Wikipedia:Wikipedia:Txokoa/2009ko iraila
Hau ez al da gehiegizkoa?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bilbo&diff=1220361&oldid=1202919
Zariquiegui 21:25, 12 Iraila 2009 (UTC)
- Bai. Eta aspaldiko laguna dugu, baina IP dinamikoa duenez, zaila da blokeatzea... Ez du gure iruzkinei erantzuten, gainera...--Unai (esan) 21:28, 12 Iraila 2009 (UTC)
- Gainera, desatsegina da desegitea, aldaketa asko ondo egiten dituelako...--Unai (esan) 21:29, 12 Iraila 2009 (UTC)
- Hauxe bera da: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:85.86.72.28 --Unai (esan) 21:33, 12 Iraila 2009 (UTC)
- Batzuk desegiten ari naiz, baina okerrena zera da, aldaketa asko zuzenak direla (agian gehiengoak). Horregatik, tentuz egin behar... --josugoni (erantzun hemen) 22:42, 12 Iraila 2009 (UTC)
- Hauxe bera da: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:85.86.72.28 --Unai (esan) 21:33, 12 Iraila 2009 (UTC)
- Gainera, desatsegina da desegitea, aldaketa asko ondo egiten dituelako...--Unai (esan) 21:29, 12 Iraila 2009 (UTC)
Bot-en baimenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bot-entzako flag delakoa eskatzeko orrialdean eskaera mordo bat daude aspalditik eta eskaerak burutu gabe daude. Ez dakit zeinek egin behar dituen, baina 12 eskaera daude dagoeneko.--An13sa ✎ 10:33, 13 Iraila 2009 (UTC)
Gaurko bandalismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uste dut gaurko bandalismoa inoiz ikusi dudan handiena dela. Lastima da klaseak hasi izana, uda garaian lasaiako egoten da hau ume mokoak hondartzan edo beste zerbait egiten daudenean. Zariquiegui 18:54, 17 Iraila 2009 (UTC)
- Ez naiz ezertaz ere ohartu. Kuriositatez eta jokabide txarretatik ere zeozer positiboa ateratzeagatik, nolako edo zein bandalismo izan da ba, ohikoak baino horrenbesterainoko handia izateko? Euskalduna 15:00, 2009 irailaren 18a (UTC)
- Umekeriak besterik ez. Baina zenbat IP helbide blokeatu diren ikustea baino ez dago, ohi baino "eraso" gehiago izan ditugula ikusteko.
- Eskerrik asko gertakaria azaltzeagatik. Euskalduna 00:07, 2009ko irailaren 19a (UTC)
- Umekeriak besterik ez. Baina zenbat IP helbide blokeatu diren ikustea baino ez dago, ohi baino "eraso" gehiago izan ditugula ikusteko.
Garaia eta Beherea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basse Navarre --> Nafarroa Beherea
Alto Alentejo --> Alentejo Garaia
Niedersachsen, Lower Saxony --> Saxonia Beherea
Hauek betetzen badira, zergatik kataluniako eskualdeen alt (garaia) eta baixo (beherea) mantentzen dira? Alta Ribagorça ez al litzeke Ribagorça Garaia izan behar eta Baix Llobregat, Llobregat Beherea? Norbaitek zalantza hau argitzea gustatuko litzaidake. --An13sa ✎ 11:46, 4 Iraila 2009 (UTC)
- Euskaltzaindiak bere webgunean horri buruz zer aipatzen duen ikusi behar.
- Halere nere iritziz: adibide baterako, Eskoziako Lur Garaiak artikulua euskarazko izenburuarekin sortu nuen (entziklopedia honen hizkuntza euskara baita), eta ondoren Highlands berbideratzea egin nuen. Beharbada Behe Llobregat edo Llobregat Beherea artikulua sortu eta ondoren Baix Llobregat berbideratzea sortu beharko litateke. Laburtzeko, nere ustez artikulu nagusia euskarazko bere izendapenarekin sortu beharko litzateke, eta gero ondoren bere berezko hizkuntzako izenburuarekin berbideratze bat sortu. Salbuespen batzuekin: adibidez, New York hiria euskaraz York Berria bezala idaztea ohikotik kanpo baitago eta euskaldunen artean erabiltzen ez den izendapena delako, bai ordea New York.
