Wikipedia:Bozketak/Orrialde izenen amaierako a artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gaia: Eztabaida ugari sortzen dira orrialdeen izenak amaieran a artikulua noiz izan behar duten erabakitzerakoan, hau da, Barajasko aireportu edo Barajasko aireportua izendatzerakoan, adibidez. Orain arte erabili den metodologiak letra larriz idazten direnei bakarrik mantentzen die artikulua, izen berezi edo propiei bereziki. Honenbestez, horrelakoak gertatzen dira:

  • Pichichi Saria izena hartzen du futbol ligako goleatzailerik onenari ematen zaion sariaren orrialdeak. Saria letra xehez idatziko bagenu, ordea, Pichichi sari izango litzateke. Beraz, Pichichi saria inolaz ere ez.
  • Barajasko aireportu deitzen da Madrilgo aireportuari dagokion orrialdea. Aukera posibleak Barajasko Aireportua eta Barajasko aireportu dira, baina inoiz ez Barajasko aireportua.
  • Donejakue Bidea orrialdeak ez du artikulua galtzen. Bidea letra larriz idatzi behar al da ba?
  • Arantzazuko santutegi artikulurik gabe...

Saria eta Bidea letra larriz eta artikuluarekin, aireportu eta santutegi letra xehez eta artikulurik gabe, zergatik?

Hau erabakitzerakoan argi utzi nahi da hiztegiko sarrera eta sarrera entziklopedikoen arteko ezberdintasuna, ezin baitira berdin tratatu; Zuhaitz izena ematea hiztegiko hitz arrunt horri dagokion orrialdeari, edo Keplerren lege izena ematea lege hori azaltzen duen sarrera entziklopedikoko orrialde horri. Zuhaitz, auto, itsasontzi,... asko daude, baina Keplerren legea bakarra da, Barajasko aireportua bezalaxe.

Bozketa honetan proposatu nahi dena zera da: Letra larriz idatzi ez arren, sarrera entziklopedikoak izanez bakarrak diren orrialde izenei artikulua mantentzea, eta letra larriak beharrezkoak direnean (Akronimoak, eta abar) baino ez jartzea; adibidez Arantzazuko santutegia, Barajasko aireportua, Donejakue bidea, Pichichi saria,... Azken finean, letra xehez idatzita ere, artikulua mantendu daitekeela, garrantzi entziklopedikoa duelako.

Ados: Azaldutako proposamen berri honen alde azaltzen bazara.
Aurka: Proposamen berri honen aurka.
  • 1. oharra: Erabakia pentsatu aurretik, argi eta garbi izan gaztelaniaz Aeropuerto de Barajas izateak (El artikulurik gabe) ez duela euskaraz ere artikulurik gabe (Barajasko aireportu) jarri behar denik esan nahi. Hori egitea erdarakadetan erortzea bailitzateke, euskaraz pentsatu.
  • 2. oharra: Erabakia hartzerakoan ez pentsatu aldaketak suposa dezakeen lanean. Aldatzea erabakiko balitz, bot-en bidez lan mordoxka aurreratu ahal izango litzateke, eta poliki-poliki egiten joango ginateke. Baina kontuan izan helburua ongi dagoena aukeratzea dela, ez lan gutxien duena.

Lankidea: TXiKi

Iraupena: Ekainaren 12tik 19ra (7 egun).

Ados[aldatu iturburu kodea]

  1. Orain artekoa erdarakada da eta zuzenean euskaraz pentsatu beharra dago. Honez gain, Bidea larriz eta artikuluarekin eta santutegi xehez eta artikulurik gabe jartzeak zentzurik ez dauka. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:59, 12 Ekaina 2006 (UTC)
  2. Ni ere proposamen honekin ados nago. Ez daukat ezer gehitzekorik, TXiKik dioenarekin bat nator. Keta ?! 17:25, 12 Ekaina 2006 (UTC)
  3. Ados, nahiz eta zenbait sarreretan arazotxoak edukiko ditugula ziur egon (orain ere baditugunak, noski) --josugoni (hemen idatzi) 18:15, 12 Ekaina 2006 (UTC)
  4. Bai, baina, zer egiten dugu datekin? (ad: urtarrilaren 20). Agian ez naiz enteratu eta aurretik horrela adostuta dago. Euskaltzaindiaren 37. araua ikusirik (beti kasu egin ez arren) urtarrilaren 20a edo urtarrilak 20 dira egokiak, niretzat ere. Txarto banabil esan baina aldaketa behar dela uste dut alde honetatik, proposamenean nolabait adierazi daitekeena.—Barrie 19:26, 12 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)
    Bozketa printzipioz sarrera entziklopediko eta izen bakar bereziekin doa, ez dago datekin erlazionatuta, nire ustez arrazoi osoa duzun arren. Arau hori ezagutzen nuen bai, eta urtarrilaren 20 ez da ezer, zerbait falta zaiola nabaritzen da. Honen inguruan beste bozketa bat sortzea proposatzen dizut, baina kontuz, 11 eta 31 egunek ez baitaramate arik amaieran. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:35, 12 Ekaina 2006
  5. Nik ere horrela jarriko nuke.-Theklan 19:17, 18 Ekaina 2006 (UTC)


Aurka[aldatu iturburu kodea]

  • Ados: 5 boz
  • Aurka: 0 boz