Wikipedia:Txokoa/2016

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Eduki-taula

Happy Public Domain Day 2016![aldatu iturburu kodea]

Logo Public Domain Day

Feel free to translate this message in your language!

On January 1 we celebrate Public Domain Day as many works of authors who died 70+ years ago now enter the public domain and can be used freely.

Let us be aware: copyright is temporary. It only lasts during the authors lifetime and 70 years afterwards (in most countries). During those years it is limiting Wikipedia and her sister projects in showing works of art, literature, public art and buildings in countries without freedom of panorama, and more in the articles. But now a new batch is freed from copyrights!

An overview of images and texts that are restored or added to the Wikimedia Commons, are collected on: this page.

Many of these files still need a place in articles. You can help!

You can also help by uploading new files of subjects that are freed of copyrights.
You can also help by tagging all requests for deletion pages with the category when the file can be restored, which will be/was deleted.

As I follow the log of restored files this week, more images and texts will follow. If still files or texts are missing in the list, let me know or add them yourselves.

A very happy Public Domain Day! Romaine (eztabaida) 13:07, 2 urtarrila 2016 (UTC)


  • Some of the freed files:
Zorionak! Congratulations!
-Euskaldunaa (eztabaida) 13:56, 2 urtarrila 2016 (UTC)
Tartean Zuloagaren obrak daude, 1945ean zendutakoa (71 urte)-Xabier Cañas (eztabaida) 15:30, 2 urtarrila 2016 (UTC)

Frantziako eskualde eta kantonamenduak[aldatu iturburu kodea]

Iepa! INSEE txantiloi automatikoa erabiltzen zuten artikuluetan dagoeneko aldatu ditut eskualdeen izenak, baina frantsesez ditut. {{INSEE errolda/Eskualde izena}} hemen jarri ditut momentuz ditudanak. Norbaitek eskualdeen izenak euskaraz eman ote diren baldin badaki, esan dezala. Bestela ere izen historikoetan ez nuke arazorik izango (Normandie -> Normandia, kasu). -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:52, 3 urtarrila 2016 (UTC)

Eskualde berrien izen probisionalak (Eskualde Kontseiluek ekainera arte dute aukera eskualdearen izena hautatzeko) aurreko eskualdeen izenen batura dira. Horregatik, onena nire ustez izen berriak aurreko eskualdeetako izenetara egokitzea da. Adibidez, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes --> Akitania-Limousin-Poitou-Charentes bihurtuko nuke eta Auvergne-Rhône-Alpes --> Auvernia-Rhône-Alpeak...--An13sa 13:23, 3 urtarrila 2016 (UTC)
Animatzen zara zuk zeuk egitera? Lehen aipatutako txantiloi horretan daude izenak jarrita, eta gaur sortu ditut herrialde info txantiloiak ere. Ni erroldak gaurkotzen jarriko naiz. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:03, 3 urtarrila 2016 (UTC)
Zerbaitetan hasi naiz (Frantziako eskualdeak), bihar jarraituko dut ;) --An13sa 20:32, 3 urtarrila 2016 (UTC)

Era berean bot batekin kantonamendu guztien artikuluak egin ditut. Oraindik Wikidatarekin lotze prozesuan daude, eta aldaketa batzuk egin daitezke, baina dena automatizatua egin dudanez erraza izango da etorkizunean datu gheigarriak sartzea. Kontua da guztien sorrerarekin Ipar Euskal Herrikoak ere sartu ditudala. Eta ez dakit izendapenik dugun jada horientzat. Hemen dituzue guztiak -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:42, 4 urtarrila 2016 (UTC)

Ikusten dut, era berean, hemen badirela lehendik sortutako batzuk: Kategoria:Pirinio Atlantikoetako kantonamenduak. Norbaitek laguntzerik badu, primeran! -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:43, 4 urtarrila 2016 (UTC)
Aupa Theklan. Ni laguntzeko prest, ahal dudanaren neurrian noski. Zer/zelan egin behar da? -Oraina (eztabaida) 18:21, 8 urtarrila 2016 (UTC)

2016ko Asteko artikulua eta argazkia gaurkotu[aldatu iturburu kodea]

Urte berri on!! Administratzaile batek gaurkotu ditzala mesedez Txantiloi:Azala/Nabarmendutako artikulua eta Txantiloi:Azala/Asteko irudia txantiloiak. Iazkoak errepikatzen ari dira orain. Mila esker. -Xabier Cañas (eztabaida) 08:40, 4 urtarrila 2016 (UTC)

Yes check.svg Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:46, 4 urtarrila 2016 (UTC)
Mila esker, Theklan!!-Xabier Cañas (eztabaida) 09:38, 4 urtarrila 2016 (UTC)
By the way, nabarmendutako artikulu izateko hiruzpalau artikulu izangai daude! Dagokionari, ahal denin beti bezala. -Iñaki LL (eztabaida) 20:36, 6 urtarrila 2016 (UTC)

Wikimania 2016 Scholarships - Deadline soon![aldatu iturburu kodea]

Gogoratu, gutxi barru bukatuko da Esino Lario - Italiako Wikimania 2016rako beka lortzeko eskaerak egiteko epea! Eskuratu mesedez zure eskabidea urtarrilak 9rako beranduen. Eskaera egiteko, bisitatu beheko orria:

Patrick Earley (WMF) via MediaWiki message delivery (eztabaida) 01:49, 5 urtarrila 2016 (UTC)

OpenStreetMap mapak euskal wikipedian[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Wikipedian ekarpenak egiteaz gain, OpenStreetMap-en ("mapen Wikipedian") ere laguntzen dut. Batez ere Gasteizko eta Arabako esparruan egiten dut lan. Azken aldian OSM mapak euskal wikipedian integratzeko modu errazena zein litzatekeen begiratzen egon naiz, eta atera dudan ondorioa da, momentu honetan, pantaila kapturak egitea eta PNG formatura bihurtzea dela errazena. Eta horretan hasi naiz udalerri mailako mapak egiteko. Egin ditut batzuk, begiratu adibidez Abadiñokoa edo Gasteizkoa.

Zoritxarrez, OSMn hizkuntzen banaketa ez da wikipedian bezain argia, eta hizkuntzak nahastuta datoz. Elementu berri bat sortzen denean, adibidez kale bat, "name" etiketan kalearen izena idazten da, baina kalea sortzen duen erabiltzaileak erabakitzen du zein hizkuntza darabilen etiketa nagusi horretan. Nik sortu ditudanean euskara sartu izan dut "name" etiketan, Gasteizko mapan ikus dezakezuen bezala. Hala ere, beste batzuk gaztelaniaz edo frantsesez sartu izan dute izena. Baita bi hizkuntza aldi berean ere, adibidez herri izen honetan. Badaude beste hizkuntza batzuk sartzeko bigarren mailako etiketak, adibidez "name:eu" euskara sartzeko, eta hori ere erabili da elementu askotan. Kontua da, horren ondorioz OSMren mapa nagusian hizkuntzen nahastea dagoela, eta ez dela erraza hizkuntza bakarra erakutsiko duen mapa bat sortzea. Egon izan dira horrelakoak egiteko saialdiak, esaterako hau, baina nik esango nuke teknikoki momentu honetan ezinezkoa dela, ez bada jatorrizko arazoa konpontzen: nola erabaki "name" etiketan dagoen izena zein hizkuntzatan dagoen? Eta hala ere, euskararen kasurako, "name" etiketa besterik ez bada existitzen ("name:eu" ez badago) eta hori gaztelaniaz badago, mapan gaztelaniaz agertuko da.

Euskarazko izenei dagokienez, EAEn izenetako gehienak euskaraz agertzen dira OSMren mapan (edo euskaraz/gaztelaniaz), baina Nafarroako kasuan gehienak gaztelaniaz daude, eta Iparraldeko ia denak frantsesez.

OSMko mapak erabiltzeko beste aukera bat izan daiteke izenik gabeko mapak sortzea, baina aukera hori ez du zuzenean OSMk ematen; horretarako, Maperitive bezalako aplikazio bat edo besteren bat instalatu beharko nuke ordenagailuan eta begiratu ea nola funtzionatzen duen. Teknikoki ez da hain erraza.

Bilboko mapa sortu nuenean, Euskaldunaak arazo horren berri eman zidan, eta bozketa bat ireki du horren inguruan. Jakin nahi nuke zein den horren inguruko iritzi nagusia, mapak egiten jarraitu baino lehen.--Assar; (erantzun hemen) 10:17, 6 urtarrila 2016 (UTC)

Berez badago mapak txertatzeko modu bat. Begira frantsesezko Wikipediako mapak, goian "Carte" emanda (adb: fr:Hendaye). Klik egin eta popup batean ageratzen da herria. Hizkuntzaren arazoa gero berdina da, noski, baina hizkuntza bakoitzean dauden artikuluak ere agertarazten ditu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:41, 6 urtarrila 2016 (UTC)
Ez nuen ezagutzen aukera hori, ondo dago. Nik gustukoago ditut zuzenean orrian ikusten diren mapak, ez beste botoi bati sakatu behar eta beste leiho batean irekitzen direnak, baina frantseseko wikipediako aukera ere ez da txarra.
Maperitive aplikazioarekin probetan ari naiz, ea zer lortzen dudan.--Assar; (erantzun hemen) 10:21, 7 urtarrila 2016 (UTC)
Aupa Assar, galdera semi-erlazionatu bat. Nola lortzen duzu udalerriko mugak irudikatuta jaistea mapa OSMtik? Nik esportatzeko esaten diodan bakoitzean aukeratutako guztia desagertu egiten da... --Janfri; bai esan? 14:23, 11 urtarrila 2016 (UTC)
Kaixo Janfri, pantaila kapturak besterik ez dira, ImpPt bidez egindakoak. Udalerria apur bat handiagoa izan dadin nahi dudanean, bi kaptura egiten ditut eta gero GIMP erabiliz itsasten ditut. Horregatik esan dut "modurik errazena" XD --Assar; (erantzun hemen) 16:19, 11 urtarrila 2016 (UTC)
Ados! Pentsatzen nuen zerbait sofistikatuagoa izango zela. XD --Janfri; bai esan? 07:23, 12 urtarrila 2016 (UTC)

Aupa, Maperitive erabilita eta OSMko datuekin Baztango mapa mutu bat egin dut, Baztango herrien txantiloian erabili dudana. Horrelako mapak onargarriak al lirateke denontzat?--Assar; (erantzun hemen) 21:20, 17 urtarrila 2016 (UTC)

Niretzat bai behinik-behin, ederra gelditu zaizu. Asko eskatzea ez bada, sor al zenezazke Goierri eta Malerreka eskualdeen horrelako mapa muturik? Horiekin Baztango txantiloiaren antzeko beste ni sortu nahiko bainituzke. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:51, 17 urtarrila 2016 (UTC)
Kontua da OpenStreetMapen ez daudela bi eskualde horiek marraztuta (ezta maila horretako beste edozein eskualde ere), beraz zaila da haien mapa bat egitea modu honetan. Udalerri mailakoak edo probintzia mailakoak egin beharko nituzke.--Assar; (erantzun hemen) 11:21, 21 urtarrila 2016 (UTC)

Arrazoi duzu, Assar. Baztan ikusi eta ilusionatu egin naiz, zuk orain esan duzunarekin oroitu naiz Baztan ez dela eskualdea, udalerria baizik (Baztanalde eskualdekoa), pena, Baztango mapa bikain gelditu baizaizu (baita egin dituzun gainontzekoak ere). Zorionak. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:05, 23 urtarrila 2016 (UTC)

Vikipedia sortu da eta[aldatu iturburu kodea]

Ohartuko zineten beharbada, eta orain Itzul foroan zabaldu dute. 8-13 urteko umeentzako Vikipedia sortu dute, proiektu senide interesgarri eta anbiziotsua. Bete-betean eskolan erabiltzeko da. Lankidetza berrietarako aukerak zabaltzen dira, bileretan aipatutakoaren ildotik. -Iñaki LL (eztabaida) 23:43, 8 urtarrila 2016 (UTC)

Asteko nabarmendutako artikulua eta irudia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Azkenaldian Asteko artikulua eta irudien atalekin maizegi gertatzen ari den gauza bat aipatu nahiko nuke:

Artikulu eta irudien aukeratzearen berandutzea, horrek euskarazko Wikipediari ematen dion utzikeria edo itxura txarraren irudiaz.

Batzuentzat hau esatea gehiegikeria dela edota garrantzirik ez duela eta horrek geure Wikipediaren funtzionamendu orokorrari kalterik ez diola egiten iritzi izango dute eta iritzi hori ulertzen dut, baina ez da nirea.

Niretzat Wikipediaren Azal Nagusiak edozein hizkuntzetako Wikipedia batean berebiziko garrantzia du: Wikipedia entziklopedia bat den einean produktu bat da, entziklopedia askea, denon onurarako, irabazi ekonomikorik gabea, etab, etab... bai, baina produktua, diruaren truk ez noski, baina ertokizunean lankide gehiago erakarri nahi baditugu, dohako jakintza produktu euskaltzale eta batez ere erakargarri gisa saldu behar dugun produktua. Azal Nagusia norbait bertara iristean begietatik sartzen zaion lehenbiziko gauza eta batez ere sentsazioa dela uste dut. Nor ez da sartu halako edo holako Wikipedietan eta Azal Nagusia ikustearekin pentsatu, Wikipedia honek itxura ona, serioa eta landuarena dik, kalitatezkoa zirudik, edota Wikipedia honek Azal Nagusia kriston itxura kutrea zaukak, hemen azkeneko denboraldi luzean ez duk inor ibili.

Adibidez, beste Wikipedia bateko erdal lankidea banintz euskarazko Wikipedian sartu eta lastero astea hasi eta atal horiek oraindik hutsak daudela ikusita izango nukeen lehenbiziko irudipena erakargarritasun gabezia, utzikeria, fundamentu eskasa edota atalak egoki eta eraginkortasunez kudeatzeko plangintza kaskarrar genukeela litzateke. Kontuz, ez dut inork gaizki hartzerik nahi, euskaraz tutik jakin ez eta geure Wikipedian sartzen den norbaitek izan dezakeen sentsazioa neutraltasunez deskribatu nahian nabil baizik.

Nire iritziz arazo honi zirt-zart konponbide azkar bat eman behar zaio: gauzak ongi egin behar badira, ongi egin, bozketa eta artikulua eta irudia aukeratzeko eta kalitate prozedura eta urratsak zorrotz jarraitu eta guzti hori bai, baina horri bezainbesteko garrantzia ere artikulua eta irudia jada gutxienez aste bat lehenagotik aukeratuak egoteari emango nioke, epe edo neurri horrekin ia astero dugun hutsune edo arazoa ekidinez. Gaia edo arazoa hortxe planteatuta uzten dut, nahi duen orok eztabaidatu edota konponbideak proposatu ditzan. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:49, 11 urtarrila 2016 (UTC)

Ados nago komentatzen duzun arazoarekin. Dena den, ni naiz lehena ez diodana gai honi behar besteko garrantziarik ematen... --Janfri; bai esan? 14:25, 11 urtarrila 2016 (UTC)
Ni ere ados nago. Asteko argazkiari dagokionez, ez dut askorik lagundu ahal izango (argazkien kalitatea epaitzen ez baitakit), saiatuko naiz asteko artikuluarekin laguntzen (lehen ere aritu nintzen, baina nekagarri egiten zait, dagoeneko aski lan izaten baitut asteko herriarekin). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-12, 18:23 (UTC)
Bai, beno, norbaiti atal horien ardura ematea baino nire proposamen zehatza irudi aukeratua aste bateko epeaz jada aukeratua egotea da, eta ez orain bezala igandean bertan, bestela askotan, eta normala denez, igande-astelehen gauerdian, asteburu amaieran eta lan aste hasieran, aldaketa hori egiteko ez da inor egoten, eta maiz aztelehen osoa atal horiek ezer gabe egoten dira, abuztua ez aipatze arren, aste osoz hutsak egon ziren, ikus 2015eko irudi nabarmenduen artxiboko abuztuko lehenbiziko bi asteak, 31-21. asteak: HUTSAK.
-Euskaldunaa (eztabaida) 15:37, 13 urtarrila 2016 (UTC)
Kaixo! Barkatu lehenago eman ez badut niri iritzia gaia honen inguruan. Denboraz larri ibili naiz eta horrez gain, gaia niretzat interes handikoa izanagatik, ez nuen iritzi edo konponbiderik eskaintzeko. Euskaldunaa eta Joxemairen arteko eztabaidek ordea, zenbati gogoeta finkatzeko balio izan zaizkit. Nik zera egitea proposatuko nuke:
Berezitu ondo zer diren, batetik, nabarmendutako artikuluak, hau da, prozedura baten bitartez, kalitatezkotzat hartzen diren artikuluak. Horiek dira, nolabait esateko, geure altxorrak eta erakusgarri izango denaren harrobia.
Eta bestetik, badira azalean, astero-astero, nabarmendu bezala erakusgai jartzen ditugun azaleko artikuluak . Nere iritziz, artikulu hauek nabarmenduen artean aukeratu behar dira, nahiz eta errepikatu. Honekin bat nator Joxemairekin.
Orain dugun bozketa sistema oso nahasgarria iruditzen zait. Berez, ez da sekula bozketarik gertatzen. Bereiziko nuke, beraz, alde batetik artikulu nabarmenduen errepertorio hori, eta asteko argazkiekin egiten dugun bezala, bozketa bat irekiko nuke non artikulu batzuk hautagai gisa jarriko genituzkeen, eta bozketen bidez, agerpen hurrenkera aukeratuko genukeen. Horrela, argazkiekin bezala, nahiko aurrerapenaz jakingo genuke zein nabarmendutako artikulu (kalitatezkoa) jarriko genuke azalean hurrengo astero. Euskaldunaa, Galiziako eredua aipatzen duzu nonbait, baina lotura ez dabil. Edonola ere, horrelako sistema batek bermatuko luke astelehenetan (abuztuan emandako irudia lotsagarri xamarra izan zen) azaleko artikulurik gabe ez agertzea.-Xabier Cañas (eztabaida) 17:29, 1 otsaila 2016 (UTC)

Hori da ideia, Xabier: Igandeko gaueko 23:59etan asteko artikulua eta irudiaren atalak hutsak edota iraganeko artikulu eta irudia nabarmenduak berriz ere errepikatzea saiestu beharko litzatekela iritzi dut, hori bermatzen duen edozein prozedura, bozketa, sistema, aldaketa edo dena delakoaren alde nago. Azal Nagusia lantegi bateko produkzio lineatzat jotzen dut, ez du hutsune eta etenik izan behar, euskarazko Wikipedia Azal Nagusiak dinamikoa izan beharra du (bada berez gainontzeko ataletan), muntaia-kate batek bezala: astea amaitzear dela, dena prest, jada aurrez asteko nabarmendutako artikulu eta irudiak prest eta txantiloiak gauzatuak egon beharko lukete. Ez igande-asteleheneko ordu txikitan oraindik artikulu edo irudi aukeraturik gabe gaudelako, gauzak erdipurdika, presaka edota prozedurarik jarraitu gabe (horretan Joxemairekin bat nator) eginez, horrek berehala hutsunea bete eta etenik egon ez dadin artikulu nabarmenduak inongo bozketarik gabe jartzera derrigortzen baigaitu. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:05, 1 otsaila 2016 (UTC)

Kontua da muntai-kateak ezin duela bermatu astero kalitatezko artikulu berri bat izatea, eta are gutxiago, urtean 52 berri ekoiztea. Bi aukera ditugu: errepikatzea ala kalitate maila jaiste bestela onargarriak ez liratekeen artikulu batzuei tokia egiteko. Nere iritziz, kalte gutxiago egiten digu errepikapenak nabarmendutako artikuluen maila jaisteak baino. Nahi baino gutxiago izanagatik, nabarmendutako artikuluak badira nahikoak erabiltzaileak (ez agian lankideak) errepikapenekin ez nekatzeko. Hau nire iritzia da.

Bestelako kontua da errepikapen hori antolatzea, denboraz aukeratzea, eta azaleko erakusleiho hori txukun edukitzea. Artikulu nabarmenduen zerrenda ireki bat egingo nuke bozkatzeko, argazkiekin egiten dugun bezala. Bozkatuenaren hurrenkeraren arabera sartuko nituzke dagokion astean, agian asteko itzulpenean egiten den bezala. Azalean agertutako artikulua ezingo litzateke berriro bozketan sartu, gutxienez, datorren urtera arte. Zer iruditzen? -Xabier Cañas (eztabaida) 18:47, 1 otsaila 2016 (UTC)

Beno, urte osoko 52 arteetako artikulu eta irudi nabarmenduak takada batean aukeratua beharrean, edota orain arte bozketan aste bereko artikulu edo irudi nabarmenduak aukeratua beharrean, hemendik 2 astera (epe aske baten adibidea jartzearren) asteko artikulu eta irudi nabarmenduak zein diren aukeratu daitezke, horrela 2 asteko epearen koltxoiaz orain ditugun hutsune edo etenak saiestea ahalbideratzen duen beste aukera bat dela ere uste dut. Ez dakit ongi azaldu naizen: Alegia, astero bozketan aukeratuak diren asteko artikulu eta irudi nabarmenduak aste horretan bertan Azal Nagusian argitaratu beharrean, argitarapena aste betez atzertau, eta bi asteetara argitaratzea.
-Euskaldunaa (eztabaida) 21:35, 1 otsaila 2016 (UTC)

Vikidiaren izenean[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, lagunok. Pena dut datorren ostiral honetan izango den ospakizunera joaterik ez dudala izango Vikidiaren berri zuzenean eman ahal izateko. Espero dut noizbait aukera izatea Wikipediaren euskal komunitatea osatzen dutenekin egoteko. Nolanahi, oraingoz esan beharra dago Vikidia proiektua oso txikia dela, ekimen guztiz pertsonala izan dela eta oraingoz bi pertsona baino ez gabiltzala ahal dugunean ekarpenak egiten; zorionez, Vikidia frantseseko jende zoragarri baten laguntza izan dugu interfazea eta azala garatzeko, zeren nik neuk ideiarik ez baitaukat horretaz; arazo handiak ditugu oraindik sarreren diseinu erakargarria lortzeko (txantiloiak egiten eta abar, oraindik ez dut ikasi, edo oso gutxi ikasi dut). Proiektuan sinesten dut eta lanean jarraitzeko prest nago, nahiz eta profesionalki ez nagoen egoera onean horretarako; baina, noizbait Vikidia indartuko bada, jende gehiagoren partaidetza eta lankidetza beharko dugu, bereziki Wikipedien funtzionamenduan trebezia maila ona duen jendearena. Biziki eskertuko nizueke esku bat botatzen badiguzue, tarteka edo nahi duzuen bezala. Norbaitek interesa badu, jar dadila harremanetan nirekin. Eskerrik asko. --Koldo Biguri (eztabaida) 09:45, 12 urtarrila 2016 (UTC)

Espainia eta Frantziako udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beno, egun batzuk lanean egon ostean "bukatu dut" (ze hau ez da inoiz bukatzen eta bota oraindik gauzak aldatzen ari da) Frantzia eta Espainiako udalerrien infotaula berritua. Hainbat gauza automatizatu ditut, adibidez biztanleria, biztanleria piramidea (Frantzian) eta sexu banaketa. Alkateak ere orain automatikoki jartzen ditu eta Espainiaren kasuan alderdi nagusiekin ere kategoriak sortzen ditu, mapak eta halakoak automatikoki jaitsiz kategoria horietan. Ez dakit infotaula mota honetara (politagoa, nire ustetan) joan beharko ginatekeen Euskal Herriko udalerrietan ere. Ni hasiko naiz mendietako infotaulak gaurkotzen, adibidez. Gauza asko automatizatzeko aukera dago eta horrek erraztasunak ematen dizkigu mantenuan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:43, 12 urtarrila 2016 (UTC)

Kaixo. Gustatzen zait, baina jasan ezin dudana da taularen izenburua gainean agertzea, taulatik kanpo. XD Ezin al zaio kutxatxo bat egin inguruan?
Bestalde, ni ere egon izan naiz begiratzen ea nola aldatu Euskal Herriko udalerrien infotaulak, baina batez ere kokapen mapa automatikoak sartu ahal izateko, espainierako wikipedian daudenak bezalakoak. Aurkitu dudan arazoa da Euskal Herriko udalerrietako artikuluetan koordenatuak {{koord}} txantiloiaren bidez sartuta daudela, ez koordenatuen zenbaki bakoitza banaka. Egongo al da aukera kokapen mapa automatikoak sartzeko, artikulu bakoitza ukitu behar izan gabe? Ikusi dut norbaitek Bilbo artikuluan {{Eraikin kokapen}} txantiloia erabili duela, baina ez nau konbentzitzen eta gainera galdu egiten dira jatorrizko koordenatuak.--Assar; (erantzun hemen) 17:44, 12 urtarrila 2016 (UTC)
Iepa! Bai, sar daiteke barruan... ez dakit, horrela gehiago gustatzen zitaidan. Nahi baduzu bozketa egiten dugu ;)!. Bestetik bai, posible da automatikoki agertzea infotaula, Wikidatan baldin badago, adibidez. Berez nahiko erraza da atal hori inplementatzea. Nahi baduzu ni joango naiz EHko infotaula berria egiten, eta sartzen ditugu elementu gehiago. Eta sartuko dut EHren kasuan izenburua kutxa barruan! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:08, 12 urtarrila 2016 (UTC)
Zuk hasitako lanarekin jarraitu dut Arabako udalerrien infotaulan, oraindik amaitu gabe dago.--Assar; (erantzun hemen) 09:12, 14 urtarrila 2016 (UTC)
Ondo, edozein duda, esan lasai. Ez dakit, egia esan, EHko infotaula bakarra sortzea ez ote den errazagoa, eta bakoitzan probintzia sartzea. Baina beno, behin lana egiten hasita... -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:32, 14 urtarrila 2016 (UTC)

Basque Country report - Iurretapedia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Besterik gabe aipatzeko GLAM buletinean iruzkin txiki bat, ingeles "alternatiboan", egin dudala Iurretapediako esperientziaren inguruan, eta argitaratu dutela! Hor gaude, Basque Country report! Iurretapediari buruzko emaitzak kontsultatzeko, ikusi hemen. Animo txantiloietan eta kortxeetan artean borrokan dabiltzan goiko bizilagunentzat! --Xabier Cañas (eztabaida) 17:56, 12 urtarrila 2016 (UTC)

Wikidatarekin lotu beharreko Txantiloi eta Moduluak[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Edgars2007 lankideak honako zerrenda hau egin du Wikidatarekin konexiorik ez duten txantiloi eta moduluekin. Eskuz egin beharreko lan luzea da, baina merezi duelakoan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:32, 14 urtarrila 2016 (UTC)

Txantiloien automatizazioarekin laguntza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Atzo arratsaldeko poteoan baten batek galdetu zidan nola lortu txantiloietan informazio automatizatua agertzea eta nola lotu Wikidatarekin. Manual txiki bat idatzi dut hemen: Laguntza:Txantiloien automatizazioa. Momentuz zerbait sinplea jarri dut, baina gustatuko litzaidake zuek galderak egitea bertan, eta nik erantzuten saiatuko naiz. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:12, 16 urtarrila 2016 (UTC)

Lan ona!! Herrialdeekin ere gauza bera egin daiteke? Estatuburu eta lehen ministroen izenak, biztanleria, eremua...--An13sa 13:17, 16 urtarrila 2016 (UTC)
Bai noski! Baina estatuen kasuan errazagoa da zuzenean datu hori wikidatatik hartzea, nik uste. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:09, 16 urtarrila 2016 (UTC)
 :-* --Janfri; bai esan? 00:03, 17 urtarrila 2016 (UTC)
Eskerrik asko, Theklan! Asteburu honetan liatu xamar nabil baina astean zehar saltsatuko dut.-Xabier Cañas (eztabaida) 08:05, 17 urtarrila 2016 (UTC)

Automatizazio ia osoa duen txantiloi bat ikusi nahi baduzue, {{Italiako_udalerri_infotaula_automatikoa}} egin berri dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:58, 17 urtarrila 2016 (UTC)

Looks good, Theklan, eskerrik asko, ea probetxua atatzen diogun! -Iñaki LL (eztabaida) 21:16, 18 urtarrila 2016 (UTC)
Gaur arte ezin izan diot kasu gehiegirik egin honi. Saiatuko naiz Valoniako eskualdeko udalerrietarako bat egiten. Taula prestatua izatean, abisatuko Theklan. Lan ederra! -Xabier Cañas (eztabaida) 15:55, 24 otsaila 2016 (UTC)

Italiako udalerriak (eta Alemaniakoak)[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Beno, egia esan hemen kontsultatu behar nuen egin aurretik, baina nahiko emozionatu nintzen atzo eta ti-ta jarri nuen bota egiten. Italiako udalerri guztietako artikuluak ari naiz sortzen, txantiloi automatiko batekin. Wikidatatik hartzen ditu datu asko, beste batzuk txantiloi sistema konplexu xamar baten bidez. Egun batzuetan artikuluak osatu gabe bezala egongo dira, Wikidatarekin lotzen diren artean. Hemen daude oraindik Wikidatarekin lotu ez diren artikulu berriak. Gazteleraz eta ingeleraz ez da informazio askoz gehiago ematen udalerri bakoitzean, beraz hasiera gisa nahiko artikulu txukuna delakoan nago.

Pentsatzen ari naiz sistema bera erabiltzea Alemaniako udalerrietarako, baina ziurenik aste batzuk beharko ditut datubaseak lortu eta zerbait txukuna egiteko. Gaizki baderitzozue, esan lasai. Eta norbaitek Alemaniako udalerriekin hasiko nahiko balu botekin eta txantiloi automatikoekin esperimentatzen, esan dezala eta saiatuko naiz laguntzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:53, 17 urtarrila 2016 (UTC)

Italiakoak sortzen bukatu dut. Oraindik 1.634 geratzen dira Wikidatarekin lotzeko, baina gaur egunean zehar gertatuko dela espero dut. Alemaniakoa ikertzen egon naiz eta nahiko erraza litzateke artikuluak sortzea. Hori bai, 11.200 bat artikulu lirateke. Horrek 240.000 artikulurekin jarriko gintuzke, eta ez dut uste sakonera 23tik jaitsiko denik. Averlak artikuluan egin dut froga bat txantiloiarekin, eta informazio antzekoa jar daiteke artikuluan erraz. Ingelerazkoan (en:Averlak) ez dago askoz informazio gehiago, egia esan. Bozketa bat egingo dugu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:26, 18 urtarrila 2016 (UTC)
Ez nuke Olentzerori opariak eskatzen dizkion mukizu mainontzi baten itxurarik eman nahi...
Baina galdetzea librea denez: Irlandako udalerri guztien artikuluak bot bidez sortzeko aukerarik ba ote dago? Ez da oso herrialde handia eta jada neuk Munster probintzia osoko eta Galway konderria eta Donegal konderriko udalerri guztien artikuluak eskuz eginak dauzkat.
Bestalde, edozein gaiei buruzko artikuluak bot batekin sortzeari buruzko edozein bozketetan nire erantzuna baiezkoa da, betiere gutxiengo sakontasun duin bat mantentze aldera: Jo dezagun 15. Ondoren, guztiok artikuluak eskuz sortuz, txerritxoari, euskarazko Wikipediari alegia, bazka eman eta berriz ere sakontasun maila areagotu dezan.
-Euskaldunaa (eztabaida) 08:40, 18 urtarrila 2016 (UTC)
Posible da udalerri guztien datu minimoak (azalera edo/eta biztanleria akaso) dituen Excel fitxategi bat eskuratzerik balego. Ikertuko dut, ze ziurenik Ipar Irlanda aparte bilatu beharko litzateke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:42, 18 urtarrila 2016 (UTC)

Milesker, Theklan. Barkatu lana emateagatik, bere garaian botaren gaia ikasten saiatu nintzen, baina informatikako oinarrizko ezagutzak bakarrik dauzkat eta sekulako nahas-mahasa egin zitzaidan. -Euskaldunaa (eztabaida) 08:50, 18 urtarrila 2016 (UTC)

Aupa! Aupa Theklan, ni Euskaldunaa dioen moduan, beti nago boten alde baldin eta gutxiengo bat baldin badute. Eta zoritxarrez niretzat, informatikari buruz oinarrizko kontzeptuak besterik ez ditut menperatzen. Beraz, aurrera botarekin eta eskerrik asko! Ondo segi. —Aurreko iruzkin sinatugabea Oraina (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-01-18, 10:34).
Ni ere, gutxieneko informazio multzo bat ematen bada, lan errepikakor eta aspergarri horiek botarekin egitearen alde (eskerrik asko, Theklanǃ). Hori bai, zatika egin behar delakoan nago. Ulertzen dut Theklanen emozioa, hainbesteko ahaleginarekin sortutako kodea ondo dabilela ikusita, baina gauzak txukun samar egin behar dira: lehenik herrialde bateko udalerriak osatu, bigarrenik udalerri horiei dagozkion txantiloi eta kategoria guztiak sortu, eta gero jarraitu beste herrialde batekin. Herrialde bat baino gehiago batera egiten baditugu, artikulu mordoa izango dugu itxura kaskarrarekin. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-18, 13:28 (UTC)
Ni ere Xabier Armendaritzek esandakoarekin erabat ados. Gartxoak (eztabaida) 2016-01-18, 12:31 (UTC)
Iepa! Guztia dut plan baten barruan, bai. Orain kategoriak ordenatzen joan behar naiz, eta botarekin ere aldaketa batzuk sistematizatzen, artikuluak hobe gera daitezen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:48, 18 urtarrila 2016 (UTC)

Italiakoekin egin beharrekoaren zerrenda bat jarriko dut hemen. Norbaitek laguntzerik badu, primeran!

