Wikipedia:Txokoa/2015eko urria
Donostiapedia 2016
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo!! Donostia 2016 Hiriburutza Kulturalaren bulegotik, 2016rako Wikipediarekin lotutako hainbat ekimen planteatu nahi dituzte. Horretarako azpian jartzen dudan lan dokumentua sortu dute Aitzolete eta bere taldeak. Izena, buelta asko eman ondoren, Euskaldunaa berak proposatutako hori hautatu da, Donostiapedia. Esan bezala, lan dokumentua da, guztion iritzi eta ekarpenekin osatzen joan daitekeena. Oso ekimen interesgarriak, horietako ideia batzuk Amarapediako mahai-inguruan atera ziren, eta beste batzuk, erabat berriak dira. Ondo iruditzen bazaizue, iritziak edo iruzkinak atal bakoitzaren azpian jarri ditzakegu. Dokumentua bere osotasunean jartzen dizuet azpian. Esan bezala, irekia da dokumentua eta moldatua izateko egina dago. Ea zer iruditzen zaizuen.-Xabier Cañas (eztabaida) 13:22, 4 urria 2015 (UTC)
- Ekimen bikaina, ea asmo eder horrek fruitua eta uzta ugari ematen dituen. Egia esatera, alde batetik, Gipuzkoak lehendik ere Euskal Wikipedian duen pisua kontuan izanda, beldur pixka bat ematen dit, lehengo nolabaiteko giputz-zentrismo hori donostiazentrismo bihurtuko ote den; baina, alde onetik begiratuta, beste Euskal Herriko hiriburu eta herrietarako eredu bilaka daiteke, edukiaren aldetik goragoko maila batera iristeko, aspaldi honetan ez baitugu aurrerapen ikusgarririk egin edukiaren aldetik. Ez dut uste ekarpen handirik egin ahal izango dudanik, baina hor doazkizue nire onespena eta animoak. Eutsi goiari! --Xabier Armendaritz
2015-10-04, 16:19 (UTC)
- Mila esker, Xabier_Armendaritz. Zure eta gainerako ez-giputzen ekarpenak gustura asko jasoko ditugu. Diozun moduan, primerakoa litzateke hemengo ekimenak Euskal Herriko beste txokoetara ere zabalduko balira. -aitzolete (eztabaida)
- Kaixo! Gaur arratsaldean Oviedon izango naiz Asturiasko Printzesa saribanaketan. Ondo iruditzen bazaizue saiatu naiteke Wikimedia fundaziokoekin hitz egiten guzti honen berri emateko, eta bide batez, 2016an Donostiara etortzeko gonbitea luzatzeko. Jimmy Wales eta zuzendaritza taldeko beste batzuk ere tartean izango direla pentsatzen dut. Aukera badut, saiatuko naiz.-Xabier Cañas (eztabaida) 09:20, 23 urria 2015 (UTC)
XXI. mendeko auzolan digitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Wikipediaren hamabosgarren urteurrenak bat egiten dutela aitzakia hartuta, Wikipedia-hiri bihurtuko dugu Donostia. Nola? Bada hiriko eragileekin lankidetzan, hiriaren historia eta kulturari buruzko artikuluak argitaratu eta edonorentzako eskuragarri jarriz. Hiriko leku esanguratsuetan kokatutako QR kodeek mundu fisiko eta digitalaren arteko lotura sortuko dute, erabiltzaileari artikuluak bere hizkuntzan erakutsiz.
Wikipediako ezagutza eta hiritar eta bisitarien esperientzia uztartu nahi ditu ekimenak. Donostiari buruzko ezagutza bildu, eta gure hizkuntzetan ez ezik, ahalik eta hizkuntza gehienetara zabaldu. Horrekin batera euskal Wikipedia indartzea eta hiriari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri jartzea ere lortu nahi du proiektuak.
Arnas luzeko proiektua da dudarik gabe, kultur hiriburutzaren baitan hasera eman eta aurrera begira bere ibilbidea egingo duena. Abiapuntu gisa, ekimen konkretu sorta definitu dugu: Amarapedia auzolandegia, Wikipedia ikastetxeetan, DSS2016EU 40x40 edit-a-thon... Guztietan hiria bera eta hiritarrak izango dira protagonista, Donostiari buruzko ezagutza sortuz eta zabalduz.
