Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2013ko abuztua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Commonsetik ezabatutako irudiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspaldi honetan Lur Entziklopedia Tematikoko irudi batzuk Wikimedia Commonsera igo ditut. Gaur ohartu naiz Yuval Y izeneko erabiltzaile batek denak ezabatu dituela, copyright urraketa dela adieraziz. Oker ez banaiz, Lurreko irudiak ere Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu direnez, bada moduren bat Commonsen fitxategi horiek onar ditzaten? --Xirkan (eztabaida) 21:22, 4 abuztua 2013 (UTC)

Kaixo, Xirkan. Kontua da Lur entziklopedietako irudiak ez direla lizentzia horrekin argitaratu ahal izan: egile eskubideak dituzten irudiak dira, eta Lur entziklopedien egileek entziklopedia horietan erabiltzeko baimena lortu zuten, baina ez ziren egile eskubideen jabeak eta, horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak, entziklopedia horien egile eskubideen jabe egin denean, testua lizentzia libre batekin argitaratu ahal izan du, bai, baina ez, ordea, irudiak.
Bere garaian hala azaldu ziguten, eta gutxi batzuen egile eskubideei honenbesteko kasua egiten dien mundu honetan logikoa dirudi hala izatea, tamalez. --Xabier Armendaritz 2013-08-05, 09:36 (UTC)
Kaixo, Xabier. Open Data Euskadi webgunean Lur Entziklopedia Tematikoko artikulu bakoitzean irudi-karpeta bat dago. Irudi horiek ere babesturik daude?--Xirkan (eztabaida) 15:00, 5 abuztua 2013 (UTC)
Ez dakit seguru. Hemen begiratuta, baietz dirudi; Open Data Euskadikoek lana ondo egin badute, behintzat, lizentzia librearekin daudela pentsatu behar. Hala ere, web orri horren gaztelaniazko bertsioan ez da lizentzia librerik aipatzen inondik ere. --Xabier Armendaritz 2013-08-06, 09:35 (UTC)

Asteko itzulpenaren orrirako esteka aldatu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain "Aldaketa berriak" atalera joatean, orri honekin lotzen du "Asteko itzulpena" atalak, baina ingelesez "Translation of the week" Metan dago, hemen. Euskarazko bertsioa ere badauka, "Aldaketa berriak" ataletik azken honekin lotzea eskatzen dut.--Assar; (erantzun hemen) 22:04, 12 abuztua 2013 (UTC)

Eginda. --Xabier Armendaritz 2013-08-14, 08:40 (UTC)

HTTPS for users with an account

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greetings. Starting on August 21 (tomorrow), all users with an account will be using HTTPS to access Wikimedia sites. HTTPS brings better security and improves your privacy. More information is available at m:HTTPS.

If HTTPS causes problems for you, tell us on bugzilla, on IRC (in the #wikimedia-operations channel) or on meta. If you can't use the other methods, you can also send an e-mail to https@wikimedia.org.

Greg Grossmeier (via the Global message delivery system). 19:01, 20 abuztua 2013 (UTC) (wrong page? You can fix it.)