Wikipedia:Wikipedia:Txokoa/2009ko urria
Flagged Revisions hedapena instalatzeko proposamena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zertarako?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Wikipedian bandalismoa murrizteko.
Zer da Flagged Revisions?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azalpen luzea, hemen eta hemen. Azalpen laburra: Wikipediarako hedapen bat da. IP anonimoetatik edo erabiltzaile berriekin egindako aldaketak berrikusteko sistema bat da. Aldaketak ez dira berehala agertzen Wikipedian, hori baino lehen editore baten berrikuspena behar du. Editoreak Wikipedian oso aktiboak diren erabiltzaileak izan daitezke, hedapenean bertan finka daiteke "oso aktiboak" zer esan nahi duen: "# $wgFlaggedRevsAutopromote= The value correspond to how many days/edits are needed for a user account to be autopromoted to Editor status".
Erabili al da beste inon?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanierazko wikipedian urtebete baino gehiago darama instalatuta. "Any edit in the German Wikipedia by a new or unregistered user has to be patrolled before becoming visible to readers. This is definitely not the case in the proposed English Wikipedia configuration. We believe in letting our communities experiment with different approaches in an attempt to find the right balance."
Arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipediak komunitate "ez hain irekia" izatearen ospea har dezake.
- Lan gehiago suposa dezake... beno, ez dut uste, epe ertainera lan gutxiago emango liguke bandalismoa ekintzak ezabatzeak.
--Assar; (erantzun hemen) 16:37, 8 Urria 2009 (UTC)
- Ez dut uste nahikoa bandalismo dugunik hau garatu behar izateko. Agian egon daiteke beste aukera bat, lehen alemanek zutena eta uste dudana orain frantsesek dutela (uste dut, eh!). Erabiltzaile anonimoek gorde botoirik ez dute, baizik eta "aurrebista erakutsi". Behin horri emanda aukera berria dute "Gorde" botoia sakatzeko. Beldurra edo ematen du, goian IPa agertzen delako. Baina berez hori baino ez da. -Theklan • ezt
• @
18:16, 8 Urria 2009 (UTC)
- Alemanierazkoan nik diodan sistema daukate, nik aldaketa bat egin nuen behin IP anonimo batekin eta aldaketa ez zen agertu denbora bat igaro arte (ez dut gogan zenbat denbora, baina orduak izan ziren). Zuk diozun hori espainierazkoan zeukatela uste dut, baina orain proba egin dut eta ez daukate jadanik.--Assar; (erantzun hemen) 20:38, 8 Urria 2009 (UTC)
Duela hilabete egin nuen proposamen hau gogorarazi nahi nuke. Alegia, IP anonimoetatik egiten diren aldaketak berehala agertu ez daitezen balio duen plugin bat instalatzea. Theklanek ez du egokitzat ikusten, baina niri beharrezkoa iruditzen zait gero eta handiagoa den bandalismoa gutzitzeko. Beste inork ba al du iritzirik honen inguruan?--Assar; (erantzun hemen) 18:56, 28 Urria 2009 (UTC)
- Egia esan, bandalismoa nekosoa izaten hasi da. Gaizki iruditzen ez bazaizue, IP batzuk betirako blokeatuko ditut hurrengoan (adibidez, hau, hau edo hau). Nigatik balitz, anonimoei aldaketak egiteko ahalmena kenduko nieke (segundu batean ematen da izena!). Eta balioztatutako berrikuspenei dagokienez, indarrean jartzearen aldekoa naiz. Ez dakit zehazki nola doan, baina ez legoke gaizki urte erdi edo probatzea, eta lan gehiegi ematen badu, kentzea. Wikinoticiasen, esaterako, indarrean dituzte, eta ez dut uste guk baino bandalismo gehiago jasatzen dutenik.--Unai (esan) 19:17, 28 Urria 2009 (UTC)
- Assarrekin ados nago. Nik ere antzeko zerbait proposatu nuen txokoan duela egun batzuk. Beharbada bozketaren bat antolatu beharko litzateke. Zariquiegui 22:30, 28 Urria 2009 (UTC)
Euskal Wikipediaren artikulua Ingelerazko Wikipedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratsaldeon.