Eragile nagusiak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal wikilariak
- Donostia Kultura, liburutegien sarea
- Donostiako Informatika fakultatea, EHU
- Donostiako Euskara Zerbitzua (konfirmatzeko)
- Berritzegunea, ikastetxeak
- ...
Aipatutako helburuak betetzeko, ekimen konkretu sorta definitu dugu. Hauetako bakoitza proiektu beregain gisa kontsideratu daiteke, baina oso garrantzitsua da guztien arteko koordinazio eta elkarlan egokia, Donostia Wikipedia hiri bihurtuko badugu 2016an.
Amarapedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amarapedia esperimentu bat da, Wikipediako ezagutza eta amaratarren auzoari buruzko esperientzia uztartu nahi dituena. Euskara eta euskarazko Wikipedia abiapuntutzat hartuta, artikuluak ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea da egitasmoaren helburuetako bat. Horrekin batera euskal wikipedia indartzea, auzoari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri jartzea (QR kodeak erabilita) eta eragile, elkarte zein herritarren elkarlana eta parte hartzea sustatzea dira ekimenaren gainerako xedeak. Helburu horiek lortze bidean, ekimenari hasiera eman zitzaion izen bereko kale ekimenarekin Olatu Talka jaialdiaren barruan. Arnasa luzeko proiektua da eta aurrera darrai Ernest Lluch kultur etxearen gidaritzapean. Beste zenbait auzok ere azaldu dute interesa ekimen honetan (Iurreta, Usurbil) eta baliteke wikiauzoak bultzatzea 2016 urtean. Horretarako baina garrantzitsua da auzoko eragileen partaidetza bermatzea aurretik.
Noiz-zer
- Urria: Amarapediako QRak kalean kokatu
- Urria – abendua: Usurbilpedia eta Iurretapedia lagundu
Formakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ernest LLuch Kultur Etxeko KZGunean azaroan oinarrizko wikipedia ikastaroak antolatu dira azarorako. 2016ra begira interesgarria izango itzateke ezagutzera emate parte hartu dezaketen eragile ezberdinen artean
- Azaroak 5 12:00-14:00 euskaraz, bi ordu guztira. Izena emateko zuzenean KZ-Gunean tutor.ernestlluch@kzgunea.net
- Azaroak 24 eta 26: 16:00-18:00 euskaraz, lau ordu guztira. Izena emateko amaraliburutegia@donostia.eus
- Azaroak 24 eta 26: 18:00-20:00 gazteleraz, lau ordu guztira. Izena emateko amaraliburutegia@donostia.eus -Larraizi (eztabaida) 11:48, 23 urria 2015 (UTC)
Wikipedia ikastetxeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Berritzegunearekin lankidetzan, 2015eko irailean martxan jarriko dugu ondoko ekimena, ikastetxeak eta ikasleak inplikatuko dituena. Bertan, ikasleak bihurtu nahi ditugu protagonista, hiriari buruzko ezagutza sortu eta zabalduz Wikipedia entziklopedia kolaboratzailean. Donostiako kale izendegia hartuko dugu abiapuntu, hiriko historia eta pertsonaietara gerturatzeko: Nortzuk ziren, zergatik jarri zaion kaleari bere izena, emakumezkoen presentzia izendegian, etab. Burututako ikerketa-lanen emaitzak Wikipedian txertatuko dira.
Mundu digitala eta fisikoa lotzeko ahalegina ere garrantzitsua da, Wikipediako artikuluak lekuan bertan (dagokion kalean) kokatuko baititugu QR kodeen bitartez. Hartara, mugikorren bidez jendeak QRak eskaneatu eta artikuluak jaso ahal izango ditu bere hizkuntzan. Kaleetan kokatutako QR hauekin ibilbide ezberdinak sor ditzakegu auzoan barrena.
Noiz-zer
- Iraila – maiatza: Wikipedia ikastetxeetan. Maiatzean ibilbideak sortu auzoetan.
Iruzkinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste batzuetan bezala, hemen ohartarazi beharrekoa iruditzen zait unibertsitateraino ikasleek ez dutela aski mailarik izaten Wikipediara ekarpenak egiteko. Beraz, ikasleen lankidetza ez ezik, irakasleena ere bilatu beharko litzateke: ikasleek egin ditzatela lanak, bai, baina irakaslearen ardurapean, azkenean Wikipedian txertatzen den lanak behar besteko kalitatea izan dezan. Gehienetan, esperientziaz diot, lan handiagoa izaten da ikasleek beren kabuz egindako ekarpena beharrezko mailaraino iritsi arte zuzentzen aritzea, hutsetik sortzea baino. Beraz, gehienetan ezabatu egin beharko genituzke ikasleek eurek egindako ekarpenak, eta horrek frustrazioa eragingo lieke ikasleei, eta inolako irabazirik ez Wikipediari.
Oso interesgarria deritzot, alde horretatik, Ordizian irakasle den Kororen lan moduari: ikasleen lanak baliatzen ditu Euskal Wikipedia osatzeko. Beharbada harekin harremanetan jarri beharko zinatekete, Donostiako irakasleei nola lan egiten duen azal diezaien. --Xabier Armendaritz 2015-10-04, 16:19 (UTC)
- Bikain. Horixe bera da egin nahi duguna, irakasleen inplikazioa lortu eta, ahal den neurrian, ikasgelako lana aprobetxatu Wikipedia osatzeko. Ikasleak edukien kontsumitzaile izatetik sortzaile izatera pasatzeko animoa ere badauka, jakinda Wikipedian idazteak bere zailtasunak dauzkala. Momentuz, lehen deialdiak huts egin digu. Irailean ez da ikastaroa martxan jartzeko nahikoa jende bildu. Aurrerago ahaleginduko gara berriro. Kororekin harremanetan jarriko gara. aitzolete (eztabaida)
- Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek zuzenean parte hartzeko, beharbada interesgarria izan liteke Vikidia. Wikipedian bezala egiten dira edizioak, baina hizkuntzaren eta edukien aldetik errazagoa da. Etorkizuneko wikilariak prestatzeko toki egokia. --Xabier Armendaritz
2015-10-12, 20:19 (UTC)
- Eta nondik atera da Vikidia? -Theklan ·
·
21:40, 18 urria 2015 (UTC)
- Koldo Bigurik nire eztabaida orrian utzitako ohar baten bidez jakin dut Vikidiaren berri, beharbada hark eman ahal izango ditu argibideak gai horretaz. --Xabier Armendaritz
2015-10-18, 21:55 (UTC)
- Koldo Bigurik nire eztabaida orrian utzitako ohar baten bidez jakin dut Vikidiaren berri, beharbada hark eman ahal izango ditu argibideak gai horretaz. --Xabier Armendaritz
- Eta nondik atera da Vikidia? -Theklan ·
- Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek zuzenean parte hartzeko, beharbada interesgarria izan liteke Vikidia. Wikipedian bezala egiten dira edizioak, baina hizkuntzaren eta edukien aldetik errazagoa da. Etorkizuneko wikilariak prestatzeko toki egokia. --Xabier Armendaritz
DSS2016EU 40x40 edit-a-thon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko kultur eragileekin lankidetzan, Donostiari eta kultur hiriburutzari buruzko 40 artikulu definitu eta ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko ekimena. Hilabeteko iraupena izango du maratoiak eta ahalegin berezia egingo dugu hiriko eragileen partehartzeaz gain, Europa-mailako partaidetza ere izan dezan. Noiz-zer
- Ekaina : Wikimaratoi proiektuari hasera
- Uztailak 8-9: Wikimaratoia hirian
Erreferentziak:
Donostiako liburutegiekiko lankidetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Liburutegi sareak eman ditu dagoeneko pausoak Wikipedia eta liburutegien arteko zubi eraikuntzan. Arantxa Urkiarekin harremanetan gara eta 2016ra begira norabide horretan pausoak eman nahi genituzke elkarrekin. Testu eta irudien askatzea, wikilari egoiliarrak kultur erakundeen artean, hezkuntza programetan partehartzea... kolaborazio moduak ugari dira eta, Amarapedian ikasi dugun bezela, liburuzainen rola funtsezkoa izango da hiri-mailako gure proiektuan.
Noiz-zer
- Adosteko. Haur Literaturaren Dokumentaziogunearen eta Irakasle Eskolaren arteko elkarlana planteatu da.
