabide ugarirekin. Ni alde. Xabi22 (eztabaida) 15:02, 2 iraila 2018 (UTC)
  3.  Alde -Supro23 (eztabaida) 06:29, 19 iraila 2018 (UTC)
  4.  Alde - Esteka gorri gehiegi dauzka, ez da praktika egokia esteka gorri asko edukitzea, itsusia geratzen delako (EN WPn bakarrik sortzeke dauden estekak jartzen dituzte baldin eta artikulurako gai oso interesgarria bada), huts asko edukitzearen sentsazioa. Gainera, batzuk US bezalakoak dira, alegia, Amerikako Estatu Batuak; beraz, konpon daitezke. Hori esanda, zorionak, artikulu txukuna da. Iñaki LL (eztabaida) 20:19, 27 iraila 2018 (UTC)
  5.  Alde Lotura gorriak interesgarriak dira, zer ez dugun esaten digute. Artikulu batek lotura gorri asko baditu gai horri buruz sakondu behar dugula esaten digu. 300.000 artikulu ditugulako, ez 5 milioi. -Theklan · Eztabaida · E-maila 06:42, 1 urria 2018 (UTC)
Gorri gutxi batzuk edukitzeak irizpide jakin bat erakusten du ("artikulu hauek edukitzeak lagundu egingo lukete artikulu hau gehiago ulertzen", pixkanakako ezagutza eraikuntzaren arabera); gorri asko edukitzeak, berriz, hutsune irudipenaz gain (zatarra ere, nire ustez), azarea aditzera ematen du. Bestalde, nik ez nuen garbi zer bozkatzen ari nintzen, ON kolorea baitu, baina NArako hautatu da. Iñaki LL (eztabaida) 07:14, 1 urria 2018 (UTC)
@Iñaki LL:, nik NAren kolorekoa (naranja) ikusten dut, ez dakit arazoren bat egongo den. Bestalde, esteka gorrien inguruan, nik ingelesezko (adibidez) wikipediatik artikulu bat itzultzean, bertan dauden esteka gehienak jartzen ditut, nahiz eta gorriz agertu, iruditzen zaidalako informazio hori egon beharko litzatekeela etorkizunean, asko izan edo ez. Haiek lortu badute, guk ere egin dezakegu. Soilik oso espezifikoak diren kasuetan (herri txiki bateko kaleak, adibidez) uzten ditut jarri gabe. Ez dakit ondo egiten dudan edo ez, baina irizpide gisa nik hori erabiltzen dut. -Supro23 (eztabaida)
Koloreaz, arrazoi osoa, nire hutsa (ON kolorea zelakoan)! Bestalde, EU artikulu batek balio osoa du bere baitan eta bere sistema EU WP da, ez da EN WPko gorabeheren zordun. Gu ez goaz 5.000.000rantz 350.000rantz baizik. Hutsune asko edukitzearen (osatu gabearen) sentsazioa ematen du, hori hala ezarrita dute EN WPn, baina niri ere hori iruditzen zait. Iñaki LL (eztabaida) 08:01, 1 urria 2018 (UTC)

Twice artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 5 boto alde, 0 boto aurka, 0 boto neutral eta {{{Baliogabeko boto kopurua}}} boto baliogabe.
Beraz, artikulua Artikulu Nabarmendu gisa onartzea erabaki da.