Oraintxe Euskal Wikipediari buruzko artikulua Ingelerazko Wikipedian sortu berri dut, helburua: Euskal Wikipedia ezagutuarazteko beste urrats bat gauzatzea, zoritxarrez oraingoz labur antzean dago. Halere zalantza asko dauzkat Wikipediaren langintza honetan urte bat ere ez baidaramakit, adibidez: zein data zehatzetan sortu zen? zeinek sortu zuen? zein dira gure wikipediaren data esanguratsuenak? zein da gure wikipediaren bilakaeraren historia?
Azken finean, zein dira bere datu orokorrak?
Guzti honegatik, ingeleraz zeozer dakien edozeinek edota artikulu horretan esku hartu nahi duen guztiei bertan euren hondar alea jartzeko gonbidapena egin nahi nieke. Bururatzen zaidan beste ideia edo proposamen bat norbaitek beste hizkunzaren bat jakinez gero, hizkuntza horretako Wikipedian Euskal Wikipediari buruzko artikulua sortzea da.
Besterik gabe, gero arte denoi.
--Euskalduna; (esaidak hemen) 20:55, 2009ko urriaren 9a (UTC)
- Saiatuko naiz zertxobait gehitzen. Eztabaida hau zela eta eta irizpide hau erabiliz pasaden uztailean List of Wikipedias artikuluaren birzuzenketa bihurtu zutelako, eta berriro gertatu daiteke. -- Marklar 14:50, 10 Urria 2009 (UTC)
Gaurko eguna ez da "eguneratzen"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken boladan askotan ari da gertatzen eguna ez dela aldatzen eta atzokoan geratzen dela. Betan oraindik okerrago dabil, baina bertsio zaharrean ere... maiz gertatzen da. Ezin al da hori konpondu? Eskerrik asko --Koro 10:51, 17 Urria 2009 (UTC)
- Katxearen kontuak dira, eta askotan zure ordenagailukoak. Saiatu horrelakoetan ctrl+f5 sakatzen (Firefoxen)- Theklan • ezt
• @
10:55, 17 Urria 2009 (UTC)
- Ei! Ondooo! Hori da sorginkeria! Orain arte sekula gertatu gabe eta orain, berriz, ia egunero atzeratzen zitzaidan atzeratutako eguna. Eskerrik asko soluzioagatik! --Koro 08:19, 18 Urria 2009 (UTC)
Euskarazko Wikipediak 46. postua berreskuratu du artikulu kopuruari dagokionez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orain dela pare bat aste Hindiko Wikipediak burututako postu aurrerakada biziaren ostean, Wikipedia ugarik postu atzerakada bat jasan zuten: horien artean Euskarazko Wikipediak, 46. postutik 47.era. Gaur Euskarazko Wikipediak Telugu Wikipediari aurre hartu dio artikuluen kopuruari dagokionez. Eta berriz ere 46. postu hori "berreskuratu" du.
Orain nere ustez 50.000 artikuluen kopurura iritsi baino lehenagoko helburua 45. postuan dagoen Grekerazko Wikipedia atzematea litzateke. Gaurko egunez eta une honetan bertantxe, Euskarazko Wikipediak 43.720 artikulu ditu, Grekerazko Wikipediak aldiz 45.299: biribilduz, 1.600 artikuluetako ezberdintasuna. Nik uste Grekerazko Wikipediaaren artikulu kopuruak bi hilabeteko epe batean iragatea gure eskura dagoela, kontuan izanik Grekerazkoak Wikipediaren artikulu sorkuntza abiadura Euskarazkoaren dexentez geldoagoa dela.
Besterik gabe, gero arte.
--Euskalduna 18:15, 2009ko urriaren 1a (UTC)
- Zoritxarrez 50.000 artikuluak ez ditugu urte amaiera baino lehenago lortuko. Zariquiegui 17:19, 1 Urria 2009 (UTC)
- Ez dakit. Logikak eta estatistikek ezetz diote (nere iritzia ere ezezkoa da), baina uztailean urte amaierarako 45.000 artikulu ingurura iristea ia pentsa ezinatzat nuen eta ia 44.000ra inguratzen ari gara. Dena dela, Grekerazko Wikipediaren artikulu kopurua iragatea eta 45. postura igotzeko aukera urte amaiera baino lehenago lortzea posible dela iruditzen zait. Aio.
