Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikipedia:Irudien erabilerari buruzko politikak» orritik birbideratua)

Politikak/Irudien erabilera

Politikak
Wikipedia:Politikak
Lasterbidea
Politika formalak
Politika informalak
Beste politika batzuk

Wikipedia askotan bezala, irudi bat euskarazko wikipedian erabili ahal izateko, Wikimedia Commons proiektura igo behar da lehenik. Halaber, wikipedia honetan, bozketa baten ondorioz, fair use delako erabilera ezin da egin, irudiei dagokienez.

Irudiak Wikimedia Commonsera igotzean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gogoan izan itzazu irudiaren egile eskubideak, irudia igotzen duzunean. Beti jar ezazu irudiak egile eskubideei dagokienez zer lizentzia duen. Lizentzia libre egokia ez badu (irudia argitaratzea, aldatzea eta saltzea baimentzen duen lizentzia bat), laster ezabatuko dute.
  2. Azaldu beti, deskribapen orrian, irudia nondik datorren (URLa eta abar). Ez jarri krediturik irudietan bertan.
  3. Erabil ezazu irudien deskribapen orria irudiari berari buruzko informazioa eta copyrightaren egoera adierazteko.
  4. Aukera ezazu izenburu zehatz eta argia. Lehenagotik dagoen irudi baten izen bera duen beste bat igotzen baduzu, azken horrek aurrekoa ordezkatuko luke.
  5. Irudia igo baino lehenago aldatu behar da, gaia bera argiago erakuts dezan. Behin igota mozketak egin daitezke, baina ez dago edizio sistemarik.
  6. Testua dakarren irudi bat igotzen baduzu, ahal den neurrian, testurik ez duen beste irudi bat igotzea gomendatzen da. Horrela, beste hizkuntzetako wikipediek errazago izango dute itzulpena.
  7. Erabil ezazu JPEG formatua argazkietarako, eta PNG formatua ikono, logotipo, edo gardentasuna behar duten gauzetarako. Irudi bektorialetarako, SVG formatua erabil daiteke. Erabil ezazu GIF formatua sareko animazioetarako, eta Ogg edo Theora formatua bideoetarako. Ez erabili BMP formatua, konprimatzen zaila baita eta leku asko behar baitu.
  8. Jar iezaiozu azalpen testu egokia irudi bakoitzari.
  9. Ez erabili eskandalua edo ikara eragingo duen irudirik, irudi horren asmo bakarra artikulura atentzioa erakartzea baldin bada.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]