Wikipedia:Wikipedia:Txokoa/2010eko azaroa
Frantziako udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo!
Proposamen batekin nator. Aurreko gaian aipatu bezala mapa batean puntu guztiak ikus daitezke. horrela konturatu naiz oso ondo marraztua dugula Euskal Herria, ondo Espainia baina oso gaizki Frantzia. Beno, munduko beste lekuak ere, baina kasu honetan nabaria da Espainiari eman diogun atentzioa ez diogula eman Frantziako udalerriei. Nire proposamena da aste batzuk hartzea lan hori egiteko. milaka artikulu dira, baina guztion artean egiten badugu ondo gera daiteke. Egunero artikulu estandarrak sortu eta gero horiei koordenatuak gehitzen joan. Zer deritzozue? -Theklan ·
·
13:40, 12 Azaroa 2010 (UTC)
- Ideia bikaina. Gutxi gorabehera ehun udalerriko multzoak antolatzen badituzu, gero parte hartu nahi duen lankide bakoitzak egin nahi duen multzo bakoitzaren ondoan idatzi ahal izango du bere izena. Horrela jakingo dugu nork zer egin, eta zer geratzen den egiteke. Non sortu dezakegu lan banaketa hori egiteko orria? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:56, 12 Azaroa 2010 (UTC)
- Theklan, zure arrazoiketarekin erabat ados. Frantziako udalerrien artikuluak sorkuntzeari ere lehentasuna eman behar zaie. Nik Bretainiako udalerri guztien artikuluak sortu nahi ditut eta horretan nabil, hots, Côtes-d'Armor, Ille-et-Vilaine, Morbihan eta Finistère departamenduak, horregatik langintza horretan ados jarri eta hasten baldin bagara, nire aldetik lau departamendu horien udalerri guztietako artikuluak sortzeko ardura hartuko nuke. Noski denok elkarlan baten hasteko adostasuna hartu ezkero. Bestalde, noizbait Galeskoei eskua sartzen ere hasi nahiko nuke, oraingoz Gwynedd konderriko hainbat udalerrien euskarazko artikuluak sortu ditut. Denbora askora Eskozia eta Irlandakoak egitea ere nahi nuke... -Euskalduna - 16:10, 2010ko azaroaren 12a (UTC)
- Nik uste lehenengo departamendu bakoitzaren udalerrien zerrenda sortu beharko genukeela (Allier departamenduko udalerrien zerrenda bezala) eta ondoren departamenduz departamendu artikuluak sortzen joan (ordena bat jartzearren) eta lana banatu.--An13sa ✎ 15:35, 12 Azaroa 2010 (UTC)
- Ongi. Hortaz Finistèreko udalerrien zerrenda, Ille-et-Vilaineko udalerrien zerrenda eta Côtes-d'Armorko udalerrien zerrendak sortua zeuden eta orain Morbihan departamenduko udalerrien zerrenda sortu berria dut. Orain Bretainiako udalerrien artikuluak sortzeko dena prest dago. -Euskalduna - 17:34, 2010ko azaroaren 12a (UTC)
- Ondo. Orduan joango gara sortzen departamenduetako zerrendak, ni orden alfabetikoan noa. Sortuko dut ere txantiloitxo bat horietan sartzeko eta errazago ikusteko zer dagoen egina. Ondoren izango litzateke departamendu bakoitzeko artikuluak sortzea. Hor ere ordena alfabetikoan egin dezakegu edo bestela ardurak hartuta. Nola ikusten duzue? -Theklan ·
·
16:51, 12 Azaroa 2010 (UTC)
Artikuluak masiboki sortzeko kode hau erabili (Aldatu eskualde, departamendua eta zenbakiak):
{{Frantziako udalerri infotaula
| izena = {{subst:PAGENAME}}
| bandera =
| armarria =
| nongo =
| ofiziala = {{subst:PAGENAME}}
| dep_zkia = 02
| eskualdea = [[Pikardia]]
| departamendua = [[Aisne]]
| barrutia =
| kantonamendua =
| postakodea = 02xxx
| INSEE = 02xxx
| kokapena = kokapenmapa
| dn=
| mn=
| sn=
| de=
| me=
| se=
| N=N
| W=E
| garaiera =
| azalera=
| biztanleria =
| urtea =
| aglomerazioa =
| sorrera =
| herritarra =
| alkatea =
| webgunea =
| oharrak =
}}
'''Villeneuve (Ain)''' [[Ain]] departamenduko [[Frantzia]]ko udalerria da, [[Rhône-Alpeak]] eskualdean.