Wikilari egoiliarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beka sistema baten bidez, 2016an hizkuntza txikien wikilari egoiliarren sare bat eratu nahi genuke. Bekadunen egitekoa denboraldi batean erakunde jakin batekin lan egitea litzateke (liburutegi, museo...), Wikipedian argitaratuz erakundeari dagozkion hainbat jakingai. Gure kasuan hizkuntza txikietan jarriko genuke fokua, Europa-mailako sare bat osatuz eta hizkuntza horien arteko trukean indar eginaz.
Noiz-zer
- Otsaila – apirila: wikilari egoiliarra Liburutegi Sarean
- Apirila – ekaina: wikilari egoiliarra Zientzia Museoan
- Urria – abendua: wikilari egoiliarra Albaolan, San Telmon...
Wikipedian oinarritutako jokoa (Euroku)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DSS2016k mugikorretarako galde-erantzunen jokoa garatu du, informazio-iturri gisa Wikipedia erabiltzen duena. Wikipedian egindako ekarpenak bistaratzeko eta berriak sustatzeko erabiliko da, besteak beste, joko hau.
Noiz-zer
- Urtarrila – abendua: jokoa eskuragarri.
Konferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko konferentzietan presentzia izatea da asmoa: Wikimedia conference, Wikimania, etab. Gure proiektuen berri eman eta nazioarteko komunitatearekin harremanak izateko helburuarekin.
Horiek dira orain arte definitu ditugun proiektu espezifikoak. Bestalde, DSS2016EUko gainerako proiektuekin lotura zuzena dauka Hiriburutza Digitalak, eta Wikipedian isla izan dezakeen guztia biltzeko formulak zehazten gabiltza: edizio maratoiak, editore egoiliarrak, etab.
Wikipedia eta feminismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumeeen ekarpenak bistaratzeko ekimenak antolatu. Adibidez, martxoaren 8an.
Iruzkinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekimen egokia eta beharrezkoa delakoan nago. Hala ere, ondo ulertu badut, emakume wikilarien ekarpena nabarmendu nahi da, ez da hala? Horrek arazo bat sortzen du: wikilari ohikoenok elkar ezagutzen dugu, eta lankide izena iluna izanik ere (Theklan, Euskaldunaa...) badakigu gizonak ala emakumeak diren (gizonak, gehienak). Berriekin, berriz, ba al dakigu emakumeak diren? Adibidez, Lainobeltz lan ederra ari da egiten aspaldi honetan, eta ez nuke jakingo ea emakumea ala gizona den esaten. Beraz, emakume ala gizon diren zehaztera «behartu» beharko genituzke, bestela emakumeren bat kanpoan uzteko arriskua izango baikenuke.
- «behartzea» beharrezko izan ez dadin, gizona naizela argitu beharko dut ;) Lainobeltz (eztabaida) 19:20, 9 urria 2015 (UTC)
Horrenbestez, uste dut egokiena litzatekeela «Asteko emakumea» izeneko atal bat sortzea, aspaldian sortuak ditugun «Asteko itzulpena», «Asteko herrialdea» eta «Asteko herria» proiektuen antzera. --Xabier Armendaritz 2015-10-04, 16:19 (UTC)
- Proposamena garatu gabe dago oraindik, baina ideia Artea eta Feminismoa Edit-a-thon jaialditik hartu genuen. Gurean ere harekin bat egin edo antzeko zerbait antolatu genezake. Emakume wikilarien ekarpena sustatzeaz gain, emakumeek arte munduan egindakoa ezagutarazteko. Aitzolete(eztabaida)
- Oso interesgarria Artea eta Feminismoa ekimen hori, ea Donostian aurrera ateratzea lortzen duzuen. Goian plazaratu dudan proposamena, zehazkiago, hau da: astero Euskal Wikipedian emakume nabarmen baten artikulua izendatzea, sortu, osatu edo hobetu dadin. Oraintxe Euskal Herriko udalerriekin eta munduko herriekin —etniekin— egiten ari garen bezala. --Xabier Armendaritz
2015-10-18, 21:38 (UTC)
- Astero emakume nabarmen baten artikulua sustatzearekin erabat ados.-Xabier Cañas (eztabaida) 21:55, 18 urria 2015 (UTC)
- Ni ere erabat ados «Asteko emakumea» atala sortzearekin.- Aitzolete(eztabaida) 11:12, 19 urria 2015 (UTC)
- Baita neu ere. Lainobeltz (eztabaida) 09:25, 19 urria 2015 (UTC)
