Wikipedia:Sarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:EdukiakLaguntza:Edukiak
Laguntza:Edukiak
Sarrera   Ikasi gehiago edizioari buruz   Ezagutu Wikipedia   Tutoriala

Ikusten duzu "aldatu" goialdean? Wikipedian, akatsak zuzendu eta informazioa osa dezakezu artikulu gehienetan!

Zer da Wikipedia?

Sakatu «Aldatu» esteka (edozein orriren goialdean, eskuinean), aldaketa bat egiteko.
Wikipediako tutoriala (ingelesez).

Wikipedia entziklopedia aske bat da, erabiltzen dutenek idazten dutena. Wiki izena duen diseinuaz eginda dago, lankidetza sustatzeko. Une oro jende asko ari da Wikipedia hobetzen, ehunka aldaketa egiten dituzte orduro. Aldaketa guztiak orri bakoitzaren «Historia» atalean gordetzen dira (orri bakoitzaren goialdean, eskuinean, «Ikusi historia» klikatuz iritsiko zara horra), eta aldaketa berrien zerrendan ere bai. Proiektuari buruz gehiago ezagutzeko, ikus Wikipediari buruz.

Nola lagundu dezaket?

Ez izan beldurrik editatzeko: edonork alda dezake ia edozein orrialde! Bilatu ezazu hobetu beharreko artikuluren bat, eta osatu (adibidez, zuzendu gramatika edo ortografia, edo gehitu datuak). Informazio gehiago gehitu nahi izanez gero, mesedez ipini erreferentziak, jarritako informazioa egiaztagarria izan dadin. Aldaketa garrantzitsu bat egin behar duzula uste baduzu, aurretik esan ezazu dagokion eztabaida orrian.

Gogoan izan: ezin duzu Wikipedia suntsitu; aldaketa guztiak desegin daitezke, eta ondoren hobetu. Wikipedia inperfektua da.



Zergatik ez egin aldaketa bat orain?

  1. Sakatu hemen proba orrian aldaketak egiteko. (Aurretik testua baldin badago, testuaren amaieran gehitu.)
  2. Idatzi testu bat.
  3. Sakatu behealdean dagoen «Erakutsi aurreikuspena» botoia, zure aldaketa ikusteko; eta sakatu haren ezkerrean dagoen «Gorde orria» botoia, behin aldaketak ikusi eta ondo daudela egiaztatuta.