Wikipedia:Txokoa/2014ko maiatza
Zer egin 187.191.13.133 lankidearekin?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak egiten ditu, baina ez daki euskaraz, eta oso traketsak dira. Idatzi diot, baina ez du erantzuten. Zer egin beharko genuke? -Theklan •
•
20:05, 30 apirila 2014 (UTC)
- Zuk idatzi ondoren erantzuten ez badu, eta hala ere artikulu traketsak eta akatsez beteta egiten jarraitzen badu, nire ustez haren sarrerak blokeatu egin beharko lirateke. Inork gutxik onartuko luke holako zerbait gertatzea espainolezko, frantsesezko edo ingelesezko Wikipedian. Guk onartu behar dugu? -Josu (eztabaida) 21:05, 30 apirila 2014 (UTC)
- Nire iritziz beste hizkuntza batean ere galdetu beharko litzaioke fede onean edo txarrean ari den jakiteko.
- -Euskaldunaa (eztabaida) 22:16, 30 apirila 2014 (UTC)
- Fede onez ari da, horretan ez dut dudarik. Galdetu diot ingeleraz, ea zer dioen. -Theklan •
•
08:29, 1 maiatza 2014 (UTC)
- Ohartu naiz lankide horrek zoologia eta ornitologiarekin harremana duten gaiez idazten duela. Bere idazteko estiloa dela eta, susmoa dut nor den artikulu horien egilea, baina,jakina,ezin dut %100ean ziurtatu. Susmatzen dudana bada, oso ondo ulertzen du gaztelaniaz. Horrenbestez, nik uste dut beste abisu bat pasatu behar zaiola. Fede onez ari da, baina afera da ez duela gutxieneko euskara mailarik, horregatik oso artikulu laburrak eta ortografikoki akatsez beteta egiten ditu. Hiru konponbide besterik ez ditut ikusten: edo bere artikulu guztiak guretako batek zuzentzen ditu, edo txantiloi bat jartzen dugu bere artikulu guztietan akatsak daudela esanez, edo bere sarrerak blokeatzen ditugu (ez dakit azken proposamen hau zilegia den, kontuan hartuta ez duela bandalismorik egiten). Zer iruditzen? -Josu (eztabaida) 18:42, 3 maiatza 2014 (UTC)
- Bat nator Josuk esandakoekin. Hiru konponbide horiek dira posible. Gaztelaniaz abisua eman ondoren akatsez beteriko artikuluak sortzen jarraitzen badu, blokeatzea zilegi izango litzateke, ez dituelako wikipedia honetako arauak betetzen (euskara ulergarri eta txukunean idaztea).
- Dena dela, nire ustez irtenbiderik egokiena hauxe litzateke: berak bere artikuluei
{{Zuzendu}}txantiloia jartzea, eta gainerako wikilarion artean artikulu horiek zuzenduz joatea. --Xabier Armendaritz
2014-05-05, 14:17 (UTC)
- Ohartu naiz lankide horrek zoologia eta ornitologiarekin harremana duten gaiez idazten duela. Bere idazteko estiloa dela eta, susmoa dut nor den artikulu horien egilea, baina,jakina,ezin dut %100ean ziurtatu. Susmatzen dudana bada, oso ondo ulertzen du gaztelaniaz. Horrenbestez, nik uste dut beste abisu bat pasatu behar zaiola. Fede onez ari da, baina afera da ez duela gutxieneko euskara mailarik, horregatik oso artikulu laburrak eta ortografikoki akatsez beteta egiten ditu. Hiru konponbide besterik ez ditut ikusten: edo bere artikulu guztiak guretako batek zuzentzen ditu, edo txantiloi bat jartzen dugu bere artikulu guztietan akatsak daudela esanez, edo bere sarrerak blokeatzen ditugu (ez dakit azken proposamen hau zilegia den, kontuan hartuta ez duela bandalismorik egiten). Zer iruditzen? -Josu (eztabaida) 18:42, 3 maiatza 2014 (UTC)
- Fede onez ari da, horretan ez dut dudarik. Galdetu diot ingeleraz, ea zer dioen. -Theklan •
Hasieran bere artikuluak zuzendu nituen (egunero lauzpabost artikulu egiten ditu, lan nekeza zen eta jada utzi dut). Fede onez aritzen da; hori duda barik. Erdalduna ere badela, ziur, baina oraindik ez dakit zein hizkuntzaz aritzen da. Gure hizkuntzara fede onez hurbiltzen direnenekin nahiago dut diplomazia erabiltzea "blokeatze handiko armak" baino, beraz, Xabierren proposamenarekin bat nator.--Marklar (eztabaida) 16:59, 5 maiatza 2014 (UTC)
