Laguntza:Irudiak nola igo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikipedia:IrudIgo» orritik birbideratua)
Lasterbidea

Orri honetan, irudiak (edo bestelako multimedia fitxategiak) Euskal Wikipediara nola igotzen diren erakusten da. Igo ondoren irudiak artikuluetan nola txertatu jakiteko, ikus: «Laguntza:Irudiak»; erabilerari buruzko jarraibideen berri jakiteko, ikus: «Wikipedia:Irudien erabilerari buruzko politikak».

Irudiak Commonsera igotzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimediako proiektu guztietarako, Wikimedia Commons da irudien biltegia. Euskarazko Wikipedian txertatu nahi den irudia Commonsera igo behar da lehenik. Horrela, gainera, Wikimediako beste proiektu eta hizkuntzetan ere egongo da erabilgarri.

Goiko loturaz baliatu zaitezke Wikimedia Commonsera joateko eta han irudia igotzeko. Bestela, irudiak igotzeko lotura zuzena hau da (lehenago, saioa hasi beharra dago).

Irudi eta fitxategi askeak besterik ezin da igo Wikimedia Commonsera. Igo nahi duzun irudi edo fitxategiak domeinu publikokoa izan behar du, edo beste lizentzia aske bat izan behar du (adibidez: GFDL, Creative Commons Aitortu edo Aitortu-PartekatuBerdin...).

Commonsen ez dira fair use motako irudiak onartzen; eta are gutxiago, egile eskubideak urratzen dituztenak. Azken horiek debekatuta daude Wikimedia Fundazioari lotutako edozein proiektutan, eta horrelakoak Wikipedian —edo Wikimediako beste edozein proiektutan— txertatzea, kontua blokeatzeko arrazoi izan daitezke.

Commonsera igotzen diren fitxategiak gaika ganoraz kategorizatu behar dira, beste erabiltzaileek erraz aurki ditzaten. Kategorien izenak ingelesez jarri behar dira, MediaWiki softwarearen internalizazioaren arazoa konpondu arte.

Irudiak Wikipedian txertatzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak Commonsera igo ondoren, Euskal Wikipedian dagokien artikuluan txertatu daitezke. Hemen dituzu horretarako jarraibideak: «Laguntza:Irudiak».