  1. Kategoria:Ko_udalerriak orrialdean dauden artikulu guztiak (1.659 oraintxe) Wikidatarekin lotu gabe daude. Batzuk ez direlako lotu (batek daki zergatik) beste batzuk argipen orriekin edo lotu direlako. Guztiak eskuz lotu behar dira dagokion artikuluarekin.
  2. Probintzia bakoitzeko kategoria sortu eta errebisatu behar da, ingelerazkoan dauden artikulu kopuru bera dagoela ikusiz.
  3. Dagoeneko zeuden herri eta hirien artikuluak moldatu beharko lirateke, txantiloi berria jarrita. Gainera berkategorizatu behar dira, lehenago eskualdeka zeudelako eta orain probintziaka egin beharko genituzkelako.

Beraz norbait animatzen bada, primeran! -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:29, 19 urtarrila 2016 (UTC)

1.190 geratzen dira! Kategoria:Ko_udalerriak -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:08, 19 urtarrila 2016 (UTC)
Saiatuko naiz laguntzen, baina 2016rako asmo on moduan (pila bat dira eskuz egiteko).--Marklar (eztabaida) 19:29, 19 urtarrila 2016 (UTC)
Gaur ia 500 lotzea lortu dut. Eskatu dut bot batek egitea, Wikidatan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:37, 19 urtarrila 2016 (UTC)

Beno! Sardiniako udalerrietan aldaketak egitea falta da, baina jada Italiako udalerri guztiak eginak daude, eta probintziak antolatuta: Kategoria:Italiako_udalerriak_probintziaren_arabera. Lana izan da, baina pena merezi duelakoan nago. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:11, 30 urtarrila 2016 (UTC)

Zorionak, Theklan!! Euskarazko Wikipediaren bultzatzaile edo lemazain nagusiaren urrezko domina balego zuri emango nizuke, eta zilarrezkoa An13sari... dudik ez in.
-Euskaldunaa (eztabaida) 19:25, 31 urtarrila 2016 (UTC)
Bai horixe!! -Xabier Cañas (eztabaida) 21:48, 31 urtarrila 2016 (UTC)
Izarra
Euskarazko Wikipediaren lemazain nagusiaren urrezko domina, zuentzat, Theklan & An13sa.

Hamaika telebistan elkarrizketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Hamaika telebistatik idatzi didate, elkarrizketa bat egin nahi dutela. Bilbon litzateke, fisikoki, Hamaika Telebistaren estudioan. Ostirala 22 arratsaldez, astelehena 25 goizez, asteartea 26 egun osoan zehar, 27an posible da... norbait animatzen al da? -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:58, 18 urtarrila 2016 (UTC)

Aupa, Ni ez bada inor animatzen, (telebistan agertzeko hainbeste gogorik ez ditut egia esan) ni neu joango naiz. -Oraina (eztabaida) 11:48, 18 urtarrila 2016 (UTC)
Oraingoz ez dugu gure artean wikilari telegeniko arrakastatsurik, wikilari berriak dozenaka erakarriko dituenik...
 ;-).
Beraz, elkarrizketa egiteko moduan baldin bazaude, primeranǃ Eskerrik askoǃ --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-18, 14:36 (UTC)
Bidalidazu korreoz (nire izenaren bukaeran dagoen sobreari emanez) zure kontaktua (telefonoa edo) eta pasako diet. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:47, 18 urtarrila 2016 (UTC)
Yes check.svg Egina. Aupa Theklan. Euskal Wikilari Elkarteko e-postan erantzun dut. Bertan dago nire telefono zenbakia. Arazoren bat izanez gero, idatzi txokora berriro. -Oraina (eztabaida) 11:38, 19 urtarrila 2016 (UTC)
Ez dut horrelako korreorik jaso, beraz zure posta elektronikoa eman diot. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:12, 19 urtarrila 2016 (UTC)
Yes check.svg Egina. Aupa wikilariok. Elkarrizketa egin dut eta badirudi ostegunean 22:00tan emitituko dutela. Ez dut uste telegenikoa naizenik baina beno, ea wikilari berriak animatzen badiren. Hori bai, Aneri esan diodan moduan eta berak aitortu duen moduan Bizkaian eta Araban telebista hau ez da oso ondo ikusten. Arazo teknikoak (gehienbat arazo ekonomikoak omen dira) tarteko, ganoraz ikusten den lurralde bakarra (hau da, moztu gabe, pantaila beltz jarri gabe...) Gipuzkoa omen da. Beraz, agian giputz pilo bat animatzen da wikilari izatera, nork daki! ;)
Osasuna. -Oraina (eztabaida) 16:32, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Faltza zitzaigua, gipuzkoar gehiago! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:46, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Ikusteko betarik izan ez genuenantzat, elkarrizketa berriz ere botako al dute? Bestelakoan, ikusteko modurik ba al da heuren wegunean edo?
-Euskaldunaa (eztabaida) 17:19, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Aupa Euskaldunaa! Oraindik ez dute eman. Ostegun honetan, 28an da emanaldia. Ondo segi.
Ah, aurreko ostegunean ulertu baidut. Ea ikustea lortzen dudan. Ondo izan.
-Euskaldunaa (eztabaida) 18:47, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Aupa. Telebistan nire burua ikusi eta nahiko txapa eta filosofoa iruditu zait esan dudana, baina zer egingo diogu, ni ez naiz horretara dedikatzen eta... Norbait animatuko al da txapa hori entzun eta gero? Batek daki.-Oraina (eztabaida) 14:49, 29 urtarrila 2016 (UTC)
Hey Oraina, atzo ikusi, dotore! Bakarrik emakumezko wikilariak ere baditugula falta zen borobiltzeko :) -Iñaki LL (eztabaida) 21:04, 4 otsaila 2016 (UTC)

Txantiloi:Alderdi politiko infotaula[aldatu iturburu kodea]

Alderdi politikoen infotaulan logoa bi aldiz errepikatzen da, norbaitek badaki nola konpondu? --An13sa 18:54, 18 urtarrila 2016 (UTC)

Yes check.svg Egina. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-18, 19:44 (UTC)
Arazoa ez da hor bukatu eta ez dago alderdi politikoaren infotaulan bakarrik, hura eta infotaula mota asko egiteko oinarri den infotaula txantiloi orokorrean bi irudi agertarazten dituen aldaketaren bat egina da: Donostiako Zinemaldia, NBA, NHL, NFA, etabarretako infotauletan ere irudia birritan agertzen zen eta atzo konpontzen egon nintzen.
-Euskaldunaa (eztabaida) 20:08, 18 urtarrila 2016 (UTC)
Bai, akatsaren sorburua {{Infotaula}} txantiloian zegoen (beraz, infotaula askori eragiten zion), eta aldaketa hauek eginez konpondu nuen. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-19, 09:44 (UTC)

Earki zeok, eskerrik asko. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:50, 19 urtarrila 2016 (UTC)

2016 WMF Strategy consultation[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Hello, all.

The Wikimedia Foundation (WMF) has launched a consultation to help create and prioritize WMF strategy beginning July 2016 and for the 12 to 24 months thereafter. This consultation will be open, on Meta, from 18 January to 26 February, after which the Foundation will also use these ideas to help inform its Annual Plan. (More on our timeline can be found on that Meta page.)

Your input is welcome (and greatly desired) at the Meta discussion, 2016 Strategy/Community consultation.

Apologies for English, where this is posted on a non-English project. We thought it was more important to get the consultation translated as much as possible, and good headway has been made there in some languages. There is still much to do, however! We created m:2016 Strategy/Translations to try to help coordinate what needs translation and what progress is being made. :)

If you have questions, please reach out to me on my talk page or on the strategy consultation's talk page or by email to mdennis@wikimedia.org.

I hope you'll join us! Maggie Dennis via MediaWiki message delivery (eztabaida) 19:07, 18 urtarrila 2016 (UTC)

Txantiloien koloreak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ditugun txantiloi zahartuak {{Infobox}} txantiloira pasatzen ari naiz, dena txukunago geratzen delakoan eta artikulu geografikoetarako kolore kode bat behar dugula bururatu zait, taxotaulekin dagoen bezala. Nire ustez honakoak izango lirateke atalak:

  • Kontinentea
  • Estatua
  • Lehen mailako administrazioak (erkidegoak, eskualdeak...)
  • Bigarren mailako administrazioak (probintziak, departamenduak, konderriak...)
  • Udalerriak
  • Auzoak

Zer deritzozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:24, 20 urtarrila 2016 (UTC)

Ez dut iritzirik gai horretaz, baina bai galdera batzuk:
  1. Ingeles eta frantses wikipedietan nola diseinatuta daukate gai hori? Alderdi askotan eredugarriak direnez...
  2. Estaturik gabeko nazioak non sartzen dira sailkapen horretan?
  3. Ausaz begiratuta, ikusi dut «Beasain» (Euskal Herriko udalerri bat) eta «Alcobendas» (Espainiakoa) artikuluetan infotaulak kolorez berdinak direla, baina ez, ordea, diseinuz. Berdindu egingo dira diseinuaren aldetik ere? (Orain, infotaularen gaineko izenburua ezberdina dute; azaleraren eta biztanleriaren datuak ez datoz ordena berean; eta abar).
Gainerakoan, artikulu horiei begiratuta, ederrak iruditzen zaizkit biak, eskerrik asko egindako lanarengatik. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-20, 17:19 (UTC)
Nik, ordea, nahiago ditut kolorerik gabekoak, ingeles wikipedian bezala. Nire ustez itxura seriogoa ematen diote. Estatu burujabe eta nazio arteko ezberdintasun ikusteko, ikusi Frantzia eta Euskal Herria artikuluak. Ingelesezko wikipediatik ekarritako infotaula erabiltzen dute. Nik era horretako infotaula aplikatuko nuke administrazio maila guztientzat (estatu, lurralde, eskualde, udalerri...)--An13sa 17:56, 20 urtarrila 2016 (UTC)
Kolore kodea guk ere adostu ahal dugu, beste wikipedia batzuetan beste diseinu batzuk ere badituzte. Ez dakit, hemen egonkortu nahi nuen. Bestetik bai, Espainia eta Frantziako udalerrietakoa ez dago besteetan bezala. Oraintxe egingo dut aldaketa! -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:11, 20 urtarrila 2016 (UTC)

Koloreez gain, nik Euskal Herriko txantiloei goiburuan edo izenburu azpian (orain probintzia jartzen duen lekuan), Euskal Herria ere ipintzea proposatzen dut, alegia, Bretainia, Katalan Herriak, Okzitania edota Korsikako udalerrien infotauletan jartzen duen bezala, baina Ikurrinarik gabe (bereziki Nafarroako "banderen gatazkaren" kasuarengatik). Ez da "patriotismo" lelo batean oinarritu nahia, praktikotasunean baizik, beste herrialdeei heuren herrialdetasun, nazionaltasuna edo dena delakoa ere aitortzen badiogu, zergatik ez gureari ere berdina opa? Gainera, Espainiako Erresuma eta Frantziako Errepublika estatuetan daudela ere argi eta garbi jartzen duenez, horrela ikuspegi edo sentsibilitate guztiak errespetatuko genituzke, Euskarazko Wikipedian behinik-behin Euskal Herria badela onartzen badugu, berdin zait norberak zein "entitate motatzat" duen, orduan guztiz normala litzateke hori ere Euskal Herriko udalerrietan infotauletan ere islatzea, orain nire ustez ez da agertzen. Beno, nik harria bota diat... orain eskua ezkutatzera noak... -Euskaldunaa (eztabaida) 19:21, 20 urtarrila 2016 (UTC)

Ni horren alde ere. Nahi baduzu hasi jartzen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdikoak daude jada gaurkotuak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:27, 20 urtarrila 2016 (UTC)
Niregatik berehalakoan egingo nuke, baina aurretik gai honekiko edozein aldaketa egin aurretik epe bozketa edota ahal den lankide gehienen adostasuna lortu behar dela pentsatzen dut, sentipen eta pentsakeren araberakoa denez, beharbada denok berdin ez pentsatzea gerta litekelako. Oraingoz proposamena eztabaidatu edo bozkatzeko hortxe dago. Aurrera atera ezkero, ni lehenbizikoa aldaketak egiten eskua botatzeko.
-Euskaldunaa (eztabaida) 19:36, 20 urtarrila 2016 (UTC)
Infotauletako koloreei dagokienez, Ingeles Wikipedian begiratuta, ikusi dut:
  1. Infotauletan ez dutela atalen izenbururik jartzen. Konpara ditzagun, adibidez, euskarazko «Gasteiz» eta ingelesezko «Vitoria-Gasteiz». Euskaraz hainbat atalen izenburuak ditugu («Administrazioa», «Kokapena»...) eta horrek alferrik luzatzen du infotaula. Zenbat eta laburrago, hobeto.
  2. Euskal Herriko herrialdeetan, izenburu potoloa (nire ustez, potoloegia) dugu euskaraz (ikus «Araba»); aitzitik, izenburu xumea eta laburra dute ingelesez (ikus «Álava»). Hor ere, alferrik ari gara infotaula luzatzen, nik uste.
  3. Estatu burujabeetan, berriz, Ingeles Wikipediarekin bateratsuago goaz. Ikus, adibidez, «Frantzia» eta «France». Eredu hori guztiz egokia iruditzen zait: edukiari ematen dio garrantzia, alferrikako apaingarrietan galdu gabe.
Beraz, azken eredu hori, orain estatu burujabeetarako dugun hori, geografiako gainerako infotauletara eramango nuke.
Euskal Herriaren aipamenari dagokionez... ez dut ulertzen zehazki non eta nola sartu nahi den. «Bartzelona» eta «Almussafes» artikuluetan begiratuta, ez dut Katalan Herrien aipamenik ikusten infotaulan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-20, 22:33 (UTC)
Iepa Xabier_Armendaritz.
  1. Arabakoaren kasuan oraindik berritu gabe dago. Beste probintziatan jarraitutako eredua proposatzen dut nik, adibidez Novarako_probintzia. Baina oraindik txantiloi asko daude aldatzeke.
  2. Infotauletan atalak agertzearen aldekoa naiz. Lasaiago aurkitzen da edukia. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:06, 20 urtarrila 2016 (UTC)
Nik ere hobeto ikusten dut infotaularen atal bakoitzeko goiburua mantentzea, horrela errazago identifikatzen baitira atalak, nahiz eta infotaula apur bat luzatu. Koloreen araberako sailkapena ere ez zait gaizki iruditzen, eta ez dut uste seriotasunik kentzen dionik artikuluari, koloreen hautaketa ona bada.--Assar; (erantzun hemen) 11:17, 21 urtarrila 2016 (UTC)
Nire arazoa gehiago litzateke kasu batzuetan ez dela ondo irakurtzen testua, adibidez udalerrietarako proposatu duzun testu beltza-atzeko plano bioleta.--Assar; (erantzun hemen) 11:19, 21 urtarrila 2016 (UTC)

Bartzelona eta Kataluniakoetan zehazki ez, bai ordea Ipar Kataluniakoetan: Toluges, Bretainiakoetan: Quimper, Okzitania: Angeville, Korsika: Ajaccio... infotaula horietan Katalan Herriak, Bretainia, Okzitania, Korsika... jartzen duen gisa, proposamena Euskal Herriko udalerri infotauletan "Araba, Euskal Herria" edota "Nafarroa, Euskal Herria" jartzea zen, baina lurralde edo probintziako banderarekin, Ikurrinarik gabe. Honelaxe: Txantiloi:Araba, Euskal Herria edo  Nafarroa, Euskal Herria. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:40, 20 urtarrila 2016 (UTC)

Horrela izanda, ez zait gaizki iruditzen: informazioa gehitzen du eta ez du infotaula luzatzen, ez baitu lerro bat gehiago jartzea eskatzen. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-20, 23:01 (UTC)
Oraingoz aurkako iritzirik ez dagoenez eta inori gaizki iruditu zaionik ematen ez duenez, infotauletan Euskal Herriaren aipua jarriko dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:14, 22 urtarrila 2016 (UTC)
Yes check.svg Egina - -Euskaldunaa (eztabaida) 09:23, 22 urtarrila 2016 (UTC)
Infotaularen goiko aldean Euskal Herria gehitzearen alde, baina behean, egitura administratiboaren atalean, berriro Euskal Herria jartzen du herrialde bezala eta Espainia (estatua) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (erkidegoa) jarri beharko luke, gaur egungo egitura hori delako eta udalerri/eskualde zein beste egituretako infotauletan horrela agertzen delako. --An13sa 14:54, 23 urtarrila 2016 (UTC)

Bai, noski: behean Estatua eta dagozkion azpiegitura administratuboak, baina jada horrela ez al dago ba ala? Nik ez dut ikusten behean herrialdea Euskal Herria jartzen duen atalik, bestela ez nintzateke proposamen hau egiten egongo, gauza bera birritan errepikatzeak ez lukeelako ez hanka eta ez bururuk. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:31, 25 urtarrila 2016 (UTC)

Barkatu, uste dut txantiloiaz konfunditu naizela...

100 bat artikulu "galdu" ditugu[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Atzo gauean 230.150 artikulu genituen, eta hala jasotzen zen ere Wikipedia guztien datuak jasotzen dituen orrialdean. Gaur zerbitzaria erori da (minutu batzuk) eta bueltan 230.050 artikulu inguru genituen. Bitxia egin zait. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:49, 21 urtarrila 2016 (UTC)

Lehengo egunean konturatu nintzen ni ere nire artikuluen kontagailua gaizki zegoela: 616 artikulu sortuta nituen, eta 614 agertzen ziren kontagailuan. Kasualitatea? --Josu (eztabaida) 19:29, 24 urtarrila 2016 (UTC)
Wikipedia guztiei hori bera gertatu bazaie kasualitatea litzateke...
Euskarazko Wikipediari bakarrik gertatu bazaio kausalitatea litzateke.
-Euskaldunaa (eztabaida) 20:13, 24 urtarrila 2016 (UTC)

Eskubideak eskatzeko email ereduak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Haur eta Gazte Literatura proiektuko liburuzainak, Eoregik, proiektuko ilustratzaileekin jarri behar da harremanetan beren obren bat eskaneatzeko eta Commonsen argitaratzeko baimena eskatzeko. Erderazko eredu hauek aurkitu ditugu Commons-en (ingelesez eta gazteleraz), baina ba al dakizue euskarazko ereduren bat ba ote dugun? Mila esker! -Xabier Cañas (eztabaida) 13:00, 22 urtarrila 2016 (UTC)

Nik dakidala, ez. - --Joxemai; (erantzunak) 13:28, 22 urtarrila 2016 (UTC)
Saiatuko naiz itzultzen. Argitaletxeei baimena eskatu nahi diete zenbait libururen azalak Commons era igotzeko. Hor agian bide bat ireki daiteke eta euskal literaturako oinarrizko lanen azalak lortu daitezke -Xabier Cañas (eztabaida) 17:52, 22 urtarrila 2016 (UTC)
Itzulpena erdibitu dezakegu, eta azken bertsioa nik begiratu dezaket, ze iruitzen. Esango didazu. Bestalde, WP-k duela gutxi atera zuen itzultzeko formatua bermatu eta errazten zuen aplikazio bat. Saiatuko naiz hori begiratzen ere, etorkizunerako ere lagungarria izan daiteke. -Iñaki LL (eztabaida) 11:16, 24 urtarrila 2016 (UTC)
Testua itzulita dago c:Commons:Mezu-ereduak baina oharrak itzultzea falta da. Iñaki LL, nahi baduzu falta den zati hori itzuli dezakezu. Bide batez, nik egindakoari begiratu bat ematen badiozu, ba primeran. Mila esker! -Xabier Cañas (eztabaida) 22:18, 24 urtarrila 2016 (UTC)
Aupa Xabier Cañas, non itzuli duzu? Nola heldu txantiloi horretara? -Iñaki LLM (eztabaida) 23:13, 24 urtarrila 2016 (UTC)
Hau da:c:Template:Email templates/Consent/eu. Testuaren barruan dago.-Xabier Cañas (eztabaida) 07:06, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Xabier Cañas, hitz bat aldatu dut, up and ready. -Iñaki LL (eztabaida) 23:30, 27 urtarrila 2016 (UTC)

Bi administratzaileren bot-ek ere administratzaile eskubideak izatea[aldatu iturburu kodea]

Aurreko batean, dagoeneko erabiliko ez diren ehunka txantiloi ezabatu ahal izateko, administratzaile batek bere bot-a (Wikipedian edizioak egiten dituen programa automatizatua) erabili zuen administratzaile kontuaren bitartez. Bota horretarako erabiltzea egokia iruditzen zait, bestela ordu ugari eskatuko lukeen lana bizkortzeko. Wikipediarako probetxuzkoagoa da lan errepikakor horiek boten esku uztea.

Arazoa da, ordea, administratzaile kontutik edizioak egitean, aldaketa berrien zerrendan agertzen direla edizio horiek guztiak (edizioak bot kontu batetik eginez gero, berriz, ez dira azaltzen). Eta hain zuzen ere zerrenda horretan begiratuz antzematen diegu bandalismozko ekintzei, halakorik gerta ez dadin patruilatzen ibiltzen garenok. Hala, bada, boten edizio ugari horiek ezkutatu egiten dituzte bandalismozko edizioak, bereziki bandaloak edizio horiek egiteko wikilari kontu bat sortu badu.

Beraz, nire proposamena da bota gehien erabiltzen duten bi administratzaileen bot kontuei —An13saBot eta TheklanBot kontuei, alegia— ere administratzaile baimena ematea. Horrela, behar duten aldiro hortik egin ahalko dituzte ezabaketa masibo horiek, aldaketa berrien zerrenda ito gabe.

Kontu horien atzean dauden pertsonek dagoeneko administratzaile funtzioa dutenez (An13sa eta Theklan kontuen bidez administratzaileak baitira), hemen Txokoan gainerako wikilariok aldeko iritzia agertzen baduzue, ez dago bozketa egin beharrik, nik uste (baina inork bozketa eskatzen badu, egingo litzateke, hala ere). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-24, 19:24 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde. Nik ezabaketa masiboa behin erabiltzeko asmoa dut aste honetan zehar (ziurrenik asteburuan). 1200 txantiloi zahar izango dira eta aldaketa berriak atala kolapsatuko du... —Aurreko iruzkin sinatugabea An13sa (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-01-25, 08:50).
Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Cañas (eztabaida) 08:08, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Onerako bada eta batez ere eskuz burutu beharreko lan astuna aurrezteko bada, zentzuzkoena alde egotea dela iritzi dut. Euskaldunaa (eztabaida) 09:22, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. ---Oraina (eztabaida) 10:43, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --- ez nekien teknikoki posible zenik ere! -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:18, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Janfri; bai esan? 12:42, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Lainobeltz (eztabaida) 12:49, 25 urtarrila 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Gartxoak (eztabaida) 13:37, 28 urtarrila 2016 (UTC)

Adostasun zabala dugunez (hemen azaldutako iritziez gainera, Joxemairekin hitz eginda, hark ere ez du eragozpenik ikusi), oraintxe eman diet administratzaile baimena bi bot horiei (An13saBot eta TheklanBot). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-26, 10:04 (UTC)

Aurrekoan saiatu nintzen delete.py erabiltzen eta ezin ezabatu... ez dakit arazoa nirea den edo nongoa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:49, 27 urtarrila 2016 (UTC)
Programaren kodea aztertu beharko duzu... zeren eta, erabiltzaile baimenetan begiratuta, garbi ageri da botak eta administratzaileak direla bai TheklanBot (ikus hemen) eta bai An13saBot (ikus hemen). Erregistroetan begiratuta, atzoko 09:57etik (UTC ordua) dituzue bi bot kontu horiek administratzaile ahalmenekin. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-27, 13:20 (UTC)
Ok! Agian lehenago saiatu nintzen. Ikusiko dut! -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:03, 28 urtarrila 2016 (UTC)

Administratzaile eta burokrata hitzentzat hitz berri bat eta neologismo bat.[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Azkenaldian nire buruan bueltan egon diren bi hitz hauei buruz hitz egin nahi dut. Badakit erderetan hitz ohikoak direla eta baita euskeraz ere maiz erabiltzen direla. Agian aldaketa ere ezin da egin. Baina egin ahal bada, beheko bi hitz hauek aldatzea proposatzen dut:

Administratzaile hitzaren ordez, arduradun. "Arduradun" hitz egokiagoa eta euskaldunagoa iruditzen zait gaur egun erabiltzen duguna baino.

Burokrataren ordez, wikigidari. Neologismo honek, nire ustez, argi adierazten du burokrata baten funtzio nagusiena, hau da, wikipedia "gidatu" edo. Beraz "wikigidari" zuzenagoa izan ahal dela uste dut. Zer deritzozue?

Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 14:58, 29 urtarrila 2016 (UTC)

Aupa, Oraina. Dudarik gabe, belarrira oso ederra egiten da wikigidari hitz berri hori. Zorionak asmakuntzagatik.
Hala ere, beste erabilera aproposago baterako gorde beharko genukeelakoan nago. Kanpotik bestela ematen badu ere, administratzaile eta burokraton lan berezia (wikilari jardueraz gainera egiten dugun jarduera berezia, alegia), % 99an, horixe da: administrazio eta burokrazia lana. Hor aritzen gara, orain artikulu bat ezabatu, gero bandalismoa egiteko erabili den IP bat blokeatu, noizbehinka artikuluren bat babestu...
Gurea ez da gidaritza lana. Gurea administratzaile eta burokrata lana da. Nolabaiteko gidaritza baldin badugu, wikilari gisa egiten dugun lanarengatik da. Adibidez, Euskaldunaak, administratzaile edo burokrata izan gabe, askotan hartzen du wikipedia honen estetika hobetzeko gidaritza, eta gehienetan haren proposamenak aurrera ateratzen dira. Hemen norberaren lanak ematen du gidari izateko bidea.
Beharbada, wikigidari hori ohorezkoak baizik ez diren domina potolo horietakoren bat sortzeko baliatu liteke, Ingeles Wikipediaren bidetik... Ez naiz domina mota horren oso zalea, baina txantxak egiteko eta lankidetza giroa sortzeko balio lezake, agian. Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-01-29, 18:16 (UTC)
Eskerrik asko, aipamenaregantik, aixkidia.
-Euskaldunaa (eztabaida) 21:52, 29 urtarrila 2016 (UTC)

Aupa, Xabier Armendaritz. Ulertu eta onartzen dut zuk esandakoa, eta izatez zuk idatzitakoarekin bat nator. Hala eta guztiz, administratzaile eta burokrata hitzak niretzat behintzat, itsusitsoegiak direla aitortu behar dut. Baina beno, agian domina baten moduan balio dute.;) -Oraina (eztabaida) 17:51, 1 otsaila 2016 (UTC)

Edertu nahi baldin bada, errealitatetik gertuago daude wikigarbitzaile, wikizerbitzari edo wikitxukuntzaile. ;) --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-01, 18:11 (UTC)
Beste aukera bat da.-Oraina (eztabaida) 18:28, 1 otsaila 2016 (UTC)

Nafarroa Garaia edota Nafarroako Foru Erkidegoko artikuluaren infotaulako gaztelaniazko izena kentzeari buruzko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Quid pro quo... gauza bat bestearen truk... alegia, bakoitzari berea.

Gaztelaniazko Wikipedian es:Navarra artikuluan euskarazko izen KOOFIZIALA infotaulan ez dutela jartzen ikusi berri dut (es:Álava, es:Guipuzcoa eta es:Vizcaya artikuluetan ez bezala), artikulu hasieran parentesi artean eta hizki arrunt eta etzanez bakarrik.

Hortaz, nire ikuspuntutik, ez du inongo zentzurik euskarazko Wikipediako artikuluko infotaulan gaztelaniazko izena euskarazkoarekin batera mantentzea, ondorioz parekotasuna mantentze aldera eta guztiz justua delakoan, eta artikulua babestua dagoenez, gaztelaniazko izena infotaularen izenburutik kendu eta artikulu hasieran parentesi artean eta hizki etzanez jartzeko proposamena luzatu nahiko nuke.

Bestelakoan, ez dut ezertxo ere gaztelania edota gaztelaniazko izendapenaren aurka, gaztelaniazko Wikipedian euskarazko izen koofiziala infotaulan gaztelaniazko izenarekin batera jartzen dutenean, neu izango naiz lehenbizikoa hemen gaztelaniazko izen koofiziala euskarazkoren pare jartzeko eskatzen. Nire proposamena ez da hizkuntzei buruzkoa, parekotasun edota justua izateari buruzkoa baizik.

Bigarren proposamena, infotaula horren izenburuan lehenbizi Nafarroa Garaia jarri eta azpian Nafarroako Foru Komunitatea jartzea da, biak hizki tamaina eta mota berdinez, Lurralde zehatz hori Foru Komunitatea izan aurretik, 1512etik aurrera Nafarroa Garaia baitzen, eta baita, eta ondoren, 1982 ezkeroztik, Foru Komunitatea, eta ez alderantziz. Horrekin, gaztelaniazko Wikipediari "seguidismoa" egitetik laga (Nafarroa=Nafarroako Foru Komunitatea) eta Nafarroa Garaia infotaularen izenburuan jarriz gaur egun Nafarroa bitan zatitua dagoela nabarmenki adierazten baita (Nafarroa Garaia=Nafarroako Foru Komunitatea / Nafarroa=Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia).

-Euskaldunaa (eztabaida) 01:33, 2 otsaila 2016 (UTC)

Pictogram voting oppose.svg Aurka. Denok — gutxienez batzuk — badakigu zein jarrera duen Gaztelaniazko Wikipediak euskarazko leku-izenekin. Nire iritziz, gure wikian Nafarroako gaztelaniazko izena mantendu behar dugu. Gure lana entziklopedikoa da, ez politikoa, ezta mendeku bila ibiltzekoa. Nafarroak bi berezko hizkuntza ditu eta bietako baten izena kentzea nafar kopuru handi bat mespretxatzea dela iruditzen zait, ez dezagun Gaztelaniazko wikiak bezala jokatu. Erderaz esaten den bezala, no nos pongamos a su altura.--An13sa 08:02, 2 otsaila 2016 (UTC)
Pictogram voting oppose.svg Aurka Uste dut izen ofizialak agertzea ona dela. Bestetik, Espainiako probintzien infotaulak ere moldatu beharko ditugu, ze bertan ez dugu jartzen izen ofiziala goiburuan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:58, 2 otsaila 2016 (UTC)
(Aurreko paragrafoko proposamenaren) Pictogram voting oppose.svg Aurka. Espainiako probintzietarako ez nuke izen ofiziala sartuko infotaulan, saltsa handiegia iruditzen zait. Artikuluko lehen esaldian parentesi artean jartzearekin nahikoa dela uste dut (adibidez orain «Coruñako probintzia» artikuluan dagoen bezala). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-02, 09:09 (UTC)
Pictogram voting oppose.svg Aurka. An13saren antzera, berdin dit Espainol Wikipedian zer egiten duten toponimoen gaian: badakigu horretan eredugarri izatetik oso urrun dabiltzala. Hemen Euskal Wikipedia hobetzeko bildu gara; han gaizki egiten badute, eurentzako kalte, guk lana ahalik eta hobekien egiten saiatu beharko genuke.
Nafarroako Foru Erkidegoaren artikuluarekin zer egin erabakitzeko, gisa bereko artikulu guztietarako bide bat hartu beharko dugu. Eta ikusita Euskal Autonomia Erkidegoaren, Kataluniaren eta Galiziaren artikuluetan hizkuntza ofizial guztietan ageri dela izena infotaulan, egokia dirudi Nafarroako Foru Erkidegoarenean dagoen bezalaxe uztea. Hala ere, nire ustez, kontua ez da hegoaldeko nafar erdaldunei balizko errespetu bat erakustea, An13sak dioenaren haritik, baizik eta gure lanaren hartzaile den irakurle euskaldunari (dela hegoaldeko nahiz iparraldeko nafarra, dela lapurtarra, dela...) albait informazio osatuena, zehatzena eta objektiboena ematea. Bada, autonomia erkidegoen infotaulan, orain dagoen bezala, irakurleak lehenengo begiratuan ikusten du zein diren erkidego horren erdal izen ofizialak, eta egokia iruditzen zait. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-02, 09:05 (UTC)

Proposamen ez onartua. Halere, An13sa, ez da "mendeku" gaia, justua izan eta parekotasuna bilatzen saitzearekin baizik. Hori nire proposamen mezuaren azken aurreko parrafoan garbi utzi dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 11:27, 2 otsaila 2016 (UTC)

Kokapen mapen txantiloia modulu bidez berregin dut, ea ez dudan hankarik sartu[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Kokapen mapen txantiloia aldatu dut eta modulu baten bidez berregin dut. Egia esan, ingelesezko wikipediako modulua hartu eta fusilatu egin dut. Txantiloi hori oso-oso-oso erabilia denez, espero dut ezer hautsi ez izana (begiratu dut kokapen mapak erabiltzen dituzten zenbait txantiloitan eta itxura batean ongi doa dena).

