Edukira joan

Wikipedia:Wikipedia:Txokoa/2009ko abuztua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskararen ikurra kanpo loturetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo lotura zein hizkuntzatan dagoen adierazten duen "eu" euskarazko ikurra txarto ikusten da duela aste batzuetatik, behintzat nik ez dut lehen bezala ikusten. Txinatar hizkuntza adierazten duen "zh" txantiloiarekin ere antzeko gauza gertatzen da. Ez dakit konpontzeko erarik dagoenik. Zariquiegui 21:41, 3 Abuztua 2009 (UTC)

Hemen saltseatzen ibili naiz... 30px ordez 31 jarri dudanean "eu" ondo ikusten zen, baina "es" gaizki... ez dakit zer den... txantiloietan adituren bat? --Unai (esan) 22:03, 3 Abuztua 2009 (UTC)
Arazoa letra-tipoak dira. Irudi gehienak "Helvetic" letrarekin daude definituak iturburuan, baina errenderizazioa egiten duten zerbitzariek (batzuk gutxienez) ez daukate letra hori instalatuta, eta ahal duten moduan egiten dute (gaizki). Konponbidea irudien iturburuan letra hori "Nimbus Sans L"-gatik aldatzea da. Hori gauzatu bitartean, itxaron beharko dugu. - Keta ?/! 09:30, 7 Abuztua 2009 (UTC)
Bidebatez eta gai hau aipatu duzuenez, euskararen ikurraren antzera irlanderaren ikurra (ga) ere gaizki ikusten da, (Ikus:Irlandako Errepublikako artikuluaren Kanpo Loturak atalean. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:03, 2009ko abuztuaren 7a (UTC)
Eginda. Euskarazko eta gaelerazkoen ikurrak konpondu ditut. Dirudienez, Commonsken erabiltzaile batek irudi horien bertsio berria igo zuen eta honela ez dira ondo ikusten, beraz bertsioak atzera bota ditut eta ikurrak lehen bezala utzi ditut. Honela ondo ikusten dira, bestela egin froga.--An13sa ✎ 15:29, 16 Abuztua 2009 (UTC)

Ia baten batek, erabiltzaile honi laguntzerik duen:

Translation of a short story

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hi my friend!

I would like to request something from you. Yes, translation. I hope, it's not a bad thing for you. Some years ago I wrote a (really) short story about a lonely man (actually symbolized the Saami nation). I translated into some languages and I thought, it would be great to have it more, like also in Euskara. I made this page, the English translation is somewhere there. You can put the Euskara translation there. Thank you again! Sorry for my disturb... -hu:User:Eino81

Eginda. Ez horregatik. Goraintziak Euskal Herritik Hungariara.
Done. You´re welcome. Greetings from the Basque Country to Hungary.
--Euskalduna tell me here 02:25, 2009ko abuztuaren 15a (UTC)

Eskarien atal hau estreinatzeko Txantiloi:Txokoaren aurkibidea eta Wikipedia:Txokoa, bi orrialde hauek blokea al ditzake administratzaile batek? Bi orri horiek "arrisku handikoak" direla uste dut. Milesker aldez aurretik. Oharra: Jarri dut {{Babestua}} txantiloia bi orrietan, blokeatuak izan baino lehen. --An13sa ✎ 18:30, 7 Abuztua 2009 (UTC)

Blokeatu IP helbidea mesedez

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

87.174.177.152 eta 87.174.201.152 IP helbideak behar ez diren gauzak egiten dabiltza Munich artikuluan. Mesedez blokeatu behintzat hilabete baterako edo, gauza berdina egin du laugarren aldiz. Ba al dago administratzailerik? Zariquiegui 15:21, 9 Abuztua 2009 (UTC)

Uharte infotaula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon!
Uharte infotaula txantiloia burutu berria dut baina hau argitaratzean honekin arazo bat sortzen zait: infotaula artikuluaren eskubiko aldean agertu beharrean ezkerraldean agertzen zait eta ez dakit arazo honi konponbiderik ematen.
Eskertuko nuke norbaitek lagundu eta arazo hau konpoduko balu. Gabon pasa!
--Euskalduna Esaidak hemen 21:38, 2009ko abuztuaren 10a (UTC)