- --Euskalduna 20:45, 2009ko urriaren 1a (UTC)
- Ongi legoke 45. postu hori lortzea, eta baita gorago joatea ere. Baina ene ustez kontuan hartu behar dugu beti kopuru edo kantitatea bezain garrantzitsua dela kalitatea ere, eta susmoa dut batzuetan hori ahazten zaigula... Artikulu pila idatz daitezke bortz minututan, edukia zaindu gabe eta mamian sakondu gabe. Hori egiterakoan, ordea, ez dugu gure Wikipedia hobetzen. Artikulu landuek ematen dute kalitatea, eta ez litzateke ideia txarra izanen kalitatearen neurketak ere egitea, eta ez bakarrik artikuluen kopuruarenak. Josu 20:25, 4 Urria 2009 (UTC)
- Ni bat nator zurekin, Josu. Hala ere azken aldi honetan artikuluak sortzen ditugunean oro har kalitate minimo batekoak dira. Ez dira bere garaian denok sortzen genituen zirriborro tonto horiek. Eta gainera gai oso ezberdinak jorratzen ditugu. Nire ustez esfortzu handia egin gabe (hau da, lan berezia egin gabe horretarako) urte bukaera baino lehen 45. postu hori izan dezakegu edo, behintzat, Greziera gainditu (agian beste norbait atzetik etor daiteke bot batekin). Kontuan izan behar dugu Grezierako wikipediari astero 100-150 artikuluko aldea ateratzen diogula bataz beste. Hau da, 16 bat astetan (4 hilabetetan) gainditu ditzakegu gehienez eta 12 bat astetan (3 hilabete) lan normal bat eginez. Bestetik kalitatea ere nahiko hobetzen gabiltza, ikusi besterik ez daude taula hauetako datuak. -Theklan · ezt
· @
20:32, 4 Urria 2009 (UTC)
- Abuztuko estatistiken arabera, 100 aldaketa baino gehiago egin dituzten 20 erabiltzaile daude. Euskarazko Wikipedian inoiz egondako erabiltzaile kopururik handiena. Hogei horiek egunero bost artikulu idatziko balituzte, egunero 100 artikulu idatziko genituzke. Bost artikulu baino ez egunero 100 izateko. Egia esan, aspalditik nahi izan dut artikulu gehiago idazteko ekintzaren bat aurkeztu, baina orain arte ez naiz ausartu. Ez dakit, astebete hartu, 512 byte-eko muga jarri eta hortik gorako dozenaka artikulu denen artean idaztea Xabitxu edo Marklarrek aspaldi egiten duten moduan. Seguru astebetean 1000 idazteko gai garela. Zariquiegui 21:35, 6 Urria 2009 (UTC)
- Artikuluak bai, baina kalitatea ere behar dugu. Eta dagoeneko orrialde/aldaketa kopurua jaisten ari da, 12,25etik 12,17ra. Horrela egiten baduzu 12tik jaitsiko gara berriro. Nire ustez hobe lasai-lasai joatea da. -Theklan · ezt
· @
21:45, 6 Urria 2009 (UTC)
- Kalitatearena aipatu dut, gutxieneko tamaina jarri eta listo. Zuk zeuk esan duzu jada ez ditugula lehengo zirriborro labur horiek egiten. Kalitatea--> <0,5kb 2008ko urrian= %14 <0,5kb 2009ko urrian= %5. Dena den, ni urte amaierara arte saiatu naiz. Lagundu nahi duenak badaki zer egin :) Zariquiegui 21:54, 6 Urria 2009 (UTC)
- Artikuluak bai, baina kalitatea ere behar dugu. Eta dagoeneko orrialde/aldaketa kopurua jaisten ari da, 12,25etik 12,17ra. Horrela egiten baduzu 12tik jaitsiko gara berriro. Nire ustez hobe lasai-lasai joatea da. -Theklan · ezt
- Abuztuko estatistiken arabera, 100 aldaketa baino gehiago egin dituzten 20 erabiltzaile daude. Euskarazko Wikipedian inoiz egondako erabiltzaile kopururik handiena. Hogei horiek egunero bost artikulu idatziko balituzte, egunero 100 artikulu idatziko genituzke. Bost artikulu baino ez egunero 100 izateko. Egia esan, aspalditik nahi izan dut artikulu gehiago idazteko ekintzaren bat aurkeztu, baina orain arte ez naiz ausartu. Ez dakit, astebete hartu, 512 byte-eko muga jarri eta hortik gorako dozenaka artikulu denen artean idaztea Xabitxu edo Marklarrek aspaldi egiten duten moduan. Seguru astebetean 1000 idazteko gai garela. Zariquiegui 21:35, 6 Urria 2009 (UTC)
