Wikipedia, Entziklopedia askea

Politikak/Euskal aurrizkia

Politikak
Wikipedia:Politikak
Lasterbidea
Politika formalak
Politika informalak
Beste politika batzuk
  1. Lankideek hala bozkatuta, Euskarazko Wikipedian, euskal aurrizki izenak euskara esan nahi du, euskararen historia osoan izan duen eta gaur egun ere oso erabilia den esanahia baita. Azken urteotan eman zaion vasco / basque esanahiak nahasmena sortzen du; beraz, vasco / basque esan nahi denean, euskarak adiera horretarako sortu dituen beste forma hauek hobetsiko ditugu: Euskal Herriko, euskalerritar, eusko, euskotar.
  2. Salbuespen gisa, euskal aurrizki izena vasco / basque esanahiarekin oso finkatua duten kasuetan (hori frogatzeko, hainbat hiztegitan horrela ageri dela erakutsi beharko da), eta esanahi horrekin erabiltzen duten izen berezietan, dagokion artikuluaren hasiera samarrean jakinaraziko dugu horrakoan euskalek ez duela euskara esan nahi.