Eginda.
--Euskalduna Esaidak hemen 21:58, 2009ko abuztuaren 10a (UTC)

Bretainiako udalerri infotaula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Bretainiako udalerrien berezko infotaula baten sorkuntzan nabil baina prozesu honen ondorioak nahiko nahaste-borrastekoak izan dira. Mesedez, eskertuko nioke gauza hauetan jaioa edo trebea den edozeinek laguntza apur bat eskeiniko balit edota txantiloi hau sortuko baluke. Besterik gabe, eskerrik asko. --Euskalduna (esaidak hemen) 18:04, 2009ko abuztuaren 18a (UTC)

Gauza pare bat aldatu ditut eta suposatzen da funtzionatu beharko lukeela... esan zer ez dagoen ondo eta aldatuko dut. Ongi izan! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:13, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Beti bezala mila esker Theklan, Bretainiako udalerrientzat oso erabilgarria izango den sekulako infotaula eta kokapen mapa bikaina. Arazo bakarra gelditzen zait, txantiloiari bretainia eta frantziako udalerriek dituzten ezaugarri ezberdin batzuk sartu dizkiot estatua, herrialde, departamentua, eskualde eta barrutia. Baina infotaula hau frogan jartzeko erabili dudan Locronan udalerrian artikuluan ikus dezakezunez goiko ezkerreko aldean }} ikurra agertzen zait. Badakit txantiloian zeozer soberan dagoelako agertzen zaidala, baina ez dut lortu zer den jakin eta ezabatzea. Laguntzerik bai?
--Euskalduna (esaidak hemen) 19:27, 2009ko abuztuaren 18a (UTC)

Galesko udalerri infotaula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Txantiloi:Galesko udalerri infotaula txantiloia osatu berri dut baina kokapen maparekin arazoak ditut, ez baitzait udalerria mapan bere leku egokian kokatzen, ikus Criccieth udalerriaren artikulua. Hau konpontzeko laguntza eskertuko nuke. Ongi izan.
--Euskalduna (esaidak hemen) 16:33, 2009ko abuztuaren 21a (UTC)

Artikulua ez da existitzen, beraz ikustea zaila... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:35, 21 Abuztua 2009 (UTC)
Ah, joño.. ba orain artikulua sortu eta kokapen mapa ongi zebilek. Ez zekiat horregatik den edo norbaitek txantiloia moldatu duelako den. Halere, Galesko udalerriak beharbezala osatzeko bidea ere ireki da, eskerrik asko.
--Euskalduna (esaidak hemen) 16:56, 2009ko abuztuaren 21a (UTC)

Granadar erabiltzailearen behin betiko kaleratzearen bozketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granadar erabiltzailearen behin betiko kaleratzearen inguruko bozketa iriki nahiko nuke, hainbat blokeaketa izan ditu eta nireganako bere gorrotoz beteriko mezuak eta jartzen zuen lan giro txarrarengatik euskarazko wikipedia uztekotan ere izan nintzen.

Arrazoiak kontaezinak dira eta badakizkizue (ni hemen lanean hasi aurretik nahiko liskar izan baiditu). Baina niri dagokionez arrazoiak hauek dira (irakurri bere azken "mezua") eta edozeinekin nire argudioak azaltzeko. Ziur nago, nik hemen diodana erabiltzaile eta lankide askok berdin pentsatzen dutela.

Hortaz bozketako lehendabiziko bozka hor doa:

 Alde. Behin betiko kaleratzearen alde.