Eginda. Hilaren 5eko proposamenaz geroztik besterik izan ez denez, abisua utzi diot bere eztabaida orrian. Kasu egiten ez badu, blokeoa ezarri beharko zaio (hasiera batean, laburra; berriz ere jarraibide hori urratzen badu, luzeagoa). --Xabier Armendaritz
2014-05-11, 18:52 (UTC)- Blokeatu behar izan dut, oharra jarri nionez geroztik hiru artikulu sortu dituelako kode hori jarri gabe. Ea oraingoan kasu egiten duen... --Xabier Armendaritz
2014-05-14, 10:41 (UTC)
No one needs free knowledge in Esperanto
[aldatu | aldatu iturburu kodea]There is a current discussion on German Wikipedia on a decision of Asaf Bartov, Head of WMF Grants and Global South Partnerships, Wikimedia Foundation, who rejected a request for funding a proposal from wikipedians from eowiki one year ago with the explanation the existence, cultivation, and growth of the Esperanto Wikipedia does not advance our educational mission. No one needs free knowledge in Esperanto. On meta there has also started a discussion about that decision. --Holder (eztabaida) 09:54, 5 maiatza 2014 (UTC)
Ostoa argitaletxearen Entziklopedia Enblematikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Araceli Diaz de Lezanarekin eta Jone Agirregoikoarekin bilera izan dut gaur. Ostoa argitaletxearen Entziklopedia Enblematikoaren eskubideak bereganatu dituzte, eta haren edukiak euskal wikipedian txertatzeko biderik egokienaz galdetu didate. Esan diet onena Jaurlaritzaren Irekia webgunean lizentzia libre egokiarekin guztien eskura jartzea dela, horrela wikilariok probetxua atera ahal izango diogulako entziklopedia horri (eta, gainera, beste edozein herritarrek ere baliatu ahalko du).
Edukiak ikusita, euskarazko testuak ez dira batere txukunak (akats gramatikal nahiz ortografikoak, toponimo desegokiak); beraz, eskuragarri jarri aurretik txukuntzeko lana eginaraziko dute. Irudiak, berriz, bikainak dira, eta lehenbailehen eskuragarri jartzen saiatuko direla adierazi didate. Beste ezer jakin bezain laster jakinaraziko dizuet. --Xabier Armendaritz
2014-05-07, 21:51 (UTC)
- Irudiei dagokioenez, etxean argitaletxe horren Aralar, Montes Vascos liburua badut, bertan agertzen diren aireko irudi panoramikoak bezain onak baldin badira (gainera gailur, mendi lepo eta iturrien izenak adierazita), asteko irudiarentzako material ona izango da. Ondo izan.-Euskaldunaa (eztabaida) 22:32, 7 maiatza 2014 (UTC)
Wikisource en euskera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A través de un amigo, me enterado de la aparición de Iturriak que pretende ser como una biblioteca digital utilizando la tecnologia (proofreading) que utiliza wikisource. Es un proyecto que provienen del departamento de educación de la CAV y tiene enlace con bibliotecas. Aun estan empezando, pero han empezado a aparecer libros en euskara como este que podrían ser importados fàcilmente. Podría ser un buen momento para reclamar la creación de un subdomini eu.wikisource.org si hay algun pequeño grupo dispuesto a trabajar en ello. (aquí hay varios textos ja en euskara en wikisource multilingue).--KRLS (eztabaida) 17:50, 8 maiatza 2014 (UTC)
Estatuetako txantiloiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo, ez dakit hau ote den iradokizun orokorrak egiteko tokia. Estatuetako txantiloia euskarazko wikipedian beste hizkuntzekin alderatuta egitura berezia du. Eremuak eta datuak ez dira altuera berean agertzen eta zenbaitetan ondorioz batzuetan datuak okerreko eremuaren parean agertzen dira. -Alexgabi, 2014-05-11, 20:09 (UTC)
