Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2014ko azaroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iraleko ikastaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzo sumatuko zenutenez, IRALEren Bilboko egoitza batean ikastaro bat ematen jardun genuen. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako irakasleak euskalduntzeaz arduratzen den erakunde publiko horretako hogei lagun euskal wikipedian nola aritu ikasten ari dira azaro honetan. Haien asmoa da ikasturte honetako hirugarren hiruhilekoan euskal wikipedia Euskal Curriculumeko edukiz hornitzea, ikasleentzat tresna baliagarriagoa izan dadin. Euskal wikipediari guztiz ekarpen nabarmena eta baliotsua egingo diotelakoan nago. --Xabier Armendaritz 2014-11-05, 12:33 (UTC)

Euskarazko tresna informatikoei buruzko jardunaldia, Bilbon, abenduaren 17an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldunei euskarazko tresna informatikoen berri emateko jardunaldi bat antolatu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Euskal wikipediari buruzko azalpenak ematera hizlariren bat azaltzea eskatzeko deitu didate. Abenduaren 17ko 9:00etatik 17:00etaraino izango da jardunaldia, eta Interneteko eta gizarte sareetako baliabideei buruzko zatian sartu gaituzte (12:00etatik 14:00etara bitartean): 15 minutuz, wikipedia honetaz jarduteko aukera izango dugu. Hitzaldiaren truke, dirurik ez, baina bazkaria ordainduko digute.

Joango gara biok, Theklan? Beste inor animatzen da? --Xabier Armendaritz 2014-11-05, 12:40 (UTC)

Eskerrak, badirudi Lakuakoak hasi direla euskara nahiz euskarazko heziketari dagokionez Wikipedia lanabes ezinobea izan daitekela jabetu eta lozorrotik ateratzen, bai eta norbaiti artikuluak sortzearen alde dirua ordaintzea baina euskazko Wikipedia ezagutzera eman eta jendeari ikastaroak ematea trukean kulturalki onuragarrigoa eta ekonomikoki merkeagoa dela ohartzen ere. Alde ederra dago, orain dela bi urte presaka itsatsi zituzten "artikulugile" profesionalen artikulu trakets batzuen artean, asko oraindik kategorizatu edota wikipediatu gabeak daude, eta erabiltzaile arruntek gai batekiko duten interesak bultzatuta musutruk eta heuren borondatez egindako artikulu txukunen artean. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:13, 5 azaroa 2014 (UTC)
Oso zaila egiten zait jakitea zer egingo dudan hilabete barru, baina nik uste ahal izango duda.a, bai. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:29, 9 azaroa 2014 (UTC)
Ederki, ea joateko modua egiten duzun! Beste inor animatu ez denez eta erantzuna biharko behar dutenez (ordutegiak antolatu behar baitituzte), biok joango garela idatziko diet oraintxe. --Xabier Armendaritz 2014-11-09, 15:44 (UTC)

Euskal Herriko lurralde historikoei buruzko atariak sorteko gonbitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Nafarroari buruzko ataria amaitu berri dut eta katalanezko Wikipedian bistadizo bat bota eta Katalan Herrialde eta hiriburu bakoitzeko ataria badutela jabetu naiz, hiztun gehiago dituzten Wikipdiek zer sanik ez, horregatik Euskal Herriko atariak txantiloia ere sortu dut,

Euskarazko Wikipediako lankide eta erabiltzaileei Euskal Herriko lurralde historikoen nahiz hiriburuen (Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Maule-Lextarre) atari bana sortzeko gonbitea luzatu nahi diet, honela gure Wikipediak haiei buruzko artikuluak sailkatzeaz gain atari espezializatu edo monografikoak izan eta erabiltzaileek haietan modun arin eta errazean gehiago sakontzeko aukera izango bailukete. -Euskaldunaa (eztabaida) 12:53, 5 azaroa 2014 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Now Available (November 2014)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apologies for writing in English, please help translate this into your local language. Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today :)

The Wikipedia Library is announcing signups today for, free, full-access accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for:

  • DeGruyter: 1000 new accounts for English and German-language research. Sign up on one of two language Wikipedias:
  • Fold3: 100 new accounts for American history and military archives
  • Scotland's People: 100 new accounts for Scottish genealogy database
  • British Newspaper Archive: expanded by 100+ accounts for British newspapers
  • Highbeam: 100+ remaining accounts for newspaper and magazine archives
  • Questia: 100+ remaining accounts for journal and social science articles
  • JSTOR: 100+ remaining accounts for journal archives

Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team.23:19, 5 azaroa 2014 (UTC)

You can host and coordinate signups for a Wikipedia Library branch in your own language. Please contact Ocaasi (WMF).
This message was delivered via the Global Mass Message to The Wikipedia Library Global Delivery List.

Global AbuseFilter

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hello,

AbuseFilter is a MediaWiki extension used to detect likely abusive behavior patterns, like pattern vandalism and spam. In 2013, Global AbuseFilters were enabled on a limited set of wikis including Meta-Wiki, MediaWiki.org, Wikispecies and (in early 2014) all the "small wikis". Recently, global abuse filters were enabled on "medium sized wikis" as well. These filters are currently managed by stewards on Meta-Wiki and have shown to be very effective in preventing mass spam attacks across Wikimedia projects. However, there is currently no policy on how the global AbuseFilters will be managed although there are proposals. There is an ongoing request for comment on policy governing the use of the global AbuseFilters. In the meantime, specific wikis can opt out of using the global AbuseFilter. These wikis can simply add a request to this list on Meta-Wiki. More details can be found on this page at Meta-Wiki. If you have any questions, feel free to ask on m:Talk:Global AbuseFilter.

Thanks,

PiRSquared17, Glaisher

— 17:34, 14 azaroa 2014 (UTC)

VisualEditor News #9—2014

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

23:29, 14 azaroa 2014 (UTC)

Karguen trataerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karguen trataerak azaltzen dira oraindik ere gobernuburuen, estatuburuen eta abarren artikuluetan. Administrazioaren ikuskera hierarkiko hori baztertua dute horren zale sutsuenak izan diren hizkuntzan ere. Ikus, konparaziorako, «Francisco Franco» artikuluaren eskuineko infotaula euskaraz («Berorren Bikaintasuna») eta gaztelaniaz (bat ere ez). Aurreko batean ere aipatu genuen gaia, eta, kentzearen aurka inor azaldu ez denez, gaur bertan kenduko dut, inork ezer esaten ez badu. --Xabier Armendaritz 2014-11-18, 09:59 (UTC)

Egina. {{Agintari infotaula‎}} txantiloitik kendu dut «trataera» eremua, herritarren eta agintarien arteko hierarkia nabarmentzeko beste ezertarako ez baita. --Xabier Armendaritz 2014-11-18, 14:30 (UTC)

«Euskaraz abesten duten musika taldeak» kategoria sortu beharra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraintxe ikusi dut «Musika taldeak abesten duten hizkuntzaren arabera» kategorian badirela errusierazkoak, frantsesezkoak eta ingelesezkoak, baina ez dugula, ordea, «Euskaraz abesten duten musika taldeak» kategoriarik. Inor animatzen da lan horri ekitera? Nik oraingoz ez dut astirik, beste hamaika saltsatan nabil (berehala emango dut horietako baten berri orri honetan bertan). --Xabier Armendaritz 2014-12-01, 14:03 (UTC)

Zehaztu beharko litzateke lehenbizi zer den euskaraz abestea: normalean euskaraz abestea edo noizpait euskaraz abestu izana (La Oreja de Van Gogh, adibidez). Noizpait abestu izana kasu argia da niretzat (ez da sartzen), baina batzuetan abesten badute? - --Joxemai; (erantzunak) 14:55, 1 abendua 2014 (UTC)
Zehaztasunez jokatu nahi bada, La Oreja de Van Gogh ez litzateke sartuko euskaraz abesten duten taldeen kategorian... Kategoriaren izenean ageri den abesten duten aditz horrek ohitura adierazten du. Noiz edo noiz euskaraz abestu dutenentzat beharbada azpikategoriaren bat-edo sor genezake. --Xabier Armendaritz 2014-12-01, 15:08 (UTC)