Zergatik egin dudan? Ba batez ere udalerrietako infotauletan irudi-fitxategien bidez ematen diren mapa estatikoak ordeztu nahi ditudalako, eta modulu horrekin errazagoa delako. Demagun udalerri berri bat sortzen dela Nafarroan: ba aldaketa honekin, udalerri guzti-guztietarako mapa estatikoak egin behar izan ordez, azpiko mapa aldatuta nahikoa izango litzateke.

Aldaketa ikus dezazuen Arabako udalerrien infotaula begiratu dezakezue: gauzatxo bat moldatuta, udalerri guztietako mapak aldatu ahal izan ditut. Oraindik ere azpiko mapa aldatzea falta zait -fisikoaren ordez politikoa ipintzea- baina uste dut ondo gera daitekeela. Mesedez, ikusten baduzue aldaketa horrek beste txantiloiren batean kalte egin duela, abisatu mesedez.--Assar; (erantzun hemen) 19:40, 3 otsaila 2016 (UTC)

Begiratzen nabil eta lehen udalerriaren mapa agertzen zen, ez kokapena. Hau da, udalerria bera markatzen zen mapan, ilunago. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:48, 3 otsaila 2016 (UTC)
Bai, Arabaren kasuan lehen mapa bat zegoen udalerri bakoitzeko, eta udalerri osoa ageri zen gorriz markatuta. Orain ingelesezko eta espainierazko wikipediak egiten duten bezala dago, azpiko mapak Arabako udalerri guztien mugak marraztuta ditu, eta udalerria bera puntu batekin dago markatuta. Euskarazko wikipedian ere horixe bera ari gara egiten Espainiako udalerriekin, adibidez begiratu Madril.--Assar; (erantzun hemen) 20:35, 3 otsaila 2016 (UTC)
Kontua da Araban nahiko udalerri korapilotsuak daudela, batez ere lautadan, eta hori galtzen dela orain. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:42, 3 otsaila 2016 (UTC)
Bai, egia da. Nik uste dut udalerrien mapak eginda konpon daitekeela arazoa, adibidez Alangua artikuluan Agurainen udalerrirako agertzen den mapa bezalakoekin. Hala ere, oraindik ez dut begiratu nola sor daitezkeen horrelakoak (udalerriaren marra markatuta) Maperitive erabiliz. Gogoan izan lankide batzuk ez zituztela gogoko horrelako mapak, gaztelaniazko toponimo batzuk zituztelako. Egin nuen Baztangoa Maperitivekin, baina ez dauka udalerri muga markatuta.
Dena den, orduan nik saihestu nahi dudan arazoetako bat izango genuke: mapa bana sortu beharko litzateke udalerri bakoitzerako.--Assar; (erantzun hemen) 21:01, 3 otsaila 2016 (UTC)

Ufaaa... nire iritzi pertsonala da, baina Agurain udalerriko infotaulako Arabaren kokapenmapa ikusi dut eta aurretik zegoena askoz gustokoa dut, koloretsuagoa eta erliebeduran zelako, eta orain jarri berria laua eta gainera udalerrien mugen marrak itsusitu egiten dutela iritzi dut, ez diot muga horiek hain mapa txikian agertzeari inongo praktikotasunik ikusten, goiko munduaren bolan sakatu eta mapa agertzean artikuluaren udalerriak zein lursail eta muga dituen ederki asko ageri baita. Eta estekikoki, haineste marra hain mapa txikian nahasgarriak direla iritzi dut, alegia, probintziaren mugak eta udalerria probintziaren zein kokalekutan dagoen jartzearekin nahiko dela, mapa txiki horrek beste gehiahorako ematen ez duelako, eta lehen esan dudan bezala xehetasun gehiago ikusteko artikuluaren goiko koordenatuen bolatxoko mapa badagoelako. Beste muturrean hiriburuen kokapenmapa berriak daude, nire iritziz zoragarriak, txantiloi:kokapen mapa/Gasteiz erdigunea horren adibide.-Euskaldunaa (eztabaida) 23:36, 3 otsaila 2016 (UTC)

Beno, horixe da, hain zuzen, sistema berriaren abantailetako bat: azpiko mapa erraz alda daitekeela udalerri guztietarako aldi berean, eta ez direla banan-banan aldatu behar. Orain dagoena ez bada denen gustukoa, beste bat egin daiteke. Aurretik zegoena erabil daiteke (orain dagoenaren berdina baina marra meheagoekin, ikusi hemen 2015eko uztailaren 22ko bertsioa); mapa fisikoa erabil daiteke; munduko gainerako udalerrietarako erabiltzen dena bezalakoa izan daiteke, lurraldeaz kanpoko eremua grisez duena (ikusi Praga); OpenStreetMap-en oinarritutako probintzietako mapak egin daitezke; edo beste edozein erabil daiteke. Hala ere, udalerrien kasuetarako ni bai naizela muga politikoak erakusten dituen mapa baten aldekoa.
Orain arte dauden mapek beste arazo bat dute: raster mapak direla, eta batzuetan kalitate txarrekoak. Ikusi adibidez Zuberoako herrietakoak, Ainharbe kasu. Bestalde, gaur egun Commons-en mapa bektorialak hobesten dira (SVG formatukoak), askoz hobeto ikusten baitira eskala guztietan eta errazago aldatzen baitira Inkscape erabilita.
Beste arrazoi bat: oraindik ere badaude mapa ez duten euskal udalerri gutxi batzuk, batez ere Nafarroan. Horien arazoa berehala konponduko litzateke konponbide honekin.
Azken arrazoi bat: munduko gainerako udalerrietarako zein hirietarako, baita Euskal Herrian udalerri mailaren azpitik dauden entitateetarako, horrelako mapak ari gara erabiltzen, nahiz eta entitate horien lurraldea markaturik ez etorri, baizik eta puntu batez adierazita.--Assar; (erantzun hemen) 07:34, 4 otsaila 2016 (UTC)
Adibide gisa, Nafarroa Behereko udalerrien txantiloian azpiko mapa aldatu dut eta mapa fisikoa ipini dut. Ikusi adibidez Donazaharre.--Assar; (erantzun hemen) 07:45, 4 otsaila 2016 (UTC)
Nik orduan eredu bikoitza erabiliko nuke, Cirié bezala. Bestetik OSMn mapa markatuta agertzea ez da zaila, ikusi maparen azpian dagoen "Ikusi OpenStreetMap" lotura, adibidez Aguraingoa honela agertzen da. Eta hori diot, batez ere, Asparrena bezalako udalerrietan ez delako agertzen bere benetako hedadura markatuta. Edo begira Iruraitz-Gauna nola den puntu batekin eta nolakoa den mapa batekin -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:29, 4 otsaila 2016 (UTC)
Ados, bi mapa erabil daitezke. Hala ere, kontuan izan OSMren kasuan duela hilabete izan genuen eztabaida, hemen goian eta hemen. Horregatik esan dut lehen, OSM erabiltzearen kasuan eta gaztelaniazko testuak dituztenak onartzen ez badira, Maperitive bezalako aplikazioekin "mapa mutuak"+"udalerri baten mugak" dituztenak nola egiten diren begiratu beharko genukeela.--Assar; (erantzun hemen) 08:41, 4 otsaila 2016 (UTC)
Kontuan hartu OSMn, Nafarroako kasu askotan eta Ipar Euskal Herrian beti, toponimoak ez daudela euskaraz.--Assar; (erantzun hemen) 08:42, 4 otsaila 2016 (UTC)
Baina begira Gipuzkoa... hor adibidez mapa guztiak daude SVG formatoan eginak. Badakit Igeldorena konpondu bitartean bi mapa ezberdin daudela, baina existitzen dira! -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:06, 4 otsaila 2016 (UTC)

Lehen arazoak, Frantziako udalerri infotaula automatikoan. Adibidez, Château-Thierry.--An13sa 11:59, 4 otsaila 2016 (UTC)

Bai, orokortua da. Ematen duenez ezin dira graduak eman modu dezimalean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:54, 4 otsaila 2016 (UTC)
Frantziako udalerri infotaulen arazoa konpondu dudala uste dut. Bi infotaula desberdin daude, ez dakit zergatik, baina suposatzen dut bata jatorrizkoa zela eta bestea automatikoki sortu zela geroago. Printzipioz, kokapen maparen modulu berriarekin koordenatuen datuak zuzenean wikidatatik hartzen dira, beraz ez da beharrezkoa koordenatuak zehaztea.--Assar; (erantzun hemen) 19:30, 4 otsaila 2016 (UTC)

Aupa, Irlandan, Dublingo barrutiko udalerriak ere desbideratuta agertzen dira, esate baterako begiratu Monkstown (Dublin). -Gartxoak; (eztabaida) 18:38, 11 otsaila 2016 (UTC)

Konponduta, baina arazoa ez zegoen moduluan, baizik eta Dublingo kokapen mapan: latitudearen balio positiboak zituen sartuta, negatiboak izan ordez. Bide batez, txantiloia berregin dut.--Assar; (erantzun hemen) 23:36, 12 otsaila 2016 (UTC)
Kategoria honetan ikusten dut Frantziako udalerri askotan ere akatsa ematen duela. Agian departamendukoak dira gaizki dauden mapak, baina ez dakit ze irizpiderekin jartzen dituen kategoria horretan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:08, 12 otsaila 2016 (UTC)
Kategoria hori hutsik ikusten dut nik...--Assar; (erantzun hemen) 23:08, 12 otsaila 2016 (UTC)
Ba 920 artikulu daude! -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:08, 14 otsaila 2016 (UTC)
Aahhh, bai, gorriz ikusi dut kategoria eta gaizki begiratu dut, uste nuen ez zegoela ezer barruan. Uste dut gehienen arazoak longitude negatiboak balio positiboekin ematearekin zerikusia eduki dezakeela. Begiratuko dut.--Assar; (erantzun hemen) 18:24, 14 otsaila 2016 (UTC)
Hiru arazo ezberdin zeuden: batzuetan da kokapen mapak gaizki dituela datuak. Aldatu dut Meurthe-et-Moselle departamenduko kokapen mapa eta horrekin 500 bat edo jaitsi da. Bretainiakoak ere gaizki zeuden, batez ere Bretainiako mapa agertzen delako eskualderena, eta ez nazioarena. Aldatu dut ere. Espainiakoen kasuan da W = W falta dela. Hau sartuko dut bot batekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:33, 14 otsaila 2016 (UTC)
Kontuan izan orain ez dela derrigorrezkoa koordenatuak eskuz sartzea txantiloian, koordenatuen eremuak ezabatuta ere funtzionatuko luke, betiere wikidatan artikulu jakin horretarako koordenatuak dagoeneko sartuta badaude.
Are gehiago, uste dut oraindik aurrera egokiago litzatekeela koordenatuak ez sartzea artikuluan bertan, wikidatan baizik; horrela, beste edozein wikipediatik ere erabili ahal izango lituzkete.--Assar; (erantzun hemen) 07:30, 15 otsaila 2016 (UTC)
15 artikulu besterik ez dira geratzen kategoria horretan, eta horietan arazoa da artikuluko hiria/eskualdea bere kokapen mapa naturaletik kanpo geratzen dela. Gehienak Hawaiiko hiriak dira (AEBetako kokapen mapatik kanpo geratzen da puntua, horregatik arazoa) edo Krimeako hiriak (Errusiako mapatik kanpo geratzen dira). Beraz, bietako bat: edo kokapen mapak aldatzen ditugu, edo ez diogu kasurik egiten akats horri. Hobe lehena.--Assar; (erantzun hemen) 06:23, 16 otsaila 2016 (UTC)
Hawaiikoa konpondu behar da, beste infotaula batekin. Krimeakoa nik uste Errusiakoa aldatu behar dela, baina koordenatuena nahiko korapilotsua da herrialde handi horietan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:53, 16 otsaila 2016 (UTC)

Hiri orokor infotaula[aldatu iturburu kodea]

Iepa! {{hiri orokor infotaula}} aldatu dut, nabarmen. Arazoren bat ikusten baduzue, komentaidazue, arren! Orain estetika uniformeagoa izateaz gain (beste udalerri infotaulekin egindakoa), atal batzuk ere erdi-automatizatu dira, eduki minimoa emanez bakarrik infotaula sartzearekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:26, 9 otsaila 2016 (UTC)

Zorionak Theklan. Honetan ere, Italia eta Alemaniako udalerrietan bezala, lan bikaina egin duzu eta hobekuntza nabarmena da. Nik arazo bat aurkitu dut: antza denez, taulan dauden erreferentziak ez ditu kontuan hartzen eta aurrerago berriz erabiltzen badira (ref name) errore ematen du. Ikusi, adibidez, Budapest. --Xirkan (eztabaida) 21:41, 9 otsaila 2016 (UTC)
Konpondu dut kasu honetan. Batzuetan bizt_urtea eta beste batzuetan urtea parametroak erabili ditugula ematen du. Agian egonkortzen joan beharko gara, guztiek egitura bera izateko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:28, 9 otsaila 2016 (UTC)
Lan ona! Akatsa antzeman dut banderen eta armarrien lerrokatzean. Adibidez: Almaty, Bixkek eta Sofia. Hutsune arraroa geratzen da.-Xabier Cañas (eztabaida) 21:50, 9 otsaila 2016 (UTC)
Nik nahiko ondo ikusten ditut... zein da arazoa zehazki? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:30, 9 otsaila 2016 (UTC)
Bai, nik ere ondo ikusten dut orain! Kontua da mugikorretik ikusten ari nintzela, eta tamaina, konfigurazioa edo dena delakoagatik, mugikorrean bandera goian ezkerrean geratzen zen eta armarrian, diagonalean, azpian eta eskuinean. Baina ordenagailutik zerro berdinean agertzen da. Niregatik, primeran!!-Xabier Cañas (eztabaida) 03:32, 10 otsaila 2016 (UTC)
Mugikorrekoa ikertu beharko da, orduan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:46, 10 otsaila 2016 (UTC)
Oso ondo Theklan! Asko gustatu zait egitura berria. Zorionak eta eskerrikasko! - Gartxoak (eztabaida) 18:11, 10 otsaila 2016 (UTC)
Aupa Theklan, Eskoziako udalerrien infotauletan ez da Eskoziakoa dela aipatzen, ikusi adibidez Motherwell, nahiz eta iturburu kodean idatzita badagoen. Erresuma Batuko udalerri infotaula-n ordea ondo ikusten da, adibidez Dundee, baina Eskoziako sei hiri baino ez dira Erresuma Batuko hiriak. Beti lana ematen, sentitzen dut... - Gartxoak (eztabaida) 20:49, 20 otsaila 2016 (UTC)

Arabako udalerrien mapa, gaizki[aldatu iturburu kodea]

Badaiako Sierra Bravako Komunitatea ez da udalerri bat, baizik eta Badaia mendilerroan muga egiten duten hainbat udalerrik osatutako komunitatea, udalerri horien jabetzakoak diren lurrak kudeatzeko erabilia. Komunitatea ez da lurren jabe, kudeatzaile baizik. Ikus Arabako katastroko mapa.

Dagoeneko kendu diot Arabako udalerrien txantiloia komunitate horren artikuluari, baina orain darabilgun Arabako udalerrien mapa gaizki dago: zuzendu edo ordeztu behar litzateke. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-10, 10:54 (UTC)

Kontua da, gainera, {{Arabako udalerri aurkibidea}} txantiloian ez dela Badaiako Sierra Bravako Komunitatea ageri; beraz, mapa hori goian esan bezala gaizki dagoela pentsarazten du. Izan ere, bestelakoa den Entzia-Iturrietako Partzuergoa bai, ageri baita hor (eta egoki ageri ere, esan bezala bestelako kasua baita, oker ez banabil).
Ba nik esango nuke bi lurralde horien kasua berdina dela: ez direla udalerriak, ezta udalerri baten menpekoak, baizik eta hainbat udalerriren artean kudeatzen dituztela bertako lurrak.--Assar; (erantzun hemen) 23:41, 12 otsaila 2016 (UTC)
Hala ere, {{Arabako udalerri infotaula}} txantiloia aldatu beharko litzateke, partzuergo horretan ondo funtziona dezan. Hori (eta udalerrien maparena) begiratzerik, Assar?
Bide batez, komunitatearen artikuluan izena aldatzera noa, Arabako aldizkari ofizialean (eta beste zenbait lekutan ere) Badaiako Mendilerroko Erkidegoa euskal izen egokiagoarekin azaltzen baita. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-10, 11:25 (UTC)
Saiatu naiz webgune ofizialetan (udalenak, aldundiarena...) Badaiako Mendilerroko Erkidegoaren estatus ofiziala argitzen, hau da, ea goian esan bezala Arabako udalerrien mapa katastroan ageri den eran jarri behar den ala ez; baina ez dut informazio zehatzik aurkitu. Ea iturri fidagarriren bat jartzerik dugun. Bitartean, testu lauso samarra utzi dut, zehaztasunetan sartu gabe. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-10, 11:41 (UTC)
Aupa. Ez dut uste Arabako mapa gaizki dagoenik. Uste dut katastroko mapa dela gaizki dagoena, Badaiako Mendilerroko Erkidegoa Kuartangoren udalerriaren barruan sartuta marraztu baitute. Errealitatean zuk diozun moduan da, Badaia ez da udalerri jakin batena. Horregatik nik igotako Arabako mapan aparte dago, ez udalerri jakin baten barruan.--Assar; (erantzun hemen) 23:07, 12 otsaila 2016 (UTC)
Eskerrik asko gaia argitzeagatik, Asier. Toki batean begiratu, bestean begiratu, sekulako nahaspila ikusten duen, eta ezin txukundu. «Gasteiz» eta «Kuartango» artikuluetan udalerri horien mugakideez jarritakoa egiaztatuko, mesedez? Ez dakit ondo jartzen asmatu ote nuen. Beharbada, lehen bezala hobeto: Badaiako Mendilerroko Erkidegoa mugakidetzat jarri, eta kito... Zure esku uzten dut, gaiaz nik baino askoz gehiago dakizunez. Konponbidea edozein dela ere, Badaiako Mendilerroko Erkidegoko mugakide guztientzat berdina izan beharko luke. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-14, 22:20 (UTC)

Wikilari egoiliarra: deialdia Haur Liburuaren Dokumentaziogunerako[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Euskal Idazleen Elkartearen bitartez, eta Donostiapedia proiektuaren barruan, Donostia 2016 Hiriburutzaren eta Donostia Kulturaren laguntzaz, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean garatzen ari den Haur eta Gazte literaturaren wikiproiekturako egoiliar baten bila dabil. Deialdia gaur ireki da eta datorren otsailaren 25etan 14:00etan itxiko da. Interesik baduzue edo lan hori gustura egingo duzuen ezagunik baduzue, aurkeztea oso erraza da, nahiko da CV eta motibazio gutun bat bidaltzea. Aurkezteko ez da beharrezkoa izango wikilaria izatea, baina baloratzen da Wikipediaren inguruko ezagutzak izatea.

Deialdiaren oinarriak eta informazio gehiago, Wikiproiektuan bertan. --Xabier Cañas (eztabaida) 09:05, 11 otsaila 2016 (UTC)

Egoiliarra eta ikastaroak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Joan den ostiralean Haur Liburuaren Dokumentaziorako Wikilari egoiliarra aukeratzeko batzordea bildu zen. 16 eskabide jaso dira, dena oso maila onekoak. Azkenean, egoiliar bezala aritzeko Lore Agirrezabal aukeratu da, kazetaria, liburutegi lanetan eskarmentua duena eta Galtzagorri elkarteko kidea. Wikipedian aritzeko ikastarotxo bat jaso ondoren, laster izango dugu Haur eta Gazte literaturaren wikiproiektuan lanean.

Bestalde, proiektu horren baitan, Joxemai hasi da ikastoak ematen Ibon Egañaren Magisteritzako azken urteko ikasleei. Horietako bakoitzak 3 artikulu egin beharko ditu, klaseko lana ere izango direnak, haur literaturako ilustrazio, liburu eta egileen inguruan. Hona hemen argazki batzuk:

-Xabier Cañas (eztabaida) 19:29, 1 martxoa 2016 (UTC)

Jende ugari, argazkiak ikustea poza eta gustua ematen du. Zorionak.
-Euskaldunaa (eztabaida) 13:07, 3 martxoa 2016 (UTC)

Wikidatarekin lotzeko aukera berria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Dakizuenez Wikidata geroz eta gehiago erabiltzen ari gara Wikipedia honetan, batez ere automatizatutako txantiloiak erabiltzerakoan. Aukera handiak ematen ditu, baina oraindik ere teknologia garatzen ari da. Kontua da orain arte euskaraz ez genuen artikulu bati lotura egiten bazion automatikoki txantiloi batek hau moduko loturak genituela: Q:123456789. Hauek ez ziren gure Wikipediarako erabilgarriak, inork ezin dituelako irakurri. Kontua da Lankide_eztabaida:Theklan#Automatic_search_for_similar_items_in_Wikidata hemen erantzun bat dagoela zenbakia ordez testua jasotzeko. Testu hori lotura gorria izango litzateke, baina erabaki behar da lotura gorri horrek zein eredu izango duen:

Nire ustez Edgars2007 lankideak dioen moduan onena hirugarrena litzateke, eta eu etiketarik ez badago orduan lehenengoa. Zuek zer uste duzue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:45, 12 otsaila 2016 (UTC)

Ondo ulertu badut, lotura horren esan nahiko luke Wikidatan dagokion elementuan euskarazkoa etiketa sartzea falta dela. Adibidez, hau: Cospedal. Hori da ezta? Hala bada, hirugarren aukerarekin ados.--Xabier Cañas (eztabaida) 10:05, 12 otsaila 2016 (UTC)
To add a little bit. Those three aren't the only possible solutions, there may be some more. So you could simply decide what do you want, and then we can have a look, is that possible. --Edgars2007 (eztabaida) 10:24, 12 otsaila 2016 (UTC)
Hirugarrena egokia iruditzen zait, ulertu (uste) dudanaren arabera. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 20:02, 13 otsaila 2016 (UTC)
So the best, Edgars2007 would be the third one, yes... -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:07, 14 otsaila 2016 (UTC)
I assume without parenthesis - you want "Foo", not "Foo (bar)". OK. And what should be in case, if there is no enwiki link? Getting first available language wouldn't be very good. Then we can have that Qx link or simply nothing. --Edgars2007 (eztabaida) 17:33, 15 otsaila 2016 (UTC)
Maybe the best option would be es... but it could be Qx without problem. I think that they would be very few cases. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:36, 15 otsaila 2016 (UTC)

OK, I modified a little bit. So the checking is performed in this way:

  1. if there is euwiki link, then put "[[euwiki link|eulabel]]" or "[[euwiki link]]" (if there isn't eulabel)
  2. if there is no euwiki link, but there is eulabel, then put "[[eulabel]]"
  3. if there is enwiki link and no eulabel, then "[[enwiki link|enlabel]]" or "[[enwiki link|custom text]]"
    1. custom text may be "NO LABEL IN BASQUE" + tracking category
  4. the same with eswiki link (3rd point)
  5. if nothing from above is there, then simply "[[QXX]]" + tracking category

Will this be fine? I have only get "Foo" from "Foo (bar)" and you have to translate some strings and then we can go live, I think. --Edgars2007 (eztabaida) 09:11, 19 otsaila 2016 (UTC)

OK, I think, I'm ready. Theklan, you could translate warnLabel and warnLabel2 at the beginning of module and if everything is fine with you, you can replace Modulu:Wikidata with Modulu:Sandbox/Edgars2007. And then the logic in templates should be changed a little bit. --Edgars2007 (eztabaida) 09:59, 19 otsaila 2016 (UTC)
The translation is done! I would thank a bit of help with the logic change, indeed! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:15, 19 otsaila 2016 (UTC)

Wikidatako zerrendak[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Beno, ikusiko zenuten bezala, aukera dago zerrendak egiteko Wikidatako elementuak hartuta. Nahiko korapilotsua da gaia, baina SQL ezagutza pixka batekin gauza ederrak egin daitezke. Bi adibide erakusten dizkizuet:

Ikusten duzuenez bigarrenaren kasuan koadro bakoitzaren artikulua osatu arte Wikidatarako lotura egiten du, ez dugulako euskarazko etiketarik jarrita. Euskarazko etiketa jarriko bagenu orduan lotura euskal izenarekin agertuko litzateke.

Erabilgarria ikusten baduzue, hainbat gairekin egin daiteke antzeko planen bat.-Theklan · Eztabaida · E-maila 14:20, 15 otsaila 2016 (UTC)

Sorry, read the letters SQL and couldn't resist to find out, what's going on here :) Well, WDQ can be used for some simple lists, SPARQL can handle more complex cases. OK, my test edit at Goya's page wasn't very succesfull, but actually, it shouldn't look like that - it should had have normal red links :) Will investigate. --Edgars2007 (eztabaida) 17:31, 15 otsaila 2016 (UTC)
Glad to hear about it! The problem is that the red links points to a link like Qxxxxxxxxx... is to say, worst that pointing to Wikidata. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:37, 15 otsaila 2016 (UTC)
Yes, that kind of links are pretty useless. --Edgars2007 (eztabaida) 08:39, 18 otsaila 2016 (UTC)

Beste aukera interesgarri bat: Ander. Kasu honetan bakarrik ditugun artikuluak agertzen dira. Ander berri bat gehitzen dugunean wikidatan "Ander" izena duela agertzen bada artikulua ere agertuko da zerrendan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:56, 17 otsaila 2016 (UTC)

Kaixo Theklan! Kasu desberdinak dira, ezta? Goyaren kasuan, 1769 Zaragozako museoa dago kodearen atzean, ez dago modurik euskal etiketa agertzeko? Bestalde, norbaitek "Zaragozako museoa" (1769ko koadroa) sortu nahiko balu, ez ote du editorea uxatuko? 1768an Q768717, wikidatako "private collection" hainbat hizkuntzatan emana dago, ez museo jakin bat, horrek esan nahi du bilduma pribatu batean dagoela, ezta? (alegia, Zaragozako museoa bezalako parametro bat da). Kontua da nire ustez horrelako kasuetan inork artikulua sortu nahi badu bidea erraztuta ikusi behar duela. Eragozpen hori ikusten dut. -Iñaki LL (eztabaida) 22:10, 17 otsaila 2016 (UTC)
Alegia, beharbada hobeto dela, batzuetan edo askotan, IUCNren_Zerrenda_Gorria#Iraute_egoeren_artikulu_zerrendak linkaren eredua jarraitzea, edo irizpide batzuk zehaztea, noiz bat noiz bestea. -Iñaki LL (eztabaida) 22:12, 17 otsaila 2016 (UTC)
Kontua da teknologia honek Wikidatako "label" erabiltzen duela izena jartzeko. Label horiek jartzen baditugu (hau da, koadro guztien izenak zeintzuk diren), orduan loturak emango dizkigu koadro horietara existitzen badira, eta lotura gorriak ez badira existitzen. Espezieen kasuan ezberdina da, nik label bilatu bhearrean Espezie Izena eremua jartzeko esan diodalako. Eremu hori espezieetan existitzen da, baina koadroetan ez, ez delako eremu finko bat. Horregatik Edgars lankidea horren soluzio bila ari da: nola egin euskarazko "label" bat ez badago, ingelerazko (edo zehazten den hizkuntzako) etiketak emateko. Adibidez: Goyaren koadroetan gaztelerazko izena zuzena izan daiteke, edo izen propioak direnean ingelerazkoa (izenak ez baitira aldatzen hizkuntza latinoen artean gaur egun). Ander artikuluaren kasuan ezberdina da: bakarrik ditugun artikuluak jartzeko esan diot. Goyaren kasuan hori egingo bagenu 2-3 koadro baino ez lirateke agertuko zerrendan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:59, 18 otsaila 2016 (UTC)
Ideia tonto bat. Ummm... zelan teknologia hau erabiliz, {{Ogliastrako udalerriak}}-aren antzeko txantiloiak sortu Italiako beste probintzientzat?. Gero, botek dagozkien udalerrietan jarri ditzakete Espainiako udalerriekin egin zen moduan. --Marklar (eztabaida) 19:58, 18 otsaila 2016 (UTC)

Errorea Espainiako udalerri infotaulan: Dentsitatea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Uste dut errorea dagoela Txantiloi:Espainiako udalerri infotaula, Dentsitatea atalean, Undoze Lerda eta Abanto (Zaragoza) herrietan ikus daitekeenez. Uste dut kalkulu-errorea dagoela, kalkulua bera gaizki adierazia edo Wikidatako propietatea behar bezala aukeratu ez delako. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 08:08, 22 otsaila 2016 (UTC)

Bai, aztertu behar! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:38, 23 otsaila 2016 (UTC)

Urte aurkibidea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: txantiloi:urte aurkibidea aldatu dut, eta I. mendearen taula -> txantiloi:I. mendearen taula berrizendatu, lehen mendeko urteen artikuluetan urte aurkibidea erabili ahal izateko (ikus 100 urtea). Momentuz 21 urtetik aurrera erabil daiteke, 0 eta 1 hamarkadetako urteentzat moldaketa gehiago beharko litzake. Asmoa lehen mendeko urteen artikuluetan txantiloi:urte aurkibidea eta Txantiloi:Urtea beste egutegi batean txertatzea. Aldaketa hauek egin aurretik nahiago dut txokoan zer deritzozuen galdetzea. Ondo baderitzozue, txantiloiok txertatzen joango naiz, eta, behin I. mendea bukatuta, k. a. urteekin saiatu. Lanak dirauen bitartean, eta frogak ezer izorratu gabe egin ahal izateko, txantiloia bikoiztu egingo nuke, eta bikoiztutako txantiloian egin aldaketak, hauek ondo doazela ikusi harte. -Lainobeltz (eztabaida) 07:11, 23 otsaila 2016 (UTC)

1-100 urteetan erabiltzeko moldaketa egina, eta txantiloiak urte hauetako artikuluetan txertatuta. Hurrengo pausua: txantiloia K. a. urteetan erabili ahal izateko moldaketak egitea. -Lainobeltz (eztabaida) 09:25, 24 otsaila 2016 (UTC)
Egokia iruditzen zait. Bestalde, aspaldiko urteotan urteen artikuluetan erabili den antolamenduari arazoak ikusten dizkiot: urteen eta hamarkaden aurkibide bukaezin hori hasieran jarrita, urteari buruzko informaziora iristea kosta egiten da. Eta erabiltzaileak informazio horixe bilatzen du artikuluan. Beraz, gainerako aurkibide txantiloiekin egiten dugun bezala, {{urte aurkibidea}} txantiloia urteen artikuluen bukaerara eramatea proposatzen dut. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-24, 09:41 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 10:09, 24 otsaila 2016 (UTC)
Beste aukera bat, mende taula alde batera utzi eta gaztelerazko edo ingelesezkoan darabiltzaten estiloko txantiloi txikitxoago bat egitea da. -Lainobeltz (eztabaida) 14:42, 24 otsaila 2016 (UTC)
Bai, gaztelaniazko eta ingelesezko txantiloi hori askoz ere egokiagoa da, errazago aurkitzen da informazioa, toki txikiagoa hartzen du eta eskuinean eskura baina artikulua inbaditu gabe agertzen da. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-24, 16:17 (UTC)
Beno, ba egin ditut txantiloia kristo aurreko urteetan erabili ahal izateko aldaketak (ikus Txantiloi:Urte aurkibide frogak). Hori bat, estilo eta css kontuetan makal nabil. Urteen artikuluetan mota honetako txantiloia erabiltzeko adostasuna badago, agian horrelakoetan jantziago dagoen norbaitek estilo eta css moldaketa batzuk egin ditzake taularen itxura egokiena lortzeko -Lainobeltz (eztabaida) 21:55, 24 otsaila 2016 (UTC)
Txantiloi:Urtea beste egutegi batean erabiltzen den class="toccolours" klasearekin moldaketa bat egin dut. Honela Xabierrek aipatutako abantailak ditu txantiloiak, eta, nire gusturako behintzat, egoki gelditzen da aipatutako txantiloi horren gainean. Zer deritzozue? (ikus Txantiloi:Urte aurkibide frogak) -Lainobeltz (eztabaida) 16:56, 25 otsaila 2016 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Lan bikainaǃ Pixka bat hobetzeko asmoz, gai berekoak diren lerroak zatitzearen arazoa kendu dut (zabalera finkoa kenduta) eta artikuluaren izenburukoak ez diren urteak erdiko puntuz banandu eta txikiago jarri ditut. Hamarkadekin eta mendeekin berdin egitea falta da, baina orain ez dut astirik; inork egiten ez badu, bihar jarraituko dut. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-25, 22:02 (UTC)

Yes check.svg Egina -Lainobeltz (eztabaida) 22:53, 25 otsaila 2016 (UTC)

Urte aurkibidea txantiloia aldatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Urteen artikuluetan Txantiloi:urte aurkibidea txantiloia erabili ordez Txantiloi:urte aurkibide probak erabiltzea proposatzen dut. Hau artikuluaren eskuinaldean kokatuko litzake, txantiloi:urtea beste egutegi batean txantiloiaren gainean.