== Etimologia ==
== Geografia ==
=== Ingurune naturala eta klima ===
=== Udalerri mugakideak ===
=== Auzoak ===
== Historia ==
== Ekonomia ==
== Banaketa administratiboa ==
== Demografia ==
== Politika ==
== Hirigintza ==
== Azpiegiturak ==
== Kultura ==
=== Hizkuntza ===
=== Literatura ===
=== Kirolak ===
=== Jaiak ===
=== Musika ===
=== Gastronomia ===
== Ondasun nabarmenak ==
== Udalerritar ospetsuak ==
== Bitxikeriak ==
== Hiri senidetuak ==
== Argazki galeria ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
== Ikus, gainera ==
* [[Aisne departamenduko udalerrien zerrenda]]
{{geografia zirriborroa|Frantzia}}
[[Kategoria:Aisneko udalerriak]]
[[fr:{{subst:PAGENAME}}]]
-Theklan ·
·
18:13, 12 Azaroa 2010 (UTC)
Jaurlaritzako entziklopedia digitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo guztioi. Atzoko (2010-11-19a) egunkarietan albiste zinez zirraragarria irakurri nuen: Gasteizko gobernuaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea Lurdes Auzmendik Jaurlaritzak hurrengo urterako euskarazko entziklopedia digitala martxan jarri nahi duela jakinarazi baitzuen (ikus hau: eta baita hau ere:
Sailburuaren esanetan, entziklopedia berrirako ez dute baztertzen Wikipediarekin hitzarmen bat sinatzea.
¿Baten batek informazio gehiago du honetaz? ¿Zer iruditzen zaizue?
-Josu 10:52, 20 Azaroa 2010 (UTC)
- Propaganda besterik ez. -- -Marklar 10:59, 20 Azaroa 2010 (UTC)
- Janfri wikilariaren iritzi-artikulu interesgarria horren inguruan: http://hamahiru.org/?p=598 --Unai (esan) 11:00, 20 Azaroa 2010 (UTC)
- Beste iritzi bat (CodeSyntaxko Josu Azpillagarena): http://jazpillaga.posterous.com/sareko-euskal-entziklopedia-berri-baten-behar --Unai (esan) 09:48, 21 Azaroa 2010 (UTC)
Wikimedia Españan atera da gaia. Nolatan aipatu nauten, bertako eztabaidan parte hartzeko asmoa dut.--Janfri; bai esan? 14:43, 21 Azaroa 2010 (UTC)
- Ederrak, bertan esandakoak euskarazko Wikipediari buruz: "Es el problema que tienen estás wikipedias, más parecidas a una sección de política nacionalista que a una enciclopedia". No comment.--Unai (esan) 15:07, 21 Azaroa 2010 (UTC)
- Nire iritzi pertsonala emanez erantzun dut.--Janfri; bai esan? 15:29, 21 Azaroa 2010 (UTC)
Beno, nire ustez ez dugu hau mehatxu bat bezala ikusi behar, egiten dutena egiten dutela Wikipedia garaile aterako baita. Baina bai uste dut 200.000 euro ematearen kontua "salatu" behar dela, batez ere hori ez bada erabilgarria, parte-hartzailea eta berriztagarria. Nire ustez diru hori wikimedia fundazioari ematea eskatu beharko litzaieke, edo bestela ikastetxeetan tresna honeen erabilera egokia egiteko prestakuntza lanetarako erabiltzea. Ez dakit egokiena den, baina iritzi artikulu kolektibo bat ere plazaratu daiteke gai honen inguruan. -Theklan ·
·
15:33, 21 Azaroa 2010 (UTC)
- %100an ados, Harluxet eta Elhuyar egonik beste bat sortzeak ez du zentzurik, baina are gutxiago eu.wikipedia dugunean gaur egun. Dagoeneko jarduera nahikotxo egin dira eu.wikipedia bultzatzeko (beste gai bat da ea zenbateraino izan den lagungarri, hor lehena autokritika egiten ni), ezin daiteke antzeko bide bat jarraiatu? Miriku 16:40, 21 Azaroa 2010 (UTC)
- 2011an udal hauteskundeak datoz: Mendebaldeko herrialdeetako gizarteetan lau urtero aurre hauteskunde garaian gezur, zin, hitz emate eta proposamen huts ugari aipatzeko makinaria martxan jartzen da. Gero filmaren izenburuan antzera haizeak daramatza... -Euskalduna 19:40, 2010ko azaroaren 21a (UTC)
Ni beste zerbaiten temu naiz: dirulaguntza hori zeinentzat izango den aldez aurretik erabakita izan dezaketela. Edonola nire uste xumean euro guzti horiek wikipedia edo euskarazko wikipediaren alde erabil daitezen eskatu beharko genuke Theklanek esan bezalaxe, artikulu edo gutun bidez Miriku 19:13, 21 Azaroa 2010 (UTC)
- Miriku wikilariaren iritzia: http://www.euskaltzale.com/eusko-jaurlaritza-euskarazko-entziklopedia-eta-eu-wikipedia/ (Sustatun ikusia). --Unai (esan) 11:21, 23 Azaroa 2010 (UTC)
Kaixo! Ikusiko zenutenez, IXA taldeak proiektu interesgarri bat eskaini digu, itzulpengintza automatikoaren bidez Euskal Wikipedia aberastu dezakeena. Oraingoz bi bileratxo egin ditugu, eta horietan administratzaile batzuk hartu dugu parte, baina, guri dagokionez, esan daiteke proiektua oraindik ez dela hasi. Wikiproiektuan informazio gehiago gehituko dugu, bakoitzak ikus dezan ea interesatzen ote zaion parte hartzea.--Unai (esan) 19:03, 26 Azaroa 2010 (UTC)
Ondorio gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unaik monumentu hitza legearen aldetik abantailatsua dela azaldu du, eta hizkuntzaren aldetik ere monumentu izenak badu abantailarik: gizakiaren edozein lan izan daiteke monumentu (etxe bat, zubi bat, estatua bat, galtzada bat, tunel bat, liburu bat...).