- --Euskalduna 18:12, 2009ko irailaren 9a (UTC)
Espainiar banderatxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarrik niri egiten dit min Galiziako eta Kataluniako udalerrietako infotaulako espainiar banderatxoak? --Unai (esan) 17:39, 9 Iraila 2009 (UTC)
- Zuri bakarrik ez, baita niri ere. Ezin da ezer egin? Josu 20:39, 11 Iraila 2009 (UTC)
Roma Locuta, Causa Finita. --Euskalduna 22:47, 2009ko irailaren 28a (UTC)
Musika talde gazteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo. Azken boladan musika talde gazte askok euren biografia idazten dute Wikipedian. Tanga Opilak, Indarrap, Ostikada Ta Barrura... Oro har, ezabatu ditut, baina ez dakit zein den zuon iritzia. Nire ustez, musika talde batek Euskal Wikipedian artikulu bat merezi izateko, gutxienez diska bat —ez maketa bat— argitaratua beharko luke. Ados? Iritzirik?--Unai (esan) 09:57, 18 Iraila 2009 (UTC)
- Ados.--Assar; (erantzun hemen) 10:41, 18 Iraila 2009 (UTC)
- Nik ez daukat hain garbi. Egun, sarearen bidezko banaketa askea bultzatzen ari den honetan, musika talde askok beren musika internet bitartez agertzen dutenean, baliteke diskarena hain irizpide zorrotza ez izatea. Artikulua nola dagoen idatzita eta kasuz kasu begiratu beharko litzateke. 11:34, 18 Iraila 2009 (UTC)Joxemai
- Unaik disko bat esaten duenean suposatzen dut berdin diola disketxe batekin argitaratutakoa edo sarean argitaratutakoa. Ados nago kasuz kasu begiratu beharko litzatekeela. Ez dut begiratu Unaik aipatzen dituen horiek zerbait argitaratu ote duten, baina ezezkoan nago...--Assar; (erantzun hemen) 14:28, 18 Iraila 2009 (UTC)
Nire ustez hasten ari diren taldeak eres hemen sartzeko aukera izan beharku lukete. Ala ta guztiz ere, tanga opilak ez da hasten hari den talde bat, durangaldean nahiko ezagunak dira, bi maketa dauzkate. Diska, maketa.... talde askok autoproduzio egiten dute orain musika, disketxe baten sartu ordez... nun dago muga, nor da ezaguna ta nor ez??.... nire ustez tanta opilak wikipedian barruan egoteko eskubidea izan beharko lukete. 85.85.149.160 IP helbidetik emandako erantzuna--Assar; (erantzun hemen) 14:28, 18 Iraila 2009 (UTC)
- Sarean bilatu dut Tanga Opilak eta hara, hau aurkitu dut. Beraz, Tanga Opilak 2006an sortu zen eta 2008an desagertu omen zen. Mezu horretan hau dio: "Tocabamos en las txosnas en jaias de durango...". Nik ez dut uste curriculum hori nahikoa denik talde hau Wikipedian agertzeko. Kontuan izan Wikipedia ez dela promozioa egiteko leku bat, esanguratsua den informazioa idazteko baizik.--Assar; (erantzun hemen) 14:28, 18 Iraila 2009 (UTC)
Nik uste dut kasu bakoitza banaka aztertu behar dela, eta horren arabera zer egin erabaki. Baina ez ditugu taldeak ezabatu behar maketa edo disko bakar bat izateagatik. Taldeak musikarentzat ekarritakoa edo egindako musikaren kalitatea disko kopurua baino garrantzitsuagoa da. Ondo izan. Tximist Zer berri? 14:59, 18 Iraila 2009 (UTC)