Honetarako hurrengo pausuak proposatzen ditut:

1.- Beharrezkoa bada, bozketa, txantiloiaren formatua eta honen erabilpena bera onartzeko.

2.- Aldaketa onartzen bada, aldaketa prozesuan urteen artikuluak ez izorratzeko, hurrengo aldaketa (ahal bada bot batekin, bestela apurka apurka eskuz egiteko prest nago):

1 urteko artikulutik 2029 urteko artikulura:
{{Urtea_beste_egutegi_batean|XXX}}
{{urte aurkibidea}}
katea, beste honegatik ordeztu:
{{urte aurkibide probak}}
{{Urtea_beste_egutegi_batean|XXX}}
non XXX urtea den

3.- Txantiloi:urte aurkibide probak txantiloia Txantiloi:urte aurkibidea berrizendatu

4.- Ahal bada, bot batekin, 1 eta 2029 arteko artikuluetan {{urte aurkibide probak}} katea {{urte aurkibidea}} kateagatik aldatu.

5.- K. a. urteen artikuluak gerorako

-Lainobeltz (eztabaida) 11:04, 29 otsaila 2016 (UTC)

Udalerrien mapak OSM+Maperitive oinarri hartuta[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, berriro nator udalerrien mapen kontuarekin.

Maperitive aplikazioak OpenStreetMapeko datuak erabiltzen ditu norberak nahi dituen estiloak erabilita, nahi dituen datuak erakusteko mapetan. Printzipioz, OSMk erabiltzen duen estilo bera irudikatzen duen arau-multzoa dauka. Horiek moldatzea ez da oso zaila (nahiz eta denbora apur bat behar den arauak nola ezartzen diren ulertzeko).

Probetan aritu naiz eta uste dut zerbait lortu dudala. Iruraitz-Gauna adibidetzat hartuz, bi mapa berdin egin ditut, bata mutua eta bestea euskarazko zenbait toponimo dituena. Ea zer iruditzen zaizuen, eta zein izan daitekeen egokiena. Kontuan izan mapa oso txiki txertatzen bada Wikipediako artikulu batean, testuak ez direla ongi irakurriko. Hala ere, nire ustez hobeto da toponimoduna erabiltzea, nahi duenak handiago ikus baitezake mapa, edo handiago txertatu artikuluetan.

Toponimodun maparen kasuan lan handiagoa eskatzen du, OpenStreetMapeko "name:eu" etiketak erabiltzen baititu, eta Euskal Herriaren kasuan hori ez baita oso erabilia: gehienetan "name" etiketa nagusian sartuta daude testuak, bai euskaraz daudenean zein erdaraz daudenean. Horregatik, toponimodun mapak egitekotan, OSMra sartu behar da (ni hango editorea ere banaiz) eta "name"eu" etiketak sortu.

Hiri, herri eta auzoen etiketak soilik marraztu ditut, ez kaleen, mendien edo beste toponimo batzuen izenak. Horiek denak marraztea mapa gehiegi zikinduko luke eta lan handiegia eskatuko luke "name:eu" etiketak sortzen OSMn.

Mapa hauen beste arazotxo bat litzateke udalerriaren mugak ez direla beti errepideen gainean marrazten, batzuetan azpitik marrazten direla.

Iritzirik?--Assar; (erantzun hemen) 07:00, 24 otsaila 2016 (UTC)

Niri gustatzen zaizkit, egia esan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:13, 24 otsaila 2016 (UTC)
Niri ere bai. Eta aukeran, mapa toponimodunaren alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-24, 09:30 (UTC)
Nik ere gustukoa dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:30, 3 martxoa 2016 (UTC)

VisualEditor News #1—2016[aldatu iturburu kodea]

Elitre (WMF), 19:21, 26 otsaila 2016 (UTC)

Euskarazko Wikipediako Irlandako Atariaren galiziar imitatzaileak[aldatu iturburu kodea]

Gabon, gaur arratsaldean galizierazko Wikipedian gl:Portal:Irlanda atari berria sortzeko euskarazko Wikipedian 2009. urtetik dugun Atari:Irlanda atariko ongietorria eta atalen egiturak, ia atari osoa, goitik-behera kopiatu dituztela ikusi berri dut (irudiak aldatuta), Atari:Irlanda/Azala eta gl:Portal:Irlanda/Benvida adibide garbiena, euskarazko lotura bera ere badu.

Atari horren sortzailea naizen aldetik poztekoa da, behintzat Chairego apc galiziar lankideak heuren ataria sortu eta garatzeko geure ataria eredutzat hartu izana ongi egindako lanaren nolabaiteko harrotasuna ematen baitu. -Euskaldunaa (eztabaida) 20:19, 28 otsaila 2016 (UTC)

Nire wikipedialari "zaletasun" handienetako bat gainontzeko Wikipedietako txokoak eta eztabaidak "espiatzea" denez (beste Wikipedietan gauza on edo praktikoren bat ikusi ezkero euskarazko Wikipedian proposatzeko) eta zalantzarik bazegoen: A Taberna / Cambios de aparencia do Portal:Galicia: "Basicamente o portal está inspirado nos portais sobre países da Wikipedia vasca, cun marco coas cores da bandeira galega...".
- Euskaldunaa (eztabaida) 00:14, 1 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak Euskaldunaa lankideari Irlandako gaiei buruzko lan mardula egiteagatik, eta bertako ataria sortzeagatik! Ez da harritzekoa galiziarrek haien Wikipediarentzat atari hori eredutzat hartzea. --Josu (eztabaida) 12:54, 3 martxoa 2016 (UTC)
Hau da Wikipediaren handitasunetako bat! -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:57, 3 martxoa 2016 (UTC)
Eskerrik asko.
-Euskaldunaa (eztabaida) 13:04, 3 martxoa 2016 (UTC)

Oraintxe ikusten dudanez, bai Irlandakoa, bai eta Atari:Katalunia ere: Portal:Barcelona.
-Euskaldunaa (eztabaida) 17:38, 5 martxoa 2016 (UTC)

Zorionak -Lainobeltz (eztabaida) 17:55, 5 martxoa 2016 (UTC)

Wikimania 2016: call for posters, discussions and trainings[aldatu iturburu kodea]

Hi people,
the calls for posters, discussions and trainings for Wikimania 2016 are officially opened, you can find all the relevant links on the conference wiki:

https://wikimania2016.wikimedia.org/wiki/Submissions

The calls will be closed on March 20.

Posters will be reviewed just to make sure that there aren't things which are too much out of scope. Since we have a whole village we will surely find places to attach them, even if we they will be a lot!

Discussions will be managed by a guiding committee who will work on the wiki to meld all the proposals and suggestions.

Trainings will be reviewed by the programme committee. Please note that we request that each training has at least 3-5 interested attendees in order to be put in the programme.

By the beginning of April we will have a first list of all the accepted proposals.

If you have questions we suggest you to ask them on the discussion pages on wiki, so that everyone will be able to see them (and their answers, of course).

We are looking forward to read your ideas! --Yiyi (eztabaida) 15:23, 29 otsaila 2016 (UTC)

Wikipedia:Panorama-askatasuna Europan 2015[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Aurten, eta batez ere udan, puri-purian egongo den gaia izango denez, euskatazko Wikipediak Wikipedia:Freedom of Panorama 2015 orrialdea eta Freedom of panorama artikuluak euskaratu beharko lituzkela iritzi dut.

-Euskaldunaa (eztabaida) 03:18, 1 martxoa 2016 (UTC)

Zatitxo bat itzuli dut: Panorama-askatasuna Beste pusken bat egingo nuke tarteka. Ez naiz oso trebea itzulpenak egiten, beraz nahiko lana emango dizuet sasi-euskara hori txukuntzen.
Bestalde, uste dut testu hau funtsezkoa dela ere lizentziak ulertzeko: Commons:Licensing. Apurka joan gaitezke itzultzen.-Xabier Cañas (eztabaida) 21:28, 2 martxoa 2016 (UTC)
2015! --Theklan · Eztabaida · E-maila 22:36, 2 martxoa 2016 (UTC)
Niretzat itzultzeko problema handiena wiki sintaxiarekin atzera aurrera ibiltzea da, nahiko lanpetuta nabil eta horrek ematen du kaka gehien, baina Xabierrek o beste inork itzultzen badu nik zuzenduko dut. Behin paragrafoak artikuluko bere tokian jarrita daudela, itzuli ere itzul ditzaket asko ez badira. -Iñaki LL (eztabaida) 18:05, 4 martxoa 2016 (UTC)
Freedom of Panorama 2015 neonek itzuliko dut ahal dudan errazen. -Iñaki LL (eztabaida) 18:18, 4 martxoa 2016 (UTC)
Oops, pasata dago beraz ezer ez. -Iñaki LL (eztabaida) 21:12, 4 martxoa 2016 (UTC)

Artikuluen kontagailua ez dabil[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Konturatu naiz aspalditik artikuluen "bisita kopurua" kontagailua ez dabilela. Kontagailua artikuluaren historialean dago, "bisita kopurua" atalean. Beste Wikipedietan kontagailu horrek ondo funtzionatzen du, eta gainera lehengoaren aldean formatu berria du. Ez dakit zergatik, baina euskarazko Wikipedian ez dute formatu berri hori gaurkotu, eta zaharra ere ez da agertzen. Ondorioz, ez dago jakiterik artikulu batek zenbat bisita jaso dituen. Administratzaile batek konpondu dezake? --Josu (eztabaida) 13:24, 3 martxoa 2016 (UTC)

Non dago hori zehazki? -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:41, 3 martxoa 2016 (UTC)
Orrialdearen [historian], goaildeko taulatxoan, tresnak eta estatistikak atalak dituen taulatxoan. Estatistikak atalean, bisita kopuruak loturak internal server error emoten du. Orrialdea jarraitzen dutenen kopurua aukerak 404 - Not Found errorea emoten du. -Lainobeltz (eztabaida) 15:05, 3 martxoa 2016 (UTC)
Zerbitzu hori bertan behera geratu da. Orain, hemen kontsultatu behar dira. Baina, hori historialean txertatzen ez dakit. - --Joxemai; (erantzunak) 15:32, 3 martxoa 2016 (UTC)
Aldatu dut! Orain pare bat lotura gorriz daude, hala ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:36, 3 martxoa 2016 (UTC)
Barkatu, baina ez dut ikusten bisiten kopurua zuzen agertzen denik. Esaterako, honela agertzen da espainolezko Wikipedian (Numero de visitas) eta modu honetan gurean, artikulu berean (Nitrogenoaren zikloa): Orrialdearen ikustaldi estatistikak. Zeozer gaizki dago. --Josu (eztabaida) 20:11, 3 martxoa 2016 (UTC)
Gauza bitxia. Konturatu naiz beste Wikipedia batzuetan (katalanez eta galegozko Wikipedietan, esaterako) guk daukagun arazo bera dutela ere kontagailuarekin. Ez gara bakarrak, beraz....--Josu (eztabaida) 09:16, 4 martxoa 2016 (UTC)

Zuekin konpartitu nahi dudan esker ona[aldatu iturburu kodea]

Nire eztabaida orrira arestian iritsi zait Wiki Project Med Foundation-en mezu bat, eskerrak emanez Wikipediaren "top medical"en laguntzaile nabarmenetako bat izateagatik. Hona hemen mezua: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:Josu#Thank_you_for_being_one_of_Wikipedia.27s_top_medical_contributors.21

Ohore handia da niretzat euskarazko Wikipediari egin diodan ekarpen apala goraipatzea, eta zuekin guztiekin konpartitu nahi dut nire poza. Ni ez naiz sendagilea, biologoa baizik, baina azken hamar urteotan saiatu naiz era erraz eta ulerkorrean hamaika artikulu idazten mikrobiologia klinikoari buruz, mikrobioek sortzen dituzten gaitz infekziosoei buruz, eta akats fisiologiko, immunologiko, genetiko zein biokimikoen ondorioz sortzen diren gaitzei buruz. Nire ekarpen apala gehien ezagutzen ditudan gai hauetaz izan da. Faltan botatzen dut oinarrizko medikuntzari buruzko artikulu gehiago, baina horrek medikuntzaren adituen lana izan behar duela iruditzen zait. Espero dezagun sortu berri dugun elkartearekin sektore horretara iritsi ahal izatea, eta medikuntza arloan ditugun gabeziak poliki-poliki bete ahal izatea. Zorionak euskarazko Wikipediari, beraz, eta segi lanean!! --Josu (eztabaida) 20:04, 4 martxoa 2016 (UTC)

Pozgarriak dira horrelakoak, baietz? Zorionak! -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:35, 4 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak Josu! Noski baietz, eskerrik asko neurria jarri eta EU WPri distira ematen laguntzearren. -Iñaki LL (eztabaida) 20:53, 4 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak, Josu!! Joango gara bai hutsune horiek betetzen! -Xabier Cañas (eztabaida) 22:28, 4 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:40, 5 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak. -Lainobeltz (eztabaida) 17:56, 5 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak, txo! --Marklar (eztabaida) 19:11, 5 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak, Josu! --Gartxoak (eztabaida) 16:28, 6 martxoa 2016 (UTC)
Bejondeizula, Josu! --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-03-06, 19:50 (UTC)

Completion suggestor[aldatu iturburu kodea]

- User:CKoerner (WMF) (talk) 22:09, 7 martxoa 2016 (UTC)

Antroponimiako gure politikan, jarraibide baten testua hobetzea[aldatu iturburu kodea]

Oraintxe konturatu naiz antroponimiako gure politikan, euskal abizenak Euskaltzaindiak araututako eran ematen ez dituzten euskal herritarren artikuluetan jartzen dugun oharra askoz hobeto idazteko modukoa dela. Orain honela dago:

«

<ref>Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, ''XXXXXXX'' onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>

 »

Proposatzen dudan testu berria:

«
<ref>Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori ''XXXXXXX'' formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan ''YYYYYYY'' idatzi behar dela arautu du. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>

Bi abizenei buruz ari bagara, honela idatziko dugu:

<ref>Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen horiek ''XXXXXXX'' eta ''XXXXXXX'' formekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan ''YYYYYYY'' eta ''YYYYYYY'' idatzi behar direla arautu du. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>
 »

Testu berria argiagoa eta ulerterrazagoa da, informazio gehixeago ematen du (euskal herritar gehienek bi abizen dituztenez, hasieratik esaten digu bi horietatik zeinetaz ari garen; eta euskal abizena dela jakinarazten digu), eta bi abizenak aipatu beharraren kasua ere kontuan hartzen du.

Politika funtsean aldatzen ez denez, baizik eta politika hori hobeto azaltzeko hobekuntza denez, hemen Txokoan eztabaidatu eta bozkatzearekin nahikoa dela deritzot. Hala ere, inork bozketa formala eskatzen badu, hala egingo da. Zuen ekarpenen zain naukazue. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-03-08, 17:20 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde Berria argiagoa iruditzen zait. -Lainobeltz (eztabaida) 18:00, 8 martxoa 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Marklar (eztabaida) 20:00, 8 martxoa 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Josu (eztabaida) 20:51, 8 martxoa 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Cañas (eztabaida) 21:41, 8 martxoa 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Gartxoak (eztabaida) 21:50, 8 martxoa 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Euskaldunaa (eztabaida) 23:17, 8 martxoa 2016 (UTC). Gaur goizean Jose Yarnoz iruindar arkitektoraren artikulua sortzerakoan arazo hori sortu zait, Jose Yarnoz edota Jose Iharnotz? Lehen kasua aukeratu dut.
Pictogram voting support.svg Alde - --Joxemai; (erantzunak) 06:59, 9 martxoa 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Oraina (eztabaida) 11:56, 9 martxoa 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-03-11, 12:35 (UTC)

Adostasun zabala dagoenez, txertatu dut testu berria dagokion tokian. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-03-11, 12:35 (UTC)

Tira, berandu heldu naiz. Oharrarekin ados. Hala ere, norbaitek argitu badiezadake, gaztelaniaz idazten duen norbaiten abizena, euskal abizentzat hartzen denean (eta pertsonak ezer esan ez badu), automatikoki euskal grafiaz idazten dela ulertzen dut, bai? Ala berak idatzi bezala uzten? -Iñaki LL (eztabaida) 18:00, 11 martxoa 2016 (UTC)

Machine translation support enabled today for Content Translation[aldatu iturburu kodea]

Hello, machine translation support for Content Translation (beta feature) has now been extended and enabled for users of Basque Wikipedia using Yandex. It can be used when translating Wikipedia articles into Basque with Content Translation. To start using this service, please choose ‘’Yandex.Translate’’ from the ‘’Automatic Translation’’ dropdown menu that you see on the sidebar after you start translating an article. Please note, machine translation is available from all the languages that are supported by Yandex.Translate, but Content Translation can still be used in the usual manner for translating from all languages, with or without machine translation support.

Wikimedia Foundation’s Legal team and Yandex had collaborated earlier to work out an agreement that allows the use of Yandex.Translate without compromising Wikipedia’s policy of attribution of rights, privacy of our users and brand representation. Since November 2015, Yandex machine translation has been used for articles translated for Wikipedias in 7 languages. Details about Yandex translation services, including a summary of the contract are available on this page. More information about the machine translation services in Content Translation is available on this page. We request you to kindly take a look at these pages.

We have tested the service for use on the Basque Wikipedia, but there could be unknown problems that we are not aware of yet. Please do let us know on our Project Talk page or phabricator if you face any problems using Content Translation. Our message is written in English only and we will be very grateful if the message could be translated in Basque for other users of this wiki. Thank you. On behalf of WMF Language team: --Runa Bhattacharjee (WMF) (eztabaida) 11:49, 11 martxoa 2016 (UTC)

Hau interesgarria izan daiteke, Ksarasola -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:55, 11 martxoa 2016 (UTC)
Bai, Ixa taldean ari gara Matxin itzultzaile automatikoa jartzen, Wikimediatik laguntzen digute, noski. Itzulpen automatikoa da... ez da perfektua, zuzendu behar da dezente... baina oso lagungarria da estekak eta erreferentziak automatikoki beste hizkuntzan ematen dituelako. Niri gustatzen zait, baina besteei... ez dakit, ikusi beharko duzue. Ea lortzen dugun martxoan bertan denen eskuetan jartzea. Ksarasola (eztabaida) 18:32, 11 martxoa 2016 (UTC)
Saiatuko probatzen. -Iñaki LL (eztabaida) 19:24, 11 martxoa 2016 (UTC)

«Cycling race» modulua[aldatu iturburu kodea]

Jérémy-Günther-Heinz Jähnick wikilariak Cycling race modulua ekarri digu Euskal Wikipediara. Oso baliagarria da Wikidatako datuak automatikoki txirrindularitzako orrietan txertatzeko: txirrindulari taldeetako kideen zerrendak (herritartasuna eta jaioteguna zehaztuta), itzulietako etapen zerrendak, etapa sailkapenak nahiz sailkapen orokorrak, eta abar.

Orain arte ikusi diodan eragozpen bakarra da banderen kontua: hemen euskal herritarrei Euskal Herriko ikurrina jarri ohi diegu, baina modulu horrek herritartasun ofizialarena ezartzen du.

Wikilari horrek laguntza eskatu du asteburu honetan moduluarekin probak egiteko. Frantsesa du lehen hizkuntza, eta ingelesez ederki aritzen da. Ni aski deskonektatuta ibiliko naiz (asteburu gehienetan bezala), inor lan horretarako gogoz eta denboraz baldin badabil, jo dezala haren eztabaida orrira. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-03-11, 13:47 (UTC)

Euskal Wikipedia eta Mendikat[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian Euskal Herriko mendiei buruzko artikuluetan baliatzen ditugun kanpo lotura asko Mendikat webgunekoak dira. Kanpo lotura horietako edozein sakatzean eta Mendikateko orria irekitzean honako mezu hau agertzen da:

La aplicación ha detectado un enlace desde la página Wikipedia

Esta página ha plagiado contenido sin el consentimiento expreso de sus autores y vulnerado, de este modo, los derechos de autoría, la política y las condiciones de uso que legalmente han sido establecidas.

Para más información sobre esta vulneración puede remitirse a abuse@mendikat.net

Gauzak horrela, zer egin daiteke?

--Aihotz (eztabaida) 2016-03-11, 16:16 (UTC)

Egia esateko, mendikat-ekin jarriko nintzateke kontaktuan. Haien politikako kontu bat ematen du. -Iñaki LL (eztabaida) 17:40, 11 martxoa 2016 (UTC)
Burumotza iruditzen zait Mendikat webgunekoen jokabidea: Wikipediarako edukia modu desegokian hartuko zen, beharbada (hala izango zen, baina adibide bat ere ez dute ematen); baina, trukean, webgune horretara trafikoa bideratu ere bai. Beraz, agerikotasuna eta dirua irabazteko modua ematen genien (trafikoa webgune batera bideratzeak dirua sortzen baitu, publizitateari esker). Egin duten aldaketa horrekin, Wikipediaren bidez jasotzen zituzten bisitak urrituko dituzte. Eta zuzeneko loturak galaraztean, bilatzaileetan (bereziki, Google bilatzailean) emaitzen zerrendan beherago aterako dira (beste agerikotasun eta diru iturri posible bat gutxiago).
Izan ere, Euskal Wikipediatik Mendikatera zihoazen loturen sintaxia erabat aldatu dute: bai URLaren egitura bera, eta bai mendi bakoitzaren zenbakia. Beraz, webgune horri zegokion kodea baliogabetu dut Euskal Herriko mendien informazio taularen txantiloian.
Haientzako kalte. Trafiko hori berreskuratu nahi badute, jo dezatela guregana. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-03-11, 19:15 (UTC)
Zer nahi duten jakiteko inork idatzi nahi badie, hala ere, niri primeran iruditzen zait, jakina. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-03-11, 19:24 (UTC)
Jarrera bitxia, inondik ere. -Iñaki LL (eztabaida) 20:51, 11 martxoa 2016 (UTC)

Txiste oso txar bat eginez: Mendi-KATE-k, mendietarako sarbideak KATE-z itxi dizkigu.
Bestalde, bihotza edota sentimenduak alde batera utzi, eta euren lekuan jarriz eta buruarekin hotz-hotzean pentsatuta, Wikipedia bai Mendikat edota mendien fitxategiak eskeintzen dituzten werbguneentzako lehiakide zuzena eta lehiatzeko ia ezinezkoa dela ere kontutan hartu behar da, are gehiago Euskal Herria bezalako leku zehatz eta erlatiboki eta geografikoki txikia den eremu bateko mendien fitxategiak eskeintzen dituena baldin bada. Adibidez, euskarazko Wikipedia Auñamendi entziklopediaren lehiakide zuzena bilakatu den antzera. Euskal mendiei (edota orokorrean mendiei) buruzko webgune bat sortu eta horretan negozioa baldin baduzu (ez dakit Mendikaten kasuan hala den), normala da Wikipedia ongi ikusia ez izatea, hemengo lana doakoa, alnkide ugarik eginba eta erraldoia baita. Onerako edo txarrerako Wikipedia handitzen doan einean, baita euskarazkoa ere, webgune asko atzeratuak dota jokoz kanpo gelditu dira, eta geldituko dira. Oraingoz Mendikatek euskarazko Wikipediak artikulurik ez duen euskal mendi ugariren fitxategiak dauzka, baina etorkizunean noizbait oreka hori geure aldera aldatuko da, hortaz Mendikaten izatea alferrikakoa litzateke: Nik hortan ikusten dut Mendikateko jokabidearen benetazko arrazoia eta "plagioarena" aitzakia hutsa, geu ere amorrarazi eta euren loturarik erabil ez dezagun. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:20, 11 martxoa 2016 (UTC)

Oso surrealista da, batez ere erreferentzia webgune gisa zegoelako infotaula guztietan. Hau da, mendi guztien informazioa, azken momentuan, Mendikatera zihoan eta bertan askoz eduki gehiago dago: argazkiak, mapak, igoera egiteko argibideak. Ba kenduko dugu, eurentzako kalte. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:55, 12 martxoa 2016 (UTC)
Argi ikusten dut nik kontua: erreferentzia guztiak kendu eta kitto.--Assar; (erantzun hemen) 15:39, 12 martxoa 2016 (UTC)
Erabaki ulergaitza, benetan. Kasketa izateko itxura osoa dauka. Beraiek direnez Euskal Wikipediarekin arazoa dutenak, beraiei dagokie wikilariekin harremanetan jartzea. Denborarekin, lotura hautsita jarraitzen badu, kendu egin beharko dira. Bestalde: Euskal Herriko mendien garapena ikusita Wikipedian, harritzen naiz eskubide urraketa garbia izatea, eta izatekotan oso puntuala izango da, informazio gehiena faktuala da artikulu horietan eta datu horiek ez dute egile eskubiderik. - --Joxemai; (erantzunak) 16:37, 12 martxoa 2016 (UTC)

Parke Nazional infotaula[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Yosemite eta Yellowstone Parke Nazionalaren artikuluak ikusi eta infotaulak akatsa ematen duela jabetu naiz. Ez dakit akatsa zein izan litekee, hortaz norbaitek batek akatsa zuzentzeko modurik topatuko baluke aldez aurretik asko eskertuko nioke. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 10:44, 12 martxoa 2016 (UTC)

Ematen duenez embedded horrek ez du emaitza ondo egiten. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:59, 12 martxoa 2016 (UTC)
Embedded hori zer den ere ez dakit...
-Euskaldunaa (eztabaida) 11:18, 12 martxoa 2016 (UTC)
Orain badabil, milesker!
-Euskaldunaa (eztabaida) 13:18, 12 martxoa 2016 (UTC)

Euskarazko Bretainiako Atariaren bikia Galizierazko Wikipedian[aldatu iturburu kodea]

Lehengoan galizierazko Wikipedian Portal:Irlanda ataria egiteko Atari:Irlandan oinarritu baziren, oraingoan Atari:Bretainia atarian oinarrituz Portal:Bretaña burutzen ari direla ikusi dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:36, 12 martxoa 2016 (UTC)

Lehiaketa: 1936ko gerrako tokien argazkiak[aldatu iturburu kodea]

2016ko apirilean, argazki-lehiaketa bat izango da 1936-1939ko Gerra Zibilari buruz. Bada, apirilean, gatazka horri lotutako 371 toki nabarmeni buruzko edukiak handitu nahi ditugu Wikimedia Commonsen. Toki horiek era askotako gauza adierazgarriei egiten diete erreferentzia: ospitale izandakoak, preso-esparruak, aerodromoak, kostaldeko gotorlekuak, gobernu-egoitzak, aire-erasoen kontrako aterpeak, etab.

Gure zerrenda laburregia da toki nabarmen guztiak bertan sartzeko, baina eginahalak egin ditugu toki horietara heltzeko jarraibideak eta gidaritza emateko. Aurkituko duzu gure zerrendako toki batzuk Hego Euskal Herrian (Euskadin) daudela, batzuetan Bilbo, Donostia edo Gasteizko kaleetan. Beste batzuetan, berriz, pixka bat ibili beharko zara oinez haraino heltzeko. Gainera, lehiaketa denez, sariak ere baditugu. Izena emateko orri bat ireki dugu hemen (gaztelaniaz).

B25es (eztabaida) 10:05, 13 martxoa 2016 (UTC)

Katalanezko Wikipediak 500.000 artikulu[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Katalanezko Wikipedia atzokoan 500.000 artikuluen kopuru borobilera irirtsi berri da, hizkuntza "gutxituak" ere Wikipedia handiak izan ditzazketela frogatuz eta egi bilakatuz (ez noa estaturik gabeko hizkuntza esatera, Andorrako hizkuntza ofizial bakarra baita). Ea geure Wikipedia ere noizbait kopuru horietara iristen ikusteko gai garen.
-Euskaldunaa (eztabaida) 04:44, 15 martxoa 2016 (UTC)

Dudarik ez egin, guk ere lortuko dugu!!! Zorionak katalanei!!! -Gartxoak (eztabaida) 13:57, 15 martxoa 2016 (UTC)

Udalerri infotaulan akatsa: dentsitatea[aldatu iturburu kodea]

Espainiako udalerri infotaulak biztanle dentsitatea gaizki kalkulatzen du, ez dakit zergatik gertatzen den. Adibidez, ikusi Madril, Cerdanyola del Vallès edo Comillas. Beste herrialdeetakoetan arazo berdina dagoen begiratu beharko da. Norbaitek lagun dezake arazotxoa konpontzen? --An13sa 18:11, 16 martxoa 2016 (UTC)

Wikipedia Liburutegiko kontu berriak eskuragai orain (martxoak 2016)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Wikilari!

Wikiliburutegiko hontzak izena emateko dio!

Wikipedia Liburutegiak doako kontuak aurkezten ditu gaur, gure Argitaratzaileen Emate Programa dela eta. Ondorengo baliabideetan doako kontu bat eska dezakezu zeure Wikipedia ikerketak (edota beste batzuk) egiteko eta bertan materialak bilatzeko:

  • Cambridge University Press - eremu eta gai ezberdinez aritzen den ikerketa aldizkari- eta e-liburu- argitaratzaile handia. Sartzeak Cambridge Journals Online eta Cambridge Books ditu barne. 25 kontu.
  • Alexander Street Academic Video Online – akademi-bideo bilduma handia gai ezberdinekin, telesailak (PBS eta BBC, adibidez), musika eta antzerkia, eskolak eta tailerrak, eta dokumentalak dituena. 25 kontu.
  • Baylor University Press – e-liburu akademikoak, gehienbat giza eta erlijio gaitakoak. 50 kontu.
  • Future Science Group – medikuntza, bioteknologia eta zientzia ikerketa. 30 kontu.
  • Annual Reviews – biomedikuntza zientziak. 100 kontu.
  • Miramar Ship Index – XIX. mendetik gaur egun arte egindako ontzien eta beraien historiaren aukibidea. 30 kontu.
  • Noormags - persieraz idatzitako egunkari eta aldizkari profesional zein akademiko gehitzailea. 30 kontu.
  • Kotobna – arabieraz idatzitako e-liburu plataforma argitaratzailea. 20 kontu.

Hedapenak

  • Gale - egunkari eta aldizkari gehitzailea. 50 kontu.
  • Elsevier ScienceDirect - medikuntza eta zientzia literatura argitaratzailea. 100 kontu.

Badira doako kontu gehiago hemen, Project MUSE, De Gruyter, EBSCO, Newspapers.com eta British Newspaper Archive tartean.

Ikerketa hobeak egin eta lagundu kalitate handiko erreferentziak Wikipedia proiektuetan zehar zabaltzen: izena eman!
--Wikipedia Liburutegiko Taldea 20:30, 2016ko martxoak 17 (UTC)

--Artaburu (eztabaida) 22:18, 2016ko martxoak 24 (UTC) (itzulpena)


Wikipedia Liburutegiarentzat izen-emateak kudeatu ditzazkezu zeure hizkuntzan. Mesedez, Ocaasirekin (WMF) harremanetan jarri.
Mezu hau Global Mass Message tresna bidez The Wikipedia Library Global Delivery List-era bidalia izan da.