- Oso interesgarria Artea eta Feminismoa ekimen hori, ea Donostian aurrera ateratzea lortzen duzuen. Goian plazaratu dudan proposamena, zehazkiago, hau da: astero Euskal Wikipedian emakume nabarmen baten artikulua izendatzea, sortu, osatu edo hobetu dadin. Oraintxe Euskal Herriko udalerriekin eta munduko herriekin —etniekin— egiten ari garen bezala. --Xabier Armendaritz
HotCat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dut lortzen HotCat funtzionatzea... zuek ondo ikusten duzue? -Theklan · ·
18:44, 9 urria 2015 (UTC)
- Niri ere ez dabilkit. Beste Wikipedian bai. -Xabier Cañas (eztabaida) 20:37, 9 urria 2015 (UTC)
- Niri berdin. Baina beste wikipedietan badabil. Inork konpondu al dezake? - --Joxemai; (erantzunak) 12:37, 11 urria 2015 (UTC)
- Niri ere ez dabilkit. Konpontzen saiatu naiz, Katalanezko Wikipediako kodea eredutzat hartuta (han badabilkidalako), baina alferrik. --Xabier Armendaritz
2015-10-12, 21:16 (UTC)
- Niri ere ez dabilkit. Konpontzen saiatu naiz, Katalanezko Wikipediako kodea eredutzat hartuta (han badabilkidalako), baina alferrik. --Xabier Armendaritz
- Niri berdin. Baina beste wikipedietan badabil. Inork konpondu al dezake? - --Joxemai; (erantzunak) 12:37, 11 urria 2015 (UTC)
Kaixo. Gaur nik badaukat HotCat, orain arte ez zebilkidan.--Assar; (erantzun hemen) 05:37, 14 urria 2015 (UTC)
- Itzuli da! Miraria! -Theklan ·
·
08:20, 14 urria 2015 (UTC)
Ameriketako Estatu Batuetako konderri txantiloi automatikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iepa! Beno, ba Wikidata eta nahiko korapilotsua den txantiloi sistema bat erabilita, konderrietako informazio automatizatua jartzeko sistema sortu dut. Excel taula batzuen laguntzarekin, honako artikulua sortu dut automatikoki bot bidez: Autauga konderria (Alabama). Bot batekin joango naiz sortzen estatu guztietako konderriak, baina Wikidatara lotzen ez diren bitartean datuak ez dituzte erakutsiko. -Theklan · ·
15:22, 25 urria 2015 (UTC)
- Lehenbizi zorionak. Niregatik aurrera, euskarazko Wikipediaren sakontasuna 18-16 ingurutik jeisten ez den bitartean (orain arte bezala artikulu kopuru eta sakontasunaren arteko proportzio duina mantenduz), artikuluak botarekin sortzeari ez diot erreparorik jartzen. Amoral xamarra naiz, eta nire kontzientzian ez dago eskuzko artikuluak VS bot bidez eginiriko artikulun arteko eztabaida etikoentzako lekurik. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:38, 25 urria 2015 (UTC)
- Ez dut uste jaitsiko denik, txantiloi eta kategoria sistema oso bat duelako atzetik. Konderriak ere ez dira hainbeste, AEBren tamainari erreparatuz gero. -Theklan ·
·
15:40, 25 urria 2015 (UTC)
- Jaitsiko balitz ere, urte osoan eskuz egindako artikuluekin sakontasuna berreskuratuko genuke, jada birritan egina dugu. 100.000. artikulura iritsi ginenean, galizierazko Wikipediako "administratzaile" batek bot-arekin lortu genuela eta gure sakontasuna heurena baina baxuagoa utzi genuela bota zidan: gaur egun heurak baino artikulu kopuru bikoitza eta sakontasun gehiago ditugu, hortaz, ongi jokatu genuela adierazten duten datu objektibo eta neutralak dira. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:47, 25 urria 2015 (UTC)
- Ados Euskaldunaarekin! Eskuzkoak eta automatikoak; batak ez du bestea kentzen. Zorionak Theklan egindako lanagatik! Belgikako udalerriak sartzen ari naiz gutxinaka eta tartea hartzen badut saiatuko naiz antzeko zerbait egiten, gero banan banan eskuz osatzeko, baina gutxienez oinarrizko informazioa eta infotaula sartuta dagoela.-Xabier Cañas (eztabaida) 20:37, 25 urria 2015 (UTC)
- Jaitsiko balitz ere, urte osoan eskuz egindako artikuluekin sakontasuna berreskuratuko genuke, jada birritan egina dugu. 100.000. artikulura iritsi ginenean, galizierazko Wikipediako "administratzaile" batek bot-arekin lortu genuela eta gure sakontasuna heurena baina baxuagoa utzi genuela bota zidan: gaur egun heurak baino artikulu kopuru bikoitza eta sakontasun gehiago ditugu, hortaz, ongi jokatu genuela adierazten duten datu objektibo eta neutralak dira. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:47, 25 urria 2015 (UTC)
