Wikipedia:Politikak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lasterbidea:
Nuvola apps edu miscellaneous.svg
Wikipediako tutoriala
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Loturak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Edozein hizkuntzatako wikipedia guztietan betetzekoak diren oinarrizko arauez gainera, badira wikipedia bakoitzean (hizkuntzaren, hiztun komunitatearen eta wikilari komunitatearen berezitasunak direla kausa) onartzen diren arau berezi batzuk, politikak deritzenak. Euskal Wikipediak daramatzan urteetan ere, euskal wikilariek politika batzuk onartu dituzte, entziklopedia hau koherentziaz eta albait txukunen lantzen laguntzeko asmoz. Kasu guztietan, Euskal Wikipediako politikak Wikipedia:Bost euskarriak izenekoetan dauden oinarrituta, Wikipedia guztietako politika zehatzak inspiratzen dituzten oinarri eta printzipioak, alegia; Bost Euskarri horiek Wikipedia guztietan berdinak dira eta beraz, ez dira eztabaidagai. Orrialde honek, bada, Euskal Wikipediako politikak azaltzen dizkizu.

Bi motako politikak bereizten dira: politika formalak, bozketa bidez onartutakoak; eta politika informalak, bozketa baten bidez onartu ez direnak eta maiz wikilari baten eskutik ezarritakoak, baino zentzuzkoak direnak, areago denbora pasa ahala, bereziki horiei buruzko eztabaidarik sortu ez bada.

Politika formalak komunitatean irekitako bozketa batean gehiengoz erabakitzen dira. Batzuetan, politika konplexuak direnean, bozketa batzuetan zehar erabaki daitezke. Politika formalak egonkorrak dira eta horiek aldatzeko eztabaida bat ireki behar da, arrazoiak azaltzeko, eta amaieran aurreko bozketa izan behar da, aurreko bertsioaren bozketetan baino parte hartze handiago batekin. Politika formal bat aldatzeko bozketa baten irekiera gutxienez administratzaile baten onespena izan beharko luke. Wikipediako politika formalen orriak administratzaileek bakarrik aldatu ahal izango dituzte, bozketetan erabakitakoaren arabera. Wikipediako politika formalek ez dituzte arautzen politika-gai horri buruzko alderdi guztiak eta horregatik administratzaileek alderdi horiei buruzko irizpide zehatzagoak txertatu ahal izango dituzte politika formaletan, baina argi utziz Txantiloi:Wikipedia iritzia erabiliz ez direla formalak. Badira eztabaidatik kanpo eta bozketaz aldatu ezin daitezkeen politika formalak, legezko kontuak direlako, Wikipedia:Egile eskubideak multzoko politikak, esaterako.

Politika informalak wikilari batek edo wikilari talde batek proposatutako politikak dira, eta bozketa edo adostasun zabal batez onartu ez badira ere, printzipio eta irizpide zentzuzkoak jasotzen dituzte, eta denbora luzean eztabaidatu ez badira, politika sendoak direla esan daiteke. Politika informalak politika formal bihurtu daitezke, horretarako bozketa batek hala onartzen badu. Bozketa hori abiarazteko, ez da beharrezkoa administratzaile baten onespena.

Wikipediako politikek, formalek nahiz informalek, ez dute osatzen arautegi bat. Euskal Wikipedia burokrazia izatea nahi ez duenez, politikak aplikatzerakoan salbuespenak egon daitezke. Salbuespen bat egin behar dela uste baduzu, zabaldu zalantzarik gabe eztabaida-orri bat dagokion artikuluan edo auzian.

Wikipediako politika batzuk (formalak zein informalak)

Euskarari buruzko politika orokorra (politika informala)

Lasterbideak:

Hizkuntzaren arloan, euskarazko entziklopedia hau euskaldun guztientzat denez eta hizkuntza honi batasuna emateaz arduratzen den akademia Euskaltzaindia denez, oro har haren arauei jarraitu behar zaie; Euskaltzaindiak euskara baturako eman dituen arauetakoren bat ez betetzeko, ezinbestekoa izango da salbuespen hori berariaz Euskal Wikipediako politikatzat onartzea, bozketa bidez. Euskaltzaindiaren webgunean aurkituko dituzu haren arauak:

www.euskaltzaindia.net

Azentu markak erabiltzea (politika formala)

Lasterbideak:

Jatorrizko hizkuntzan azentu marka daramaten hitzek, baldin euskal ordainik ez badute, azentu marka eramango dute Euskal Wikipediako artikuluen izenburuetan eta edukian. Ikus bozketa.

Hiztegi Batuko hitzak eta sinonimoak (politika informala)

Lasterbidea:

Izenburuetarako eta agerikotasun handia duten beste toki berezietarako —artikuluen eskuinaldean ageri diren informazio tauletarako, adibidez—, Hiztegi Batuan inolako euskalki eta lurralde markarik gabe ageri diren hitzak hobetsiko dira. Esate baterako, esnatu hitzak «Gip.» (gipuzkera) marka duenez, iratzarri erabiliko dugu toki berezi horietan; eta altuera hitzak «Heg.» (Hego Euskal Herria) marka duenez, garaiera edo goratasun erabiliko dugu toki berezi horietan.