Beraz, arkitektoek egindako ekarpen interesgarriak aintzat hartuta, egokiena iruditzen zait eraikin historikoak izeneko aurkibideei monumentuak izena jartzea (Arabako monumentuak, Bizkaiko monumentuak eta abar).
Nire ustez, ez du merezi horri buruzko politika bat ezartzea (bigarren mailako gaia da, Wikipedian), baina laguntzako testuen artean non edo han zehaztu beharko litzateke.
Bozkatuko dugu? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:11, 2 Azaroa 2010 (UTC)
- Galderatxo bat: monumentu jartzen badugu, aldizkari ofizialetan izendatu direnak soilik zerrendatzeko litzateke, ezta? Nire ustez hori litzateke objektiboena. --Unai (esan) 15:53, 2 Azaroa 2010 (UTC)
- Bai, ni ere horretan nago. Adituok irizpide horren alde agertu zarete aho batez, eta horren kontra pisuzko arrazoirik ez du inork eman. Gutxi gorabehera hau litzateke irizpidea:
| « | Euskal Wikipedian gizakiaren eraikuntza lan bat monumentutzat joko da, baldin Administrazio publiko batek lan hori historiaren aldetik balio berezikotzat kalifikatu badu, izendapen ofizial baten bidez (esaterako, kultura ondasun, monumentu edo monumentu historiko-artistiko izendapenarekin). | » |
- Dena dela, uste dut hoberena dela hemen zirriborrotzat eman dudan definizio hori arkitektoen artean ahalik eta neurri handienean hobetzea, eta Wikipediako laguntzako atalik egokienean jartzea. Horregatik, uste dut hobe dela bozketarik ez egitea: bozketa egiten badugu, gero definizio hori aldatzeko berriz ere bozketa egin beharko da. Iruditzen zait hemen halako adostasun orokor bat lortu dela (idatzi dugunon artean, behintzat) eta adostasun hori pixkanaka eraman dezakegula Wikipediako artikuluetara eta laguntzako testuetara. Inork uste du definizio horretarako bozketa egin behar dugula?
- Beste kontu bat ere badago: ea aurkibideak erabili behar diren. Uste dut oro har oso lagungarriak direla, erabiltzaile arruntentzat kategoriak ezkutu samarrean geratzen direlako (ni ez nintzen konturatu Wikipedian kategoriak bazirela, Wikipedia erabiltzen denbora puskatxo bat eman nuen arte; eta ez dut zailtasun berezirik izaten honelako webguneetan nabigatzeko); baina oraintxe ikusi dut Araban 70 kultura ondasun daudela, Bizkaian 84, Gipuzkoan 107...
- Beraz, proposatzen dut XXXXXko eraikin historikoak izeneko aurkibide horiek kentzea eta haien ordez beste aurkibiderik ez jartzea: hain aurkibide luzeak ez dira batere praktikoak. Inor horren kontra baldin badago, bozketa egin genezake: XXXXXko eraikin historikoak izeneko aurkibideak kendu ala ez. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:24, 2 Azaroa 2010 (UTC)
Hemen eztabaidatutakoaren ondoriotzat politikarik zehaztu eta onartzeko borondaterik ez dagoela dirudienez, behinik behin alferrik galdu ez dadin, adituek aholkatu dutenari kasu egin eta txantiloi hauek ezabatzea proposatu dut: Kategoria:Euskal Herriko eraikin historikoen txantiloiak.