- Bai, hau toki egokia da. Zer eremu eta datu agertzen dira gaizki? Horrez gainera, formatu akats hori duen Estaturen baten artikulua aipatzen baduzu, hobeto ulertuko dugu arazoa eta errazago konpondu ahal izango dugu. Ondo izan. --Xabier Armendaritz
2014-05-11, 18:37 (UTC)
- Gobernu mota eta kargu nagusiak. Abididez Erresuma Batua -konponketatxo bat desegin berri dut arazoa agerikoa izan dadin-. Irakaslea naiz eta ikasleei galdetu nien zein den Erresuma Batuko lehen ministroa eta erdiak Elizabete erantzun zuten. Begiratu nuen Wikipedia eta Lehen ministroaren parean Ingalaterrakoa agertzen da eta Cameron Lehen ministrordearen parean. Datua eremuaren pareko lerroa gainditzen ez badu ez dago arazorik baina hurrengo lerroa hartzen duenean desplazatzen ditu gainero datuak eta gaizki ulertuak gerta daitezke. Beste hizkuntzetako txantiloietan begiratu nuen eta konturatu nintzen beste egitura mota erabiltzen dutela eta hauen kasuan korritze horiek ez direla gertatzen, izan ere datuak bigarren lerro bat hartzen badu eremua ere behera egiten du. -Alexgabi, 2014-05-12, 16:19 (UTC)
- Bi sistema eragile (Windows 7 eta Windows XP) eta hiru nabigagailu (Firefox, Chrome eta Explorer) erabiliz probatuta, ezin izan dut arazo hori ikusi: beti bere lerroan agertzen zait Elisabet II.a Ingalaterrakoa (bai «Ingalaterrakoa» jarrita duen bertsioan, bai kenduta ere). Ez dut dudarik egiten zuei arazo hori agertu zaizuela, baina ez diot konponbide errazik ikusten:
{{Herrialde infotaula}}txantiloia goitik behera aldatu beharko litzatekeela iruditzen zait. Ingeles wikipediako txantiloia, ia beti bezala, egokiagoa eta dotoreagoa da, agian denbora eta jakintzak dituen nor edo nork ekarri ahal izango du hango kodea gurera (nik, oraingoz, ezin dut hainbeste ordu horretan eman). - Dena dela, uste dut «Erresuma Batua» artikuluari nolabaiteko konponbidea eman diogula. Beste artikulu arazotsuren bat aurkitzen baduzu, jakinarazi, gustura saiatuko gara hura ere konpontzen. --Xabier Armendaritz
2014-05-12, 16:27 (UTC)
- Arazoa Ubuntu Linuxpeko Firefoxean gertatu zaigu. Probatu dut Chromium-ekin eta ez da arazoa ez da gertatzen. Ez dakit zein izan daitekeen arrazoia. Eskerrik asko zure arretagatik Xabier. -Alexgabi, 2014-05-13, 00:18 (UTC)
- Bi sistema eragile (Windows 7 eta Windows XP) eta hiru nabigagailu (Firefox, Chrome eta Explorer) erabiliz probatuta, ezin izan dut arazo hori ikusi: beti bere lerroan agertzen zait Elisabet II.a Ingalaterrakoa (bai «Ingalaterrakoa» jarrita duen bertsioan, bai kenduta ere). Ez dut dudarik egiten zuei arazo hori agertu zaizuela, baina ez diot konponbide errazik ikusten:
Ostoa argitaletxearen Entziklopedia Enblematikoa: liburukien ordena, Wikipediarako eskuragarri jartzeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik entziklopedia horretako 45 liburukien zerrenda pasatu didate, hainbat datu interesgarrirekin (besteak beste, entziklopediaren neurria azaltzen duten zifrak: 10.039 orrialde, 18.597.375 karaktere, 22.883 argazki eta 610 grafiko). Hemen jarri dut PDF dokumentu hori, guztien eskuragarri (astebete barru-edo ezabatuko dut). Zerrenda aztertuta, proposatu diet atzekoz aurrera hastea, hots, lehendabizi presta ditzatela liburuki berrienak. Bi arrazoi izan ditut kontuan proposamen hori egiteko: azken liburuki horiek izango dituztela daturik eguneratuenak, eta gaien aldetik ere euskal wikipedian hutsune nabarmena betetzeko aukera emango digutela nire ustez. Izan ere, burdinolei buruzko gure artikulua guztiz pobrea da; eta Euskal Herrian trenak nahiz itsasketak izan duten historiari buruzko gaietan ere badugu artikuluak osatzeko premia.