- Ni bat nator zurekin, Josu. Hala ere azken aldi honetan artikuluak sortzen ditugunean oro har kalitate minimo batekoak dira. Ez dira bere garaian denok sortzen genituen zirriborro tonto horiek. Eta gainera gai oso ezberdinak jorratzen ditugu. Nire ustez esfortzu handia egin gabe (hau da, lan berezia egin gabe horretarako) urte bukaera baino lehen 45. postu hori izan dezakegu edo, behintzat, Greziera gainditu (agian beste norbait atzetik etor daiteke bot batekin). Kontuan izan behar dugu Grezierako wikipediari astero 100-150 artikuluko aldea ateratzen diogula bataz beste. Hau da, 16 bat astetan (4 hilabetetan) gainditu ditzakegu gehienez eta 12 bat astetan (3 hilabete) lan normal bat eginez. Bestetik kalitatea ere nahiko hobetzen gabiltza, ikusi besterik ez daude taula hauetako datuak. -Theklan · ezt
- Ongi legoke 45. postu hori lortzea, eta baita gorago joatea ere. Baina ene ustez kontuan hartu behar dugu beti kopuru edo kantitatea bezain garrantzitsua dela kalitatea ere, eta susmoa dut batzuetan hori ahazten zaigula... Artikulu pila idatz daitezke bortz minututan, edukia zaindu gabe eta mamian sakondu gabe. Hori egiterakoan, ordea, ez dugu gure Wikipedia hobetzen. Artikulu landuek ematen dute kalitatea, eta ez litzateke ideia txarra izanen kalitatearen neurketak ere egitea, eta ez bakarrik artikuluen kopuruarenak. Josu 20:25, 4 Urria 2009 (UTC)
- Zoritxarrez 50.000 artikuluak ez ditugu urte amaiera baino lehenago lortuko. Zariquiegui 17:19, 1 Urria 2009 (UTC)
Nik bi artikulu moten arteko konbinazioa duen politika bat jarraitzen saiatzen ari naiz: artikulu luzeak eta motzak. Nere ustez batzuk sortzeak ez du esan nahi besteei uko egin behar zaiela, bai ordea euren artean konplementatu daitezkela.
1. Hilabetean nere gustuko gaiei buruzko hiruzpalau artikulu luze eta zabal sortu edota sortuta badaude sakondu (baztez ere hauek hilabateko artikulu nabarmenduen bozketan sartu ahal izateko). Helburua: Euskal Wikipediaren artikuluen kalitatea hobetzea.
2. Artikulu labur ugari sortu, hainbat gaiei buruz: udalerriak, gazteluak, jauregiak, wikipediak, etab. Helburua: Euskal Wikipediaren artikulu kopurua handitzea. Ahal izan ezkero eta nahiz eta laburrak izan, behintzat euren infotaula izan dezatela, adibidez: udalerri baten artikulu labur batek infotaula gabe laburra dirudi, baina infotaula bat izan ezkero begi bistara behintzat beste zeozerren itxura du.
Gisa honetan hilabate batean sortu ditzazketen artikulu laburren ugaritasuna, kalitatezko hiruzpalau artikulu oso luze eta sakonekin orekatzen saiatzen naiz. Gabon. Euskalduna 22:28, 2009ko urriaren 7a (UTC)
Euskarazko Wikipedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gure wikipediak abenduaren 1ean 8 urte beteko ditu. Horregatik ideia ona iruditu zait balorazio bat egitea. Horretarako galdeketak bat sortu dut Euskarazko Wikipediako lankideentzat. Galdeketa guztiz anonimoa da eta ez da lankide edo bestelako daturik gordetzen. Helburua, gure Wikipediaren balorazio bat egitea bere zortzigarren urtebetetzean.
