Wikipedia:Bozketak/Loturak azpimarratzea edo ez

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gaia: Ea euskarazko Wikipedian lehengo aldiz sartzen direnek loturak azpimarratuta edo ez azpimarratuta ikusi behar dituzten. Momentu honetan, eta bakoitzak bere hobespenetan aukeratu arte, azpimarratuta ikusten dira loturak. Dena den, aldaketa honek (burutzekotan) euskal Wikipediak izango duen itxuran bakarrik izango du eragina.

Ados: Loturak azpimarratuta azaltzea.
Aurka: Loturak azpimarratu gabe azaltzea.

Lankidea: Barrie

Iraupena: Maiatzaren 30etik Ekainaren 9ra (10 egun).

  1. Ikusi dut ingeles Wikipedian hasiera-hasieratik loturak azpimarratu gabe azaltzen direla eta egokiagoa iruditzen zait. Batez ere (txokoan adierazi nuen bezala), lotura asko daudenean ez da erraza irakurmena.—Barrie 10:24, 30 Maiatza 2006 (UTC)
  2. Guztiz ados nago Barrierekin, itxura askoz hobea dauka azpimarratu gabe. Nire hobespenetan azpimarratu gabe daukat, baina horrek erregistratuta gaudenontzat bakarrik balio du. Hobe guztiok azpimarratu gabe ikusi ahal izatea. Keta ?! 10:28, 30 Maiatza 2006 (UTC)
  3. Hobe azpimarratu gabe, izena emanda ala eman gabe, bientzat. --josugoni (hemen idatzi) 10:33, 30 Maiatza 2006 (UTC)
  4. Hobe azpimarratu gabe, baina gainetik pasatzerakoan azpimarra dadila, argiago gera dadin. Theklan 11:47, 30 Maiatza 2006 (UTC)
  5. Estetikoki begiraturik, hobe azpiko marrarik gabe. Kabri, (erantzunak hemen) 16:32, 1 Ekaina 2006 (UTC)