Dena dela, goian aipatutako PDF horretan bereziki interesgarria den liburukiren bat ikusten baduzue, gustura hartuko dituzte iradokizunak, liburuki horiek guztiak txukunduta eta lizentzia librearekin zein ordenatan argitaratuko dituzten erabakitzeko.
Irudiei dagokienez, egile eskubideak zertan diren argitu behar dute; gero, ahal bezain laster lizentzia librearekin argitaratzen saiatuko dira (ondo bidean, testuak baino lehenago eskuratu ahal izango ditugula ematen du). --Xabier Armendaritz
2014-05-13, 08:34 (UTC)
- Nolako artikuluak dira? Luzeak? Luzeegiak badira, Wikipediarentzat ez baina Wikiliburuarentzat primeran (ikasleentzat aproposagoak izan litezke). Bestetik, gure beharren artean: euskal dantzak zabaltzea eta Euskal Herriko fauna eta Euskal Herriko flora sortzea. --Marklar (eztabaida) 17:25, 13 maiatza 2014 (UTC)
Ez dut entziklopedia bera ikusi ahal izan, baina hemen duzu 35. liburukia, Etor argitaletxearen webgunean.
Word formatutik Wikiliburu formatura bihurtzeko tresna automatikorik badago? Horrela, entziklopediako testu osoa zuzenean Wikiliburuetan sartu, eta handik har genezake artikuluetarako balia daitekeena. Entziklopedia Irekia webgunean PDF eta Word formatuetan jartzeko asmoa dute . --Xabier Armendaritz
2014-05-13, 20:51 (UTC)
- Eta Wikiturriak-era igotzen badugu? Diot, azken batean Wikiliburuak printzipioz testuliburuetarako dagoelako pentsatuta, eta jatorrizko testu modura, egokiago ikusten dudalako wikiiturriak-en. Gaztelaniaz ere antzera egin dute, eta Enciclopedia Chilena wikisourcera igo dute. --Janfri; bai esan? 06:55, 14 maiatza 2014 (UTC)
- Wikiturriak proiektura igotzearena interesgarria izan daiteke gainera beste arrazoi batengatik: proiektua test moduan bakarrik dago eratuta eta bakarrik pare bat hilabetetan zehar lankide zenbaiten aldetik aktibo izatea eskatzen da proiektu osoa izateko. Jabetza publikoan euskal literaturako testu klasiko asko daude gainera eskura hor sartzeko. Funtsezko proiektua iruditzen zait (bide batez, ea Wikialbisteak eta Wikibidaiak ere eskuratzen ditugun). - --Joxemai; (erantzunak) 07:18, 14 maiatza 2014 (UTC)
Ordena (2)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiiturrietara igotzearena ideia ona da, dudarik gabe. Ordenari dagokionez, Hizkuntza Sailburuordetzakoak eta Ostoa argitaletxekoak bildu dira, eta, dagoeneko zer lan egin duten eta aurrerantzean zer egin dezaketen aztertu eta gero, wikilarion aholkua eskatu dute bi gai hauek erabakitzeko:
- Zerrenda honetatik, zazpi liburuki aukeratu nahi dituzte:
- 11. Euskal artearen historia I
- 13. Euskal artearen historia II
- 17. Euskal artearen historia III.