Sortu dudan galdeketa ahal den lankide kopuru handienak erantzun beharko luke, balorazioa osatuagoa izan dadin.--An13sa ✎ 09:15, 10 Urria 2009 (UTC)
- Nere iritzia besterik ez da, baina nik uste galdeketa horren lotura Euskal Wikipediaren azaleko goikaldean jarri beharko litzatekela, honela ahal den erabiltzaile gehienek ikus eta bete dezaten. Aio. --Euskalduna 15:00, 2009ko urriaren 12a (UTC)
2 hilabete eta erdian 5.000 artikulu sortzea posible ote?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon.
Badirudi martxa hau jarraitu ezkero datorren urriaren 15erako 45.000. artikulura iritsi ahal izango garela. Gaur egun daukagun kopurua urte amaieralderan izango genuelakoan nengoen eta nola diren gauzak, nere aurreikuspen onenenean oinarrituz ere ez nuke susmatuko gaur egun daukagun artikulu kopurua.
Uztailaren 15ean lortu genuen 40.000 artikuluetara ailegatzea, hortaz 3 hilabetetan 5.000 artikulu sortu dira. Goraipatzekoa Xabitxu eta Zaraquiegui lankideei lan itzela, izarrak edo dominak nola ematen diren ez dakit, baina ongi mereziak dituzte, beste guztion lanari ere meriturik kendu gabe noski. Galdera izenburuak dioen bezala hau da:
Posible al da 3 hilabetetan egin duguna 2 hilabete eta erdiren buruan lortzea? Lortu edo ez, urte amaiera ziraragarria datorrela dirudi... apostuak egiteko adina. Aio.
--Euskalduna 22:25, 2009ko urriaren 13a (UTC)
- Ez gaitezen emozionatu. Zaila da. Datuak ikusten egon naiz eta posible da kurtsoa 53.000 artikulurekin bukatzea. Hori azkeneko 3 hilabeteetako lana baino gutxiago eginez. Datu horrekin ziurrenik 44. Wikipedia izango ginateke, Greziarren eta Haitieraren aurretik (ez badator atzetik beste bat robot batekin, noski!). Baina berirro esaten dut, erronka kalitatean dago, ez bakarrik kopuruan. Adibidez Zariquieguik eginiko lana goraipatzekoa da, baina Txinako artikulu guzti horiek txukunago leudeke koordenatu batekin (ez dut meritua kentzen, eh, detaile bat da!). Nire ustez bi gauzak egin behar ditugu eta ez litzateke gaizki egongo Grezierazko Wikipedia pasa eta gero kalitatearen aste bat egitea, guztia txukuntzeko bederen.
- Bestetik, ez dut gehiegi kontsultatu, baina logotipoa aldatu dut egun batzuetarako. Gogora ezazue hau orain egin dezakegula, beraz noizbehinka gauza batzuk jarri ahal ditugula. -Theklan · ezt
· @
22:44, 13 Urria 2009 (UTC)
- Orain ikusi dut iraileko xehetasun grafikak eta taulak argitaratu dituztela: [1] -Theklan · ezt
· @
22:50, 13 Urria 2009 (UTC)
- Nire asmoa Txinako hiri guztien infotaula, kordenatu eta bestelakoak jartzea da. Azkenean Nafarroako udalerriekin egindakoa lortzeko. Zariquiegui 17:17, 14 Urria 2009 (UTC)
- Aldiz, nere mezuaren asmoa jendea motibatzea da. --Euskalduna 19:56, 2009ko urriaren 14a (UTC)
- Kalkuluen arabera: urriaren 15erako 45.000 artikulu genituen, azaroaren 1erako 46.100 ditugu. Hamabost egunetan 1.000 artikuluko abiadura, hortaz, urte amaierako bi hilabete gelditzen direnez, hamabost eguneko 1.000 artikuluen abiadura mantenduz gero (2 hilabetetan 4.000 artikulu sortuko lirateke) urte amaierarako 50.000 artikuluen mugan ginateke. Urtea artikulu kopuru biribil horrekin ederki ospatuz amaitzea, bai moralki bai kopuruarekiko pena merezi duela uste dut. Euskalduna 14:59, 2009ko azaroaren 1a (UTC)
- Aldiz, nere mezuaren asmoa jendea motibatzea da. --Euskalduna 19:56, 2009ko urriaren 14a (UTC)
- Orain ikusi dut iraileko xehetasun grafikak eta taulak argitaratu dituztela: [1] -Theklan · ezt
Euskal Astea Wikipedian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo astean Euskal Astea izango da Wikipedian. Ideiarik baduzue bertan edo hemen bota ditzakezue! -Theklan · ezt · @
09:39, 22 Urria 2009 (UTC)
- Nire proposamena jadanik emana da: Proposamena:Euskal artikulu nabarmendua. Oraingoz besterik ez dut.