Eraikin historikoen txantiloi horiek erabili beharrean, nire proposamena da horko kultura ondasun horietako bakoitzaren artikuluan lotura bat jartzea, ondasun horren probintziako kultura ondasunen zerrendara doana. Horrela, uste dut adituek hemen gomendatu zutena jasotzen dugula. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:11, 12 Abendua 2010 (UTC)
- Nire proposamena hobeto uler dadin: eraikin historikoen aurkibide txantiloi astun horien ordez, kultura ondasun bakoitzaren artikuluan honelako taula bat jartzea proposatzen dut:
- Ea zer iruditzen zaizuen. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:34, 12 Abendua 2010 (UTC)
- Ni lantegi eta fabriketan ohikoa den atsotitz ezagun batek dioenaren iritzikoa naiz: "Gauza batek ongi funtzionatzen baldin badu, ez ezazu ukitu... baldin eta ingenieria ez bazara". Orain arte emaitza ezin hobea eman diguten eraikin historikoen txantiloiak dauden bezala mantentzearen aldekoa naiz. --Euskalduna - 23:44, 2010ko abenduaren (UTC)
Laguntza Commonsen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Category:Donostia-San Sebastián kategoriako azpikategoriak ez dira denak batera zerrendatzen, gutxi badira ere. Denak batera agertzerik ba al dago edo inork egingo al luke? ---Joxemai; (erantzunak) 13:28, 9 Azaroa 2010 (UTC)
Eginda, kategoria batean 200 fitxategitik gora daudenean, kategorietarako leku mugatua dago eta hurrengo orrialdera pasatzen ditu. Azpikategorietan sailkatu eta kategoria nagusian 200 baino utzita, azpikategoria guztien izenak agertzen dira. ---Joxemai; (erantzunak) 17:38, 9 Azaroa 2010 (UTC)
Laguntza infotaula batekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Egun batzuk daramatzat eraikin infotaula sortzen saiatzen, baina etsipengarria suertatzen ari zait. Probak eta probak egiten nabil eta ez dut infotaula duin bat ateratzea lortzen. Azkeneko bertsioak pinta ona zeukan, baina proba egiterakoan datuak horizontalean ateratzen zaizkit, norbaitek laguntzerik (eta bide batez, arazoa zein zen esaterik?) Eskerrik asko! --Jo Ta Akatu 21:33, 16 Azaroa 2010 (UTC)
| Mundakako Gaztetxea | |
|---|---|
| Kokapena | |
Eginda? Zuzenketak : Izenburuan gelaxka bat kendu dut; lerro berrien kode pare bat falta ziren (|- class="mergedrow") eta "sorrera - desagertzea" parametroa konpondu dut ("sorrera - kanporaketa" nahiago baduzu, aldatu leku guztietan). Gezurrezko gaztetxe batekin ondorioa... EL Willy 04:06, 2 Abendua 2010 (UTC)
Primeran, eskerrik asko! -Jo Ta Akatu 22:30, 6 Urtarrila 2011 (UTC)
Kokapen mapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo. Google Earth programako koordinatuak erabiliz Txantiloi:kokapen mapa/Praga eta Txantiloi:kokapen mapa/Cardiff kokapen txantiloiak sortu berri ditut baina Cardiffko udaletxea edota Pragako Erloju Astronomikoa artikuluetan eraikin horiek ez dizkit ongi kokatzen. Norbaitek konpondu ahal dezaken jakin nahiko nuke. Eskerrik asko aldez aurretik. --Euskalduna 20:13, 2010ko azaroaren 26a (UTC)
Eginda --Euskalduna 20:53, 2010ko azaroaren 26a (UTC)
Edith Shainen argazki bat txertatu nahian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo!
Edith Shaini buruzko artikulutxoa egin dut eta bere argazki ospetsuena txertatu nahian ibili naiz, baina librea ez dela ematen du. Ingelesezko Wikipedian badago: Legendary kiss V–J day in Times Square Alfred Eisenstaedt.jpg
Ezin ote da erabili? Bitartean haren kopia bat jarri diot... Pena da... Bistaizo bat botako ote luke norbaitek? Mila esker

-Koro 09:15, 27 Azaroa 2010 (UTC)
- Zuk diozun bezala, argazki hori ezin dugu erabili euskarazko wikipedian, copyrighta baitu. Ingelesekoek erabili dezakete, fair use delakoa onartu zutelako (guk, ordea, ez). Hortaz, kopia erabili beharko! Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 09:55, 27 Azaroa 2010 (UTC)
- Bale ba... Eskerrik asko!-Koro 10:09, 27 Azaroa 2010 (UTC)