- 19. Euskal artearen historia IV.
- 25. Artistaren mintzaia.
- 12. Euskal literatura.
- 14. Euskal antzerti eta zinea.
- 18. Prentsa, irratia eta telebista.
- 15. Musika, hitzak eta irudiak I.
- 16. Musika, hitzak eta irudiak II.
- 20. Musika, hitzak eta irudiak III. Otxoteak.
- 21. Arte aplikatuak I. Historia grafikoa
- 22. Arte aplikatuak II. Historia grafikoa
- 23. Arte aplikatuak III. Historia grafikoa
- 24. Arte aplikatuak IV. Historia grafikoa.
- Beste bi hauetatik, berriz, bat aukeratu nahi dute:
- Trenbidearen historia Euskal Herrian. XX. mendea.
- Burdinolen historia Euskal Herrian. Burdinaren teknika eta kultura
Horrez gainera, erabakia dute itsasoko historiari buruzko liburu guztiak (sei) lehenengo multzo honetan sartzea. Asmoa da pixkanaka entziklopedia osoa hizkuntzaren aldetik txukundu eta eskuragarri jartzea, baina nondik hasi erabaki behar dute, eta horretarakoxe nahi dute gure aholkua. Hasierako multzo honetarako liburu bat ez aukeratzeak ez du esan nahi liburu hori betiko kanpoan geratuko denik, baizik eta geroko utziko dela (nahiz eta, batzuetan, geroko uzten diren lanak sekula ere egiten ez diren; espero dezagun aurrekontu murrizketek-eta gai honi ez eragitea).
Nire iritzia: goiko zerrendatik, Euskal Herriko arteari buruzko laurak, euskal literaturari buruzkoa, euskal antzerti eta zinemari buruzkoa eta prentsa, irrati eta telebistari buruzkoa aukeratuko nituzke. Beheko bietatik, berriz, burdinolei buruzkoa. Zer deritzozue? --Xabier Armendaritz
2014-05-21, 21:47 (UTC)
Alde - --Joxemai; (erantzunak) 06:12, 22 maiatza 2014 (UTC)
Alde - --Xirkan (eztabaida) 16:57, 24 maiatza 2014 (UTC)- Orain irakurri dut eta
Alde -Theklan •
•
17:26, 8 abuztua 2014 (UTC)
VisualEditor global newsletter—May 2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
This is a one-time mailing to projects that may need this information. Future newsletters will be available as opt-in only. To receive future newsletters (about one per month), please add your page to the subscribers' list at m:VisualEditor/Newsletter. You're welcome to translate to your language.
Since the last newsletter, the VisualEditor team has mostly worked on the new citation tool, improving performance, reducing technical debt, and other infrastructure needs.

Did you know?

The cite menu offers quick access to up to five citation templates. If your wiki has enabled the "⧼visualeditor-toolbar-cite-label⧽" menu, press "⧼visualeditor-toolbar-cite-label⧽" and select the appropriate template from the menu.
Existing citations that use these templates can be edited either using the "⧼visualeditor-toolbar-cite-label⧽" tool or by selecting the reference and choosing the "⧼visualeditor-dialogbutton-reference-tooltip⧽" item in the "Txertatu" menu.
Read the user guide for more information.
The biggest change in the last few weeks is the new citation template menu, labeled "⧼visualeditor-toolbar-cite-label⧽". The new citation menu offers a locally configurable list of citation templates on the main toolbar. It adds or opens references using the simplified template dialog that was deployed last month. This tool is in addition to the "⧼visualeditor-dialogbutton-reference-tooltip⧽" item in the "Txertatu" menu, and it is not displayed unless it has been configured for that wiki. To enable this tool on your wiki, see the instructions at VisualEditor/Citation tool.
Eventually, the VisualEditor team plans to add autofill features for these citations. When this long-awaited feature is created, you could add an ISBN, URL, DOI or other identifier to the citation tool, and VisualEditor would automatically fill in as much information for that source as possible. The concept drawings can be seen at mw:VisualEditor/Design/Reference Dialog, and your ideas about making referencing quick and easy are still wanted.