--Euskalduna (esaidak hemen) 19:20, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)

Ba nik ez dut ikusten mezu horretan inor blokeatzeko arrazoirik. Besterik gabe ume bat dela erakutsi du, eta horrexegatik ez diot erantzun. Edizio-gerrarekin jarraitu izan balu, hilabeteko blokeoa tokatzen zitzaion oraingoan, baina zuhur portatu da. Gauzak lasai egitea hobe da. --Unai (esan) 17:28, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Irakurtzen hasi naiz eta domina hori ikusi dudanean, beste zerbaitez ari zela uste nuen. :p Nire ustez bere erabiltzaile orria nahikoa izan beharko litzake kanporatzeko, baina hori boteretsuek erabaki behar dute. Zariquiegui 18:00, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Hortaz, oraingoz eta oker ez banabil (hala bada zuzendu nazazue) bozketa honela doa:
 Alde. Euskalduna.
 Alde. Zariquiegui.
 Aurka. Unai.
--Euskalduna (esaidak hemen) 20:12, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)
Unaiekin bat nator, azkena umekeria baino ez da izan. Hala ere, nekagarria da Granadar lankidearen jarrera eta komenigarria izango litzateke politika ofizial bat izatea horrelakoetan, adibidez:
* Behin, 24 orduko blokea.
* Bitan, hilabete batekoa.
* Hirutan, behin-betikoa.
Hona hemen beste wikipedietan egindakoa: en:Wikipedia:Banning policy eta es:Wikipedia:Propuesta de política de suspensión. Zer uste duzue besteok? -- Marklar2007 18:26, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Marklar politika egokia izatea ongi deritzot. Zuk jarritako taula edo araudia ere bai. Gauza da ez behin, ez bitan, ez hirutan... liskarrak askotan jarri dituela, zer egiten da kontaezinezko kasu galduekin? Edota zer egiten dute administratzaileek sarritan artikulu ustelak sortzen dituzten erabiltzaileekin? Kalera. Hortaz behin-behineko kaleratzearen txanda aspalditxo ailegatu zaionaren iritzikoa naiz. Umea dela, umekeriak egiten dituela, ederki... kontua da hau ez dela haurtzaindegia, ez jende fanatikoaren atsedenlekua (bere erabiltzaile orrian euskaldunen aurkako bideoen lotura irangarriak ditu eta ez ditu ezabatzen), ez eta zuek ume horren aitak edo babesleak. Hortaz, bozketa honela doa:
 Alde. Euskalduna.
 Alde. Zariquiegui.
 Aurka. Unai.
 Aurka. Marklar.
--Euskalduna (esaidak hemen) 20:12, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)
 Aurka Bi arrazoiengatik. Lehenengoa da ez duela ezertarako balio. Aski da bere IPa aldatzea eta beste erabiltzaile bat sortzea itzuli ahal izateko. Beraz ez dago asko egiterik puntu horretan. Bigarrenik pertsona hori nahi duenak hori egitea da, hau da, biktima bat izatea. Horrelako asko dago munduan, troll eta probokatzaileen artean. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:49, 24 Abuztua 2009 (UTC)
 Alde. Euskalduna.
 Alde. Zariquiegui.
 Aurka. Unai.
 Aurka. Marklar.
 Aurka. Theklan.
 Aurka. Joxemai. (Theklanekin guztiz ados)
Dena den, aldi baterako blokeokin jarraitzea ongi deritzot.

Joxemai.

Ondo da. Inork gehiagok bozkatzeko asmorik ez duela dirudienez, emaitzaren arabera kaleratzearen aurkako aldeak irabazi du. --Euskalduna (esaidak hemen) 0:30, 2009ko abuztuaren 26a (UTC)

Hemen eztabaidatu ondoren eta hemen bozkatu ostean, nire proposamenarekin bat, Txokoaren itxura aldatu egingo dut. Ahal den azkarren aldatuko dut. Amaitzean, hemen abisua jarri dut. Ondo izan.--An13sa ✎ 14:29, 7 Abuztua 2009 (UTC)

Bidebatez, beste wikipedien hizkuntzetarako loturak itsatsi ditut. Aio, --Euskalduna Esaidak hemen 17:48, 2009ko abuztuaren (UTC)
Ez nintzen konturatu bozketaz, baina alde egingo nukeenez, niretzat primeran! :) - Keta ?/! 17:57, 7 Abuztua 2009 (UTC)

Dentsitatea zuzenean kalkulatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beno, Txokoa aldatu denez orain ez dago aukerarik proposamenak egiteko. Hemen egingo dut, ea zer deritzozuen. Gauza da askotan populazioaren datuak aldatzen ditugula baina ez dugula berriro kalkulatzen dagoen dentsitatea. Beste askotan datu hori ez dago eskuragarri eta kalkulagailuarekin aurkitu behar da. Galdera tekniko batzuk egin ostean eta froga ezberdinak garatu ondoren aurkitu dut nola egin.