- Indarrapek abesti bikain hau atera zuen, eta horregatik ez nuen zuzenean ezabatu. Hala ere, nahikoa da hori Wikipedian artikulu bat edukitzeko? Nire ustez musika-taldeek zer edo zer argitaratua izan behar dute hemen agertzeko, eta disketxe batekin bada, hobeto. Baina egia da azken boladan badirela interneten zuzenean argitaratzen dutenak. Agian horiek ere onartu beharko lirateke, Joxemaik eta Assarrek esan bezala. Zaila da muga jartzea. Gogoratzen dut beste musika-talde baten biografia ezabatu genuela aspaldi; Youtube-n bazeuzkaten bideo batzuk bertsioak eta egiten. Hori nahikoa da? --Unai (esan) 16:38, 20 Iraila 2009 (UTC)
Eguneroko data gaizki agertzen da
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur irailaren 5a da. Saioa hasi gabe, irailaren 4a da eta saioa hasita, berriz, irailaren 3a. Norbaitek alda al dezake hori? Ondo segi! 85.86.104.48 07:40, 5 Iraila 2009 (UTC), An13sa lankideak lekuz mugitutako eztabaida.
Ezkio-Itsasoko udalerria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norbaitek esan al diezadake ziurtasun osoz Ezkio-Itsasoko udalerria Goierri edo Urola Garaiko eskualdean dagoen. Bi eskualde hauetako udalerri aurkibide txantiloiak egin ditut eta zalantza sortu zait. Nik beti Ezkio-Itsaso udalerria Goierritartzat hartu izan dut, bai historikoki, bai geografikoki (Goierriko haranean dago: Urola Garaiko udalerriak diren Zumarraga, Urretxu eta Legazpi berriz haran honetatik kanpora eta garaiera handiagoan), bai linguistikoki (euskara goierritarra)... eta orain Urola Garaiko mapa ikusi eta non beti goierritartzat hartua izan den udalerria Urola Garaian kokatu duten.
Mesedez, norbaitek zalantza hau bazter dezadan gai honi buruzko webgune edo argibiderik badu eskertuko nioke. Aio.
--Euskalduna 17:57, 2009ko irailaren 13a (UTC)
- Ezkio-Itsasoko udalaren webgunean (http://www.ezkio-itsaso.net/kokalekua.php) zera jartzen du: "Ezkio-Itsaso Gipuzkoako hegoaldean dago, Goierriko bihotzean. Urola Garaiko partaide da administrazioari dagokionez." Nik Urola Garaiko eskualdean kokatuko nuke herriaren izena eta Goierrikoa dela azalduko nuke. Zer deritzozue? Tximist
Zer berri? 16:05, 13 Iraila 2009 (UTC)
- Bai, naiz eta beti Goierrin zegoela ikasi izan, orain administratiboki Urola Garaian dagoela dirudi, ea beste norbaitek iritzirik ematen duen, bestela banoa berriz ere Urola Garaiko udalerri aurkibidean jartzera.
- --Euskalduna 18:20, 2009ko irailaren 13a (UTC)
Egina. Tximist, Ezkio-Itsasoko udalaren webgunea irakurri ondoren arrazoi osoa duzula ikusi dut: Urola Garaian dago. Eskerrik asko laguntzarengatik. --Euskalduna 18:54, 2009ko irailaren 13a (UTC)
Euskal Herriko udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wikipedia:Txokoa/2009ko iraila |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal_Wikiatlasa |
Gabon. Nere ustez Euskal Herriko udalerrien artikulu bakoitzarko amaieran commosnkat eta Euskal Wikiatlasarem atariaren txantiloiak ezarriko beharko lirateke, lehendabiziko txantiloia argazkiak dituzten udalerri gehienetan itsatsia dago (nahiz eta argazkiak dituzten udalerrietako oso kasu gutxitan oraindik itsasteke egon), Euskal Wikiatlasaren txantiloia aldiz, nere iritziz Euskal Herriko udalerri guztietan itsatsi beharko litzateke, udalerri hauen artikuluetan sartzen denak atari horretan udalerri horren argazkiak edo Euskal Herriaren argibide orokorra eskuragarriagoa eta begi bistan izango duelako.