- There is a new Beta Feature for setting content language and direction. This allows editors who have opted in to use the "Hizkuntza" tool in the "Txertatu" menu to add HTML span tags that label text with the language and as being left-to-right (LTR) or right-to-left (RTL), like this:
<span lang="en" dir="ltr">English</span>. This tool is most useful for pages whose text combines multiple languages with different directions, common on Right-to-Left wikis. - The tool for editing mathematics formulae in VisualEditor has been slightly updated and is now available to all users, as the "⧼math-visualeditor-mwmathinspector-title⧽" item in the "Txertatu" menu. It uses LaTeX like in the wikitext editor.
- The layout of template dialogs has been changed, putting the label above the field. Parameters are now called "fields", to avoid a technical term that many editors are unfamiliar with.
- TemplateData has been expanded: You can now add "suggested" parameters in TemplateData, and VisualEditor will display them in the template dialogs like required ones. "Suggested" is recommended for parameters that are commonly used, but not actually required to make the template work. There is also a new type for TemplateData parameters: wiki-file-name, for file names. The template tool can now tell you if a parameter is marked as being obsolete.
- Some templates that previously displayed strangely due to absolute CSS positioning hacks should now display correctly.
- Several messages have changed: The notices shown when you save a page have been merged into those used in the wikitext editor, for consistency. The message shown when you "⧼visualeditor-toolbar-cancel⧽" out of an edit is clearer. The beta dialog notice, which is shown the first time you open VisualEditor, will be hidden for logged-in users via a user preference rather than a cookie. As a result of this change, the beta notice will show up one last time for all logged-in users on their next VisualEditor use after Thursday's upgrade.
- Adding a category that is a redirect to another category prompts you to add the target category instead of the redirect.
- In the "Multimedia fitxategiak" dialog, it is no longer possible to set a redundant border for thumbnail and framed images.
- There is a new Template Documentation Editor for TemplateData. You can test it by editing a documentation subpage (not a template page) at Mediawiki.org: edit mw:Template:Sandbox/doc, and then click "Manage template documentation" above the wikitext edit box. If your community would like to use this TemplateData editor at your project, please contact product manager James Forrester or file an enhancement request in Bugzilla.
- There have been multiple small changes to the appearance: External links are shown in the same light blue color as in MediaWiki. This is a lighter shade of blue than the internal links. The styling of the "Testu estiloa" (character formatting) drop-down menu has been synchronized with the recent font changes to the Vector skin. VisualEditor dialogs, such as the "⧼visualeditor-toolbar-savedialog⧽" dialog, now use a "loading" animation of moving lines, rather than animated GIF images. Other changes were made to the appearance upon opening a page in VisualEditor which should make the transition between reading and editing be smoother.
- The developers merged in many minor fixes and improvements to MediaWiki interface integration (e.g., edit notices), and made VisualEditor handle Education Program pages better.
- At the request of the community, VisualEditor has been deployed to Commons as an opt-in. It is currently available by default for 161 Wikipedia language editions and by opt-in through Beta Features at all others, as well as on several non-Wikipedia sites.
Looking ahead: The toolbar from the PageTriage extension will no longer be visible inside VisualEditor. More buttons and icons will be accessible from the keyboard. The "Teklatuko lasterbideak" link will be moved out of the "Orriaren aukerak" menu, into the "Laguntza" menu. Support for upright image sizes (preferred for accessibility) and inline images is being developed. You will be able to see the Table of Contents while editing. Looking further out, the developers are also working on support for viewing and editing hidden HTML comments. VisualEditor will be available to all users on mobile devices and tablet computers. It will be possible to upload images to Commons from inside VisualEditor.
If you have questions or suggestions for future improvements, or if you encounter problems, please let everyone know by posting a note at mw:VisualEditor/Feedback or by joining the office hours on Thursday, 19 June 2014 at 10:00 UTC. If you'd like to get this newsletter on your own page (about once a month), please subscribe at w:en:Wikipedia:VisualEditor/Newsletter for English Wikipedia only or at Meta for any project. Thank you! --Elitre (WMF) (talk) 17:39, 22 maiatza 2014 (UTC)
Media Viewer
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greetings, my apologies for writing in English.