Arazoa da txantiloi bati esaten badiogu kalkulatzeko populazioa/azalera ondo egiten duela baldin eta bi zenbakiek ez badute puntuazio seinurik. Adibidez populazioa 600 bada eta azalera 3, orduan ondo esaten digu dentsitatea 200 dela. Baina azalerak dezimalak baldin baditu guk , jartzen dugu bereizteko eta programak . baino ez du onartzen. Populazioak ere milakoak baditu guk . jartzen dugu, eta programak , baino ez du ulertuko. Horregatik tranpa bat egin behar dugu eta {{formatnum:}} erabili. Honek honako tranpa egiten du: {{formatnum:123456.78}} jartzen badugu 123.456,78 emaitza emango du. Honela azalera eta biztanleria normal jarri beharrean formatnum honekin jartzen badugu, puntuazioako .ak kenduta eta , guztiak .gatik aldatuta kalkulua automatikoki egin daiteke. Nahi duenak ikusi dezake nola geratzen den Lankide:Theklan/Proba orrian eta nola egin dudan Lankide:Theklan/Dentsitate kalkulagailua orrian.

Arazoa da hau erabili nahi badugu bot bat beharko genukeela txantiloietan erabili ahal izateko. EZ dakit nola egin daitekeen hori. Ideiarik? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:47, 25 Abuztua 2009 (UTC)

Beno, sartu dut tranpa bikoitz batekin Bizkaiko infotaulan, frogatzen joateko eta egia esan Abanto-Zierbena artikuluan ondo geratu da. Zer deritzozue? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:07, 25 Abuztua 2009 (UTC)
Ez duzu ikusiko, baina txapela kendu dut.--Unai (esan) 18:22, 25 Abuztua 2009 (UTC)
Eskerrik asko! ETa orain benetako galdera... zuk uste duzu zerbait egin daitekeela bot batekin edo automatikoki aldaketa batzuk egiten joateko? Edo eskuz jarriko dugu momentuz hiri txantiloi orokorrean eta Euskal Herriko udalerrietan? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:21, 25 Abuztua 2009 (UTC)

Hori TXiKik erantzun beharko luke... Ni behintzat ez naiz oraindik oso iaioa botekin :-( --Unai (esan) 20:19, 25 Abuztua 2009 (UTC)

Translatewiki.net. update

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Currently 96.63% of the MediaWiki messages and 38.63% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at translatewiki.net. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 13:02, 2 Abuztua 2009 (UTC)
  • PS Please help us complete the most wanted messages..
  • It can take a long time before your localised messages become available here on your wiki. The LocalisationUpdate extension will make messages available within two days. We hope that it will be operational in a months time.

Logo aldaketa jada posible da

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagunok! Nire eztabaida orrialdean agertzen den bezala jada posible da nahi dugunean ezkerreko logotipoa aldatzea. Hau da, orain aukera dugu jai konkretu batzuk markatzeko. Aspaldi egon zen proposamen bat hauek zehazteko, katalanek egiten duten bezala, baina ez dut gogoratzen norabaitera heldu ginen edo ez. Uste al duzue interesgarria litzatekeela jai batzuek inzidentzia izatea gure logoan (adibidez, Olentzero, Durangoko Azoka, San Fermin bezpera...)? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:00, 15 Abuztua 2009 (UTC)

