Wikipedia:Bozketak/Frantziako eskualde eta departamenduen izendapena (2010)

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006 urtean Wikipedian Euskaltzaindiaren 36. araua jarraitzea edo ez bozkatu zen (ikusi bozketa hemen). Arauak Frantziako eskualde eta departamenduen izenak arautzen zituen. Bozketan 2 lankidek parte hartu zuten eta emaitza arauari ez jarraitzea izan zen.

Orain aurreko politika hori ezabatu eta 36. arauari jarraitzea proposatzen da.

  • Alde bozkatuz gero... Euskaltzaindiaren 36. araua betetzea bozkatzen da.
  • Aurka bozkatuz gero... Orain arteko politika mantentzea bozkatzen da, hau da 36. arauari jaramon ez egitea.

Bozketa hau proposatu duen lankidea An13sa (eztabaida · ekarpenak) izan da, aurretik Txokoan gaiaren inguruan eztabaidatu ondoren.

10 eguneko epea. Irailaren 8ko 00:00tik irailaren 18ko 23:59 arte.

Alde[aldatu iturburu kodea]

  1. --Unai (esan) 07:38, 8 Iraila 2010 (UTC)
  2. --Baina baina baina...irakurri iruzkina.Adrar (esan) 10:18, 8 Iraila 2010 (UTC)
  3. --An13sa 12:20, 8 Iraila 2010 (UTC)
  4. Adrarrekin erabat ados, baita Josugonirekin ere (ea euskaltzainek idatzitakoa irakurtzen duten), baina proiektuaren koherentziagatik  Alde -- Marklar 10:56, 11 Iraila 2010 (UTC)
  5. --Assar; (erantzun hemen) 07:47, 15 Iraila 2010 (UTC)
  6. --Estimu handitan dudan Adrarrek Euskal Wikipedian dagoeneko arau egokia dugula dioen arren, ez dakit euskaraz zenbaterainoko oinarria duen Lot-eta-Garona marratxodun horrek (eta gisa bereko beste lauzpabost badira); lehenengo begiratuan, hibrido bitxia dirudi. Euskaltzaindiak dokumentu bakarrean eta zerrendak erraz ateratzeko moduan eman digu arau bat. Hutsuneak ugari ditu, hemen bertan eta TXiKik aurreko batean egindako oharrean azaldu denez; baina, hutsuneak hutsune, irizpide sendoetan zehazki oinarritutako beste araurik ezean, Euskaltzaindiarena betetzearen alde egingo dut.—Aurreko iruzkin sinatugabea Xabier Armendaritz (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aurka[aldatu iturburu kodea]

  1. --josugoni (erantzun hemen) 20:09, 9 Iraila 2010 (UTC) Adrarren arrazoi guztiengatik (baina hein handi batean, bihotzean mina ematen dit auka bozkatzeak).

Zuri[aldatu iturburu kodea]

  1. ---Joxemai; (erantzunak) 11:51, 17 Iraila 2010 (UTC) Emandako argudio guztiek dute bere arrazoia.

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Hain xinple ez da[aldatu iturburu kodea]

Iruzkina: Oporretatik bueltan baina lanpetu samar dabilen honen iruzkinak (bozketa hasi dela ikusirik). Arau hori ez segitzeko erabakia hartu zela ikusi nuenean ez zitzaidan bitxia iruditu, Xabierrek zioenari erantzunez neure ustez argi dagoelako arau oso ahula eta urte bakan batzuk pasatu eta gero zuzenduko dutela (azken finean 1995etik 2006ra aldatu egin dute).