I wanted to let you know that Media Viewer will be released to this wiki in the coming weeks. Media Viewer allows readers of Wikimedia projects to have an enhanced view of files without having to visit the file page, but with more detail than a thumbnail. You can try Media Viewer out now by turning it on in your Beta Features. If you do not enjoy Media Viewer or if it interferes with your work after it is turned on you will be able to disable Media Viewer as well in your preferences. I invite you to share what you think about Media Viewer and how it can be made better in the future.
Thank you for your time. - Keegan (WMF) 21:29, 23 maiatza 2014 (UTC)
--This message was sent using MassMessage. Was there an error? Report it!
20-20 Gales Challenge
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The 20-20 Vision of Wales Challenge
- (... eta zuzendu mesedez nire euskal txarra!)
Zerrendatu ditugu eta horrek uste dugu osagarri litzateke eta hobetzeko Euskal Wikipediak 20 FUNTSEZKOA artikulu. Parte hartu ahal izango duzu tokitan Welsh, jendea eta horrek gure bihotzetan beat gauza batzuk buruzko artikuluak sortu edo osatuz. Gales nazio txiki bat da, baina, bihotza handi bat behar dugu!
Ederra taula gainean duzu litzateke. :-)
Eskerrik asko - asko eskerrik asko! Aurrera begiratzen dugu duzu ikusten? - Llywelyn2000 (eztabaida) 09:22, 24 maiatza 2014 (UTC)
- Brillante traballo! Na última hora a máis de 80 artigos foron creados en distintos idiomas. 14 por usuario:Euskaldunaa na lingua Euskara. As cadeas do corazón son roubados, e anda libre no por do sol! Llywelyn2000 (eztabaida) 16:35, 25 maiatza 2014 (UTC)
Artikulu nabarmenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Michelangelo» artikuluan, bost urte pasatxoan hor txertatuta iraun duen okerkeria bat topatu dut ustekabean. Kontua da gainerakoan ere artikulu eskasa zela: erreferentziarik gabea, aditzak okerreko denboran, hutsegite gramatikalak... Pixka bat orraztu dut, baina, jakina, hogei minutuko edizioan ezin da guztia zuzendu. Eta kontua da artikulu hori eredugarritzat aurkezten dugula... Euskal wikipediari ez dio batere mesederik egiten halako artikulua bere kalitatearen neurritzat azaltzeak.
Kasu horren harira, lehenago ere hemen erabili dugun eztabaidagai bat plazaratu nahi nuke: artikulu nabarmenduak berrikustearena, alegia. Nik uste pixkanaka denak berrikusi beharko liratekeela, eta, «Michelangelo»rena bezain kasu nabarietan (oso nabaria baita artikulu nabarmendua izateko baldintzak ez dituela betetzen: ez du erreferentzia bat bakarra ere, eta Michelangelori buruzko funtsezko xehetasun asko geratu dira aipatu gabe), nabarmentze hori kendu beharko litzaiekeela.
Kasu hori, bistan denez, muturrekoa da; beste batzuetan aski izango da, seguruenik, hutsen bat zuzentzea edota hobetu beharreko alderdiak eztabaida orrian aipatzea. Artikulu nabarmendu horiek begiratuz joateko asmoa nuen, baina, hor eskua sartu aurretik, adostasunik baden jakin nahiko nuke. --Xabier Armendaritz
2014-05-26, 18:10 (UTC)
- Tira, gai honen inguruko adostasunik bildu ez dudanez, baina desadostasunik ere ez, banan-banan begiratzen joango naiz artikulu nabarmendu horiek, eta, baten batek nabarmendutzat irautea merezi ez duela ikusten badut, eztabaida orrian proposatuko dut nabarmentze hori kentzea, zuzenean kendu beharrean. --Xabier Armendaritz
2014-06-05, 09:23 (UTC)
- Mila esker, Xabier. Ni ere saiatuko naiz berrikuspen horretan. - --Joxemai; (erantzunak) 11:21, 5 ekaina 2014 (UTC)