- Ez dut uste jaitsiko denik, txantiloi eta kategoria sistema oso bat duelako atzetik. Konderriak ere ez dira hainbeste, AEBren tamainari erreparatuz gero. -Theklan ·
Alaska kenduta, non konderrien ordez beste banaketa sistema bat duten, beste guztiak eginak daude jada. Eta ez dut uste sakonera 25etik behera joango denik (bihar ikusiko dugu gaurkotzen dutenean). Nahiko praktikoa da sistema, eta agian Wikidatatik gaurkotzen diren txantiloiekin lan gehiago egin daitezke. Emaitza, nire ustez, hobea da. Adibidez Frantziako udalerriak hobe daude eskuz egin ziren Bretainiakoak baino, edo oraindik sortu ere egin ez ditugun Korsikakoak baino. -Theklan · ·
22:44, 26 urria 2015 (UTC)
Irlandera eta ez Gaelera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo. Kategoria:Gaelera eta bere azpikategoriak Kategoria:Irlandera eta bere azpikategoriengtik aldatzeko proposamena luzatu nahiko nuke, ez dakit Euskaltzaindiak honen inguruan zer dioen, baina gaur egungo Irlandako Errepublikako hizkuntz politika ofiziala irlandera edo irish izendapenaren erabilpena bultzarazten du, gaelic alboratuz. Arrazoiak:
- Gaelic Erdi Aroan anglonormandarren eta ingelesen (sasanaigh = literalki, saxoiak) ahoskeraz egindako jatorrizko irlanderazko Gaeilge hitzaren itzulpen kaxkarra da, garai batean hementxe gaztelarrek edo espainiarrek Euskara hitzaren Euscaro edo Idioma euscaro gin zuten bezala, gainera, gaelera edo gaelera edo gaelic ez da hizkuntz bakar baten izendapena soilik, hiruena baizik: Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera eta Manx uharteko gaelera, hots, hizkuntza goidelikoen familiakoak, hortaz ez du hizkuntz zehatz bat izendatzen.
- Gaelic hitzak Irlandan gaur egun, eta batez ere irlandera hiztunen artean nolabaiteko mespretxuzko konnotazioa du eta ez da heuren hizkuntza izendatzeko duten izendapenik gustukoena, bai ordea irish; euskaldunok vascongados edota euskarari vascuence deitzen digutenean bezala. Zer esanik ez euskaldunei garai bateko kasheros ospetsua, Irlandan ingeles hiztunek eta hirietakoek, batez ere Dublin eta Dublin inguruko jende hiritar sofistikatuak (Dubs), irlandera hiztunei eta mendebaldeko landa eta baserri giroko arlote basatiei mespretxuz deitzeko culchies izendapenaren parekidea.
- Irlandera, irish, hizkuntz jakin baten izendapena da, Irlandako jatorrizko hizkuntza dela adierazten du, nahiz eta gaur egun Irlandan ingelesa eta Ulsterko eskoziera ere mintzatzen diren, Ingalaterra eta Eskoziako hegoaldetik sartutako hizkuntzak dira.
-Euskaldunaa (eztabaida) 22:20, 26 urria 2015 (UTC)
- Nik, datu gehiagorik gabe, zure arrazoiketa ulertzen dut. Eta agian egokiena aldaketa hori egitea dela uste dut. -Theklan ·
·
22:40, 26 urria 2015 (UTC)
- Ez daukat argi gaelera mespretxuzkoa denik, baina egia da beste bi gaelera ere badirela (Eskoziakoa eta Manxekoa). Beraz, aldaketa egitearen alde, irlandera izen argiagoa denez. --Xabier Armendaritz
2015-10-27, 21:54 (UTC)
Ongi, hortaz aste osoan zehar aurkako iritzirik ez badago, datorrenean aldatuko dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:46, 27 urria 2015 (UTC)
Gasteizko topaketa bat, udalak eta Wikimedia Espainiak antolatua (eta topaketen kategoria sortu berria)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur goizean nirekin harremanetan jarri dira Gasteizko Udaletik, haiek eta Wikimedia Espainiak datorren asterako antolatutako topaketa baten harira. Ni behintzat ez naiz joango, egun horietarako bestelako planak banituelako. Iruditzen zait beste behin ere Wikimedia Espainiak garbi utzi duela euskal wikilariok ez gaituela ezertarako aintzat hartzen, baina, tira, jakin bedi ekitaldi horren berri.
