Wikipedian sakontzeko |
| Sakontzeko orriak... |
|
Taulak |
| Ikus, gainera... |
- Oharra: Euskarazko Wikipedian ez dugu oraindik erreferentziei buruzko politika ofizialik; beraz, hemen jasotakoak azalpen lagungarriak dira, ez dira arauak.
Erreferentziak edo aipamenak Wikipediako artikuluetako informazioa zein iturritatik lortu den jakinarazteko erabiltzen dira. Iturri fidagarriak izan behar dute, hala nola testuliburuak, gaiari loturiko monografiak edota bestelako argitalpenak. Beste lankideek iturrion zuzentasuna erraz egiaztatu ahal dezaten eta, oro har, azkar kontsultatzeko aukera izan dezaten, iturriak interneten eskuragarri izatea hobetsiko da, aipu gisa eduki horietarako lotura ipinita.
Erreferentzien bidez, hortaz, artikuluan jasotako informazioa egiaztatu ahal izango da. Horretarako, erabilitako iturriak ahalik eta sendoena izan beharko du.

Erredakzio estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipuak edo aipamenak edo erreferentzia bibliografikoak testu batean idazterakoan, erredakzio estiloari dagokionez, nazio arteko haibat arau daude, eta editoreak edo egileak berak aukeratu ohi du gehien gustaten zaiona, normalean, bere jakintza arloan erabili ohi dena. Dena den, estilo batzuk eta besteak ez dira elkarrekin oso ezberdinak. Wikipediak ez du estilo ofizial bat. Oro har, idazteko estilo orokorra eta askotan erabiltzen diren laburdurak Wikipediako artikulu honetan ikus ditzekezu: Aipu edo aipamen eta erreferentzia bibliografikoak.
Erreferentzia automatikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikusizko Editorea erabiltzen baduzu (hau da, "Aldatu" botoiari ematen badiozu artikulu batean) edo zure beta hobespenetan Wikitestu modu berria sakatuta baldin baduzu, aukera duzu erreferentziak automatikoki sartzeko Aipatu botoiari emanda. Citoid teknologia erabilita, ISBN, DOI edo URL bat har dezake eta erreferentzia automatikoki egin. Baliteke zerbitzu batzuekin hauek eskuz egokitu behar izatea, batez ere formatu okerra duten webguneetan.
Erreferentziak berrerabiltzeko aukera egongo da, "Berrerabili" botoiari emanda, baina Ikusizko Editorea erabiltzen badugu baino ez.
Erreferentziak eskuz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinpleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu batean aipamen bat jasotzeko, ondokoa idatzi beharko da erreferentziatu nahi den esaldiaren bukaeran:
- <ref>erreferentzia</ref>
Adibidez:
- Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte.<ref>[http://www.zumarraga.net/eusk/cultura/ermita-la-antigua.asp Antio baseliza Zumarragako webgunean]</ref>
Ondoren, artikuluaren bukaera aldera, baina Kanpo loturak eta Ikus, gainera atalen gainetik, Erreferentziak atala sortu beharko da. Horretarako, idatzi hau:
- == Erreferentziak ==
- {{Erreferentzia zerrenda}}
Atal horretan, testuaren barnean aurretik sortu ditugun erreferentziak agertuko dira zerrendaturik.
Anizkoitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentzia bera testuan behin baino gehiagotan agertzen bada, badago modu bat, erreferentzia izendatu eta behin eta berriz erabiltzeko. Erreferentzia lehenengo aldiz azaltzen denean, honela idatzi («erreferentzia izena» horren ordez, kasu horri dagokion izen bat jarri):
- <ref name="erreferentzia izena">erreferentzia</ref>
Bigarren aldiz azaltzen denean, hau idatzi:
- <ref name="erreferentzia izena" />
Biak bateraturik agertuko dira Erreferentziak atalean.
Oharrak eta erreferentziak banatu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan nahi dena izan daiteke, artikulu baten erreferentzia-iturriak eta oinean eginiko azalpen osagarriak banatzea, bi sekzio desberdinetan, bata oharrentzako eta bestea erreferentzietarako.
Horretarako group= aukera erabili dezakegu <ref> etiketa erabiltzen dugunean, name= ere erabiltzen den bezalaxe. Era honetan erreferentziak eta oharrak talde desberdinetan sar ditzakegu. Talde identifikatzailea <ref> eta bukaerako <references /> etiketetan erabili behar da, bukaerako </ref> etiketa ez da aldatzen.
Esate baterako:
A adierazpena<ref group="oh">A adierazpena azaldua</ref>
B adierazpena<ref group="oh" name="02ad">B eta D adierazpenak azalduak.</ref>
C adierazpena<ref>C adierazpenaren erreferentzia</ref>
D<ref group="oh" name="02ad"/>
E adierazpena'{{#tag:ref|E adierazpena azaldua.<ref>Barruan duen erreferentzia E adierazpenaren azalpena erreferentziatzeko.</ref>|group="oh"}}
== Oharrak ==
{{erreferentzia_zerrenda|taldea=oh|}}
== Erreferentziak ==
Eta honela ikusiko litzateke
A adierazpena[oh 1]
B adierazpena[oh 2]
C adierazpena[1]
D adierazpena[oh 2]
E adierazpena[oh 3]
Oharrak
Erreferentziak
Era honetan, banatuta izan ahalko dira alde batetik, artikuluan lekurik ez duten azalpen osagarriak eta erreferentzia bibliografikoak.
Erreferentziak nola eskatu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu bateko datu batek erreferentzia edo aipua behar baduela uste baduzu, idatz ezazu ondorengo kode hau datuaren ondoren:
{{erref behar}}
Adibidez, hau idatzita:
Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte.{{erref behar |data = 2010eko otsaila}}
ondorengo hau agertuko da:
- Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte.[erref. behar]
Erreferentzia falta orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat artikuluk ez du batere erreferentziarik. Aipuak behar dituela ikusten baduzu, jar ezazu ondorengo txantiloi hau artikuluaren hasieran, aipamenak sar ditzatela eskatzeko:
{{erreferentzia falta |data = 2010eko otsaila}}
Horrela, txantiloi hau agertuko da:
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Erreferentziak artikuluaren atal batek (eta ez artikulu osoak) behar baditu, idatz ezazu txantiloia honela:
{{erreferentzia falta |Atal |data = 2010eko otsaila}}
Hartara, txantiloi hau agertuko da:
| Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Erreferentziak eta Bibliografia banandu txantiloi bidez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sfn txantiloia erabiltzean, aipu motzak eta Bibliografiaren zerrendan dauden aipu osoak banatzen dira. Aipu motzean, egilearen edo egileen abizena (edo abizenak) agertuko da, urtea eta orrialdearen zenbakia (edo orrialdeena). Aipuan, abizenaren gainean klik eginez gero, Bibliografiako egile horren aipu osoaren lerrora joango gara. Horretarako, bibliografian, aipu oso "Erreferentzia txantiloia" erabiliz idatzi behar da, ondo zehazteko zein den egilearen abizena eta zein urtea, horien bidez erlazionatzen baditu Wikipediak aipu motzak eta bibliografiako erreferentzia osoak. Adibidez, Asterix eta Obelixen komiki honekin[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Goscinny & Uderzo 2009, 40 orr. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]René, Goscinny; Uderzo, Albert. (2009). Asterix eta Obelixen urtebetetzea. Urrezko liburua. Bruño ISBN 978-8421683965..
Matematiketako formulak idatzi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]____ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________
____ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________

