Wikipedia:Wikipedia:Txokoa/2011ko iraila
EAEko udalerrien mapak egiteko aukera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo. Probatan aritu naiz Quantum GIS aplikazioarekin eta Eusko Jaurlaritzak Geoeuskadin eskaintzen dituen WMS zerbitzuekin. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien mapa itxurosoak sortzeko aukera dagoela ikusi dut. Adibide bat igo dut argazkiak.org gunera.
Informazio horren lizentzia CC-BY da, beraz arazorik ez alde horretatik. Hala ere, mapa hauek 2 eragozpen dituzte: soilik EAErako egin daitezke, eta ez dituzte toponimoen euskarazko izenak, izen ofizialak baizik (batzuetan euskarazkoa da, beste batzuetan ez). Orain galdera: merezi al du udalerrietako mapa horiek sortzea eta Commons-era igotzea? Zer uste duzue?--Assar; (erantzun hemen) 11:17, 28 Iraila 2011 (UTC)
- Niri txukuna iruditzen zait, Assar. Ez zait gehiegi gustatzen koadranteen marra urdinak, baina, tira... AHTa jada agertzen da! --Unai (esan) 10:53, 29 Iraila 2011 (UTC)
- Ongi iruditzen zait, baina ongi legoke baita ere mapa horiek sortu eta moldatzeko laguntza-orri bat prestatzea, saiatu arren ez baitut asmatu mapa bat ateratzen. - --Joxemai; (erantzunak) 11:09, 29 Iraila 2011 (UTC)
- Ea tutorialtxo bat prestatzen dudan.--Assar; (erantzun hemen) 11:45, 29 Iraila 2011 (UTC)
Kaixo berriro. Bideotxo bat egin dut mapa hauek nola egin daitezkeen erakusteko. Vimeora igo dut, hemen dago (11 minutu). Bideo horretan ikus daiteke nola erabil daitezkeen Eusko Jaurlaritzaren bi informazio iturri: alde batetik, WMS zerbitzuak, eta bestetik, EJren FTP zerbitzutik deskarga daitezkeen SHP formatuko fitxategiak. Quantum GIS aplikazioarekin egin dut, baina gvSIG edo beste GIS batzuekin ere egin daiteke. EJren bi gune horietan informazio aaaasko dago, eta dena erabil daiteke lizentzia librearekin (CC-BY). Norbaitek hau dena erabili nahi badu, eta ez badaki nola egin, esan niri zalantzak eta argituko dizkizuet.--Assar; (erantzun hemen) 06:50, 4 Urria 2011 (UTC)
"Musika disko infotaula" txantiloiarekin arazoak.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Ez dakit toki egokian ari naizen laguntza bila, baina arazo batekin topo egin dut. Musika disko infotaula txantiloia erabiltzeko asmoa nuen Let Go artikulua osatzeko. Ez nago oso ziur, baina esango nuke ez dagoela ondo programatua. Beste txantiloi batzuk erabili izan ditudanean (adibidez, musika bakarlari infotaularena: http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Musika_bakarlari_infotaula), kodea bertan agertzen zitzaidan. Kopiatu, itsatsi eta osatzea zen egin beharreko guztia. Aipatzen dizuedan honekin, ordea, ezin da halakorik egin, ez baita inolako azalpenik ageri.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Musika_disko_infotaula
Norbaitek konpondu al dezake txantiloia, edo, ni banaiz galduta nabilena, norbaitek azaldu al didake nola erabili behar dudan, mesedez? Mila esker aldez aurretik! :) -Asiertxu 16:02, 2 Iraila 2011 (UTC)
- Bai, argibideak falta zaizkio. Egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena, instrukzioak zuk zeuk jartzearen ondoren, beste disko baten infotaula hartu eta bertan dauden eremuak betetzea da. Horrela ti-ta izango duzu artikuluan. Ea norbaitek txantiloian dagoen informaizo guztia jarri ahal duen! -Theklan ·
·
16:13, 2 Iraila 2011 (UTC)