  • gidoiaren erabilpena bultzatzen du, joera orokorraren kontra. Azentu mota guztiak ere bai; hortik kasu bitxi hau: 192-193 orrialdean euskararako Réunion eta Reunion proposatzea.
  • Lot-et-Garona baina Tarn eta Garona proposatzea; Garona, Rodano, Loira, Sena ibaietarako baina departamendu eta eskualdeetarako Garona bai baina Loire, Seine eta Rhône izan behar.
  • Normandia Beherea edo Korsika Garaia baina Bas-Rhin edo Hauts-de-Seine. Pirinio Atlantikoak baina Loire-Atlantique.
  • Centre edo Limousin baina Borgoina edo Pikardia.
  • Belfort Herrialdea baina Pays de la Loire.
  • Itsas Alpeak baina Charente-Maritime eta Alpes-de-Haute-Provence.
  • Arauaren amaierako irizpideak eta emaitza irakurrita, atera daitekeen ondorioa hauxe da: toponimo horietako bat noizbait euskaraz idazteko beharra egokitu bada (adib. baten batek Tarn eta Garona idatzi badu) jaso egiten da (tradizioa), bestela frantsesera jotzen da (antza denez inork ez du Lot eta Garona idatzi); hori ahula da eta etengabe alda daitekeena. Frantsesez gain beste hizkuntzak bigarren plano batean geratzen dira salbuespen batekin: katalana. Baina honetan ere Perpinyà proposatzen da baina Languedoc-Roussillon.
  • Oroimenerako: Polinesia Frantsesa eta Guyana Frantsesa hobesten ditu, ez Frantses x edo Frantziar x. Kasu honetan Euskaltzaindia kritikatu baino, wikipediako bozketa batzuek (Ingeles lorategia...) dakartena aipatu nahi dut, ez zaigu komeni hizkuntza akademiak berak baino gehiago estutzea.
  • Hau guztia ikusita, neuretzat arrazoi batengatik besterik ez da bitxia araua ez segitzeko erabakia: arau bakar honekin baino ez da erabakia hartu. Hemen beste eztabaida bat zabaltzen da: hizkuntza-akademiaren arau guztiak errespetatu behar dira estilo-liburu batean? Berriak oro har segitzen du baina salbuespenen bat badago (Zimbabwe vs. Zimbawe), espainieraz jakina da El Paísek (eta ia inork) ez dituela errespetatzen RAEk toponimoez dioena, bestela San Cristóbal y Nieves eta abar erabili behar (es-wikipediak bai erabiltzen ditu, baina diren bezalakoak dira toponimoekin: San Baudilio de Llobregat eta abar). Horregatik behin-behinean neure ustez hobe da arau bakar bat alboan utzi beharrean, Euskaltzaindiaren arautegi osoa errespetatzea; baina arau ahula dela argi daukat. Eztabaida orokorragoetarako ere baliagarria delakoan aritu naiz luze eta zabal.Adrar (esan) 10:18, 8 Iraila 2010 (UTC)


Eskerrik asko, Adrar, hain luze eta xehe esplikatzeagatik. Arauaren ahulgune horiek guztiak ikusita, oraingoz ez dut botorik emango. Arau koherente baten proposamena ekartzen badiguzu (edo egindako lanagatik zuk adinako konfiantza behintzat ematen didan inork proposatzen badu), arau koherentearen alde egingo dut; bestela, Euskaltzaindiarenaren alde. Arau zehatz bat hobe baita orain dugun politika zehaztugabea baino: «ez zaio jarraituko euskaltzaindiaren 36. arauari», ez da hor zehazten erabili beharreko izenak zein diren (bide batez: administratzaileren batek jar dezala «Euskaltzaindia» letra larriarekin, arren).
Sentitzen dut etxeko lanak besteri uztea, baina neroni bestelako lanez lepo nabil. Eta, egia esatera, bere larrian, bigarren mailako arazoa dela deritzot, askoz gordinagoa iruditzen zait Euskal Herriko jentiliziotzat «euskal herritar» (ikus Hiztegi Batua) edo «euskaldun» (bila «Euskal Herria», Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegiko Toponimia atalean) idatzi beharrarena. Izan ere, «hainbat literatura generotako euskal herritar idazleak bildu dira» idatziz gero, ez dago jakiterik ea idazleak Euskal Herrikoak diren ala lanak euskaraz egiten dituzten herritar idazleak diren; eta, «euskaldun» erabiliz gero, hitzaren berezko adierarekin (euskara duena, dakiena) nahasteko aukerak begien bistakoak dira. Euskaltzaindiak onartutako gainerako jentilizio guzti-guztien idazkerarekin («zeelandaberritar», «estatubatuar»...) bat datorren «euskalerritar» erabiltze soilarekin konpontzen den arazoa izanik... Baina, tira, Euskal Wikipedian hori bozkatu zen eta «euskal herritar» dago onartuta hemen ere (mesedez, administratzaileren batek ken dezala «euskalerritar» aukera euskal aurrizkiari buruzko politikatik, nahasbidea ez eragiteko). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:31, 8 Iraila 2010 (UTC)
Bozketa honetan 2006an bozketa batean Euskaltzaindiaren 36. arauari jaramorik ez egiteari buruz ari gara. Wikipedian Euskaltzaindiaren arauak jarraitzen ditugunez, 2006an hartutako erabaki hori mantentzea edo atzera botatzea bozkatzen ari gara, Euskaltzaindiaren arau bati kasurik ez egiteak ez baitu zentzurik. Azken finean arau bat da eta ez hobespen bat, beraz araua jarraitu behar dugu, nahiz eta osatua ez egon edo gustuko ez izan. Hemen baino hobe, eztabaidatzen jarraitu nahi duenak Txokoa erabili dezala mesedez. Ondo izan.--An13sa 13:09, 8 Iraila 2010 (UTC)

Espazio hau bozketarako utzita, bozketa "erraz" honetaz azken ideiak (ez da eztabaida, botua eman dut dagoeneko) Txokoan.--Adrar (esan) 11:52, 17 Iraila 2010 (UTC)

  • Alde: 6 bozka
  • Aurka: 1 bozka
  • Zuri: 1 bozka