AEBetako estatu infotaula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, AEBetako estatu infotaulan arazoren bat dago estatuen orrietan webguneak ez baitira zuzen ikusten, ikusi Illinois edo Idaho, adibidez. Horrez gain, jentilizioak ez dira agertzen, ez eta AEBetako udalerri infotaulan ere. Konpontzen saiatu naiz baina ez dut lortu. Espero dut norbaitek lortzea. Eskerrik asko eta ondo izan! --Artaburu (eztabaida) 17:13, 24 martxoa 2016 (UTC)

Konponduta.--Assar; (erantzun hemen) 10:30, 29 martxoa 2016 (UTC)
Eskerrik asko!. -Artaburu (eztabaida) 22:57, 1 apirila 2016 (UTC)

Mexikoko udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Mexikoko udalerri guztien artikuluak sortu ditut eta kategoriak sortu estatuka. Baliteke batzuk errepikatuta egotea, eta duda batzuk ditut udalerri eta herriburuaren artean, Mexikon ez delako berdina, baina baliteke gurean ez ulertzea diferentzia hori jada sortua zegoen artikuluren batean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:13, 26 martxoa 2016 (UTC)


Wikirratia[aldatu iturburu kodea]

Wikiradio-logo.svg

Kaixo! Oraintxe hau deskubritu dut, Wikiradio. Internet bidezko zuzeneko audio zerbitzua da. Zerbitzu honek hainbat irrati-estazio eskaintzen ditu, horietako batzuk hizkuntzen arabera antolatzen dira. Bertan, hizkuntza horretan Commonsen dauden fitxategiak entzun daitezke errenkan. Galizieran adibidez Wikipediako oinarrizko lau artikuluen irakurketa grabatu eta bertan sartu dituzte. Euskarazko estazioa sortu dut eta Commonsen zegoenarekin zerrenda popurri bat egin dut (bertsoak, kantuak, elkarrizketa...). Nahiko eskasa da ikus-entzunean dugun materiala. Ideia bat izan daiteke, Donostiapediaren barruan, Kontserbatorioa eta Musikenerekin lankidetzan adibidez, oinarrizko kantutegia grabatzea eta askatzea. Ea denborarekin osatzerik dugun, eta hala, euskarazko eta kalitatezko eduki askeen irratia egiterik dugun. Info gehiago Metan. --Xabier Cañas (eztabaida) 10:11, 31 martxoa 2016 (UTC)

Itxura batean, gaikako kantu- edo grabazio-zerrendak dira. Nire aletxoa jarri dut, ereserkien zerrendara Iparragirrerena gehituz :-) -Iñaki LL (eztabaida) 22:08, 11 maiatza 2016 (UTC)

Bakarkako Konpromisorako Dirulaguntza programarako proposamen deialdia zabalik[aldatu iturburu kodea]

IEG barnstar 2.png

Kaixo! Individual Engagement Grants (IEG) programak (euskaraz Bakarkako Konpromisorako Dirulaguntza) proposamenak onartuko ditu apirilak 12ra arte. Proposamen hauek Wikipediako erabiltzaileen lana hobetu dezaketen tresna berriak, ikerketak, gizarte konpromisoak eta bestelako saiakuntza edo esperimentuak diruz laguntzeko balioko dute. Proiekturako diru gutxi zein diru asko behar izan (30.000$ USD gehienez), material, bidai eta lekuak alokatzeko gastuez gain, IEG programak zure proiektuko denbora garapenean lagundu dezake ere.


Eskerrak emanez, I JethroBT (WMF) 15:47, 2016ko martxoak 31 (UTC)

-Artaburu (eztabaida) 21:35, 1 apirila 2016 (UTC) (itzulpena)

Koordenatuen mapa[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Azken bi egunetan edo, artikuluen goiko kooordenatuen mapan sakatu (munduaren bolatxoa) eta lotura akatsa ematen dit, ez baidoa mapara. Niri bakarrik gertatzen zaiten edota sistemaren akats orokortua den norbaitek jakinaraztea eskatuko nahiko nizueke. Eskerrik asko aldez aurretik. - Euskaldunaa (eztabaida) 08:37, 3 apirila 2016 (UTC)

Server switch 2016[aldatu iturburu kodea]

The Wikimedia Foundation will be testing its newest data center in Dallas. This will make sure Wikipedia and the other Wikimedia wikis can stay online even after a disaster. To make sure everything is working, the Wikimedia Technology department needs to conduct a planned test. This test will show whether they can reliably switch from one data center to the other. It requires many teams to prepare for the test and to be available to fix any unexpected problems.

They will switch all traffic to the new data center on Tuesday, 19 April.
On Thursday, 21 April, they will switch back to the primary data center.

Unfortunately, because of some limitations in MediaWiki, all editing must stop during those two switches. We apologize for this disruption, and we are working to minimize it in the future.

You will be able to read, but not edit, all wikis for a short period of time.

  • You will not be able to edit for approximately 15 to 30 minutes on Tuesday, 19 April and Thursday, 21 April, starting at 14:00 UTC (15:00 BST, 16:00 CEST, 10:00 EDT, 07:00 PDT).

If you try to edit or save during these times, you will see an error message. We hope that no edits will be lost during these minutes, but we can't guarantee it. If you see the error message, then please wait until everything is back to normal. Then you should be able to save your edit. But, we recommend that you make a copy of your changes first, just in case.

Other effects:

  • Background jobs will be slower and some may be dropped.

Red links might not be updated as quickly as normal. If you create an article that is already linked somewhere else, the link will stay red longer than usual. Some long-running scripts will have to be stopped.

  • There will be a code freeze for the week of 18 April.

No non-essential code deployments will take place.

This test was originally planned to take place on March 22. April 19th and 21st are the new dates. You can read the schedule at wikitech.wikimedia.org. They will post any changes on that schedule. There will be more notifications about this. Please share this information with your community. /User:Whatamidoing (WMF) (talk) 21:08, 17 apirila 2016 (UTC)

Wikipedia ilargira[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Barkatu gure mezua ingelesez bakarrik badago, baina horrela egin dugu hizkuntz-komunitate gehiagora zabaldu ahal izateko. Okerreko orrian jarrita badago, mesedez, hemen konpondu.

Mezu hau wikilari guztientzako gonbidapen bat da: Alemaniako Wikimediari lekua eman diote Wikipedia edukiak hurrengo ilargirako bidaian sartzeko. Ez gaude txantxetan! Eztabaida hasi dugu hau nola egingo dugun erabakitzeko, erabiltzaile komunitate osoarentzat den zerbait uste dugulako. Mesedez, eztabaidatzera etorri Meta-Wikira! Ondo izan,

Ilargi-taldea Alemaniako Wikimedian 15:35, 2016ko apirilak 21ean (UTC)

-Artaburu (eztabaida) 17:29, 21 apirila 2016 (UTC) (itzulpena)

Nafarroako erregeordeak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: urte eta egunen artikuluetan jaiotza eta heriotzak txertatzen ari naiz, eta zalantza bat daukat Nafarroako erregeordeekin: Egunen artikuluetan, Euskal Herriko atalean txertatzen hasi nintzen, baina ondoren munduko atalean ere ikusi dut baten bat txertatua. Zer deritzozue, Euskal Herrian txertatu karguagatik ala munduko atalean txertatu euskaldunak ez badira? (erantzunaren arabera, orainarte egindakoak errebisatu eta zuzendu egingo ditut). Adibide bat: Luis de Velasco. Nik neuk euskal herrian sartuko nituzke, baina nahiago eritzi gehiago entzun. -Lainobeltz (eztabaida) 16:20, 21 apirila 2016 (UTC)

Aupa! Ez dakit ba. Zalantzaren aurrean ni baita ere Euskal Herrian sartuko nituzke baina ni neu ez ditut gauzak argi ere ez. Beste iritzi batera itxarotea hobe.

Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 16:57, 21 apirila 2016 (UTC)

Nire iritziz Erregeordearen arabera, Nafarroakoen kasuan 1512tik aurrera sortutako kargu koloniala denez gehienak gaztelarrak zirela uste dut (Peru, Mexiko eta beste Erregeorde askoren antzera), hortaz ez nituzke Euskal Herriko jaiotzen atalean sartuko, Mundukoan baizik: gauza bat da zein kargu duten eta bestea nongoak diren, Euskal Herria edota euskal jatorria dutenak bakarrik sartuko nituzke. Adibidez: Lord Mountbatten ere Indiako Erregeordea edo Gobernadorea zen, baina Ingalaterrako Windows udalerrian jaio zenez, ez nuke Indiako jaiotzen atalean sartuko, Ingalaterrakoan baizik. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:55, 21 apirila 2016 (UTC)

Eskerrik asko erantzunengatik, galdera orokorrean Euskal Herrian betetzen diren karguetara luzatzen dut, kriterio orokor bat izateko. Adibidez, René de Beauvau, Baionako apezpikua. -Lainobeltz (eztabaida) 18:23, 21 apirila 2016 (UTC)

Euskaldunaaren iritzia jarraituz, Nafarroako erregeordeak (eta antzerako kasuak) munduko atalean sartuko ditut. -Lainobeltz (eztabaida) 17:06, 25 apirila 2016 (UTC)

Beno, nik nionea Nafarroako Erregeorde gehienak gaztelarrak izanik munduko atalean sartuko nituzkela da, baina ez denak blokean, salbuespen bat edo beste badaude Euskal Herrian jaiotako Erregeordeak, adibidez Alonso Idiakez Butroe eta Muxika donostiarra, Francisco Espoz idotzindarra edo Jose Ezpeleta iruindarra, horiek Euskal Herria atalean sartuko nituzke. Nire iritziz Erregeordeen zerrenda banan-banan non jaioak diren ikusi eta Euskal Herria edo Munduan atalean sartu beharko lirateke. Ondo izan.
-Euskaldunaa (eztabaida) 03:38, 26 apirila 2016 (UTC)
Bai, ulertua. Nafarroako erregeordeen zerrenda errepasatuko dut, baita antzerako kasua den Baionako apezpikuena. Euskal Herriko atalean bertan jaiotakoak, ala bertan denbora luze batez egondakoak eta egonaldiak euskal herrian eragin aipagarria izandakoak txertatuko ditut. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 08:13, 26 apirila 2016 (UTC)

Nafarroako erregeordeak horrela gelditu dira (1718 baino arinago jaiotakoak):

Hauek ere, beste arrazoirik ezean, munduko atalean txertatuko ditut. -Lainobeltz (eztabaida) 09:11, 27 apirila 2016 (UTC)

Wikipedia itzuli[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ikusi dut badirela itzuli behar diren gauza batzuk, adibidez, artikulu azpian agertzen den "Related pages" edo beherago dagoen "Cookie statement". Gainera batzutan arazoak daude, datarekin, adibidez. Txokoan dauden mezu zaharrak irakurtzen eta interneten bilatzen, http://translatewiki.net/ webgunean itzuli behar dela ematen du, baina bertan ez dut wikipedia proiekturik aurkitzen. Espero dut norbaitek hau argitzea. Eskerrik asko! -Artaburu (eztabaida) 18:08, 21 apirila 2016 (UTC)

Kaixo! Bertan "MediaWiki" da itzuli behar dena. Kasu batzuk "MediaWiki Extensions" atalean agertzen dira -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:17, 12 maiatza 2016 (UTC)

Erein argitaletxea bere liburuen azalak uzteko prest dago[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Euskal Haur eta Gazte Literatura Wikiproiektuan hainbat artikulu sortu ditugu EHUko Irakasle Eskolako ikasleekin lankidetzan: euskal ilustratzaileenak, idazleenak eta obrenak. Artikulu horiek hornitzeko sortzaileekin harremanetan jarri gara, egitasmoa azaldu eta lizentzia librean uzteko baimena (sinatua) eskatuz. Erantzuna oso ona izan da eta gehienek bidali digute bere argazkia. Zenbait ilustratzailek haien irudia ere utzi digute.

Obren edo argitalpenen atalean espero ez genuena lortu dugu. Argitaletxeekin harremanetan jarri gara egitasmoa azalduz eta azalak (erresoluzio txikian bada ere) lizentzia librean uzteko eskatuz (baimen sinatuarekin) eta lehenengo erantzuna Erein argitaletxearena izan da. Erantzunarekin batera bidali dizkigute behar genituen azal guztiak (erresoluzio handienean) eta baimen sinatua. Hori gutxi ez eta azal gehiago behar baditugu eskatzeko esan digute.

Batetik wikiproiektu honetan gabiltzanon poza partekatu nahi nuen zuekin, eta, bestetik, jakinarazi Erein argitaletxearen libururen bati buruzko artikulua janzteko liburuaren azala behar izanez gero, haiek prest daudela uzteko.

Orain beste argitaletxeen erantzunaren zain gaude. Ea bide beretik datozen guztiak.—Aurreko iruzkin sinatugabea Lore Agirrezabal (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-05-06, 11:51).

Zorionak, bai egindako lanagatik ta baita jasotako erantzunagatik. Lan ona!!! -Lainobeltz (eztabaida) 10:13, 6 maiatza 2016 (UTC)
Berri bikaina. Denak txertatuko al dituzue Commons-en? - --Joxemai; (erantzunak) 12:48, 6 maiatza 2016 (UTC)
Zorionak--Xirkan (eztabaida) 14:43, 6 maiatza 2016 (UTC)
Zorionak. - Euskaldunaa (eztabaida) 14:51, 6 maiatza 2016 (UTC)
Zoragarria! Lore, zer moduz zerrenda honetan jartzen bagoaz norberak Wikipedian faltan ikusten dituen liburu azalak, eta osatzen dugun zerrendarekin, Ereini eskaera bakarra batean dena biltzea. Taulatxo sinple bat egin dut Wikiproiektuan bertan zerrenda osatzen joateko, ondo iruditzen bazaizue. --Xabier Cañas (eztabaida) 15:22, 6 maiatza 2016 (UTC)
Zorionak Lore! --Josu (eztabaida) 16:04, 12 maiatza 2016 (UTC)
Hau bai albiste pozgarria! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:15, 12 maiatza 2016 (UTC)

Azal Nagusiko atalen izenburuen kolore aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Gainontzeko Wikipedien Azal Nagusiko atalen izenburuen koloreak begiratzen egon naiz, eta Euskarazko Wikipediak agian kolore "gogor" edo "nabarmenegiak" dituela iruditu zait (batez ere gaur egungo horia, berdea, urdina eta moratua), horregatik begi bistarako edo irakurketarako kolore "goxoagoak" dituen Azal Eredu hau sortu eta proposatu nahiko nuke ("pastel" koloreak deritzatenak). Goiburua eta atalen ondoa ere aldatu ditut, erabat zuri izan beharrean, Ingelesezko Wikipediaren antzeko ondoak jattiz: goiburua (Ghostwhite: #F8F8FF, asteko irudiaren atala (Snow: #FFFAFA, argazkia eta ondoaren kontrastea egon ez dadin), eta gainontzeko atalak (Honeydew: #F0FFF0). Nire ideia edo bozetoa hau litzateke, ea zer iruditzen zaizuen. Ongi izan. —Aurreko iruzkin sinatugabea Euskaldunaa (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-05-15, 10:29).

Egokia iruditzen zait. -Lainobeltz (eztabaida) 08:35, 15 maiatza 2016 (UTC)
Noizbehinka aldaketaren bat egitearen Pictogram voting support.svg Alde --Marklar (eztabaida) 09:58, 15 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-15, 17:28 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. --An13sa 18:16, 15 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Xabier Cañas (eztabaida) 19:45, 15 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Itxura ona du. -Iñaki LL (eztabaida) 20:19, 15 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Oraina (eztabaida) 16:51, 16 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Xirkan (eztabaida) 21:13, 16 maiatza 2016 (UTC)

Izan duen onarpen zabala ikusteak asko pozten nau. Eredua administratzaileen esku uzten dut.
-Euskaldunaa (eztabaida) 21:27, 2016ko maiatzaren 16a (UTC)

Yes check.svg Egina. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-17, 09:32 (UTC)
Milesker. Bestelakoan, artikulu nabarmenduaren atalean aste honetan jarri zegoen {{2016-20 Nabarmendutakoa}} (Andrés Espinosa) txantiloia Dublin hiairen artikuluarengatik odezkatua izan dela ikusi dut (lehengo urtean aukeratua, eredua sortu nuen unean zegoena). -Euskaldunaa (eztabaida) 11:05, 17 maiatza 2016 (UTC)

«Urte aurkibidea» txantiloia aldatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Lainobeltzen proposamen hau oharkabean eta erantzunik gabe igaro zen, beste eztabaidagai bateko azpiataltzat, eta berriz ere hona dakart, guztiz egokia eta onartzekoa delakoan.

Beharbada proposamena nahasi samarra zelako pasatuko zen oharkabean, eta horregatik neure hitzekin azalduko dut. Kontua da orain urteen artikuluen hasieran taula luze, potolo eta irakurgaitz bat agertzen dela (ikus, adibidez, «2004» artikulua). Proposamen hau onartzen badugu, berriz, askoz taula laburragoa, praktikoagoa eta ederragoa izango dugu (ikus txantiloiaren orrian bertan ageri diren adibideak). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-15, 17:28 (UTC)

Lainobeltzek joan den otsailean egindako proposamena.


Urteen artikuluetan Txantiloi:urte aurkibidea txantiloia erabili ordez Txantiloi:urte aurkibide probak erabiltzea proposatzen dut. Hau artikuluaren eskuinaldean kokatuko litzake, txantiloi:urtea beste egutegi batean txantiloiaren gainean.

Honetarako hurrengo pausuak proposatzen ditut:

1.- Beharrezkoa bada, bozketa, txantiloiaren formatua eta honen erabilpena bera onartzeko.

2.- Aldaketa onartzen bada, aldaketa prozesuan urteen artikuluak ez izorratzeko, hurrengo aldaketa (ahal bada bot batekin, bestela apurka apurka eskuz egiteko prest nago):

1 urteko artikulutik 2029 urteko artikulura:
{{Urtea_beste_egutegi_batean|XXX}}
{{urte aurkibidea}}
katea, beste honegatik ordeztu:
{{urte aurkibide probak}}
{{Urtea_beste_egutegi_batean|XXX}}
non XXX urtea den

3.- Txantiloi:urte aurkibide probak txantiloia Txantiloi:urte aurkibidea berrizendatu

4.- Ahal bada, bot batekin, 1 eta 2029 arteko artikuluetan {{urte aurkibide probak}} katea {{urte aurkibidea}} kateagatik aldatu.

5.- K. a. urteen artikuluak gerorako

-Lainobeltz (eztabaida) 11:04, 29 otsaila 2016 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-15, 17:28 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. --An13sa 18:16, 15 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Marklar (eztabaida) 18:19, 15 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:11, 15 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Oraina (eztabaida) 16:49, 16 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Aihotz (eztabaida) 16:59, 16 maiatza 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Euskaldunaa (eztabaida) 20:38, 2016ko maiatzaren 16a (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Xirkan (eztabaida) 21:14, 16 maiatza 2016 (UTC)


Kaixo: 2010 - 2029 tarteko urteen artikuluetan aurkibide berria txertatu dut, ea nola ikusten duzuen. Agian aurkibide gainean datorren xxx. urtea testua erredundante xamarra da, nahi izanez gero kendu egin daiteke. Aste honetan ez dut aldaketa gehiago egingo, beste eragozpen, idea, etab. baduzue komentatzeko denbora emateko -Lainobeltz (eztabaida) 15:14, 18 maiatza 2016 (UTC)

Aldaketa oso ondo doalakoan nago. Bot baten esku utziko nuke gainerako lana. Hobetu beharrekotzat ikusten dudan xehetasun bakarra da hamarkadena: epentesia (parentesi arteko e hori) kentzerik balego... Theklan, «Data» txantiloian epentesia kentzea lortu zenuen; urteen aurkibideko txantiloi horretan ere kentzeko modua ikusten duzu? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-20, 11:44 (UTC)
Ongi. Egin dut bot eskaera. Beste aldaketatxo bat ere egingo nuke, baina nire probetan ez dut emaitzarik lortu. Ezkerreko eduki taula luzeegia ez izateko atal maila bat bakarrik bistaratzea nahiko nuke, hileen azpiatalak erakutsi gabe (ikus 2010). {{TOC limit|2}} kodearekin aproba egin baina ez dut emaitzarik lortu; jarraituko dut... -Lainobeltz (eztabaida) 14:13, 20 maiatza 2016 (UTC)


Kaixo berriro: Txantiloiaren aldaketa egin da (eskerrik asko, An13sa); aldaketa 1 eta 2029 urteen arteko edozein artikulutan ikus daiteke.

Orain Txantiloi:urte aurkibide probak txantiloia Txantiloi:urte aurkibidea berrizendatzea eta botarekin {{urte aurkibide probak}} katea {{urte aurkibidea}} kateagatik aldatzea geldituko litzake. Honek ez luke artikuluen itxura aldatuko, txantiloi izenaren eguneratzea baino ez da.

Hala ere, aldaketa hau egin aurretik egun batzuk utzi daitezke, beste aldaketaren bat proposatzen bada bota aprobetxatzeko. -Lainobeltz (eztabaida) 12:21, 21 maiatza 2016 (UTC)

Azal Nagusian zenbait aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Eguerdion. Aurrekoan {{Azala - Eredua 1}} aurkeztu eta bozkatu genuen, beharbada azkarregi aurkeztu nuen, eta egun hauetan Wikipediean jardunean hasi nintzenetik lortu nahiean nebilen eta niretzat Wikipedia guztietan azal nagusien artean "idealena" denaren ingelesezko Wikipediaren kodea hona ekartzea lortu eta oraingo gure azala oinarritzat hartuz aldaketa batzuk sartu eta nire ustez hark dituen ezaugarri egoki edo hobekuntza batzuk gureari gehitu dizkiot.

Hobekuntzak[aldatu iturburu kodea]

Betiere nire iritziz azal aldaketa honek ekar lezazkeen hobekuntzak honakoak lirateke:

  • Orain arte atalak lauki eta taula ezberdinetan banatuta aurkeztu beharrean denak batera eta bi zutabeetan aurkeztuak agertzea.
  • Orain arteko ezker eta eskuineko bi zutabeen amaierako desoreka ezeztatu eta modu txukun batean orekatuak agertzea, estekikoki itxura hobetuz.
  • Azal nagusi guztian hizki tipografia orokor eta berdina mantentzea eta erabiltzea, orain arte ezberdinak erabiltzen baitziren eta nire ustez tipografikoki itxura nahiko nahasia edo kaotikoa ematen baitzuen, atal batek tipografia bat eta beste batek bestea baitzuten.
  • "Wikimediaren beste proiektuak" behealdeko ataleko orain arteko hizki txikiak handitu eta tipografia gainontzeko azaleko ataleko tipografiarekin berdintzea.
  • Asteko irudi nabarmenduaren atalari alboko margen edo tarteak txikitu zaizkio, atalaren neurriak ia osoki argazkiari egokituz (400px-ko zabalera estandarra), honela irudiaren aurkezpenak indar eta ikusgarritasun handiagoa duela eta ikuslearen harreta gehiago erakartzen duela iritzi baidut, alegia, orain arteko tarteek kentzen zioten indarra. Ikus aldea edo ezberdintasuna: {{Azala/Asteko irudia - Eredua 1}} (orain artekoa) eta {{Azala2016 - Aldaera 2}} (egokitzapena).
  • 1 eta 2 aldaeretan kategorien atala kendu dut, {{Azala/Kategoriak - Eredua 1}}, honela praktikotasun eta sinplifikazioaren alde azalaren luzera edo espazioa murriztu eta kategoria nagusiak lehen begi bistara eta eskuragarria egon daitezen. Eredua ikusgai: {{Goiburua - 2016}}

Aldaerak[aldatu iturburu kodea]

  1. {{Azala2016}}: Oinarrizko azala.
  2. {{Azala2016 - Aldaera}}: Aurrekoaren berdina baina atal bakoitzaren izenburuan Wikipediako bolatxo edo ikurra gehituta.
  3. {{Azala2016 - Aldaera 1}}: Kategoriak atala kenduta eta kategoriak goiburuan jarrita.
  4. {{Azala2016 - Aldaera 2}} (lauetan azal garatu edo landuena): Aurrekoaren berdina baina atal bakoitzaren izenburuan Wikipediako bolatxo edo ikurra gehituta.

Berriz ere bozketara aurkeztu nahiko nuke. Zenbait xehetasun txiki falta zaizkit baina amaitzerakoan jada behin-betiko proposamenak lirateke, ez baidiet (nire iritziz) jada beste hobekuntza edo aldaketarik egin dakizkiokenik ikusten, hortaz gaiarekin gerra ematetik amaituko nuke. Aio. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:53, 19 maiatza 2016 (UTC)

Aurrekoan Marklarrek aipatu zuen «noizbehinka aldaketaren bat egitearen alde» dagoela, eta bat nator komenigarria dela: oro har irakurleei berritasuna gustatzen zaie, itxura modernizatzen dela ikustea. Beraz, aldaketa hau ere ontzat ematen dut, nahiz eta oso nabarmena ez izan.
Hala ere, itxaron egingo nuke. Izan ere, egun gutxiren buruan kontzentratuta bi aldaketa egin beharrean, estrategia egokiagoa iruditzen zait denboran banatuago egitea aldaketa horiek, Marklarrek esandakoaren haritik. Beraz, hilabete barru egingo nuke aldaketa hau (eta bien bitartean beste aldaketarik bururatzen bazaigu, hori ere sartuko genuke). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-19, 10:18 (UTC)
Ados, hilabete barru hozgailuan sar liteke, norbaiti epe horretan aldaketa edo hobekuntza gehiago bururatu eta gehitu diezaizkion, edota beste proposamenen bat aurkeztu ere. Niri dagokidanez, Wikipedian hasi nintzenetik azal nagusiari dagokionez nuen buruahuste handiena ezker-eskuineko bi zutabeen oreka bat lortzea eta atalak batera agertzea zen (eta ez gaur egun arte bezala lauki edo tauletan banatuak), ingelesezko Wikipediaren azal nagusiko kodearekin nahiko konponbide txukun eta orekatua lortzen denez, nire aldetik zaila egingo zait jada beste hobekuntzarik gehitzea, oraingoan betidanik burutan dudan azal nagusiaren ideal pertsonala osatu baidut.
-Euskaldunaa (eztabaida) 10:51, 19 maiatza 2016 (UTC)
Euskalduna, zuzenketatxo bat egin dut Wikipediako bolatxoei link-a kentzeko, hobeto geratzen dela uste dut.--An13sa 10:40, 21 maiatza 2016 (UTC)
Ados, izenburuei ere lotura kendu diet. -Euskaldunaa (eztabaida) 23:41, 21 maiatza 2016 (UTC)

Oraintxe jabetu naiz bolatxoek lotura edo "link" hori zergatik duten eta bere funtzioa badute: bolatxoetan sakatzean irudia agertu ez dadin, lotura hori ez balute sakatubolatxoetan sakatu eta irudia azalduko zelako, eta hori Azal Nagusian ez da komenigarria. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:09, 10 ekaina 2016 (UTC)

Asteko Argazkia eztabaida[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi, atal honek ikusgarritasuna ematen dio WPri, baita jendea erakarri ere. Ikus egin ditudan aldaketak eta irekitako eztabaida hemen. -Iñaki LL (eztabaida) 23:02, 19 maiatza 2016 (UTC)

Donostiapedia liburua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi! Datorren ostegunean, Donostiapedia Liburua aurkeztuko diegu Donostiako eragile eta elkarteei.

Helburua hiriko eragileekin (elkarte, gizabanako, talde....) lankidetzan, hiriaren historia, kulturari eta nahi den gaiei buruzko artikuluak egin eta urtearen amaieran artikulu guzti horiek bilduko dituen liburua(k) egitea da. Lan hori errazteko batzordeak eta lantegiak eratuko dira.

Norbaitek aurkezpenera nahi badu etorri edota proiektuan lagundu nahi badu, oso ongi etorria izango da. Informazio guztia Wikiproiektuan duzue: Wikiproiektu:Donostiapedia Liburua. Besarkada bat. -Xabier Cañas (eztabaida) 17:01, 23 maiatza 2016 (UTC)

Ni ere han izango naiz -Aitzol Astigarraga (eztabaida) 5:44, 24 maiatza 2016 (UTC)
Zorteon aurkezpenarekin. -Euskaldunaa (eztabaida) 10:29, 26 maiatza 2016 (UTC)

Uliako Lore Baratzak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi! Datorren larunbatean, hilak 28, Wikipedia eta Uliako Lore Baratzak lantegia antolatu dugu Donostian, Uliako Auzo Elkartearekin batera. Bertan, ksarasola lankideak martxan jarritako Uliako Lore Baratzak Wikiproiektua azaldu eta landuko dugu. Wikiproiektu honen helburua Euskal Wikipedian artikuluak sortzea edo aberastea da, Uliako Lore-baratzak parkean dauden landare eta zuhaitz bitxi guztientzako artikuluak euskaraz sortuz edo lehendik daudenak osatuz.

Lantegia 10:00-14:00 artean izango da.

Egunean bertan, landare bakoitzaren alboan QRpediako egurrezko plakak jarriko ditugu. Horrela, bisitariak bere hizkuntzako wikipedian ikusi ahal izango du landarearen izena eta deskribapena.

Uliako parkea ezagutu nahi baduzue, Wikipediako artikuluak osatu, argazkiak atera edota egurrezko QR dotoreak jartzen lagundu, bertan topo egingo dugu. Ondo izan. -Aitzol Astigarraga 06:07, 24 maiatza 2016 (UTC)

Egun polita atzokoa!! QR euskarrien argazki batzuk dagoeneko commonsen daude.-Xabier Cañas (eztabaida) 09:35, 29 maiatza 2016 (UTC)
QRak Uliako Lore-Baratzak wikieguna
Baietz! Ederra eta emankorra izan zen larunbateko wikieguna.
125 argazki! 125 argazki daude orain commonsen. Ea zuhaitz guztiek daukate gutxienez argazki bat. Eta Uliako Lore-Baratzak parkea artikuluko galeria batean jarrita daude zuhaitzen argazkiak. Artikulua espaineraz eta ingelesez ere badago orain. QRak ez dira oraindik jarri, beste egun batean jarriko dira ume-ekitaldi baten barruan :-) - Ksarasola (eztabaida) 19:21, 31 maiatza 2016 (UTC)

Gaurko data okerra azalean[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, azaleko orrian, saioa hasi aurretik atzoko data agertzen zait. Behin saioa hasita gaurko data agertzen zait, baina saioa amaitzerakoan berriz atzoko data. Saioa hasita/hasi gabe dagoen beste alde bat nabarmendutako artikuluaren tamaina da. Honek arazoa azalean egindako probetan dagoela pentsararazten dit. Begiratzerik bai? -Lainobeltz (eztabaida) 15:42, 25 maiatza 2016 (UTC)

Orain ongi agertzen zait-Lainobeltz (eztabaida) 18:59, 25 maiatza 2016 (UTC)
Beharbada, nabigatzailearen kaxe memorian bertsio zaharren bat zeneukan gordeta, saioa hasi gabe begiratzean. Nabigatzaileak kaxea berritzean, azalaren gaurko bertsioa agertu zaizu. Beste batean berdin gertatzen bazaizu, probatu Maiuskula + F5 tekla konbinazioa sakatzea. Horrela, nabigatzaileko kaxea berrituko duzu, eta ea kaxearen arazoa den jakingo duzu. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-25, 21:49 (UTC)

Artikulu nabarmendua[aldatu iturburu kodea]

Nire erruz, azal nagusi berria egin nuenean burutu nuen akatsa baita, nabarmendutako atalean iazko artikuluen txantilia agertzean da {{2015-21 Nabarmendutakoa}} (aukeratzeke), eta aurtegon txantiloiarengatik aldatu beharra dago {{2016-21 Nabarmendutakoa}}, bestela iazko artikulu berberak errepikatuak agertuko dira. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:23, 25 maiatza 2016 (UTC)

Konponduta. Hori bai, aste honetako artikulu nabarmendua jartzea falta da. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-26, 06:58 (UTC)
Yes check.svg Egina -Euskaldunaa (eztabaida) 09:12, 26 maiatza 2016 (UTC)

Urte bateko jaiotzen eta heriotzen zerrenda artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagunok:

Azken aldian urteen eta egunen artikuluak osatzen nabil –ohartuko zineten, azken aldaketen orrian nahikoa zarata sortzen bait dut, parkatu eragozpenak–.

Theklanek wikidata bitartez zerrendak sortzeko aurkeztu zigun bide interesgarria jarraituz, aproba batzuk egin ditut, eta aukera ikusten dut urte batean jaiotakoen (eta hildakoen) zerrenda artikuluak sortzeko (ikus 2015eko heriotzen zerrenda).