- --Euskalduna 23:43, 2009ko urriaren 23a (UTC)
- Nik hurrengo astean landuko ditudan gaiak, Nafarroako udalerrien informazioa luzatzeaz gain, hauek izango dira: Euskal ontzigintza enpresak eta Bilboko zinemak. Zariquiegui 11:31, 25 Urria 2009 (UTC)
- Nere aldetik ere Euskal Astea ospatzeko gaien bat lantzezkerotan, aste batzuetan zehar Orreagako gudua artikulua txukundu, sakondu eta luzatuko dut.
- --Euskalduna 22:16, 2009ko urriaren 25a (UTC)
Azkue fundazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau da Azkue fundazioak Euskarazko Wikipediari buruz dioena:
Munduko entziklopedia erraldoiena da Wikipedia. Edozein gai kontsultatzeko erreferente sahiestezina Interneten. Eta euskarazko bertsioa 47. postuan dago. Ez da txantxetarako emaitza orain arte lortutakoa, baina euskarazko Wikipedia zabalago bat lortu nahi dugu, jakina. Zuk bezala.
Horregatik, izan zaitez munduko jakintzaren parte baten idazle. Lagundu ezazu Wikipediako artikulu berriak sortzen eta doitzen. Egin zaitez WIKI-BITXI. Eta hasi euskara sarean josten gurekin.
AZKUE fundaziotik jakintza librea bultzatu nahi dugu. Ezagutza guztirako sarrera librea duen tresnarik ezagunena gaur egun Wikipedia dela esan daiteke. Mundu osoko bolondresek parte parte hartzen ari dira beren ezagutza Wikipedian plazaratuz, eta gure hizkuntzan erabiltzaile euskaldunok egiten ez badugu, nork egingo du?
Eman diezaiogun presentzia zabalagoa eta baliagarritasun handiagoa euskarari sarean. Eta ez diezaiogun mugarik jarri gure ezagutzei. AZKUE fundaziotik Euskarazko Wikipedia elikatzera animatzen zaitugu. 2001.urtean sortu zenetik, 43.000 artikulu baino gehiago bildu ditu gaur egun arte, baina guztion ezagutzaz eta elkarlanaz, baietz 70.000 sarreratara iritsi 2011rako. Baietz 35 postura iritsi lana gogoz egiten badugu. Egizu sarrera bat.
http://azkuefundazioa.org/txostenak/txostena01/euskara/wikiplaza.html
Zariquiegui 22:28, 28 Urria 2009 (UTC)
Proposamena: Euskal artikulu nabarmendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunon denoi.
Galiziar Wikipedia ikusi berri dut (gureak baino 8.000 artikulu gehiago ditu baino estatistikako zenbaki eta kopuru askotan gure Wikipediaren antza handian du) eta honen azal nagusian "Sobre Galicia" atala ikusi berria dut, hain zuzen ere Galizia eta Galiziar Gaiei buruzkoa. Proposamen bat egin nahiko nuke: Euskal Wikipediaren azalean atal berri bat irekitzekoa, Euskal Artikulu Nabarmendua izenburupean. Bertan hilabetean behin Euskal Herria edo Euskal Gaiak jorratuko lituzkeen artikulua nabarmenduko litzateke, honela Artikulu Nabarmenduaren atalarekin ederki koordinatu litzateke, bai denboraz: biak ere hilabete osoan aurkeztutako artikulu multzo bat bozkatu ondoren argitaratuko liratekelarik, bai lanez: atal berri hau artikulu nabarmenduaren atalarekin koordinatuz gero kudeatzeko lana erraztuko litzateke. Nere ustez atal hau Asteko Irudiaren behekaldean itsatsirik joan beharko luke (Wikipedia atalaren gainekaldean), gaurko egunez hemen beste atal bat gehitzeko leku sobera dagoelakoan bainago.
Honela era berean Euskal Wikipediaren azalak atal bat irabazteaz gain beste osotasun eta "bixitasun" bat irabaziko luke.