Ideia bikaina da. Euskararen Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren Eguna ere gehi genitzazke, esate baterako. Baita ere, SiteNoticeko 40.000 artikuluko irudia kendu dezakegu, denbora asko jada egon delako.--An13sa ✎ 10:09, 15 Abuztua 2009 (UTC)
Kontu hori automatizatu ahal badaiteke, polita litzateke data gutxi batzuetan logoa aldatzea. Eskuz egin behar bada, nik ez nuke gehiegitan erabiliko aukera hori, logoa zaharkitua geratzeko arriskua baitago (Olentzero martxoan eta horrelakoak), aldaketa egin duenak irudia kentzeko denborarik ez badauka.--Assar; (erantzun hemen) 10:13, 15 Abuztua 2009 (UTC)
Berez eskuz egin behar da, baina beno, egun batzuetarako litzateke eta berez admin batek egin dezake arazorik gabe. Nik adibidez data batzuetan arazorik gabe egin nezake. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:39, 16 Abuztua 2009 (UTC)
Ondo da. Zerrenda bat presta dezakegu...--Assar; (erantzun hemen) 16:21, 16 Abuztua 2009 (UTC)

Beno, zerrenda bat osatzearren:

  • Ihauteriak (?)
  • Ekainaren 23a, San Juan suak.
  • Uztailaren 6a, San Ferminak (eta horrekin jai guztien hasiera sinbolizatu)
  • Abenduaren 3a, Euskararen Eguna.
  • Abenduaren 5etik 8ra (edo tokatzen denean), Durangoko Azoka.

-Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:33, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Ihaterietako astelehena hartu dezakegu edo bestela lehenengo eguna.--An13sa ✎ 11:56, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Ihauteriak ez dira leku guztietan egun berean hartzen... Lantzekoak hartu daitezke eredu gisa, edo bestela asteartea, egun handia izaten dela leku askotan. Ez dakit, dudak ditut. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:57, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Bestela ihauterietako logoa ihauteri guztietan zehar utzi dezakegu, bizpahiru egunetan.--An13sa ✎ 12:04, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Nik wikipedia logoa betiko kendu eta behin-behineko Euskalpedia: Entziklopedia Askea logoa jarriko nuke, batez ere euskarazko wikipediari berezko nortasun bat eman eta ingelerazko Wikipediatik ezberdintzeko. Begira bestela iberiar penintsulako beste hizkuntzetako adibideei: katalaneraz "Viquipédia, L´enciclopédia lliure", galizieraz "Galipedia", aragoeiraz "Biquipedia, A Enziclopedia Libre", extremadureraz "Gïquipeya, La enciclupeya Libri"...
Beharbada proposamen "erradikal" xamarra, baina proposatzea librea denez... horra hor.
--Euskalduna (esaidak hemen) 15:12, 2009ko abuztuaren 18a (UTC)
Ezinezkoa da hori, logoak izaera korporatiboa du. Beste gauza bat da Wikipedia izen hori aldatzea, zure alfabetora moldatzeko edo. Baina ez da kasua. Galizian Galipedia deitzen diote, baina Wikipedia jartzen du logoan. Katalanez Viquipedia jartzean egiten dutena ahozkera katalanizatzea da, latinez egin duten bezala Vicipaedia jartzerakoan. Guk Guikipedia jar genezake W hori euskaraz Gui irakurtzen badugu (nik hala egiten dut) edo bestela Bikipedia, nire amonak egingo lukeen bezala. Baina ez dut uste horrekin asko lortuko dugunik, wikipedia nahiko izen estandarra baita. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:34, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Kaixo! Nik ez nuke wiki hitzaren moldaketa egingo asturierazko, katalanezko, aragoierazko eta extremadurerazko wikipedietan egin duten bezala. "Wiki" hitzak berezko esanahia du, hawaieraz azkarra esan nahi du eta bizkortasuna entziklopedia honen ezaugarria da. Baina Biqui, Gïqui, Viqui eta Uiqui hitzek ba al dute esanahirik? Nik uste dut ezetz, transkripzio fonetikoa baino ez da. Wiki hitza ezabatzen badugu, proiektuaren filosofia izenetik desagertuko litzateke. Edozer aldatzekotan Wikipedia: Euskal Entziklopedia Askea jarriko nuke. Baina orain dagoen moduarekin ere konforme nago.
Gainera, nahiz eta Wikipediari Euskalpedia izena jarri, gure domeinua eu.wikipedia.org izaten jarraituko du.
Tximist Zer berri? 13:49, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Hortaz, zuek diozuen arabera, nere iritziz behinik-behin hoberena dagoen bezala uztea da.
Bestaldetik beste proposamen bat dut, zergatik ez dugu lehengoan Txokoa atala eraldatzeko egin genuen antzera, oraingoan ere logoan nabarmendu beharko liratekeen egun esanguratsu edo nabarmenen zerrenda bat finkatu eta osatzeko bozketa bat irekitzen? Beharbada honi abuztua eta iraila osoko bozketa epea jarri beharko litzaioke (jende asko orain oporretan baidago). Zoritxarrez neronek behintzat bozketa hau nola irikitzen den ez dakit, ez eta jendea bozketa hau ospatzeko aldekoa den ala ez. Gero arte.
--Euskalduna (esaidak hemen) 17:10, 2009ko abuztuaren 18a (UTC)