Ideia urte bakoitzarentzat (1900etik aurrera, agian) jaiotza eta heriotzentzat artikulu bana sortzea litzateke, zerrendarekin. Urteen artikuluetako jaiotza eta heriotzen atalen hasieran ikus, gainera bat sartuko litzake, zerrenda artikulu hauetara lotuaz. Hemen aukera bi daude: zerrendak dinamikoak izatea (ikus 2016ko heriotzen zerrenda), 24 orduro eguneratzen direlarik, baina ondoren eskuz egindako aldaketak galduaz, edo estatikoak izatea (ikus 2015eko heriotzen zerrenda); azken kasu honetan zerrendak ez dira automatikoki eguneratzen, baina eskuz egindako edizioak mantendu egingo lirateke.

Zerrendek arazo pare bat dituzte:

  • Deskribapena zutabeko koadroa hutsik agertzen da gehienetan, Wikidatako "label"a bete gabe dagoelako. Zutabe hau ezabatu egin liteke.
  • Jaiotza herrialdeari dagokionez, euskaldunentzat jaiotza herrialde bezala Espainia edo Frantzia ematen du artikulua erdal hizkuntzetan ere badagoenean (Juan Garmendia Larrañaga, José Luis Moro eta Pierre Abeberri, adibidez) edo hutsik agertzen da artikulua euskal wikipedian bakarrik badago ((Aitor Basabe, Antton Zubikarai eta Didier Rouget, adibidez).

Ideia ona iruditzen bazaizue, artikuluok sortu aurretik xehetasunak (kategoriak, etabar) bertan eztabaidatu ditzakegu. —Aurreko iruzkin sinatugabea Lainobeltz (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-05-26, 10:39).

Euskal Herria herrialdetzat agertzeko modurik ez badago, aurka nago erabat. Horrelako zerrendek bitxikeriatzat balio izan dezakete, baina hain zuzen ere euskaldunoi gehien interesatuko zaizkigun jaiotzak eta heriotzak euskal herritarrenak izango dira, eta horiek bereizteko modurik ez badago, ez diet zerrenda horiei zentzurik ikusten. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-24, 12:50 (UTC)
Ideia aldea batera uzten dut orduan. Zerrendekin praktikatzeko balio izan dit, behintzat :) Ea banderen kontu horri konponbiderik aurkitu al diogun... -Lainobeltz (eztabaida) 13:02, 24 ekaina 2016 (UTC)

Ipar Euskal Herriko udalerrien infotaulako kantonamendua euskaraz[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Ipar Euskal Herriko hainbat eraikinen artikuluak sortzen ari naizen bitartean, udalerrien infotaulan kantonamendua frantsesez jartzen duela ohartu naiz, eta noski, lotura gorriz eta inongo artikuluetara ez doala. Euskal Herriko udalerrien infotaula berria txertatzerakoan ohartu gabean edo zintzilik gelditu den xehetasuna dela uste dut: ikus adibidez Ziburu artikulua (Saint-Jean-de-Luz kantonamendua, Donibane Lohizune kantonamenduaren ordez agertzen da). Norbaitek konpondu al dezake? Eskerrik asko aldez aurretik. -Euskaldunaa (eztabaida) 11:29, 31 maiatza 2016 (UTC)

Yes check.svg Egina. Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak onartutako izendegiari jarraituz zuzendu dut. Hala ere, 2014an Frantziak egindako kantonamendu berrantolaketa ez dugu jasota Euskal Wikipedian, eta horregatik loturetako asko gorriz ageri dira. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-31, 12:13 (UTC)
Bai, baino gehio zerek iteko. Ikusi adibidez Hendaia, Senpere, Azkaine, Ainhoa, Sara Uztaritze... nik uste Lapurdiko gehientxunak. -Euskaldunaa (eztabaida) 12:21, 31 maiatza 2016 (UTC)
Orri horietako bakoitzean sakatu al duk Kontrol + F5 tekla konbinazioa, hire nabigatzaileko kaxe memoria berritzeko? Nik zuzenduta ikusten dizkiat, infotaulan kantonamenduen euskal izena jarrita. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-05-31, 17:06 (UTC)

In diat prueba orri hoitako bakoitzen baino denatan berdine ateatze zaiak, akatsa: kantonamendun euskerazko izenak agertze ittuk, baino ez die inoako loturaik. Ez iat uste nere nabigatzailengatio izango dekenik, hor zeoze infotaulan aldau beharra zeokela uste iat, edo bestela gorriz ateatzen dien lotura guzti berezko artilua doan zuzenketa in. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:53, 31 maiatza 2016 (UTC)

Ustet zuzendu detela...--An13sa 18:17, 31 maiatza 2016 (UTC)
Ba niri oraindik gaizki ateratzen zait: Adibidez, Uztaritzen, honakoa Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarretako kantonamendua, hau beharrean, Uztaritzeko kantonamendua. Azken aldian ez zuten ba Frantzian kantonamenduen berregituraketarik egingo, ala? ::-Euskaldunaa (eztabaida) 18:22, 31 maiatza 2016 (UTC)
Orain, bai. Lan ona, An13sa. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:26, 31 maiatza 2016 (UTC)
Pirinio Atlantikoetan 52 kantonamenduetatik 27-ra pasa dira...Estatu osoan 4055-tik 2074-ra.--An13sa 18:29, 31 maiatza 2016 (UTC)

2016ko behin-behineko Azal Nagusia bozketarako aurkezpena[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Gorago esan bezala, ingelesezko Wikipediaren Azal Nagusiko kodean oinarrituta eta euskarazko Wikipediara egokitu eta bururatu zaizkidan hainbat aldaketa eta nire ustez hobekuntzak direnak gehituta behin-behineko euskarazko Wikipediaren 2016ko Azal Nagusia hau garatu dut:

{{Azala2016}} (Aldaerak: {{Azala2016 - Aldaera}}, {{Azala2016 - Aldaera 1}} eta {{Azala2016 - Aldaera 2}}


Pare bat astetan nire kaxaz frogak eginez bere funtzionamendua eta asteko argazki eta artikulu ezberdinen formatuetara nola egokitzen den aztertzen egon naiz eta honako hobekuntza edo abantailak dituela iritzi dut:

Hobekuntzak[aldatu iturburu kodea]

  • Orain arte atalak lauki eta taula ezberdinetan sakabanatuta aurkeztu beharrean (ikus gaur egungo azal nagusia) atal guztiak bi zutabeetan modu bateratu eta ordenatuagoan aurkeztuak agertzea.
  • Orain arteko ezker eta eskuineko bi zutabeen amaierako desoreka ezeztatu eta zutabeek amaiera edo modu txukun batean orekatuak agertzea, estekikoki itxura hobetuz.
  • Azal nagusi guztian hizki tipografia orokor eta berdina mantentzea eta erabiltzea, orain arte tipografia ezberdinak erabili dira eta nire ustez tipografikoki itxura nahiko nahasia edo kaotikoa ematen zuen, atal batek tipografia bat eta beste batek bestea baitzuten, bai estiloz zein tamainaz. Azal berri honek tipografia bakarra du, bai estiloz nahiz tamainaz.
  • "Wikimediaren beste proiektuak" behealdeko ataleko orain arteko hizki txikiak handitu eta tipografia gainontzeko azaleko ataleko tipografiarekin berdintzea, irakur errazagoa izan dadin.
  • Asteko irudi nabarmenduaren atalari alboko margen edo tarteak txikitu zaizkio, atalaren neurriak ia osoki argazkiari egokituz (400px-ko zabalera estandarra), honela irudiaren aurkezpenak indar eta ikusgarritasun handiagoa duela eta ikuslearen harreta gehiago erakartzen duela iritzi baidut, alegia, orain arteko argazkiaren inguruko guztiko tarteek irudiari kentzen zioten indarra. Ikus aldea edo ezberdintasuna: {{Azala - Eredua 1}} (orain artekoa) eta {{Azala2016}} (egokitzapena).
  • Azal berria orain arteko azala ez bezala asteko irudi nabarmenduaren atala irudiaren tamainari egokitzen zaio, bai garaieraz nahiz zabaleraz, betiere alboko tarte edo margenak irudiari estuki egokituz, ikus adibideak: {{Azala2016-Adibidea1}} eta {{Azala2016-Adibidea2}} (irudi zabalak) eta {{Azala2016-Adibidea3}} eta {{Azala2016-Adibidea4}} (garaiera handiko irudiak).
  • Kategorien atala kendu dut, {{Azala/Kategoriak - Eredua 1}}, nire iritziz luzeegia baita, honela praktikotasun eta sinplifikazioaren alde azalaren luzera edo espazioa murriztu eta kategoria nagusiak lehen begi bistara eta eskuragarria egon daitezen. Eredua ikusgai: {{Goiburua - 2016}}, bertan entziklopedia bateko jakintza orokorraren ikuspuntuik kategoria nagusiak agertzen dira: Arteak, Biografiak Kultura (letrak), Tekonologia eta Zientziak... eta noski, euskaldunon ikuspuntu berezitik ere aski garrantzitsuak diren Euskal Herria eta Euskararen kategoriak ere bai.

Bozketa[aldatu iturburu kodea]

Hortaz, {{Azala2016}} eredua ekainaren 15erako epea izango luken bozketa baterako aurkeztu nahiko nuke, horrela epe horren ondoren baiezkoa atera ezkero martxan egon dadin. Eta ezekoa ateratzen baldin bada, ba, begira, behintzat beste Wikipedietako kodeak kopiatzen... barka... kodeak "programatzen", zeozer ikasi dudala esan dezaket.

Zuon iritziaren zain, gabon pasa.

-Euskaldunaa (eztabaida) 19:19, 2 ekaina 2016 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde. Aurrekoan Marklarrek esan bezala, «noizbehinka aldaketaren bat egitearen alde», berrikuntza estetikoek Euskal Wikipedia erakargarriago egiten baitute. Zehazki, {{Azala2016}} aukeraren alde, diseinu soilena den hori praktikoena eta dotoreena delakoan bainago. Lan bikaina, Euskaldunaa. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-02, 21:23 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Niri gehien gustatzen zaidana Txantiloi:Azala2016 - Aldaera 1, kategoriarik gabe. Kategoriadunen artean Txantiloi:Azala2016 nahiago. Lan ederra, zorionak!!! -Lainobeltz (eztabaida) 21:47, 2 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Bejondeizula, Euskaldunaa!-Xabier Cañas (eztabaida) 22:23, 2 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde.--Xirkan (eztabaida) 13:47, 4 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Oraina (eztabaida) 08:25, 9 ekaina 2016 (UTC)

Wikipedia nagusien atalaren murrizketa[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Proposamen bat luzatu nahiko nuke: Euskarazko Wikipedia 250.000 artikulura iristean {{Azala/Hizkuntzak}} atalaren murrizketa bat burutzea, beste modu batera esanda: 100.000 artikulu baino gehiago dituzten Wikipedia multzoa ataletik kentzea. Jada euskarazkoa 250.000 artikulu baino gehiago multzora igaroa izango denez, atal honen txikiagotzeak Azal Nagusian ere eragina izango luke, soberako espazioa aurretuz edo luzera txikiagotuz. Gainera, jada 100.000 artikulu baino gehiago multzoko Wikipedia guztiak Azal Nagusiko ezkerreko hizkuntzen zutabean daudenez, ez legoke haiekiko inongo galerarik. Laburbilduz: Atala hiru multzoez osatua geratuko litzateke: 5.000.000 artikulu baino gehiago ({{Azala2016}} txantiloian sortua), 1.000.000 artikulu baino gehiago eta 250.000 artikulu baino gehiago, alegia, murrizketarekin zerrenda artikulu gehien dituzten 31 Wikidietara mugatuko litzateke, hain justu ere, 31.a geurea da.

Zer iruditzen? -Euskaldunaa (eztabaida) 20:15, 5 ekaina 2016 (UTC)

Krisian gaudenez, murrizketak eta guraizekadak modan, Azal Nagusian beste murrizketatxo bat ere egin daitekela jabetu nahiz. Bazenekien atala 5 bazenekien kopurutik 3ra murriztea ez dut uste munduaren akabera izango litzatekenik, honela ezkerraldeko zutabea laburtuz eta eskuineko zutabeari ere albistetxo pare bat kenduz (berez jada nahiko luzea den atala), Azal Nagusi osoari luzera laburtuko genioke, ahal den gauzik funtsezkoenak bakarrik utziz, adibidez albisteen atala ere hiru datetara mugatuz, maiz egun bakarrean albiste bat baino grhiago jazotzen baitira.

  • Pictogram voting support.svg Alde. Horrela, informazioa pixka bat bakanduta, irakurterrazagoa izango da, ugaritasunean galdu gabe. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-10, 13:52 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde -Oraina (eztabaida) 14:19, 12 ekaina 2016 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde --Marklar (eztabaida) 14:35, 12 ekaina 2016 (UTC)

Wikipedia to the Moon: voting has begun[aldatu iturburu kodea]

Hello, after six weeks of community discussion about Wikipedia to the Moon, there are now 10 different proposals for content for the mission. Starting today, you can vote for them on Meta-Wiki, and decide what we will work on: a Wikipedia canon, different lists, the Moon in 300 languages, an astronomy editathon, featured articles, articles about technology, endangered things, or DNA-related topics. You can even vote against community involvement. Voting is open until 24 June. Sorry that this message is again in English only, but we are using village pumps to reach as many communities as possible, so that everyone knows they can vote. Best, Moon team at Wikimedia Deutschland 15:31, 10 ekaina 2016 (UTC)

Hiri / herri artikuluen egitura bateratzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi, azkenaldian udalerrien artikuluak pixka bat txukuntzen nabil eta ikusten dut artikulu bakoitzak bere egitura jarraitzen duela. Nik, denon artean udalerrien artikuluentzako egitura bateratu bat adostea proposatzen dut. Hau da nire proposamena:

INFOTAULA

SARRERA

== Historia ==

=== Etimologia ===
=== Historiako azpiatalak: Historiaurrea, XX. mendea... ===

== Geografia ==

=== Ingurune naturala ===
=== Klima ===
=== Udalerri mugakideak ===
=== Azpibanaketak (edo dagokion izena, auzoak, barrutiak...) ===

== Demografia ==

=== Biztanleriaren bilakaera ===
=== Erlijioa ===
=== Etniak ===
=== Hizkuntzak ===

== Politika ==

=== Gobernua (edo duen izena: udala, herriko etxea, udal kontseilua, batzarra...) ===
=== Hauteskundeak ===

== Ekonomia ==

=== Sektore garrantzitsu bat badago (adib. Turismoa, Industria...) ===

== Kultura ==

=== Arte eszenikoak ===
=== Erakundeak ===
=== Gastronomia ===
=== Gaueko bizitza ===
=== Hiri senidetuak ===
=== Jaiak ===
=== Jaialdiak ===
=== Literatura ===
=== Musika === 

== Leku interesgarriak ==

=== Museoak ===
=== Ondasun nabarmenak ===
=== Parkeak ===

== Kirola ==

== Azpiegiturak ==

=== Garraioa ===
=== Osasuna ===
=== Segurtasuna ===
=== ... ===

== Hezkuntza ==

=== Eskolak, Ikastetxeak, Institutuak (edo dagokion izena) ===
=== Unibertsitateak ===

== Komunikabideak ==

=== Prentsa ===
=== Telebista ===
=== Irratia ===

== Udalerritar ospetsuak ==

== Bitxikeriak ==

== Iruditegia ==

== Erreferentziak ==

== Ikus, gainera ==

== Kanpo loturak ==

== Bibliografia ==

COMMONSKAT

TXANTILOIAK

KATEGORIAK

--An13sa 16:31, 12 ekaina 2016 (UTC)

Arratsaldeon. Asmoa ona da, ados, baina nire iritziz modu orientatiboan bezala, ez zehatz-mehatz bete beharrekoa: kontuan hartu udalerrien artikuluak Wikipedietan gehien jorratzen den gaietako bat dela, eta zaila izango dela udalerri baten artikulua sortzen duen lankide orok (bai betikook nahiz noizbehinakoek edota behingoz bakarrik sartu eta udalerri baten artikulua sortzen duenak) formatu horren ordena zehatz-mehatz jarraitzea ikusten dut. Beste Wikipedietan ere udalerrien artikuluetako gaiek orden zehatz bat ez dutela jarraitzen ikusten dut, hiri garrantzitsuenetakoetan beharbada bai, gain-gaineko hiruzpalau atal nagusien orden orokorra bai: izena (etimologia), geografia, historia, demografia... erreferentziak eta kanpo loturak... baina gero hortik aurrera, sortzailearen araberako ordena jarraitzen dute, maiz atalen izenak ere ezberdinak dituzte. Ikus adibidez geurean udalerrien artikuluetan ondare nabarmena den atalak beste hizkuntzetako Wikipdietan dituen izen ezberdinak: eraikin nabarmenak, ondarea, arkitektura, kultur ondasunak... hori Wikipedieta guztietan jazotzen den gauza da, eta nire ustez konpontzen ezinezkoa, edonork sor dezakeen udalerri guztien artikulu baten atalen ordena kontrolatzea ezinezkoa baita, milaka eta milaka baitira.
Bestalde, nik behinik-behin bilbiografia atala beti azkenaurreko atal gisa jarri dut, eta amaieran kanpo loturak atala.
-Euskaldunaa (eztabaida) 17:01, 12 ekaina 2016 (UTC)
Euskal Herriko udalerrietarako darabilgun ereduarekin alderatuta, hona hemen nire iritzia:
  1. «Izena» atala kentzearen aurka. Nabarmena denez, euskaldunok toponimoei garrantzi handia ematen diegu, eta irakurleen interes handienetakoa da jakitea ea euskaraz egokiena Iruñea ala Iruña den, Bilbo ala Bilbao, eta forma horietako bakoitzaren jatorria. Eta gai hori, hertsiki, ez da historiakoa (nahiz eta hari estu lotuta dagoen), baizik eta hizkuntzalaritza historikokoa, filologiakoa eta soziolinguistikakoa.
  2. «Kirola» atala Euskal Herriko udalerrietarako ereduan bezala «Kultura»ren azpiataltzat utziko nuke nik (funtsean, gaur egun ikuskizun bat gehiago baita, musika taldeen, filmen eta serieen antzera jarraitzaile ugari biltzen dituena).
  3. «Azpiegiturak» atalak, eredu berrian, «Osasuna» eta «Garraioak» azpiatalak hartzen baditu, ez diot zentzurik ikusten «Hezkuntza» bereizita agertzeari. Beraz, «Hezkuntza» ere «Azpiegiturak» atalaren azpiataltzat jarriko nuke.
  4. Ez daukat garbi zer abantaila duen «Historia» atala «Geografia» baino lehenago jartzeak; nire ikuspegitik, interes eta garrantzi handiagoa du geografiak. Gaur egun toki horrek zer ezaugarri dituen jakin nahi izaten dut, haren historia baino lehenago. Hala ere, hori guztiz subjektiboa da, noski.
Gainerakoan, ez diot eragozpenik ikusten eskema orokortzat (Euskaldunaak esan bezala, kasuan kasuko berezitasunak aintzat hartuta aldatzeko aukerarekin). Hori bai, Euskaldunaak berak aipatu duenez, ez dakit ea Euskal Wikipedian aski indar badugun milaka artikulu horiek eskema berrira ekartzeko... Inork horretan buru-belarri jartzeko ardura hartzen badu eta esan ditudan lau aldaketatxo horietatik lehen hirurak behintzat sartzen badira, alde bozkatuko nuke. Bestela, ez. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-13, 15:19 (UTC)
Nire helburua ez da zehatz-mehatz jarraitu beharreko egitura sortzea. Ni tarteka udalerrien artikuluak txukuntzen ibiltzen naiz eta gustatuko litzaidake modu orientatiboan eskematxo bat edukitzea. Komentatzen duzuenari buruz:
  • Esan bezela, eskema orientatibo bat edukitzeko da.
  • Azken lau atalak (erreferentziak, kanpo loturak...) Estilo gidan jartzen dituen ordenean daude.
  • Izena atala ez dut kendu, Historia atalean jarri dut (Etimologia izenarekin). Azken finean, hiriaren izena, hiriaren historiaren zati delako besterik gabe. Lekuz alda daiteke.
  • Kirola Kulturan sartzearen alde.
  • Hezkuntzarena arrazoi duzu, Azpiegiturak atalean hobe.

2. Proposamena:

INFOTAULA

SARRERA

== Geografia ==

=== Ingurune naturala ===
=== Klima ===
=== Udalerri mugakideak ===
=== Azpibanaketak (edo dagokion izena, auzoak, barrutiak...) ===

== Historia ==

=== Etimologia ===
=== Historiako azpiatalak: Historiaurrea, XX. mendea... ===

== Demografia ==

=== Biztanleriaren bilakaera ===
=== Erlijioa ===
=== Etniak ===
=== Hizkuntzak ===

== Politika ==

=== Gobernua (edo duen izena: udala, herriko etxea, udal kontseilua, batzarra...) ===
=== Hauteskundeak ===

== Ekonomia ==

=== Sektore garrantzitsu bat badago (adib. Turismoa, Industria...) ===

== Kultura ==

=== Arte eszenikoak ===
=== Erakundeak ===
=== Gastronomia ===
=== Gaueko bizitza ===
=== Hiri senidetuak ===
=== Jaiak ===
=== Jaialdiak ===
=== Kirola ===
=== Literatura ===
=== Musika === 

== Leku interesgarriak ==

=== Museoak ===
=== Ondasun nabarmenak (edo dagokion izena: eraikinak, monumentuak...) ===
=== Parkeak ===

== Azpiegiturak ==

=== Garraioa ===
=== Hezkuntza ===
=== Osasuna ===
=== Segurtasuna ===
=== ... ===

== Komunikabideak ==

=== Prentsa ===
=== Telebista ===
=== Irratia ===

== Udalerritar ospetsuak ==

== Bitxikeriak ==

== Iruditegia ==

== Erreferentziak ==

== Ikus, gainera ==

== Kanpo loturak ==

== Bibliografia ==

COMMONSKAT

TXANTILOIAK

KATEGORIAK

--An13sa 18:01, 13 ekaina 2016 (UTC)

Aupa An13sa. Lan handia eta nekeza da baina epe luzerako plangintza izan ahal da eta hiriekin edo herri handiekin hasi ahalko zen. Ideia oso ondo dago.


Bigarren proposamena gustatzen zait, baina Euskal Herriko udalerrien kasuan behintzat, Xabierrek aipatu bezala, "izena" atala mantenduko nuke ere. "Hiri senidetuak" faltan botatzen dut eta "udalerritar ospetsu"en atalaren aurretik ondo joango litzatekeela iruditzen zait.-Xabier Cañas (eztabaida) 05:06, 15 ekaina 2016 (UTC)
Xabier, «Hiri senidetuak», An13sak proposatutako eskeman, «Kultura» atalaren barruan dago. Ez zait gaizki iruditzen. Eta zurekin ados: «Izena» atal berezia behar dugu. Goian aipatu ditudan arrazoiez gain, hiri asko eleaniztunak dira, eta beharbada askotan hizkuntza horietako bakoitzean izena zein den besterik ez dugu aipatuko, edo gaur egun izen horiek duten erabilera. Eta hori ez da etimologia, eta ez dagokio historiaren gaiari. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-15, 11:15 (UTC)
Nik normalean historia geografiaren aurrean jartzen dut, baina ez dut arrazoi berezirik horretarako (ingelesezko wikipediaren ordena jarraitzeagatik hasi nintzen horrela egiten). Izena atala mantentzearen aldekoa naiz. Bestalde, egokia izango litzateke herrialdeen artikuluentzako eskema ere adostea.--Xirkan (eztabaida) 15:13, 15 ekaina 2016 (UTC)

2016ko Azalaren bozketaren epearen amaiera[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Goian duela aste pare bat proposatu nuen Azal Nagusi berriaren bozketaren emaitzak ikusita eta jada epea gaur, ekainaren 15ean, bete denez, {{Azala2016}} administratzaileen esku uzten dut. Aio. -Euskaldunaa (eztabaida) 04:08, 15 ekaina 2016 (UTC)

Yes check.svg Egina. Arduratuko haiz «Ba al zenekien» eta «Azken berriak» atalak murrizteaz, gorago adostu zenez? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-15, 11:20 (UTC)
Eskerrik asko. Azal Nagusiaren espazio murrizketa:
Yes check.svg Egina Ba al zenekien atala 3ra murriztua.
Yes check.svg Egina Azken albisteak atala 3ra murriztua.
-Euskaldunaa (eztabaida) 11:08, 16 ekaina 2016 (UTC)

AEBko "udalerriak"[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Hasi naiz pixkanaka Ameriketako Estatu Batuetako udalerrien artikuluak egiten eta kontua da bertan ez dagoela guk deitzen dugun "udalerririk". Badaude leku inkorporatuak eta ez inkorporatuak; inkorporatuak izan daitezke herriak eta hiriak; eta ez inkorporatuak izan daitezke "lekuak" edo "Zentsoaren arabera designtatutako lekuak" (CDP). Azken hauek pila bat dira, herriak eta hiriak baino gehiago, eta batzuk handiak (10.000 biztanletik gora ere). Hasi naiz "herri" eta "hiri" deitzen diren horiek egiten... zuek uste duzue CDP horiek ere egin beharko direla? -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:24, 16 ekaina 2016 (UTC)

Arratsaldeon. Nik Katalanezko Wikipedian AEBtako udalerrien artikuluak osatzeko sortu zituzten hiri, udalerrien era herriak sortuko nituzke, baina ez dakir aipatzen dituzun bi multzoetako leku inkorporatuak diren edota ez inkorporatuak ere badiren, edota beste ezaugarriren baten arabera sortu zituzten. Duela laupabost urte edo, euren eztabaidagunea irakurtzean, behinik-behin gure garaiko "Erromatar Imperio Berriaren" udalerri guztien artikuluak sortu zituztela baieztatzen zuten. Hortaz, nire iritziz, hobe jada aurretik norbaitek jorratua duen lanean oinarritzea.
-Euskaldunaa (eztabaida) 17:08, 16 ekaina 2016 (UTC)
Uste dut katalanek CDPak ere egin zituztela... askoz gehiago dira herri eta hiriak baino, baina ez dira, bere horretan, udalerri. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:47, 17 ekaina 2016 (UTC)
Ba orduan, CDP horien artikuluak ere sortzeko alde. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:57, 17 ekaina 2016 (UTC)
Kaixo! CDP horiei buruzko nahiko informazioa badago (biztanleak, azalera, dentsitatea, argazkia...), alde!-Xabier Cañas (eztabaida) 06:15, 18 ekaina 2016 (UTC)
Ni ere, Xabierrek aipatutako gutxieneko informazio hori duten artikuluak sortzeko modua baldin badago, alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-19, 18:52 (UTC)
Begiratu dut eta ez dut ikusten estatu guztietan CDPak egin dituztenik. Gehienena ez dut uste informazio gehiegirik dagoenik: biztanleria eta koordenatuak, ze konderritan dagoen... baina askok ez dute azalera bera ere definituta. Ni hasiko nintzateke estatu bakoitzeko udalerriekin, ze nahiko folloia da ere: estatu bakoitzean banaketak ezberdinak dira, baita udalerri horien "eskumenak". Guztira 89.055 entitate daude, CDP, udalerri, hiri, herri, hiribildu eta horrelako guztiak kontuan hartuta. Nire kalkulu azkarra da herri eta hiriak eginez, eta ez CDPak, 15.000 inguru izan daitezkeela. Baina batek daki! -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:59, 19 ekaina 2016 (UTC)

Ados, Theklan. Eskerrak ematea besterik ez zure lan erraldoiarengatik. -Euskaldunaa (eztabaida) 19:25, 19 ekaina 2016 (UTC)

Wikipedia:Peace Treaties in Art 30 x 30 Challenges[aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Basque user group en.png Peace Treaties in Art 30 x 30 Challenge
Bake Itunak erakusketako artelanak wikitzeko nazioarteko erronka!.

Adiskide agurgarriak! Denbora larriz ibili gara baina azkenean martxan jartzerik izan dugu Donostiapediak Bake Itunak erakusketaren inguruko nazioarteko erronka. Helburua bakea eta gatazken inguruko erakusketa horren zenbait artelanen inguruko artikuluak sortzea da. 30 koadro dira guztira eta 30 hizkuntzetan osatzea da erronka.
Aukeratu diren hizkuntzen artean, hizkuntza handi eta txikien arteko oreka bat bilatu da, guztira 30 osatu arte. Iñaki LL San Telmo Museoan aritu da lana prestatzen eta bera arituko da dinamizatzen erronka hau. Gaur ireki da eta uztailaren 17 bitarte egongo da zabalik.

Uztailaren 9an, wikimaratoi bat egingo da museoaren aurrean dagoen Zuloaga plazan. Programa osatzen joan ahala kontatuko dizuet. Euskaraz oraingoz koadro bat dago sortua. Lehiaketa ikusteko informazioa guztia hemen: Peace Treaties in Art 30 x 30 Challenge

-Xabier Cañas (eztabaida) 18:17, 17 ekaina 2016 (UTC)

250.000. artikulua[aldatu iturburu kodea]

Beno, zer... zerbait berezia egingo al dugu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:26, 18 ekaina 2016 (UTC)

Milioi laurdena! Bai!-Xabier Cañas (eztabaida) 12:31, 18 ekaina 2016 (UTC)
Artikulu partekatu bat izan daiteke aukera bat (baina agian denboraz larri aukeratzeko)... edo bestela gurera goaz eta gertatzen denean aldatzen dugu logotipoa eta ya. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:36, 18 ekaina 2016 (UTC)
Nire iritziz artikulu partekatu bat egiteko talde lana behar da, tajuz egiteko denbora eskatzen du, eta zuk esan duzun bezala denboraz larri gabiltz. Berhabada logoarena onena, hori lan indibiduala da eta lan indibidualak azkarrago egin eta bozkatuko litezke. Baina zein epetarako egin? Beharbada arratsalde honetarako aurkeztu daitezke logoa proposamenak, ni burua gehiegi ez hauste arren 200.000 artikulura iritsi gineneko logo urreztatu hori berreskuratu, 250.000 zenbakia itsatsi eta aurkeztearen alde nago. Lanik ematen ez duen logoa, itxura onekoa eta denbora eskasean egiten dena.
-Euskaldunaa (eztabaida) 12:47, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:55, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Halere, nire kasuan behinik-behin, ez naiz Gimp edo Photoshopen aipatutako logoari 200.000 zenbakia kendu eta 250.000 jartzeko eta logoa itxurosoa edo aurkezgarria gelditzeko bezain jaioa, hortaz beharbada beste batek hori egiteko trebezia edo ezagunpenak baldin baditu, eskertuko nioke. Bestelakoan, beste logo soilago baten proposamena aurkeztuko dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:00, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 14:44, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Lainobeltz (eztabaida) 14:59, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Xabier Cañas (eztabaida) 15:23, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting neutral.svg Neutrala -- (izan ere, ez naiz produktibista) - --Joxemai; (erantzunak) 15:43, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Marklar (eztabaida) 16:14, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Oraina (eztabaida) 11:16, 20 ekaina 2016 (UTC)

1. proposamena[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedia 250.000.png
Pictogram voting support.svg Alde - Soila, sotila eta inongo buruhausterik gabekoa. - Euskaldunaa (eztabaida) 15:26, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Marklar (eztabaida) 16:14, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Lainobeltz (eztabaida) 17:46, 18 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-- Soila baina argia - Aihotz (eztabaida) 23:15, 19 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Xabier Cañas (eztabaida) 11:07, 20 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Oraina (eztabaida) 11:16, 20 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting neutral.svg Neutrala. Diseinua gogoko dut, baina ez dut zenbakia ondo ikusten. Izan ere, nire ikusmenerako, kolore horren kontrastea txikiegia da. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-20, 16:16 (UTC)
Pictogram voting neutral.svg Neutrala Ni ere Xabier Armendaritzekin ados. Gartxoak (eztabaida) 18:08, 20 ekaina 2016 (UTC)
  • Nahi izanez gero beste koloreren bat jarri daiteke, aipatu edo kodea eman eta saiatuko naiz aldatzen. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:32, 20 ekaina 2016 (UTC)
Bi irtenbide bururatzen zaizkit:
  1. Koloreari eustea, baina zenbakia bolaren goialdean jarrita, eta ez bolaren parean.
  2. Diseinuari eustea, baina kolore ilunen bat jarrita.
Uste dut errazena kolorea aldatzea litzatekeela, baina ez dakit zein kolore izango litzatekeen egokiena. Berde iluna, beharbada? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-20, 18:02 (UTC)

2. proposamena[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedia 250.000 - Orlegi eta Horia.png

Xabier Armendaritzek aipatutakoaren harira, 2. proposamena, hizki berde ilunak eta kontraste gehiago eta hobekiago ikus daitezen bolatxoari hondo urreztatua eman diot (sakatu irudian benetazko koloreak ikusteko, hemen txokoan urre kolore beharrean horixka edo limoi kolorea ikusten baita).