Artikuluaren barruan, ordea, Hiztegi Batuan onartutako hitz guztiak erabili ahal izango dira. Euskalki edo lurralde marka baldin badu ere, lankide batek erabiltzen duen euskara batuko hitz zuzena errespetatu behar da, eta hitz horren ordez ez da sinonimo bat jarri behar, hiztegiaren aberastasunaren izenean.

Gogoan izan, hala ere, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan hitz bati «h.» (hobe) edo «e.» (erabil) marka jartzen badio, marka horren ezkerretara doan hitza ez dela erabili behar, baizik eta markaren eskuinetara ageri dena.

Jentilizioen erabilera (politika formala)

Lasterbidea:

Euskalki guztietan gaur arte izan den erabilera egingo dugu Wikipedian ere, bozketa honetan erabaki zen bezala:

  • Arau orokor gisa, izenaren ezkerrean jarriko dugu jentilizioa: frantses haizea, ingeles jendea, nafar idazlea, Dominikar Errepublika, eta abar.
  • Salbuespen gisa, eskuinean jarriko dugu bi kasu hauetan:
  1. Pertsona izenen ondoan: Pedro azpeitiarra, Gorvatxov errusiarra, Jordaens flandestarra, Maritxu sunbildarra.
  2. Izenak ezkerrean osagarri askotxo duenean: makina bat margolan eder egin duen Donostiara ezkondutako pintore estatubatuarra.

euskal aurrizkia

Lasterbidea:
  1. Lankideek bozkatu bezala Euskarazko Wikipedian, euskal aurrizki izenak euskara esan nahi du, euskararen historia osoan izan duen eta gaur egun ere oso erabilia den esanahia baita. Azken urteotan eman zaion vasco / basque esanahiak nahasmena sortzen du; beraz, vasco / basque esan nahi denean, euskarak adiera horretarako sortu dituen beste forma hauek hobetsiko ditugu: Euskal Herriko, euskalerritar, eusko, euskotar.
  2. Salbuespen gisa, euskal aurrizki izena vasco / basque esanahiarekin oso finkatua duten kasuetan (hori frogatzeko, hainbat hiztegitan horrela ageri dela erakutsi beharko da), eta esanahi horrekin erabiltzen duten izen berezietan, dagokion artikuluaren hasiera samarrean jakinaraziko dugu horrakoan euskalek ez duela euskara esan nahi.

Antroponimia (pertsonen izen-deiturak) (politika formala)

Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Antroponimia»
Lasterbideak:
  • Oro har, EIMAren zerrendetan ageri diren izen-deiturak erabiliko ditugu.
  • Euskal herritarren euskarazko izenak eta deiturak Euskaltzaindiak araututako eran emango ditugu, salbu eta pertsona horrek Euskaltzaindiak araututako forma erabiltzea ez duela nahi adierazi badu (beraz, Euskaltzaindiak araua eman eta gero adierazitako nahia izan behar da). Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian aurkituko ditugu erakunde horrek araututako formak.
  • Pertsona horren nahia jakiteko, berak euskaraz idatzi dituen testuetan nola izenpetu duen begiratuko dugu. Euskaraz idatzi ez badu, bere izen-deiturak euskaraz nola idaztea nahi duen jakinarazteko egin dituen adierazpenei egingo zaie kasu.

Frantziako eskualde eta departamenduen izendapena

Euskaltzaindiaren 36. arauari jarraitu behar zaio, bozkatu bezala.

Artikuluen izenburuan, deklinabidea bereizteko marratxorik ez

Lasterbidea:

Wikipedia idazten ari garela, askotan izen berezi bati deklinabidea jarri behar zaio izenburuan bertan, eta zalantza sortzen da, marratxoa jarri edo ez: Schrödinger-en katua ala Schrödingerren katua? Gai hori bozkatuta, horrelakoetan marratxoak ez jartzea erabaki zen.

Artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea

Lasterbidea:

Irizpide orokortzat, artikuluen izenburuan -a mugatzailerik ez da jarriko. Dena dela, sarrera entziklopedikoak izanik bakarrak diren artikulu izenburuei mugatzailea ezarriko zaie, baita letra larriz idaztekoak ez badira ere. Hala erabaki zen bozketa honetan.

Liburu, film eta antzekoen izendapena

Liburu, film, disko eta antzekoen artikuluek jatorrizko hizkuntzan izango dute izenburua, bertsio euskaratua ez badago. Liburu edo dena delako horren euskarazko bertsioa baldin badago, euskarazko izenburu horixe jarriko zaio Euskal Wikipedian. Ikus bozketa.

Administratzaile eta burokratak aukeratzeko politikak (informala)

Artikulu nagusia: «Wikipedia:Administratzaile izateko baldintzak»

Beste politika batzuk

Ikus, gainera