Txikipedia lehiaketako irabazleak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

2019ko abenduan Txikipedian artikuluak idazteko antolatu genuen lehiaketara 24 artikulu aurkeztu dira epearen barruan eta lehiaketako baldintzen arabera; guztira 2 ikastetxetako 48 ikaslek hartu dute parte, batzuk bakarka, eta beste batzuk 21 taldetan banatuta. Artikulu guztiak DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzako kategoriarako dira, eta horregatik, epaimahaiak erabaki du DBHko 1. eta 2. mailetako ikasle-bikoteentzat zen saria ere ematea beste kategoriako bigarren sari modura.

Gauzak horrela, aurkeztutako artikulu guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak honela erabaki du banatzea proposatutako sariak:

ARTIKULU SARITUAK ETA IKASLE IRABAZLEAK
Circle-icons-trophy.svg
  • Lehen saria: Istingor arrunt artikulua, Zumaiako Institutuko DBH4ko Izaro Sasiain eta Malen Garcia ikasleek aurkeztua. Irakasle arduraduna: Alai Arantzamendi.
    • Saria: Irrisarriland parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat + “Justin Hiriart” komikia.
  • Bigarren saria: Medusa artikulua, Berako Toki Ona Ikastetxeko DBH 3Fko Naroa Otamendi eta Ihintza Udaeta ikasleek aurkeztua. Irakasle arduraduna: Aintzane Galardi.
    • Saria: Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat + “Hegoak astinduz” komikia.