Pictogram voting support.svg Alde - -Euskaldunaa (eztabaida) 18:56, 20 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - -Lainobeltz (eztabaida) 19:20, 20 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-20, 21:46 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - -Gartxoak (eztabaida) 22:48, 20 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Xabier Cañas (eztabaida) 07:06, 21 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Iñaki LL (eztabaida) 09:28, 21 ekaina 2016 (UTC), nabarmendu egiten du gehiago zenbakia, eta ohiko bolatxotik zeozer aldentzen da.
Pictogram voting support.svg Alde -Oraina (eztabaida) 09:36, 21 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 11:11, 21 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Aihotz (eztabaida) 14:25, 21 ekaina 2016 (UTC). Zertxobait ikusgarriagoa da. Zenbakiak hobeto ikusten dira eta kolorea deigarriagoa da.
Pictogram voting support.svg Alde --Josu (eztabaida) 12:34, 22 ekaina 2016 (UTC)

Helburua lortuta[aldatu iturburu kodea]

Oeoeoeoeo! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:45, 23 ekaina 2016 (UTC)

Azken unean zeuretzat 250.000. artikuluaren ohorea :-P -Euskaldunaa (eztabaida) 19:49, 23 ekaina 2016 (UTC)
Ez pentsa, beste 5 daude wikitzeko "Orrialde itsuak" atalean... berez jada 250.005 ditugula ematen du! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:50, 23 ekaina 2016 (UTC)

Ah, hori jada ez dakit, ni 250.000. artikulua zure artikulua dela jarri berri dut Euskarazko Wikipedia (Euskaraz), Basque Wikipedia (Ingelesez) eta Wikipedia en basc (Katalanez) artikuluetan. -Euskaldunaa (eztabaida) 20:05, 23 ekaina 2016 (UTC)

Zorionak danoi!!! San Juan bezpera izanda ospatu beharko da, o ze? -Gartxoak (eztabaida) 21:27, 23 ekaina 2016 (UTC)
Nik garagardoa ireki dut etxean (bihar lana dudala) -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:41, 23 ekaina 2016 (UTC)
Zorionak danori!!! -Lainobeltz (eztabaida) 08:17, 24 ekaina 2016 (UTC)
Zorionak Euskal Herria!! Aizue, mugarri honek ez al du merezi oihartzun pixka bat izatea? Hemengo komunikabideei ohartxo bat bidaltzea? (milioi laurdenera iristea ez da eguneroko kontua....) --Josu (eztabaida) 10:55, 24 ekaina 2016 (UTC)
Lierni Ibargutxik deitu zidan Euskadi Irratitik, horretaz eta Gaztelaniazko Wikipedian egiten ari omen diren emakumeen ekimen batez mintzatzeko emakume wikilari euskaldun baten bila. Kororengana bideratu nuen, nik dakidanik hura delako emakumezko euskal wikilarien artean aktiboena. Ea laster Euskadi Irratian haien arteko elkarrizketa entzuten dugun. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-24, 12:28 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Gaur Ingelesezko Wikipedian Euskarazko Wikipedia haien Azal Nagusiko 250.000 artikuluen zerrendan sar dezaten eskatu diet. Ea kasu egin eta aldaketa ahal den azkarren egiten duten. -Euskaldunaa (eztabaida) 11:47, 24 ekaina 2016 (UTC)
Yes check.svg Egina

Katalanezko Wikipedian beste horrenbeste -Euskaldunaa (eztabaida) 12:08, 24 ekaina 2016 (UTC)
Yes check.svg Egina

Azal nagusiko zenbait ataletako irudien formatu aldaketaren proposamena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Katalanezko Wikipediaren Azal Nagusiko zenbait atalen irudi formatua eredutzat hartuz, geure Azal Nagusiko zenbait atalen irudi formatu aldaketa bat proposatu nahiko nuke, nire iritziz irudiak argazki modura modu dotoregoan aurkeztuak agertzen baidira: irudi bera ikusgarriagoa eta nabarmenduagoa, itzaldun ertzak eta izkin borobilduak.
Gaur jada Azal Nagusiko zenbait atalen irudien formatu aldaketa egin dut, noski, proba modura eta irudi formatu aldaketarekin nola gelditzen diren aldi batez ikusgai egon daitezen (Artikulu Nabarmendua, Irudi Nabarmendua, Ba Al Zenekien edota Urteurrenak), aldiz, Azken Berriak atala bere hortan eta betiko irudi formatuarekin utzi dut, neure kasuan atal honetan lege zaharreko irudiak egotea estekikoki gehiago konbetzitzeaz gain, gainontzeko ataleko formatu berriko irudiekin parekatuz bi formatuen arteko aldeak ikusgai egon daitezen.

Bestalde, eskerrak eman nahi nizkioke Xabier Armendaritz lankideari irudi formatu berriaren osaketan emandako laguntzarengatik.

Formatu berria duten irudi saila (ertz itzaldunak eta izkina borobilduak)
Betiko formatua duten irudi saila (ertz lauak eta izkina laukizuzenak)

Honela bada, eta gaizki iruditzen ez bazaizue, irudi formatu aldaketa baten bozketa proposatu nahiko nuke, izan atal batena, batzuena, denena edota batere ez; nire kasuan, "azken berriak" atala ez beste gainontzeko irudidun ataletako irudien formatuak aldatzearen aldekoa nintzateke. Zergatiak: betiko irudiak azken berriak atalaren hondoan ongi txertatu eta egokitzen direla iritzi dut, adibidez, orain atal horretan dauden Eurokopako eta Aviron Bayonnais taldearen logoak irudi formatu berriarekin probatu ditut eta nire gusturako itsusi samar gelditzen dira: beharbada irudiak beharrean logoak direlako. Norberaren gustuaren araberako gauza.

Formatu berria duten irudi saila
Betiko formatua duten irudi saila


Bozketa[aldatu iturburu kodea]

"Artikulu nabarmendua" atala[aldatu iturburu kodea]

  • Betiko irudi formatua:

"Irudi nabarmendua" atala[aldatu iturburu kodea]

  • Betiko irudi formatua:

"Ba al zenekien?" atala[aldatu iturburu kodea]

  • Betiko irudi formatua:

"Azken berriak" atala[aldatu iturburu kodea]

  • Irudi formatu berria:
  • Pictogram voting support.svg Alde-Xabier Cañas (eztabaida) 04:18, 21 ekaina 2016 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde - Probak egiten aritu naiz: Irudi arruntak itzaldun formatu berrian aurkeztu, eta aldiz logoak, armarriak eta zenbait irudi berezi (batez ere lauki itxurako markua ez badute eta irregularrak badira, goiko Eurokopa eta Avironen ikurrak kasu) betiko formatu lauan aurkeztuta ere, alegia formatu biak ongi txandatuz, ongi gera daitezke. -Euskaldunaa (eztabaida) 02:14, 22 ekaina 2016 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde -Gartxoak (eztabaida) 15:23, 22 ekaina 2016 (UTC)

"Urteurrenak" atala[aldatu iturburu kodea]

  • Betiko irudi formatua:

Oharra: "Urteurrenak" atalaren irudi formatu aldaketak urte osoko egun bakoitzaren urteurren txantiloietako irudien formatu aldaketa suposatzen du.

-Euskaldunaa (eztabaida) 23:18, 20 ekaina 2016 (UTC)

Itzel! Lan ederra azalean egindakoa -Lainobeltz (eztabaida) 00:36, 21 ekaina 2016 (UTC)
Zorionekoak gaituk Euskal Wikipediaren egile eta erabiltzaileok, Euskaldunaa, entziklopedia honen azala edertzen hain lan bikaina egiten duen lankide bat izateagatik. Aurrekoan bezala, orain ere proposatzen diat azalean aldaketa hau egiteko hilabeteko tartea gordetzea (aldaketa uztailaren erdialdean gauzatzea, beraz). Horrela, erabiltzaileek entziklopedia dinamiko baten sentipena izango ditek, aldian-aldian berritzen doan entziklopedia baten itxura hartuko ditek. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-21, 07:01 (UTC)
Milioi laurden artikuluen langa gainditzea ez duk eguneroko gauza izaten... eta aldaketa hau, onartzen baldin bada behintzat, nahiago nikek langa hori betetzen den unean bertan gauzatu eta ospakizun logoarekin batera burutuko balitz, honela 250.000. artikulura iristean ospakizun modura dena osatua eta prest egon dadin (Wikipedia nagusiak ataleko 100.000 artikuludun Wikipedien zerrenda ere kendu eta Azal Nagusiko espazioa murriztu edo aurreztuz, geurea jada 250.000 artikuludunen multzoira igaroko baita). Bestelakoan hik esandakoarekin bat etorriko ninduan (etorkizuneko aldaketetan), baina oraingo honako kasua errepikatzea zaila den une bat duala iritzi diat.
-Euskaldunaa (eztabaida) 13:27, 21 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Orokorrean azal aldaketentzat hilabeteko tartea gordetzea ondo iruditzen bazait ere, kasu honetan salto egin daitekeela uste dut, eta 250.000. artikulu horri azal eder batekin ongietorria eman -Lainobeltz (eztabaida) 13:57, 21 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 14:12, 21 ekaina 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-06-21, 14:31 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Gartxoak (eztabaida) 15:23, 22 ekaina 2016 (UTC)

Wikimania 2016[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi: Joan diren egunetan Wikimanian izan naiz, Esino Larion, Italian, Wikimedia Fundazioak eman didan diru laguntza bati esker. Oso esperientzia ederra izan da eta aukera asko gertatu dira gauzak ikasteko eta munduko beste wikilariekin harremanak egiteko. Ikusitako gauza batzuk gurean egin daitezkeela iruditu zait eta ikusi ditudan guztiak apuntatzen joan naiz. Txokoan azalpen guztiarekin ez nekatzearren, txosten txiki bat egin dut Esino Larion izandako esperientziarekin orrialde honetan. Ea datorren urtean beste euskaldunen bat joaten den Wikimaniara! Ondo izan.-Xabier Cañas (eztabaida) 12:38, 28 ekaina 2016 (UTC)

Mamitsua zure txostena, Xabier! Uztailaren 9ko topaketan komentatzeko aukera izango dugu. --Josu (eztabaida) 16:14, 29 ekaina 2016 (UTC)

Wikipedia Ilargira: editatzeko gonbitea[aldatu iturburu kodea]

Badira hiru aste gonbidatu zintuztegula Wikipedia artikuluak ilargira igortzeko moduaz bozkatzeko. Komunitatearen bozketa amaitu da dagoeneko, eta ondorengo ideia atera da irabazle: ‘‘artikulu eta zerrenda nabarmendu guztiak’’ ilargira igortzea. Erabaki horren arabera, gaurtik hasita, hizkuntza-komunitate guztietako wikilariei gogotik gonbidatzen diegu haien artikulu eta zerrenda onenen inguruan lan egiteko, eta Wikipedia Ilargira igortzeko. Askotariko komunitateen artean koordinatzeko gune nagusia Meta-Wiki izango da. Hor aurkituko duzue azalpen bat eta argibideak. Albait hizkuntza gehien han egoteko modua izango al dugu, Wikipediaren aniztasuna erakutsi ahal izateko! Gonbidatuta zaudete zuen komunitatearen izenean editatzeko eta eduki nabarmenduari burzko zuen lanaren berri guri emateko!

Ondo segi, Alemaniako Wikimediaren Ilargi taldea 14:10, 1 uztaila 2016 (UTC)

Editing News #2—2016[aldatu iturburu kodea]

m:User:Elitre (WMF), 17:20, 3 uztaila 2016 (UTC)

Uztailak 9:Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen aurkezpena eta Bake-Itunak editatoia[aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Basque user group en.png

Kaixo adiskideok!

Datorren larunbatean, uztailaren 9, Bake-itunak inguruko erronka eta editatoia aprobetxatuz, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko aurkezpena egingo da goizeko 11:00etan, gure lehendakari txit gorenaren eskutik: Xabier Armendaritz. Horretarako, Wikimedia Fundazioko Katherine Maherrek bideo bat grabatuko ditu elkartearen sorrera eta 250.000 artikuluak zoriontzeko.

Aurkezpenaz eta editatoiaz gain, 2016 Fundazioaren bitartez beste Wikipedietako jendea gonbidatzea izan dugu gurera etortzeko, batzuk hizlari bezala eta besteak editatoian lan egitera. Jendea oraindik konfirmatzen ari da baina wikipedia hauetako ordezkariak espero ditugu: galiziera, asturiera, espainola, katalana, okzitaniera, frantsesa, aragoiera... Ikusten duzuen bezala, aurkezpenaz eta editatzeaz gain, beste batzuk zer egiten duten ikusteko eta entzuteko aukera ona bada ere. Azpian egun horretarako programa osoa jartzen dut.

Irekiera[aldatu iturburu kodea]

11:00-11:30

  • Wikimedia Fundazioaren ongi etorri mezua
  • Euskal Wikilari Elkartearen aurkezpena (X. Armendaritz)
  • Europako Kultura Hiriburutza (X. Paya)
  • Bake-itunak erakusketaren aurkezpena

Editaoia[aldatu iturburu kodea]

11:30-13:30 / 16:00-20:00
Norberak bere ordenagailu eraman beharko du. Wikifi askea egongo da eta helburua Bake-itunak erronkako artikuluak sortzea edo itzultzea izango da.

Bisita gidatua[aldatu iturburu kodea]

13:30-14:15
San Telmo Museoan bertan.

Hitzaldi laburrak (15 min)[aldatu iturburu kodea]

16:00-17:15


Anima zaitezte etortzera eta elkarteko bazkide egitera!-Xabier Cañas (eztabaida) 13:05, 4 uztaila 2016 (UTC)

Lan bikaina, zorionak antolatzaileei eta dena ongi joan dadila.
-Euskaldunaa (eztabaida) 18:23, 4 uztaila 2016 (UTC)
Ikaragarria da antolatu duzuena. 7 wikipedietako ordezkariak! Galiziera, asturiera, espainola, katalana, okzitaniera, frantsesa, aragoiera... Ea euskararen aldetik tamainako parte-hartzea lortzen dugun. San Telmon izango naiz larunbatean. Noski!
-Ksarasola (eztabaida) 11:22, 5 uztaila 2016 (UTC)
Editatoiko artelanen artean ezin daitezke sartu Gernika (margolana) eta Bergarako besarkadako koadroa (sareko blog batean)? Zaila izango da ganorazko irudi libre bat aurkitzea, ez da?
-Ksarasola (eztabaida) 12:39, 5 uztaila 2016 (UTC)
Gernika koadroa hizkuntza askotan dago dagoeneko eta irudi librerik ez dago. Bergarekoarekin badira hainbat errepresentazio. Dena den, gauean begiratzen aritu naiz eta ez dago ez euskaraz ez inon hizkuntzetan Zuloaga, Arteta eta abarren obren inguruko artikulurik!! Euskal Herriko artista esanguratsuenen lanak falta dira Wikipedietan. Hori bai izan daitekeela datorren urteari begira erronka polita, bai barrura begira bai kanpora begira ere. -Xabier Cañas (eztabaida) 13:14, 5 uztaila 2016 (UTC)

Ez dakit jada Sitenotice edo dena delako horretan ospakizunaren iragarkia jarri duzuen eta beharbada niri ez zaiten agertzen, horrela ez bada, nire ustez jendea erakartzeko eta lehenbai lehen, aste osoz eta iganderarte ikusgai egon dadin, sitenoticen lekua, data eta ordua jartzen dituen iragarki deigarri bat ipintzea ekimen komenigarria litzateke. Bozetotxo bat prestatu dut, beharbada tamaina aldatu edota Euskal Herrian historikoki mintzatzen diren beste hizkuntzak ere gehitu dakizkioke (frantsesa, gaztelania eta gaskoia):


NullPano Espagne San Sebastian 05.jpg
Basque Wikimedians User Group Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen aurkezpena.
2016ko uztailaren 9a, 11:00etan. Zuloaga plaza, Donostia
Basque Wikimedians User Group presentation.
July 9 2016, 11:00 a.m. Zuloaga plaza, Donostia/San Sebastián
Zuloaga plaza


-Euskaldunaa (eztabaida) 13:48, 5 uztaila 2016 (UTC)

Ederra!! Bejondeizula Euskaldunaa!! Ez dut ezagutzen Sitenotice hori. Arakatuko dut eta ea bihar goizerako jartzerik dudan. Mila mila esker!-Xabier Cañas (eztabaida) 17:31, 5 uztaila 2016 (UTC)

Xabier Cañas, orrialde hau da: MediaWiki:Sitenotice, zeuek administratzaileek bakarrik aldatu edota erabili dezakezuen orrialdea da. Bertan, nahi denaren kodea itsatsi (kasu honetan eztabaida honetan jarri dudana) eta ondoren orrialde horretan agertzen dena Azal Nagusiaren goialdean iragarki moduan agertzen dela uste dut. Horren froga garbiena, ikus galizierazko Wikipediako MediaWiki:Sitenotice orrialdean agertzen den iragarkia Azal Nagusian agertzen dena da. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:25, 5 uztaila 2016 (UTC)

Uste baino errezagoa izan da. Mila esker Euskaldunaa! Txertatu dut iragarkia eta igandea bitarte, ondo iruditzen bazaizue, hor utziko dut. Orain konturatu naiz zerbait moztua agertzen dela eskuin aldean, ez dakit zergati. -Xabier Cañas (eztabaida) 17:43, 6 uztaila 2016 (UTC)
Xabier Cañas, probatu orain, tamaina txikitu eta egokitu dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:13, 6 uztaila 2016 (UTC)
Yes check.svg Egina. Primeran geratzen da!-Xabier Cañas (eztabaida) 07:43, 7 uztaila 2016 (UTC)

Bideoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! DSS2016tik pare bat bideo egin dituzte uztailaren 9ko wikimaratoia eta aurkezpena erakusten dutenak. Luzeak ez du azpititulurik baina laburrak bai.

Argazkiak Commonseko kategorian honetan dauden.

Ondo izan.-Xabier Cañas (eztabaida) 10:21, 11 abuztua 2016 (UTC)

Interesgarria, batez ere bertan egon ez ginenontzat zein giro zegoen eta zein gai jorratu ziren jakiteko. Lan bikaina, zorionak.
-Euskaldunaa (eztabaida) 20:07, 16 abuztua 2016 (UTC)

Compact Links coming soon to this wiki[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Screenshot of Compact Language Links interlanguage list

Hello, I wanted to give a heads up about an upcoming feature for this wiki which you may seen already in the Tech News. Compact Language Links has been available as a beta-feature on all Wikimedia wikis since 2014. With compact language links enabled, users are shown a much shorter list of languages on the interlanguage link section of an article (see image). This will be enabled as a feature in the coming week for all users, which can be turned on or off using a preference setting. We look forward to your feedback and please do let us know if you have any questions. Details about Compact Language Links can be read in the project documentation.

Due to the large scale enablement of this feature, we have had to use MassMessage for this announcement and as a result it is only written in English. We will really appreciate if this message can be translated for other users of this wiki. The main announcement can also be translated on this page. Thank you. On behalf of the Wikimedia Language team: Runa Bhattacharjee (WMF) (talk)--11:46, 8 uztaila 2016 (UTC)

Wikimedia Fundazioaren Bideoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Katherine Maher, Wikimedia Fundazioko zuzendari exekutiboak, bideo hau grabatu zuen larunbateko editatoiko parte hartzaileak agurtzeko, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea, eta batez ere, euskal Wikipediaren 250.000 artikuluak zoriontzeko. Euskarazko azpitituluak Nagoirasek sartu zituen larunbatean bertan. Disfruta ezazue. -Xabier Cañas (eztabaida) 06:26, 12 uztaila 2016 (UTC)

Katherine Maherren agurra
Zorionak. Goizaldean bueltatxo bat ematera joatekotan egon nintzen, baina azkenean ezin izan nuen, beste topagune batean izan beharko. Ez dakit nire ordenagailuaren arazoa bakarrik ote den baina ezin dut bideoa ikusi, kargatzen gelditzen zait. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:17, 13 uztaila 2016 (UTC)-Euskaldunaa (eztabaida) 13:17, 13 uztaila 2016 (UTC)
Gauza bera gertatzen zait niri ere. Ezin dut bideoa ikusi -Josu (eztabaida) 14:44, 13 uztaila 2016 (UTC)
Ez dakit zein izan daitekeen arazoa, niri ez dit arazorik ematen. Saiatu bestela zuzenean Commonsen ikusten, url: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Donostiapedia_edit-a-thon_2016_-_video_message_from_Katherine_Maher.webm . -Xabier Cañas (eztabaida) 15:09, 13 uztaila 2016 (UTC)

Niri mugikorrean behin agertu zait baina ordenagailuan ez. Beharbada bideoaren artxiboaren formatu kontua izan daiteke, mugikorrarentzat bai baina ordenagailuarentzat balio ez duena edo horrelako zeozer, edota beharbada erabiltzailearen ordenagailuaren nabigatzailearen araberakoa, ez dakit. Adibidez, .webm formatuan dagoen inongo bideorik ezin dezaket ikusi (behintzat nire kasuan), baina.ogv edota .ogg formatuan dauden bideoak ikus ditzazket, beharbada bideoa formatu horretara edo beste batean bilakatu beharra dago. Beheko bideoa ikus dezaket eta .ogg formatuan dago. -Euskaldunaa (eztabaida) 23:47, 13 uztaila 2016 (UTC).

Sagardotegiak krisi garaian izeneko bideo erreportajea ikusgai, ARGIA.com webguneak 2010eko urtarrilean egina.
Niri ez dit arazorik ematen (Debian 7 / Chromium) -Lainobeltz (eztabaida) 08:41, 14 uztaila 2016 (UTC)
Niri Ubuntu eta Firefoxekin ez zait ezer agertzen. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:08, 14 uztaila 2016 (UTC)

Compact Language Links enabled in this wiki today[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Screenshot of Compact Language Links interlanguage list

Compact Language Links has been available as a beta-feature on all Wikimedia wikis since 2014. With compact language links enabled, users are shown a much shorter list of languages on the interlanguage link section of an article (see image). Based on several factors, this shorter list of languages is expected to be more relevant for them and valuable for finding similar content in a language known to them. More information about compact language links can be found in the documentation.

From today onwards, compact language links has been enabled as the default listing of interlanguage links on this wiki. However, using the button at the bottom, you will be able to see a longer list of all the languages the article has been written in. The setting for this compact list can be changed by using the checkbox under User Preferences -> Appearance -> Languages

The compact language links feature has been tested extensively by the Wikimedia Language team, which developed it. However, in case there are any problems or other feedback please let us know on the project talk page. It is to be noted that on some wikis the presence of an existing older gadget that was used for a similar purpose may cause an interference for compact language list. We would like to bring this to the attention of the admins of this wiki. Full details are on this phabricator ticket (in English).

Due to the large scale enablement of this feature, we have had to use MassMessage for this announcement and as a result it is only written in English. We will really appreciate if this message can be translated for other users of this wiki. Thank you. On behalf of the Wikimedia Language team: Runa Bhattacharjee (WMF) (talk)-02:26, 15 uztaila 2016 (UTC)

Azal Nagusiko ezkerraldeko Wikipedien hizkuntzen zerrendaren aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Aurreko goiko mezuaren harira eta uste (eta "beldur") nuen gisa, atzotik Wikipedia ia gehienetan Mediawikikoek beste Wikipedien hizkuntzen zerrenda berritu dutela ikusi dut ("Compact Language Links" delakoa, niretzat Imposition Language Links), geure azalekoa barne. Niri, pertsonalki, aldaketa eta zerrenda berria ez zait batere gustatzen, orain arte genuen zerrenda eta sistema askoz ere gogokoagoa nuen: Wikipedia guztien loturak lehenbiziko bistadizoan eta saguari sakatuz gora-behera zebilen zerrenda mugikorra.

Aldaketa hori Azal Nagusietan hizkuntz loturen zerrenda luzeak ekidin eta laburtzeko egin dutela diote, baina geuk jada duela bi urte arazo hori konpondu genuen, hizkuntz lotura guztiak zituen zerrenda mugikor bat jarriz (Txekierazko Wikipediako Azal Nagusia eredu gisa hartuz), hortaz, orain heuren zerrenda zertarako ezarri nahi diguten ez dakit (inposatu ez esate arren), ez dugun "arazo" bat konpontze aldera? Geuk arazo hori aspaldi konpondu genuen, nire iritziz gaurdaino bai praktikotasunez nahiz estetikoki zerbitzu ona eman digun geure zerrenda mugikorra erdipurdiko zerrenda labur batez ordezkatuz galtzen ateratzen gara. Bestalde, ingelesezko Wikipedia berak ere ez du zerrenda hori erabiltzen, heurek aurrez zuten zerrenda baizik.

Zerrenda berria batere gogokoa ez izatearen arrazoiak:

  • Lehenbiziko arrazoia, aldaketa nahi dugun ala ez galdetu gabe burutu dutelako.
  • Bigarrena: Ez dira Wikipedia guztiak ikusten, nire iritziz diskrimatorioa edo berdintasunaren aurkakoa da, ustez euskararekin "komunak" diren hizkuntzetako Wikipediak bakarrik ikusten dira ("komuna" nahiko modu erlatibo eta geografikoan, ez behintzat hizkuntzalaritza edo norbareren hizkuntz interes edo zaletasunei dagokionez; adibidez, nire kasuan gaztelaniazko Wikipedian apenas sartzen naiz, aldiz, zaletasun pertsonalengatik galesera, irlandera edo bretainierazko Wikipediak behatzera maiz sartzen naiz), gainontzekoak ikusteko "283 gehiagon" sakatu eta kontinentez-kontinente haien bila aritu beharra dago.
  • Hirugarrena: orain arte genuen zerrendak munduko hizkuntz guztien berdintasuna bermatzen duela uste dut, DENAK agertzen baidira, praktikoagoa eta norberak nahi duen hizkuntzaren Wikipedia topatzeko askoz logikoa eta bilaketa modu errazago eta azkarragoan burutzen dela, abedearen arabera sailkatua baidago.

Hortaz, orain arte genuen zerrenda mantendu eta Wikimediako zerrenda aldaketa baztertzearen proposamena eta bozketa luzatu nahiko nuke, horretarako Azal Nagusian Ingelesezko Wikipedian duten hizkuntz loturen txantiloi hau sortu (Main Page interwikis) eta bertan gaurdaino genituen lotura guztiak sartu beharko genituzke, ondoren ingelesezko Azal Nagusiko kodearen amaieran dituzten Main Page interwikis (geuk nahi ditugun loturen zerrenda) eta noexternallanglinks (heuren zerrenda ezeztatzeko) txantiloiak geure Azal Nagusiko kodean txertatuz.

-Euskaldunaa (eztabaida) 05:19, 16 uztaila 2016 (UTC)

Aupa! Bozketa ez da beharrezkoa izango, irakurri aurreko mezua mesedez: The setting for this compact list can be changed by using the checkbox under User Preferences -> Appearance -> Languages beraz, zure gustukoa ez denez, Hobespenak -> Itxura -> Languages aukeratu eta klikatu laukitxoan. Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 10:43, 16 uztaila 2016 (UTC)
Ez dakit zein irizpide erabili duten hizkuntzen zerrenda aldatzeko, baina susmoa dut aldaketa hori oso selektiboa izan dela. Alegia, hizkuntza nagusietan ez dutela zerrenda aldatu (ingelesez, espaineraz, frantsesez, alemanieraz edo italierazko Wikipediek berdin jarraitzen dute...); hizkuntza gutxietako Wikipedietan, aldiz, aldaketa egin dute (gurea, katalana, galegoa, galesa, okzitanierazkoa...). Argi dago ez dagoela parekotasun linguistikorik, antza lehenengo eta bigarren mailako hizkuntzak baizik...-Josu (eztabaida) 14:26, 16 uztaila 2016 (UTC)
Josu. Nik uste Wikipedia denetan aldaketa egin dutela, baina hizkuntza nagusien Wikipediek heuren Azal Nagusietan aurrez soilik hizkuntza nagusien Wikipedietarako loturak izateko Main Page interwikis eta noexternallanglinks txantiloiak dituztenez aldaketa hau saiestu dutela, aldiz txantiloi horiek ez ditugun Wikipediek eta hizkuntza guztietako Wikipedien loturak ditugunok aldaketa bete-betean jasan dugula.
Marklar. Bai, aurreko mezua irakurri dut eta nahi ditugun hizkuntzak sar ditzazkegula jartzen du, "oso ondo". Kontua ez da, egin duten zerrenda formatuaren aldaketaren arabera nahi ditudan hizkuntzak sar ditzazketen ala ez, kontua da, egin duten zerrenda formatu aldaketa oso-osorik ez dudala batere gogoko, dituen hizkuntza loturen aurkezpena oso txarra eta mugatua dela iritzi dudalako: ez baidira hikuntza lotura guztiak eta lehenbiziko begi bistan berdintasunean aurkezten.
Adibide bat jartzekotan, orain arte bakailo tortila (geure zerrenda mugikorra) jaten genuen baina orain patata tortilara (zerrenda berria) gonbidatzen gaituzte, tipula ala tipularik gabe, gatzarekin ala gabe, baserriko arrautzekin ala gabe izateko aukera eskeintzen digute (hizkuntzak sartzeko aukera), baina derrigorrean heurek prestatutako patata tortila jan beharrean gaude, beharbada nire kasuan aurrez jaten genuen bakailo tortila gehiago gustatzen zitzaidan, hortaz, zergatik ez patata tortila eta bakailo tortilaren artean zein gustokoagoa dugun hautatzeko aukera ez izan?
-Euskaldunaa (eztabaida) 15:33, 16 uztaila 2016 (UTC)

Orain arteko geure zerrenda mantendu[aldatu iturburu kodea]

Mediawikikoen zerrenda berria[aldatu iturburu kodea]

  • Oharra: Azken aukera hau aurrera atera ezkero gaur egungo loturen zutabe mugikorra kendu beharko litzateke, zerrenda laburragoa denez alper-alperrik baidago.