Bozketa irekitzea erraza da, baina horretarako jendea bozkatzearen alde dagoen edo ez ere jakin behar da. Agian ez da beharrezkoa... edo banan-banan bozkatu daitezke jaiak. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:10, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Gai hau —bozketa ez-formal eta guzti— aspaldi atera zen hemen. --Unai (esan) 15:32, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Kaixo! Bi gauza aipatu nahi ditut:
-Batetik, gogoan izan Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan adierazten duela "ihauteri" ez, baizik eta "inauteri" behar dela idatzi.
-Bestetik, eta ikusirik azkenaldi honetan zer ahalegin egin diren euskarazko Wikipedia ezagutarazteko, nik ez nioke orain izena aldatuko (nahiz eta "Euskalpedia" hori nahiko "polita" iruditzen zaidan). Hori bai, iruditzen zait azalaren itxura, oro har, oso hitsa dela, nortasun handirik gabekoa. Jakin nahiko nuke posible ote den euskarazko Wikipediak bere azalaren diseinuan kolore bereizgarriagoak erakustea. Adibidez, gorria eta berdea. Ondo izan!--Belkoainpe 02:56, 19 Abuztua 2009 (UTC)
Orri bat sortu dezakegu bakoitzak bere proposamenak jarri ditzan epe batean eta ondoren, Txokoan "bozketa ez-formala" edo "bozketa ofiziala" egin dezakegu.--An13sa ✎ 10:15, 19 Abuztua 2009 (UTC)
Aurrekoek esandako guztiarekin erabat ados.
Bestalde, Belkoainpe, zuk diozun azalari buruzko aipamenarekin ados nago. Azaleko atalen logoa ikutu gabe ere, izenburuen laukien koloreak gorriz eta berdez nabarmentzea ere euskarazko wikipediari nortasun handiagoa emango lioke, bai eta estetikoki erakargarriagoa egin ere, beharbada azken ideia hau "ergelkeria" bat dirudi, baina webguneen itxurak asko egiten du irakurleak, erabiltzaileak eta etorkizuneko lankide aktiboak erakartzeko orduan (iragarkien munduan produktuak saltzeko unean bezala).
--Euskalduna (esaidak hemen) 16:23, 2009ko abuztuaren 19a (UTC)

Azken milakoak:

  • 41.000-42.000 --> 19 egun
  • 40.000-41.000 --> 23 egun
  • 39.000-40.000 --> 27 egun
  • 38.000-39.000 --> 48 egun
  • 37.000-38.000 --> 30 egun
  • 36.000-37.000 --> 19 egun
  • 35.000-36.000 --> 20 egun
  • 34.000-35.000 --> 26 egun
  • 33.000-34.000 --> 29 egun
  • 32.000-33.000 --> 29 egun
  • 31.000-32.000 --> 33 egun
  • 30.000-31.000 --> 36 egun
  • 29.000-30.000 --> 14 egun
  • 28.000-29.000 --> 35 egun
  • 27.000-28.000 --> 31 egun
  • 26.000-27.000 --> 37 egun
  • 25.000-26.000 --> 42 egun
  • 24.000-25.000 --> 54 egun
  • 23.000-24.000 --> 43 egun

