Edukira joan

Wikipedia:Wikipedia:Txokoa/2011ko abuztua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Wikipedia Lur entziklopedietako edukiekin osatzeko lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txoko honetan bertan iragarri zenez, Eusko Jaurlaritzak lehiaketa bat atera zuen, euskarazko Wikipedia Lur entziklopedietako edukiekin osatzeko (xehetasunak, hemen).

Wikilari talde baten artean eztabaida sortu zen, lan horiek behar bezala egingo zirela bermatzeko biderik egokiena zein izango zen, eta erabaki genuen Elhuyarrekoekin harremanetan jartzea, uste izan genuelako haiek dutela lan hori kalitaterik eta gizalegerik handienarekin egiteko gaitasuna. Izan ere, euskarazko hiztegigintzan lan bikaina eginak dira, eta haiekin lan egin izan dugunok lan giro egokia aurkitu izan dugu (enpresa batzuetan izaten den giro gaiztorik gabe). Beraz, sei wikilarik haiekin aurkeztea proposatu genien Elhuyarrekoei, Wikipedian lan egiteko moduetan eta bestelako xehetasunetan laguntzearren, eta pozarren onartu ziguten eskaintza. Wikilari taldetxo honetakook aholkularitzat eta laguntzailetzat sartu gintuzten, Jaurlaritzari aurkeztutako proiektuan.

Uztailean, Jaurlaritzak iragarri zuen Elhuyarren proiektuak irabazi duela kontratua, eta gaur bilera izan dugu Elhuyarrekoen eta wikilarion artean, lana nola bideratuko den aztertzeko. Besteak beste, erabaki dugu lana nola egingo den hemen azaltzea, eta wikiproiektu berezi bat sortzea (izena jartzeko ideiarik bai? zer iruditzen zaizue «Lur Wikipediaratzeko Lantegia»?).

Elhuyarrek aurkeztu duen eta irabazle atera den proiektuan, 11.000 artikulu sortu edo osatzeko betebeharra hartu da. Elhuyarreko talde bat orain begiratzen ari da Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin zer artikulu sortu edo osatu ahal izango diren euskal Wikipedian. Berriak ez diren artikuluak osatzean, konturik handiena izango dugu, artikulu horretan lehendik eginda dagoena aprobetxatzeko. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:01, 4 Abuztua 2011 (UTC)

Albiste pozgarria. Zorionak! -Euskalduna - 2:27, 2011ko abuztuaren 5a (UTC)

Eskerrik asko, Euskalduna! Denborak esango du, baina, Elhuyarrekoek lanak zenbateko profesionaltasunez eta ganoraz planifikatu dituzten ikusita, uste dut urtea bukatzean geure burua zoriontzeko moduan izango garela euskal Wikipedia erabiltzen edota aberasten dihardugun guztiok, bultzada handia jasoko baitu Wikipedia honek.

Eusko Jaurlaritzak emandako epea oso-oso estua da (abendua bukatzerako bukatu beharko dira lanak), baina Elhuyarrek jarri duen langile taldea ikusita, emaitza bikaina aterako delakoan nago.

Nik proposatutako izenaren aurka inor agertu ez denez, dagoeneko sortu dut wikiproiektua: Lur Wikipediaratzeko Lantegia. Izenari eragozpenik aurkituz gero, izango dugu aldatzeko aukera, hala ere.

Irail arte, Elhuyarreko talde bat —gorago idatzi nuenez— euskal Wikipediako zer 11.000 artikulu sortu edo osatuko diren zehazten arituko da. Ordu arte, beraz, Wikipedian ez da ezertxo ere nabarituko egindako lana. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:53, 8 Abuztua 2011 (UTC)

Galdera bat: eta Elhuyarreko langileak ez garenok erabil al dezakegu Lur entziklopedia horretako informazioa gure artikuluak sortu edo osatzeko? Edota hori jabetza eskubideak haustea al litzateke, adibidez, Hiru.com webguneko informazioarekin pasatzen den gisan? Bestela sekulako informazio iturria izango baigenuke. -Euskalduna - 18:12, 2011ko abuztuaren 23a (UTC)
Logikoena litzateke EJk Lur entziklopedia osoak (bi dira, hiztegi entziklopedikoa eta entziklopedia tematikoa) lizentzia libre batekin "askatzea". Nik uste dut Eusko Jaurlaritzak bere webgunean, lekuren batean, argi eta garbi esan beharko lukeela Lur hiztegietako materialari lizentzia libre bat eman diotela, eta zein lizentzia den. Hortik aurrera, edozeinek nahi duen erara berrerabil dezake material hori Wikipedian. Hala ere, oraindik ez dakigu hori dena nola izango den.--Assar; (erantzun hemen) 17:44, 27 Abuztua 2011 (UTC)
Nik dakidanagatik (proiektu honetan nabil Elhuyarren) Eusko Jaurlaritzak Open Data atarian jarri nahi du edukia, baina ez dakit ez nola ez noiz gauzatuko den.--josuaztiria 12:07, 12 Iraila 2011 (UTC)

Jakinminez eta aspaldi ezer aipatzen ez denez: Proiektu honen berririk edo nola doan inork ba al daki zeozer? -Euskalduna - 20:14, 2011ko azaroaren 29a (UTC)

Aurrera doa, eta urtearen amaierarako bukatuta egongo da. Lana Elhuyarrek haien ekipo batean instalatu duen MediWiki batean ari gara egiten. Lana amaitutakoan, dena euskal wikipediara eramango da. Hala ere, uste dut tarteko egunen batean egun horretara arte moldatutako informazioa pasatuko dela wikipediara, beraz bi txandatan-edo egingo da migrazio hori.--Assar; (erantzun hemen) 19:42, 29 Azaroa 2011 (UTC)
Eskerrik asko azalpenarengatik, Assar.
-Euskalduna - 20:31, 2011ko azaroaren 30a (UTC)
Azkenean badirudi lan osoa une berean kargatuko dela Wikipediara. Beraz, ordura arte itxaron beharko da lana wikipedian ikusteko.--Assar; (erantzun hemen) 16:56, 2 Abendua 2011 (UTC)

Egindako artikulua ez da agertzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norbaiten laguntza behar dut arazo tekniko bat konpontzeko.

Avery, Mc Leod eta Mc Cartyren esperimentua izeneko artikulua idatzi dut. Idatzi ondoren, eta gaur arte, artikulu hau ez da agertzen wikipediaren bilatzailean, eta ezta ere nik egindako beste artikulu batean (Griffithen esperimentua-n, ikusi honen beheko aldean).

Sorginkeria dirudi.

-Josu 15:13, 7 Abuztua 2011 (UTC)

Hemen azaltzen da atzerapen hori: Delay in updating the search index:
For reasons of efficiency and priority, recent changes are not always immediately taken into account in searches. The index is typically updated every morning GMT. If you see the index lagging more than a couple of days, report it. For other technical issues with the search engine, please leave a message on the talk page.
Itxaron pare bat egun, ea berez konpontzen den.--Unai (esan) 17:18, 7 Abuztua 2011 (UTC)
Konponduta. Eskerrik asko, Unai. -Josu 19:51, 8 Abuztua 2011 (UTC)