Bestalde, aukera ona iruditu zait Euskal Wikipediaren inguruan antolatzen diren topaketak biltzeko kategoria sortzeko, orain sakabanatu samar baititugu. Kategoria hau da:
Hor sar ditzakezue Donostia 2016ko eta Amarapediako topaketen orriak, adibidez.
Gainera, topaketen orria sortzea komeni litzateke, gaztelaniazko, frantsesezko, katalanezko, ingelesezko... wikipedietan dituztenen antzera. Horrela, informazio hori hobeto antolatuta izango genuke. --Xabier Armendaritz 2015-10-27, 22:09 (UTC)
- Benetan harrituta geratu naiz: hizlarietako bat nire bi abizen berak ditu: Cristina Sarasua Garmendia. Ez da ezer nirea. --Assar; (erantzun hemen) 19:09, 28 urria 2015 (UTC)
- Aupa, egia esan Gasteizko topaketara joateko intentzioa izan dut baina dena gaztelaniaz (eta euskeraz ezer ere ez) ikusita ideia bertan behera uzten dut. Bilbon jadanik nahiko gaztelania entzun eta hitz egiten dut. Ingelesez egongo bazen, agian animatuko nintzateke. Beraz Xabier_Armendaritz, nire partez Wikimedia Españakoei ni idatzitakoari buruz informatu ahal diezu, nahi baduzu.
-Oraina (eztabaida) 10:56, 5 azaroa 2015 (UTC)
- Aupa, Oraina. Bat nator zure kritikarekin, eta niri ere atzera eragin dit den-dena gaztelania hutsean ikusteak. Euskara maila berean edo bertsuan sartu izan balute, ahalegina egingo nuke han izateko, baina...
- Kritika aurkezteari dagokionez, administratzailea eta burokrata izateak ez didala Euskal Wikipediaren izenean hitz egiteko eskubiderik ematen; ez, behintzat, beste edozein wikilariri baino gehiago. Administratzailea eta burokrata izateak esan nahi du Euskal Wikipedian arauak betearazteko ardura neure gain hartu dudala eta beste wikilariek hala izatea onartu didatela, baina ez besterik.
- Bestalde, Wikimedia Espainiakoekin ez dut harreman zuzenik. Aurrez ere kritikatu izan diegu euskara aintzat ez hartzea, baina ez du ezertarako balio izan. Esaten dute prest daudela hobetzeko, baina horretarako boluntario euskaldunak behar dituztela, eta anima gaitezela haien proiektuan parte hartzera, testuak euskaratzen eta abar laguntzeko. Niri behintzat ez zait interesatzen: funtsean gaztelaniaz funtzionatzen duen erakunde horri zabalkundea ematea da, eta ez diot nire boluntario lana eskainiko.
- Hori bai, nirekin harremanetan jarri den Gasteizko Udaleko langileari eskatu diezaioket ezen, hurrengo batean halako jarduerarik antolatzeko asmoa baldin badute, jar dadila zuzenean euskal wikilariokin harremanetan, gustura lagunduko diogula euskaraz zerbait antolatzen, dena hain erdalduna izan ez dadin. Ondo deritzozue gainerako wikilariok? --Xabier Armendaritz
2015-11-05, 20:32 (UTC)
- Hori bai, nirekin harremanetan jarri den Gasteizko Udaleko langileari eskatu diezaioket ezen, hurrengo batean halako jarduerarik antolatzeko asmoa baldin badute, jar dadila zuzenean euskal wikilariokin harremanetan, gustura lagunduko diogula euskaraz zerbait antolatzen, dena hain erdalduna izan ez dadin. Ondo deritzozue gainerako wikilariok? --Xabier Armendaritz