Zariquiegui 17:24, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Normala, gaurko 2009ko abuztuaren 28ko egunean bakarrik 119 artikulu takada batean sortuta... 42.000-43.000 hamar egunetan.
--Euskalduna (esaidak hemen) 00:02, 28 Abuztua 2009 (UTC)

Wikimania zuzenean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarrik ni bezalako frikientzat: Wikimaniako konferentziak ikusgai daude hemen: http://stream.wikimedia.org.ar/ --Unai (esan) 20:27, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Konferentzia guztien bideoak hemen: http://prototype.wikimedia.org/wikimania/ --Unai (esan) 15:28, 27 Abuztua 2009 (UTC)
TXiKi zuzenean orain!--Unai (esan) 14:40, 28 Abuztua 2009 (UTC)

Euskal Wikipediak jadanik badu bere berezko lotura Ingelerazko Wikipediako hizkuntzen zutabean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon! Ingelerazko Wikipedian eskaera egin ondoren, jadanik gaurtik aurrera Euskal Wikipediak bere berezko lotura du Ingelerazko Wikipediako azaleko hizkuntzen zutabean (ezkerraldean) eta behekaldean ere jadanik 40.000 artikulu baino gehiago dituen hizkuntzen taldera gehitu dute.
Nere ustez albiste pozgarria da, hikuntzen zerrenda hori 40ra mugatua baitzen eta hauen artean sartzea lortu baidugu, Euskal Wikipedia eta Euskara ezagutarazteko lehio berri bat ireki berri baita (orain arte Gaztelerazko Wikipedia baitzen hizkuntza handien artean Euskal Wikipediarako berezko lotura zuen Wikipedia bakarra). Ingelerazko Wikipedia denetan aurrena sortutakoa eta beste hizkuntzetako Wikipedien eredua denez, ea beste hizkuntza handietako Wikipediek ere honen jokamoldea "kopiatu" eta Euskal Wikipediarako berezko lotura jartzen duten. Nik uste urrats garrantzitsua izan dela.
--Euskalduna (esaidak hemen) 23:40, 2009ko abuztuaren 26a (UTC)

Oso albiste ona, bai. Zorionak eskaera egiteko ideia izan duzuenoi! Ea orain frantsesekoan gauza bera egiten dugun... --josugoni (erantzun hemen) 21:47, 26 Abuztua 2009 (UTC)
Oso ondo, Euskalduna!!--Unai (esan) 21:48, 26 Abuztua 2009 (UTC)
Eskerrik asko (Theklan izan da aintzindaria). Ea denbora igaro hala "domino efektua" gertatu eta Frantses, Txinatar, Alemaniera... eta beste hainbat hizkuntza nagusietako Wikipediek ere Ingelerazko Wikipediaren hizkuntza zutabearen eredua hartu eta jokamoldea jarraitzen duten...:P
Gabon pasa denoi.
--Euskalduna (esaidak hemen) 23:40, 2009ko abuztuaren 26a (UTC)
Zorionak guztioi, eta bejondeigula! Albiste zinez ona! Josu 20:27, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Irlandarezko Wikipedian hemendik aurrera Wikipedia horri buruzko Euskaldunentzeko azalpenak Euskaraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguerdion!
Ondorengo albiste hau askorentzat txikikeria bat izango da. Neretzat aldiz, zeltiar herrialde eta hizkuntzetan interes berezia dudanez poztekoa: Irlanderazko Wikipedian behekaldeko "Maidir leis an leathanach seo - About this page" atalean ("Orrialde honi buruz") atala orain arte hainbat hizkuntzetako hiztunentzako euren hizkuntzetan idatzitako azalpenak daude. Hemendik aurrera Euskaldunentzat Euskaraz ere gehitu dituzte (beno, atzetik neronen orrialdearen euskaratze eta eskakizun bat egon da).
Galeserako Wikipedian ere "Cymraeg" atalean euskarazko itzulpena egin nuen, penagarria baizen hainbeste hizkuntzetako zerrenda luzean euskararena ez ikustea.
Hemendik eskatu nahi nuke, ea denon artean, artikuluak idazten ditugun bitartean edota ahal dugunean noizbehinka beste hizkuntzetako Wikipedietan Euskal Wikipedia eta Euskara ezaguatarazteko helburuz Wikipedia honetarako lotura eskakizun mezuak, euskarazko itzulpenak edota Euskal Wikipediaren "propaganda" diplomatiko piska bat egiten saiatu ahal dezakegun (adibidez, katalandarrak horretan gu baino trebeagoak dira).
Nere iritziz 40.000, 50.000 edota 100.000 artikuluetara iristea bezain garrantzitsua baita Euskal Wikipediarako lotura zuzenak beste hizkuntzetako Wikipedietan jartzea, honela euskaldunak ez diren erabiltzaileak Wikipedia honi eta gure hizkuntzari buruzko lotura zuzena bat sakatzeko aukera izango baidute, orain arte horretarako Gaztelerazko Wikipediara sartu eta hango loturari eman behar baizitzaion. --Euskalduna (esaidak hemen) 23:40, 2009ko abuztuaren 26a (UTC)

