Wikipedia:Bozketak/Fair Use

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bozketa honen helburua, orain arte egon den anbiguotasunari amaiera eman nahi dio, Irudien Fair Use edo erabilera zuzena delakoa behingoz onartu ala ez onartzeko.

Bozketa hau proposatu duen lankidea Janfri da.

Dokumentazioa[aldatu iturburu kodea]

Fair Use delakoa zer den jakiteko hona hemen hainbat lotura interesgarri:

Bozketa honen iraupena astebetekoa izango da, hots, Abenduaren 15erarte bozkatu ahal izango da.

Bozkatzeko {{alde}}, {{aurka}} eta {{neutral}} txantiloiak erabili ahal izango dira. Bozkaren ondoan nahi bada arrazoiren bat jarri daiteke.

Fair Usearen alde[aldatu iturburu kodea]

  1. -Fair Usearen alde egiteko, sinatu hemen

Fair Usearen aurka[aldatu iturburu kodea]

  1. - Aurka Nire hautua euskarazko wikipedia aske baten aldekoa da. Eta, benetako askatasuna lortzeko, eduki guztiek libreak izan behar dute, irudiak barne. Gainera, euskarazko wikipedian irudi bat jarri nahi duen euskal herritarra behartu egiten dugu lizentzia aske baten pean egiten, lizentzia askeak -eta beraz, jakintza askea- bultzatuz euskal gizartean.--Janfri; bai esan? 18:27, 8 Abendua 2007 (UTC)
Bozkatu baino lehen, zalantza bat daukat: Oker ez banago, Fair Use ez izanda ere, irudi guztiak ez dira erabat aske, Janfri. Commonsen irudi asko dago cc-by-nc-sa baimenarekin (esate baterako hau). Ez al da horrela?--Unai Fdz. de Betoño 18:45, 8 Abendua 2007 (UTC)
NC zein ND klausulak dituzten CC lizentzia soila erabiliz irudiak Commonsen igotzea ez dago baimenduta. Irudia aske izateko komertziagarritasuna eta deribagarritasuna baimendu behar dira. Zuk aipatutako irudia lizentzia bikoitzean dago argitaratuta; GFDL lizentzian oinarritu daiteke erabilera komertziala egiteko, edo CC-by-nc-sa beste aukeraren bat nahi baduzu. Bestela ez litzateke askea izango, eta ez litzateke Commonsen onartuko. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:58, 8 Abendua 2007 (UTC)
OK. Eskerrik asko azalpenengatik (Janfriri ere, nire eztabaida-orrian erantzun bait dit). Nahaste handia daukat oraindik irudien baimenekin.--Unai Fdz. de Betoño 19:20, 8 Abendua 2007 (UTC)
  1. - Aurka Ados nago Janfri-rekin, entziklopedia librea izateko eduki guztiak izan behar dira libre. Alfredo Beaumont 18:49, 8 Abendua 2007 (UTC)
  2. - Aurka Janfrik emandako arrazoiekin bat egiten dut. Hemen honen inguruan ikusten ditudan abantaila eta desabantailak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:54, 8 Abendua 2007 (UTC)
  3. - Aurka Commonsen ezezkoa erabaki zen, Alemania, Polonia, Japonia, Herbehere, Portugal eta Espainiako Wikipedietan bezala. Beraz, Janfrik esan bezala, pentsatzen dut interesgarria dela irudi guztiak askeak izatea. --Unai Fdz. de Betoño 19:20, 8 Abendua 2007 (UTC)
  4. - Aurka Janfri-rekin erabat ados. Wikipediak guztiz librea behar du izan, beraz Fair Use-aren aurka, egunero ikasten da zerbait! --birasuegi 20:20, 8 Abendua 2007 (UTC)
  5. - Aurka Janfrirekin ados. Euskal Wikipediak guztiz librea izan behar luke. --Logaritmo «» (eztabaida) 21:37, 8 Abendua 2007 (UTC)
  6. - Aurka Ni ere berdinagatik aurka. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     17:05, 9 Abendua 2007 (UTC)
  7. - Aurka Nire ustez kasu honetan argi dago lortutako abantailek ez dituztela sortutako desabantailak konpentsatzen. Gainera, fair use delakoa munduko legedia gutxi-gutxitan arautzen dela ikusita, bere erabilerak arasoak ere ekar litzaizkigukeela uste dut. --Txopi 09:17, 10 Abendua 2007 (UTC)
  8. - Aurka eduki benetan libreen alde, bat eginez hemengo argudioekin.Luistxo 11:45, 10 Abendua 2007 (UTC)
  9. - Aurka Aurreko iritzien gisara, uste dut hobe dela irudi guztiz libreak izatea Wikipedian. Gotzon 14:01, 10 Abendua 2007 (UTC)
  10. - Aurka Ni ere eduki askeen alde. Are gehiago, irudi guztiak Commonsera igo beharko liratekeela uste dut. - Keta ?/! 16:11, 10 Abendua 2007 (UTC)
Bozketa honetan aurkako iritzia gailentzekotan, hala izango da. Irudirik ezingo da igo euskarazko wikipedian—Janfri; bai esan? 08:31, 11 Abendua 2007 (UTC)
  1. -Fair Usearen aurka egiteko, sinatu hemen
  • Alde: 0 bozka
  • Aurka: 11 bozka