Ez dakit nere proposamen hau eztabaidatu beharran den edo jada zuzenean burutu liteken.
Edozein kasutan, burutu baldin baliteke, bota duen norbaiti txantiloi horiek automatikoki itsatsi ditzan eskatu nahiko nioke, neretzat behintzat udalerriz-udalerri jartzea gazteleraz esan ohi den bezala "txinatarren lana" baita. Aio.
--Euskalduna 02:06, 2009ko irailaren 18 (UTC)
- Nik ez dut hainbeste menderatzen bot-a, Euskalduna :-( Ezin dut txantiloia nahi dudan lekuan kokatu. Hemen txantiloi bat gehitu nuen, baina hor behekaldean oso gaizki geratzen da... beste batek egin beharko. Ondo izan. --Unai (esan) 13:41, 20 Iraila 2009 (UTC)
- Aldez aurretik eskerrik asko erantzuteagatik Unai. Ba al dakizu beste zein erabiltzailek izan dezakeen botik? --Euskalduna (esaidak hemen) 20:51, 2009ko irailaren 21a (UTC)
Euskal Wikipediako Bot ofizialak hauek dira. Bot ofizialak izateko bidean daudenak, beste hauek. Eta "Lankide bot-duna" dituzten lankideak, hauek. --Unai (esan) 07:35, 22 Iraila 2009 (UTC)
- Eskerrik asko, Unai. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:39, 2009ko irailaren 22a (UTC)
Filosofoen izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo, ingelesezko Archelaus edo gaztelaniazko Arquelau filosofoaren izena euskaraz nola itzuli arazoak ditut. Euskaltzaindiaren 76. arauari jarraituz itzultzen saiatu naiz eta Harkelaos bezala itzuli dut, Arkelos ere izan diteke. Ez dakit zein izango litzeken filosofo honentzako itzulpenik egokiena.--An13sa ✎ 15:08, 22 Iraila 2009 (UTC)
- Arkelao jarri behar da nire ustez, latinez aski ezaguna delako eta badagoelako tradizioa horrela idatzeko (horrela dio arauak). Horrela izango ez balitz, Harkelao jarri beharko genuke, lehenengo letra grekeraz aspiratua delako (espiritua daukala esaten da).15:29, 22 Iraila 2009 (UTC)Joxemai
- Arkelos edo Arkelaos baztertu behar direla deritzot, hortxe baitugu gure wikipedian Menelao.15:33, 22 Iraila 2009 (UTC)Joxemai
- Nire iritziz, filosofoa grekoa izanik izanik eta bere jatorrizko grekerazko izena Ἀρχέλαος baldin bazen, euskaraz Arkelaos edo Harkelaos izan beharko luke: latinera, gaztelera edota ingelerako itzulpenak albo batera utzita. 22:46, 2009ko irailaren 22a (UTC)Euskalduna
- Arkelaos jartzen bada, orduan ez genuke atomo esan behar, atomos baizik. Atomo idazten dugu, grekerazko atomos horretatik, latinezko atomus eratortzen delako eta -us atzizkiak orohar -o transliteratzen direlako (beste hizkuntzetan eta euskaraz ere bai).(Joxemai)
- Arkelos edo Arkelaos baztertu behar direla deritzot, hortxe baitugu gure wikipedian Menelao.15:33, 22 Iraila 2009 (UTC)Joxemai
Bada kasu honetan Euskaltzaindia nahiko argia da: Arkelao [1].--Unai (esan) 14:17, 23 Iraila 2009 (UTC)