Wikipediari buruz Radio Euskadiko "Boulevard"ean (2009-8-27)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enfin, nire totelkeriaz pixkat barre egin nahi baduzue: http://www.eitb.eus/mm/gc/audio/internet2708.asf (11. minututik aurrera).--Unai (esan) 14:24, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Zorionak, Unai, ederki hitzegin duzu.
--Euskalduna (esaidak hemen) 17:07, 2009ko abuztuaren 27a (UTC)
Oso interesgarria izan da. Esan al duzu mezu subliminalaren bat jendea gurera ekartzeko? Nik behintzat ez dut sumatu kar kar kar. Ez nekien ikasle batzuek besteen lanaz baliatzeko orrialdeak husten zituztela. Ez al dakite orrialdeak hustea ez dela nahikoa? Interneteko bilatzaile batekin erraz harrapatu ditzakete. Tximist Zer berri? 15:46, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Euskarazko Wikipediaren lotura Frantseserazko Wikipedian jartzeko eskakizuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon!
Gaur Frantseserazko Wikipedian hizkuntzen zutabean Euskarazko Wikipediaren lotura jartzeko eskakizuna idatzi berri dut: eskakizuna hau da (bilatu eztabaida zerrendan 3.26 zenbakidun eztabaida). Erantzuna: gaur egun 100.000 artikuluetatik gorako Wikipedien loturak bakarrik jartzeko arau finkoa dutela. Norbaitek frantsesera ona izan eta saitu nahi baldin badu, ea nik baino zorte hobeagoa duen. Nere aldetik beste hizkuntza "handien" Wikipedietan saiatu beharko naiz.
--Euskalduna (esaidak hemen) 22:19, 2009ko abuztuaren 27a (UTC)

Esaten dutenez, 20 wikipedia handienak bakarrik ipintzen dituzte Azalean zuzenean. Hizkuntza guztiak ikusteko, euskarazkoa barne, Liste complète sakatu behar da. Nik uste jai daukagula... --josugoni (erantzun hemen) 21:10, 27 Abuztua 2009 (UTC)
Bai, Josu, badakizu, San Jakoboak eta Jakobinismoa: "liberté, égalité, fraternité"... baina "diversité linguistique" batere ez.
--Euskalduna (esaidak hemen) 23:34, 27 Abuztua 2009 (UTC)
Beste gauza bat aipatzea ahaztu zait. Norbaitek alemaniera, txinera, nedelandera, italiera, arabiera... badakizki edo horien itzultzaile elektroniko on bat baldin badu, ez legoke gaizki gai honen inguruan saiakeratxo bat egitea: ez dakir zergatik, baina alemanengan fede piska bat badut. Aio.
--Euskalduna (esaidak hemen) 23:34, 27 Abuztua 2009 (UTC)