Wikipedia:Artikulu nabarmenduak
Kalitatezko artikuluak Wikipedian Artikulu nabarmendua da Euskal Wikipediako lankideek, eurek ezarritako kalitate irizpideak aplikatuz, bikaintzat aukeratu duten artikulu bat. Artikulu hori artikulu nabarmenduen kategorian agertuko da, gainerako artikulu nabarmenduekin. Gainera, Artikulu nabarmenduek Euskarazko Wikipediako Azalean agertzeko eskubidea dute eta euren orrialdeen gainaldeko Euskarazko Wikipediako edozein artikulu izan daiteke Artikulu nabarmendu, baldin eta irizpide jakin batzuk betetzen baditu eta beste wikilariek onespena ematen badiote. Artikulu nabarmendu izateko hautagai oro Kalitatezko Artikuluen bozketa orrialdean bozkatzen da. Artikulu nabarmenduen zerrendak artikulu gutxi edukitzeak ez du esan nahi Euskal Wikipedia kalitate gutxiko entziklopedia denik. Artikulu nabarmendua izateko, hautatze prozesu bat gainditu behar da, eta kalitate onekoak diren artikulu guztiak ez dira prozesu horretara aurkezten. Une honetan, Euskarazko Wikipediak 333 artikulu nabarmendu ditu; eta entziklopedia honek 423.752 artikulu ditu guztira. Beraz, artikulu nabarmenduak Wikipedia honetako artikulu guztien %0.08 dira.
|
![]()
Zalantzak argitzeko:
|
Kalitatezko artikuluen zerrenda «Artikulu nabarmenduak» kategorian bilduta daude nabarmendutzat onartu diren artikulu guztiak. Oraintxe, 333 artikulu nabarmendu ditugu Euskarazko Wikipedian. |