Gero arte.Euskalduna 11:54, 2009ko urriaren 3a (UTC)
- Proposatutakoa ez al da Euskal Wikiatlasaren hilabeteko artikulua? -- Marklar 10:16, 3 Urria 2009 (UTC)
- Bai, hori bera. Hortaz gain, nere proposamena Euskal Wikipediaren azalean ere ager dadila da.
- Euskalduna 13:24, 2009ko urriaren 3a (UTC)
- Ez al dio inor gehiagok eskaera honi buruzko erantzun edo iritzirik eman nahi?
- Euskalduna 15:15, 2009ko urriaren 8a (UTC)
- Ni Txokoaren forma/banaketa berri honekin ez naiz oso ondo konpontzen (gai berriak jarri direla konturatzekoan)... Horrez gain, gaiari lotuz: zerbait egin behar da gaur egun Euskal WikiAtlaseko hilabeteko artikulua denarekin, aspaldian ez baitu inork parte hartzen. Aukera bat hori kentzea litzateke (nabarmendutako artikuluak, oro har, aukeratzearekin nahikoa delako); eta bestea Euskalduna lankideak dioena. Zuk zer proposatzen duzu, besterik gabe Nabarmendutako Artikuluak aukeratzen dugun bezala, Euskal Naabermendutako Artikuluak ere aukeratzea? Ideia, berez, ona da. Baina zalantzak ere baditut: zergatik orain parte hartuko dugu, orain arte hori oso geldi egon bada? Badugu euskal gaiei loturiko kalitatezko artikulu nahikorik? Barka zalantzak bakarrik jartzeagatik. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 14:43, 8 Urria 2009 (UTC)
Esaten jarraituko dut: Txokoaren forma berri hau nahaste bat da. Eztabaidak ezin dira ondo jarraitu. ABer, nire ustez hori litzateke Wikiatlasekoa artikulua azalan jartzea. Ez da teknikoki zaila, noski, baina artikulu hori hilabetean behin aldatzen da beste guztia astean behin egiten dugun bitartean. Bestetik, egia da parte-hartze eskasa duela eta artikulu asko hor nabarmentzen ditugula bina agian portadan agertzeko modukoak ere ez direla. -Theklan · ezt · @
15:02, 8 Urria 2009 (UTC)
- Txokoa horrela antolatzea nola erabaki zen? Jende askok parte hartu zuen erabakitzen? Niri ere ez zait batere gustatzen eta. Nabarmendutako artikuluaren kontuarekin, Theklanekin ados. --Orereta (erantzunak) 15:22, 8 Urria 2009 (UTC)
- Mmm.. Uztailaren 24tik abuztuaren 7ra, ezta konturatu ere. Onartu behar... --Orereta (erantzunak) 15:38, 8 Urria 2009 (UTC)
- Nik ez nuke beste Euskal nabarmendutako artikulurik gehituko azalean. Nahikoa arazoa dugu nabarmendutako artikulua kalitatezkoa izatearekin... Gainera, "betiko" nabarmendutako azalean euskal gaikoa ere izan daiteke, arazorik gabe. Nahi duzuenok, euskal gaiko artikuluak proposatu ditzakezue, eta bozkatzean aukeratuak (ala ez) izango dira. (PS: nik ere ez dut gogoko txokoaren antolaketa hau, eta hala bozkatu nuen) --josugoni (erantzun hemen) 17:57, 8 Urria 2009 (UTC)
- Mmm.. Uztailaren 24tik abuztuaren 7ra, ezta konturatu ere. Onartu behar... --Orereta (erantzunak) 15:38, 8 Urria 2009 (UTC)
Nere ustez Euskal Gaiari buruzko Artikulu Nabarmendua azalean jartzeak kalteak batere ez, baina abantailak denak ditu: jendearen partaidetza handituko luke euskal gaiekiko artikuluak sortzeko, Euskalatlasean soilik agertzea erabiltzaile eta bisitarientzat nahiko ezkutuan uzten baitu. Euskal Wikipediaren helburuetakoen artean bat Euskal Herria eta Euskal Kultura munduan ezagutzea dela pentsatzen dut (Wikipedia euskaldunok nor garen eta euskara zer den ezagutarazko sekulako nazioarteko plataforma edo lehioa da). Galizierazko Wikipediaren azala horretan eredugarria dela iruditzen zait.
Bestalde, Euskal Wikipediak Wikipedietako bertsio guztien artean Euskal Herriari buruzko artikulu kopuru gehiena eduki "beharko" lukeen Wikipedia litzateke, zoritxarrez sekulako hutsuneak ditu, ez artikulu arrunt edo esangura gutxikoen inguruan, bai oinarrizko artikuluetan, adibide gisa gaur San Mames Barriari buruzko inolako euskarazko artikulurik ez zegoela ikusi dut eta proiektu hori 2007an jakinerazi zen (orain 2 urte), bai ordea gazteleraz, ingeleraz eta italieraz. Neretzat hori lotsatzekoa bada, Euskal Herrian euskara jokoz kanpo edo "gaurkotasunetik" hat dagoelako islada emaiten baitu. Nola jarri liteke edo nola saia gintezke horri nolabaiteko konponbidea jartzen?
Nik uste Euskal Gaiei buruzko Artikulu Nabarmendua azalean jendearen aurrean ipiniz, ez orain arte bezela EuskalAtlasean "ezkutatua" (Euskalatlasa bikainarekiko begirune osoz). Gabon. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:33, 2009ko urriaren 10a (UTC)
- Txantiloi bat sortu dut hemendik aurrera, artikulu bat Nabarmendutako Artikuluen bozketan sartu aurretik kalitate maila bat izan dezan. Txantiloia bozketan sartu behar dugun artikuluaren eztabaida orrian sartuko genuke eta osatzen joan. Txantiloian aldaketak egin daitezke, baina uste dut ondo dagoela. Txantiloian hobetu beharreko hainbat atal agertzen dira (ortografia, kalitatea, luzera...) eta behin horiek hobetuta artikulua Nabarmendutako artikuluen bozketan sartuko litzeke. Froga bezala Mel Gibson artikuluko eztabaida orriarekin egin dut.--An13sa ✎ 18:12, 16 Urria 2009 (UTC)
Gaurko efemeridea zuzendu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981 - Anwar Al Sadat Egiptoko presidentea Kairoko desfile militar batean hil zuten (h. 1918).- jartzen du eta bukaera data jaiotzarena da. Ondo izan!Koro 07:18, 6 Urria 2009 (UTC)
Blokeatu erabiltzaile bandaloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzo hiru egunerako blokeatutako "Asier987" erabiltzaileak kontu berriak egin ditu (gaur goizeko bandalismoan ikusten denez). Kontu horien artean "56a" "56b" "Asier roncero" eta "Hththt" daude. Ez dut uste denbora baterako blokeatzea nahikoa denik, behintzat orain arte umemokoak Euskarazko Wikipediarekiko erakutsitako jarrera ikusita. Zariquiegui 07:47, 6 Urria 2009 (UTC)
Sexu ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskua sartu dut piska bat artikulu honetan baina ez naiz ausartzen gehiegi, gaian batere aditua ez naizelako. Izenburu aldaketarena oso garbi ikusi dut, beste wikipedietan ikusi eta gero. Interwikia gaztelerazkoa ongi jarri dut, besteak ez dakit zuzenak diren. Artikuluak berrikuspen zabala behar duela uste dut, puntu asko ilun baitaude. Adibidez, bigarren pasartean:
eta sexu biologikoan bada ere hau ere sexua da. (?)
Eta beste puntu batzuetan ere ez dago oso garbi zer esan nahi duen.
Sexu izenburuaz, sexualitatea landu beharko litzateke, gizakien arlora murriztu gabe, hau da, animaliak ere barneratuz, baina landareak eta horrelakoak kontuan hartu gabe. Zer diozue? 12:16, 5 Urria 2009 (UTC)Joxemai
- Ni aurka nago. Hala ere hobe hori artikuluan bertan eztabaidatzen bada, ezta? -Theklan · ezt
· @
12:34, 5 Urria 2009 (UTC)
Donostia artikuluan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laguntza eske nabil Donostia artikuluan: ondare ataletik aurrera, dena zentratuta agertzen da. Ez dakit nola egin dudan baino. Nola kendu? 06:49, 20 Urria 2009 (UTC)Joxemai
- Konponduta, txantiloian giltzaren bat kendu nuelako gertatu da.08:22, 20 Urria 2009 (UTC)Joxemai