Glosategia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Copyviorik egin gabe, baina interwikietan ikusitakoaz animaturik, HotCateko kategoria guztiak jarrita eta erreferentziatuta, birzuzenketarik eta TOC-ik gabeko glosategia abiatu dut laguntza izen-tartean. Burokratei eta sysopei ezer esan gabe, horretan lagundu nahi duenak, hemen du glosategia. Bitxia da gero gure hizkera! Uda ona pasa!--Xabier Cañas (eztabaida) 18:57, 29 uztaila 2016 (UTC)

Pakistandar arkitektura artikulua ikusteko arazoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Pakistandar arkitektura artikuluko eztabaida orrian, Iñigook antzeman duen arazo bat ekartzen dut hona. Artikuluan egindako azken aldaketak ez dira ikusten erregistratu gabe kontsultatzen baduzu orrialdea. Nik ere probatu dut eta gauza bera gertatzen zait, saioa itxi eta ezin dut ikusi artikuluaren azken bertsioa. Ideiarik zergatik gertatzen den? Agian honekin zerikusia izan dezake. Eskerrik asko!--Xabier Cañas (eztabaida) 08:01, 30 uztaila 2016 (UTC)

Asteko artikuluen aukeraketa[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Ez dakit azkenaldian norbait asteko artikuluen kalitate ikuskatzen egoten den, baina jada proposatutako 12 artikulu pilatuak eta zain badaude, artikuluek kalitatearekiko zein baldintza bete behar duten jakituna den norbaitek ikusi eta onartu edo ez onartu beharko lituzkela iritzi dut, nik ez dakizkit zein diren baldintza horiek zehatz-mehatz, hortik nire mezu hau. Honela asteko artikulu nabarmenduaren atalean jartzeko artikulu berri gehiago genituzke. -Euskaldunaa (eztabaida) 01:11, 7 abuztua 2016 (UTC)

Kaixo. Pare bat begiratu ditut: Euskal Herriko garaiak eta David Bowie. {{NA onarpena}} txantiloia eztabaida orrian sartu eta hor azaltzen diren baldintzak betetzen diren ala baloratu dut (sakontasuna, wikitua, ...). Bowierenak baldintzak betetzen dituela iruditzen zait eta bozketara pasa dut. Dena den, interes gatazkarik ez dagoen artean, gutako edonork baloratu dezake hau, ezta?--Xabier Cañas (eztabaida) 11:19, 8 abuztua 2016 (UTC)
Egun on deigula, nik Biarritz eta Goierriko gipuzkera baloratu ditut. -Iñaki LL (eztabaida) 11:01, 19 abuztua 2016 (UTC)

Save/Publish[aldatu iturburu kodea]

Whatamidoing (WMF) (talk) 18:04, 9 abuztua 2016 (UTC)

Wiki Loves the Olympics[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Abuztuaren 5ean Wiki Loves the Olympics hasi zen, Iberocoop osatzen duten taldeek antolatutako lehiaketa berria, Vanbasten_23 lankideak egindako proposamenaren ondotik. Lehiaketa Metan koordinatu da eleanitzago bilakatzeko eta Joko Olinpikoei eta Paraolinpikoei (guztiak, ez soilik Rio de Janeirokoak) buruzko informazioa hobetzeko eta zabaltzeko. Irailaren 18ra arte egongo da zabalik. Hiru sari nagusiez gain, badira sari bereziak ere (puntu gehiago Joko Paraolinpikoetan, puntu gehiago emakumezkoen inguruan eta puntu gehiago Espainiako kirolaren inguruan) eta artikulua baliagarriak izan daitezke taldeek egin dituzten beste proiektuetarako. Parte hartzera eta zuen aletxoa jartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Metako lehiaketaren orrialdea hau meta:Wiki Loves the Olympics. Mila esker eta disfrutatu. --Rubén Ojeda (WMES) (eztabaida) 22:19, 9 abuztua 2016 (UTC)

Udako wiki-ekintzen zabaldundea[aldatu iturburu kodea]

Egun on deigula, azken aldian hainbat jarduera antolatu ditugu, Donostian oso zentratuak. Dinamika horretan kokatzen dira uztailak 9ko topaketa: wikimaratoia eta, nola ez, Euskal Wikilarien Elkartearen aurkezpena! Badirudi batzuetan informazio hori airean eta wiki-espazioan galtzen dela eta, horregatik, jakizue gusto duzuenok hemen, besteak beste, aurki dezakezuela informazio hori / horren zati bat: GLAM Berripaperean (WMFrantziak eta WMEspainiak aipatu gaituzte:), baita hemen ere. Gehitu dezadan: WMFrancek eta WMEspañak aipatu egin gaituzte beren Metawikiko berripaperetan, baita Amicalek ere bere webgunean. Zori eta uda on! -Iñaki LL (eztabaida) 19:08, 19 abuztua 2016 (UTC)

Mila esker, Iñaki, lan bikaina!! -Josu (eztabaida) 18:00, 28 abuztua 2016 (UTC)

New Wikipedia Library accounts available now (August 2016)[aldatu iturburu kodea]


Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

The Wikipedia Library is announcing signups today for free, full-access, accounts to published research as part of our publisher donation program. You can now sign up for new accounts and research materials from:

  • Nomos – Primarily German-language publisher of law and social sciences books and journals - 25 accounts
  • World Scientific – Scientific, technical, and medical journals - 50 accounts
  • Edinburgh University Press – Humanities and social sciences journals - 25 accounts
  • American Psychological Association – Psychology books and journals - 10 accounts
  • Emerald – Journals on a range of topics including business, education, health care, and engineering - 10 accounts

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including Project MUSE, EBSCO, DeGruyter, Gale and Newspaperarchive.com.

Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 18:39, 30 abuztua 2016 (UTC)

You can host and coordinate signups for a Wikipedia Library branch in your own language! Please contact Ocaasi (WMF).
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.

Generoa eta jarduera Wikipedian dauden donostiarren artean[aldatu iturburu kodea]

Donostiapedia dela-eta sortu den Donostiarren zerrenda ederra da ikuspegi orokorra hartzeko. Wikipedian dauden hutsuneak erakusteko balio dezake ere. Estatistika batzuk atera ditut:

Ados zaudete? Hori gure gizartearen argazki fidela da? Ez dago emakume inportante gehiago? Bakarrik daude 5 zientzialari, 4 bertsolari, 3 mediku...ez dago besterik? Animatu jendea hori osatzen, hilabete geratzen da. Nahi baduzu inbitatu larunbatean Tabakalerara etortzeko. Bertan lagunduko diegu interesatuei. -Ksarasola (eztabaida) 23:56, 30 abuztua 2016 (UTC)

Taula mundial hori hobetu daiteke Donostian jaioak bakarrik ez, Donostian lan egin dutenak ere sartzeko. Wikidatako ezaugarri hauek erabil litezke: work location/lantokia/P937 eta honako erakunde administratiboan dago/P131. Adibide honetan erabili dut: Josep Miró Nicolau. Taula sortzeko txantiloian baldintza bat gehituta Josep Miró Nicolau bezalakoak ere agertuko lirateke, ez da, Xabier Cañas? -Ksarasola (eztabaida) 12:19, 13 urria 2016 (UTC)

RevisionSlider[aldatu iturburu kodea]

Birgit Müller (WMDE) 14:56, 12 iraila 2016 (UTC)

AG WMFr[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!

Vraiment désolé d'écrire en français, mais l'association Wikimédia France a son assemblée générale à la fin octobre à Paris. Pour (ré)adhérer et pouvoir voter, il vous reste quelques jours. Plusieurs projets de l'association concernent spécifiquement les langues de France, rejoignez-nous !

Really sorry to write in English, just a short message to inform about Wikimédia France, chapter that can concern some contributors here.

Agur, Kvardek du (eztabaida) 20:42, 21 iraila 2016 (UTC)

Azal Nagusiko iragarki txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, denoi.

Pasa den udan Euskarazko Wikipedia Elkarteak Donostian ekitaldiak antolatu eta Azal Nagusiaren goiburuan hauei buruzko iragarki bat sortzeko garaian, berez iragarki taula bat sortzeko txantiloi estandard edo orokor bat ez zegoela jabetu nintzen. Nire ustez gauza oso praktikoa da, urtero ospatzen diren ekitaldiak, asteko artikulu eta irudi nabarmenduen bozketen irekitzearen jakinarazpenak, barne burokraziako gaien oharrak edo bestelako gaien deialdiak erraz, ikusgarri eta azkarrean iragartzeko modua dela iritzi baidut, baina txantiloi hori sortuz modu txukun, estandarizatu eta egokiago batean dela uste dut.

Wikipedia askok horretarako konplexuagoak diren txantiloien bidez burutzen dute (Ingelesezkoa, Katalanezkoa, Galizierazkoa...), aldiz, Euskarazko Wikipedian jartzeko frantsesezko Sinenoticen agertzen den modelo sotil baina nire iritziz txukun eta eraginkorragoa dena aukeratu eta {{Azal Nagusiko oharra}} txantiloi hau sortu dut, honela iragarkia taulak formatu estandar edo orokor bat mantenduz, deialdi motaren araberako testua edo irudiak nahieran eta erraz gehitu, aldatu edo ezabatu dakizkioke:

Artikulu Nabarmenduaren Hautaketa: bozketa irekia
Zeuk ere irailaren 30a baina lehen artikuluak aurkeztu eta bozka ditzazkezu.

Adibidez, Euskarazko Wikipediaren Elkartearen Donostiako Udako ekitaldirako deialdiaren iragarkia honela geratuko litzateke:

Basque Wikimedians User Group Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen aurkezpena. 2016ko uztailaren 9a, 11:00etan. Zuloaga plaza, Donostia
Basque Wikimedians User Group presentation. July 9 2016, 11:00 a.m. Zuloaga plaza, Donostia/San Sebastián
Zuloaga plaza

Azal Nagusian iragarki taula nola txertatuta gelditzen den ikusteko adibidea, sakatu hemen.

-Euskaldunaa (eztabaida) 13:15, 26 iraila 2016 (UTC)


EHU-Wikipedia 2016[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Batzuk jakingo duzuenez martxan jarri da EHU-Wikipedia 2016 proiektua. Proiektu honen asmoa da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek beren lanak Wikipedian egitea, eta hala, Wikipedian kalitatezko artikuluak lortzea. Donostia 2016ko Donostiapedia proiektuaren eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen bitartez gauzatzen ari da egitasmoa. Informazio guztia Wikiproiektuan duzuen. Lehen ikastaroa, bihar, irailaren 30ean, hasiko da, bi txandetan: 10:00-13:30 eta 15:00-18:00. Lankide berri dezente sortuko direla espero dugu eta ahal baduzue emaiezue {{ongietorria}} Wikipedia nola funtzionatzen duten hasieratik ikasteko. Eskerrik asko! -Xabier Cañas (eztabaida) 18:51, 29 iraila 2016 (UTC)

Zorteon. -Euskaldunaa (eztabaida) 20:13, 29 iraila 2016 (UTC)
Kaixo! 70 ikasle inguru etorri ziren ikastaroa egitera! Mila esker ongi etorriak ematen eta abar ibili zareten guztioi. Orain artikuluak osatzen edo sortzen joan beharko dira irakaslearen laguntzaz. Hona hemen ikastaroaren pare bat irudi. Mila esker!

Grants to improve your project[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen:

Greetings! The Project Grants program is currently accepting proposals for funding. There is just over a week left to submit before the October 11 deadline. If you have ideas for software, offline outreach, research, online community organizing, or other projects that enhance the work of Wikimedia volunteers, start your proposal today! Please encourage others who have great ideas to apply as well. Support is available if you want help turning your idea into a grant request.

I JethroBT (WMF) (talk) 20:10, 30 iraila 2016 (UTC)

Creative Commons 4.0[aldatu iturburu kodea]

Hello! I'm writing from the Wikimedia Foundation to invite you to give your feedback on a proposed move from CC BY-SA 3.0 to a CC BY-SA 4.0 license across all Wikimedia projects. The consultation will run from October 5 to November 8, and we hope to receive a wide range of viewpoints and opinions. Please, if you are interested, take part in the discussion on Meta-Wiki.

Apologies that this message is only in English. This message can be read and translated in more languages here. Joe Sutherland (talk) 01:35, 6 urria 2016 (UTC)

Donostiapedia Coruñapediaren eredu[aldatu iturburu kodea]

Bitxikeria gisa, beste Wikipedietan barna zelatan nabilela, Galizierazko Wikipedian euskarazko Wikipediako Donostiapedia eredutzat hartuz Coruñapedia bat sortzeko asmoa dutelako aipamena ikusi berri dut. Hortaz, besteek zuek eredutzat aipatzen bazaituzte, argi dago lan bikaina egitean ari zaretenaren adierazgarria dela. Zorionak donostiarrei. -Euskaldunaa (eztabaida) 04:03, 11 urria 2016 (UTC)

Hau sorpresa! Espero dut gauza onak hartzea soilik eredu bezala;-) Mila esker erne egoteagatik!--Xabier Cañas (eztabaida) 17:49, 11 urria 2016 (UTC)

The Wikimedia Developer Summit wants you[aldatu iturburu kodea]

The Wikimedia Developer Summit is the annual meeting to push the evolution of MediaWiki and other technologies supporting the Wikimedia movement. The next edition will be held in San Francisco on January 9–11, 2017.

We welcome all Wikimedia technical contributors, third party developers, and users of MediaWiki and the Wikimedia APIs. We specifically want to increase the participation of volunteer developers and other contributors dealing with extensions, apps, tools, bots, gadgets, and templates.

Important deadlines:

  • Monday, October 24: last day to request travel sponsorship. Applying takes less than five minutes.
  • Monday, October 31: last day to propose an activity. Bring the topics you care about!

More information: https://www.mediawiki.org/wiki/Wikimedia_Developer_Summit

Subscribe to weekly updates: https://www.mediawiki.org/wiki/Topic:Td5wfd70vptn8eu4

MKramer (WMF) (talk) 19:07, 14 urria 2016 (UTC)

2017ko ekainean Edinburgon wiki konferentzia egiteko ideia[aldatu iturburu kodea]

(Jarraian, Euskal Wikipediako beste orri batean argitaratu duten ideiaren berri dakart, Txokoan argitaratu beharrekoa baita, izatez. Ingelesez dago mezua. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-10-15, 12:46 (UTC))


Wiki Conference idea at University of Edinburgh in June

Hi, My name is Ewan McAndrew and I work as the Wikimedian in Residence at the University of Edinburgh. Melissa Highton (Edinburgh University's Assistant Vice Principal for Online Learning), Lorna Campbell (OER Liaison at the University of Edinburgh) and I have been discussing holding a smallish Wikipedia Conference at the university next year, potentially in June 2017.

We are keen to support projects & initiatives connected to Wikipedia that may benefit with the additional focus so we have provisionally titled the conference as ‘Our Language’ but it could also be entitled ‘the Geography of Wikipedia’.

As there will be a new Gaelic Wikimedian in Residence beginning at the National Library of Scotland while the work of the National Library of Wales Wikimedian is coming to an end & the Wikimedian at UNESCO is also doing work to support endangered languages, we felt the conference could focus on diversity; particularly in terms of linguistic, cultural & gender diversity.

The below represents our current thinking of aspects we’d like to include but is very open to further discussion & ideas. I believe we will want a mix of keynotes, smaller presentations/lightning talks, practical workshops and discussion spaces.

Aspects to be covered/included:

  • Languages of Britain/Endangered Languages aspect – focus on indigenous languages (Irish, Gaelic, Scots, Cornish? Welsh (Basque? Breton?) - Find out who’s active and see if they could feasibly present.
  • Wikisource could be brought in (in different languages) as we’re keen to support projects that could do with greater exposure.
  • John Cummings (UNESCO – endangered languages)
  • Gill Hamilton at National Library of Scotland - speak to her about Europeana (Liam Wyatt) and other cultural heritage angles.
  • Cultural heritage – Wikicommons (Jason & Robin in Wales, Sara at Museum & Galleries Scotland)
  • Content Translation workshop
  • Tagging Welsh/Gaelic place names workshop.
  • Wiki Loves Monuments
  • Wiki Commons workshop – how to upload and tag with Wikidata.
  • Navino Evans and Histropedia – talk & workshop.
  • BBC Alba, BBC Cymru and Moving Image Archive – see if presentation and material can be released.
  • Title & hashtag to be worked out. (available in all the languages being discussed)
  • Alex Hinojo – Amical Wikipedia and Wikidata.
  • https://inventaire.io/?
  • Scottish Poetry Library.
  • Scottish Studies faculty showcasing Scottish studies archive.
  • Pictish translator?
  • Cecil Sharp House.
  • Gender within language.

If this sounds of interest or you have any further ideas then please let me know at ewan.mcandrew@ed.ac.uk Very best regards, Stinglehammer (eztabaida) 00:18, 14 urria 2016 (UTC)

Ba igual animatzen naiz! -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:30, 19 urria 2016 (UTC)
Interesgarria zait, badut gogoa joateko. -Iñaki LL (eztabaida) 09:49, 20 urria 2016 (UTC)

Editing News #3—2016[aldatu iturburu kodea]

17:50, 15 urria 2016 (UTC)

Herrialdeetako artikuluak txukuntzea[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Herrialdeetako artikuluetan sistema berritzaile batekin aireportuen mapa automatikoak jartzen ari naiz. Sistema hau garatzen joango da denborarekin, baina frogak egin nahi nituen eta hau da adibiderik sinpleena.

Beno, kontua da artikuluak hala-moduz daudela. Ez dute logika orokorrik, bakoitzaren ordena ezberdina da... eta uste dut honi arreta jarri beharko geniola. Animatzen al da norbait ordenatzen joatera, egitura finko bat ematera... ez dakit Wikiproiektu bat sortu behar dugun, baina ondo legoke nolabait lana antolatzea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:28, 19 urria 2016 (UTC)

  • Arratsaldeon Theklan. Uste dut arrazoi osoa duzula. Nik batzuk txukundu ditut, esate baterako Argentina eta Papua Ginea Berria eta horrelatsuko ordena erabili dut.
INFOTAULA

SARRERA

== Geografia ==

=== Mugak ===
=== Eskualde naturalak ===
=== Erliebea ===
=== Hidrografia ===
=== Klima ===

== Historia ==

=== Historiako azpiatalak ===

== Gobernua eta administrazioa ==

=== Politika ===
=== Banaketa administratiboa ===

== Gizartea ==

=== Banaketa etnikoa ===
=== Hizkuntzak ===
=== Erlijioa ===
=== Hiri nagusiak ===

== Ekonomia ==

=== (azpiatalak, informazio aski badago) ===

== Kultura ==

=== Literatura ===
=== Musika ===
=== Zinema ===
=== Kirolak ===
=== Hedabideak ===

== Iruditegia ==

== Ikus, gainera ==

== Erreferentziak ==

== Kanpo loturak ==

KATEGORIAK

Bestalde, uste dut Lur Hiztegi Entziklopedikoko edukia baliatzen ahal dela artikuluak osatzeko. Askotan ez dago txertatua, eta beste batzuetan wikitu gabe dago. Historia atalekoa nahiko baliagarria da; ekonomia eta gizarte ataletako datuak eguneratu behar izaten dira (nik CIA - World Factbook erabili ohi dut). Kultura da gehienetan hankamotz dagoena. —Aurreko iruzkin sinatugabea Xirkan (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-10-21, 18:07).

Theklanek proposatu bezala, uste dut gai honek merezi duela, bai, wikiproiektu bat sortzea: horrela, herrialdeen artikuluetarako eredua finkoago geratuko da, eta lanak koordinatu ahalko ditugu. Uste dut Xirkanek jarritako eredua aski txukuna dela. Eredu hori hobetzeko iradokizunik, An13sa? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-10-21, 16:28 (UTC)
Horretan laguntzeko prest! "Erreferentziak" "Ikus, gainera" atalaren aurretik jarriko nuke.-Xabier Cañas (eztabaida) 06:32, 22 urria 2016 (UTC)
Egun on deigula goikoak, ados artikuluek (eta bereziki herrialdeak baldin badira, berdin) egitura bat eduki behar dutela, nahasi samar egoten dira maiz bai, laguntzeko prest ni ere! Horralakoetarako CIA World Factbook erabiltzeari ez diot gaizki irizten datu aseptikoak diren neurrian, baina Putin-en agentzien datuei zilegitasun berdin-berdina emango nieke nik, kasu. -Iñaki LL (eztabaida) 07:38, 22 urria 2016 (UTC)
Ikusi dudanez, beste atal batzuk ere agertzen dira zenbait herrialdeetako artikuluetan (izena, azpiegiturak, Theklanek egin duen aireportuen mapa barne, gizateriaren ondarea). Horiek non kokatu adostu beharko litzateke.
CIA World Factbook-eko datuak Lur Hiztegi Entziklopediko edukiak eguneratzeko erabiltzen ditut. Kontua da Lur-ek ematen dituenak (biztanleriaren hazkunde tasa, bizi itxaropena edo langile okupatuen sektore-banaketa, adibidez) XX. mende amaierakoak direla. Horiek zuzendurik, testua txertatzen dut, oso aldaketa gutxirekin, baina 2015 edo 2016eko datuekin. Hala ere, herrialde batzuentzat bederen, posible izanen da iturri fidagarriagoak topatzea.--Xirkan (eztabaida) 10:12, 22 urria 2016 (UTC)
Proposatutako egitura gustatzen zait, baina nik gauza hauek gehituko nituzke (LETRA LARRIZ DAUDENAK):
INFOTAULA

SARRERA

== Geografia ==

=== Mugak ===
=== Eskualde naturalak ===
=== Erliebea ===
=== Hidrografia ===
=== FAUNA ETA FLORA ===
=== Klima ===

== Historia ==

=== Historiako azpiatalak ===

== Gobernua eta administrazioa ==

=== Politika ===
=== Banaketa administratiboa ===
=== BESTELAKO AZPIATALAK (adib. Indar armatuak, hauteskundeak, gobernua, atzerriko harremanak...) ===

== DEMOGRAFIA (Ez nuke "Gizartea" jarriko) ==

=== BIZTANLERIA ===
=== Banaketa etnikoa ===
=== Hizkuntzak ===
=== Erlijioa ===
=== Hiri nagusiak ===

== Ekonomia ==

=== (azpiatalak, informazio aski badago) ===

== AZPIEGITURAK ==

=== GARRAIOA (Informazio aski badago, dagozkion azpiatalak: aireportuak, errepideak, burdinbidea....) ===
=== ENERGIA ===
=== HEZKUNTZA ===
=== OSASUNA ===
=== SEGURTASUNA ===

== Kultura ==

=== GASTRONOMIA ===
=== Literatura ===
=== Musika ===
=== Zinema ===
=== Kirolak ===
=== Hedabideak ===

== Iruditegia ==

== Ikus, gainera ==

== Erreferentziak ==

=== BIBLIOGRAFIA ===

== Kanpo loturak ==

KATEGORIAK

-An13sa 11:19, 22 urria 2016 (UTC)

Ados esandakoarekin. Azkenengo proposamena gustoko dut. Nik ere lagunduko dut. -Gartxoak (eztabaida) 21:19, 22 urria 2016 (UTC)
Bikain! Kontuan izan geroz eta datu gehiago Wikidataren bitartez har daitezkela, eta aukera anitz emango ditu mapagintzan. Hurrengo hilabetetan iraultza handia egon daiteke Wikipedian honekin, teknologia garatzen ari da eta mapa oso pertsonalizatuak sar daitezke.
Wikiproiektu bat sortuko al dugu zeintzuk dauden eginak ikusteko eta falta direnak antolatzeko? -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:22, 22 urria 2016 (UTC)
Sortu dut Wikiproiektua. Nahi duenak parte har dezake noski! -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:12, 22 urria 2016 (UTC)
Egunon. Ni ere, ahal dudan neurrian laguntzeko prest.

-Oraina (eztabaida) 08:57, 27 urria 2016 (UTC)

Arratsalde on! Horrenbeste mapa gehitzea gehiegizkoa iruditzen zaion bakarra al naiz? Egia da herrialdeen artikuluak txukundu beharrean zeudela, eta proposatutako logikarekin bat nator. Eskema hau jarraituz gero, artikuluak askoz ere txukunago utziko ditugu. Baina aireportuen mapak gehitzearena.... Ez dut garbi ikusten. Frantzia artikulua, esate baterako, nahiko trakets geratu dela pentsatzen dut. Aireportu asko daude Frantzian, eta mapan puntu gorri pila bat baino ez da ikusten. Eta Historia atalean gehitutako mapak ere... Ez dakit. Nik gehiegizkoa dela uste dut, beharrezkoa ez den informazioa. -Sikret8 (eztabaida) 16:30, 27 urria 2016 (UTC)
Bat nator Sikret8rekin. Niri ere herrialdeen artikuluetan mapa horiek lekuz kanpo daudela iruditzen zait. «Frantziako aireportuak» artikulua izango bagenu, hor guztiz egokia izango litzateke aireportuen mapa; eta «Frantzian dauden Antzinako Erromako antzokiak» artikulua izango bagenu, hor antzoki horien mapa ere ondo legoke... Baina «Frantzia» artikuluan, irakurleari informazio baliagarririk ematen ez diotelakoan nago. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-10-27, 19:21 (UTC)
Ni ere Sikret eta Xabierrekin bat nator.--An13sa 19:37, 27 urria 2016 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Mapa testuaren lagungarri ez bada, hobe ez jartzea. Aireportuen atalean testurik ez badago ez nuke mapa soilik jarriko.-Xabier Cañas (eztabaida) 16:05, 28 urria 2016 (UTC)

Erabat ados.-Gartxoak (eztabaida) 16:58, 1 azaroa 2016 (UTC)

Proposatutako eskema ez dator bat Euskal Herriko udalerriekin erabiltzen ari garenarekin.

  • Ez da erabiltzen "Iruditegia", baizik eta "Argazki galeria"
  • Politikaren atala demografiaren ondoren dator, ez aurretik
  • Banaketa administratiboa aparte dago.
  • Etab.

Biak pixka bat koherenteak izan daitezen eskatuko nuke nik. Hirien infotaula eta hiru horien antzekoa dagoen beste edozein ere, gutxienez hurrenkeran, koherenteak izan daitezela. Herialdeak ez dira asko, eta aldaketak eskuz egin daitezke seguru asko, baina kontuan izan honek izango duen lan-karga.--Assar; (erantzun hemen) 11:53, 3 azaroa 2016 (UTC)

Herrialdeen artikuluetan informazioaren antolaketa zen premiazkoena, ordena bera baino gehiago. Alegia, atalak finkatzea, eta bakoitzean zer sartu erabakitzea. "Hiri nagusiak" azpiatala "Geografia" edo "Demografia"-n sartu behar den, edota osasunari buruzko informazioa "Demografia"-n jarri behar den edo "Azpiegiturak"-en. Proposatu den eskemarekin hori lortu delakoan nago, nahiz beti izanen den hutsune edo zalantzaren bat.
Herrialde eta udalerriekin eskema desberdina erabiltzea ez zait, berez, inkoherentea iruditzen. Herrialdeen artikuluetako "politika" eta "banaketa admistratiboa" ataletako edukiek (eta pisuak) ez dute zerikusi handirik udalerrien artikuluetakoekin, izen bera izan arren. Udalerrietan, hauteskundeei buruzko informazioa sartzen da "politika"-n, eta auzo edo barrutien gainekoa "banaketa admistratiboa"-n (hiri handiak direnean). Herrialdeen artikuluetan, berriz, funts handikoak dira, estatuaren egitura politikoa eta administratiboa azaltzen baita. Biak "Gobernua eta administrazioa" atalean sartzeak badu, alde horretatik, zentzua; eta baita goi samar jartzeak ere ("historiaren" ondoren). Bestalde, ados "Argazki galeria" erabiltzearekin "Iruditegia"-ren ordez.--Xirkan (eztabaida) 15:03, 3 azaroa 2016 (UTC)

Autoritate kontrola[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beste hizkuntzetan egiten dela ikusita eta martamazao eta Eoregi liburuzainekin hitz eginda, {{Autoritate kontrola}} txantiloia eta autoritate kontrola modulua itzuli dut. Autoritate kontrola zer den jakiteko, ikus hemen. {{bizialdia}} txantiloian txertatu dut ere autoritate txantiloia, eta beraz, bizialdia jartzen den (edo jarri den) bakoitzean automatikoki agertuko da biografia horren erregistro bibliografikoak. Edozein biografia hartu dezakezue adibide bezala:Albert Einstein; azpian, artikuluaren amaiera agertuko da bizialdia sartzearekin soilik autoritate kontrola. Hau gaztelaniazko bertsioan ikusi dut eta berdin jokatu dut. Ondo iruditzen zaizu bizialdia eta autoritate kontrola horrela lotzea?--Xabier Cañas (eztabaida) 16:16, 28 urria 2016 (UTC)

Bikainǃ Gaian sakondu nahi duenak horrela badu nora jo; eta Wikipediako artikuluarekin aski duenari ere ez dio enbarazu egiten, bukaeran eta gehiegi nabarmendu gabe agertzen baita. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-10-29, 15:35 (UTC)
Hau bai egin daitekeela bot baten bidez, baina nola egin kalkulatzea zaila egiten zait. Biografiatan bakarrik izango litzateke? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:34, 7 azaroa 2016 (UTC)
Biografiak ez ezik idazlanak, artelanak, abestiak ere sartu daitezke. Kontuan izan biografietan {{bizialdia}} duten guztiak dagoeneko badutela Autoritate kontrola. {{Autoritate kontrola}} txantiloia testuaren bukaeran joan daiteke, kategorien atzean; gero moduluak automatikoki horien gainetik jartzen du. Ezkutuko kategoriak automatikoki sortzen dira ere. VIAFen 4.000tik gora daude eta Auñamendin, adibidez, 96. Hori Wikidata garatzen joan ahal bizkor igotzen joango da. Interesgarria da massviews erabiltzea jakiteko, adibidez, Auñamendi edo VIAF kategoriaren barruan zeintzuk diren artikulu bisitatuenak.-Xabier Cañas (eztabaida) 07:31, 8 azaroa 2016 (UTC)

Artikuluen egitura, geografiako izan edo ez[aldatu iturburu kodea]

Egun on deigula (ederra dota)! Ohar bat Bibliografia atalari buruz. Euskaraz ematen den definizioan, "Bibliografia" atalean sartuko lirateke ingelesez "Further reading" deitzen duten hori. Aldiz, ohiko erabilera akademian eta bestela ondorengoa da: erreferentziako oin-oharretan erabilitako laburtzapenen iturri osoa ematea, luzatuta eta datu guztiekin.

Beraz, euskarazko bibliografiaren esanahia eta ohiko hurrenkera aldatzea proposatzen dut, logikoagoa izan dadin, ez baitirudi oso zentzuzkoa «Erreferentziak», «Ikus, gainera», «Kanpo loturak» eta «Bibliografia» hurrenkerak. Horren trukean, hau proposatzen dut: «Ikus, gainera», «Erreferentziak», «Bibliografia/Iturriak», «Bibliografia osagarria/Gehiago jakiteko», «Kanpo loturak». -Iñaki LL (eztabaida) 12:16, 29 urria 2016 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 12:44, 29 urria 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-10-29, 15:36 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 15:38, 29 urria 2016 (UTC)
Pictogram voting oppose.svg Aurka Ez nago erabat ados egitura horrekin. Niretzat egitura egokiena hurrenkera honetan doa: «Erreferentziak», «Ikus, gainera», «Bibliografia» eta «Kanpo loturak». Hau da, Iñakik proposatzen duen berdina baina erreferentziak aurrean jarrita. Nire ustez alde handi bat dago "erreferentziak" eta gainerako atalen artean, eta da "erreferentziak" artikulua bereraren zati direla, artikuluaren egiaztagarritasuna bermatzen dutela batzorde editorialik ez duen entziklopedia honetan, haiengan erortzen dela artikulu baten kalitatearen zati handi bat eta nabarmendua izateko faktoreen artean ere erreferentzia egokiak izatearena dagoela. Gainerako atalak (Ikus, gainera; bibliografia (iturri, gehiago irakurri, kanpo loturak), gehigarriak dira, osagarriak; ez baleude, artikuluaren kalitateari ez liokete eragingo; kendu egin daitezke, eta litzateke funtsezko informaziorik galduko.
Irizpide orokor bezala, bi uste dut hartu behar direla kontuan: 1) Wikipedia barrutik wikipedia kanpora (hau da, kanpoan dagoena atzerago beti); 2) Digitaletik paperera (lehentasuna eman on line kontsultagarria denari).-Xabier Cañas (eztabaida) 15:59, 29 urria 2016 (UTC)
Ups! Bibliografia kontuari begira ez dut atzeman Ikus, gainera atala aurretik zegoela. Kontua iturrien bibliografia eta bibliografia osagarria bereiztea dela uste dut. Nik neuk horrela ikusten dut orden egokia: 1) erreferentziak, 2) bibliografia (iturrien bibliografia), 3) bibliografia osagarria (bibliografia ataletik bereiztua), 4) ikus gainera (beste artikulu batzuetarako loturak) eta 5) kanpo loturak. -Lainobeltz (eztabaida) 16:38, 29 urria 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Nire ustez «Ikus, gainera» atala artikuluaren diskurtsoaren egitura nagusian tokirik aurkitu ez duten kontzeptuak dira, baina ikuspegi osoagoa ematen lagungarriak direnak eta, beraz, solte ematen dira. Ikus ere erreferentzia modura EN WPn, Andrew Jackson, eredu hori erabiltzen dute. Beraz, nik proposatu bezala utziko nuke. -Iñaki LL (eztabaida) 22:23, 31 urria 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Gartxoak (eztabaida) 16:02, 1 azaroa 2016 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -- --Joxemai; (erantzunak) 07:51, 8 azaroa 2016 (UTC)

Ez dago ekarpen berririk eta, beraz, proposamena onartzen da. Hala gehituko dut egiturari buruz dagokion atalean. -Iñaki LL (eztabaida) 22:36, 2 azaroa 2016 (UTC)

Iñaki, sailkapen hori politika formalen artean dago. Eztabaida nahi baduzu itxitzat eman dezakegu baina uste dut ondoren bozketa ireki behar dela, epealdi finko bat emanez eta hemen iragarriz. Aldaketak inportantea da baina ez urjentea, ez dago presarik.
Ez naiz gaiarekin tematuko eta gehiengoak horrela ikusten badu ba nik ere ados, baina artikulu bati Ikus, gainera kendu eta ez da ezer gertatzen, osagarri hutsa da (bai oso inportantea, baina osagarria, eranskina). Erreferentziak ez, testuari lotuta daude. Gure inguruko erdaretan, gaztelaniaz eta frantsesez, horrela egiten dute, erreferentziak aurretik; baina ez dut uste horregatik besterik gabe guk berdin egiteko argumentua denik. Bestalde, ordena aldatzen badugu, nola errebisatu ditzakegu orain arte egindako artikulu guztiak?-Xabier Cañas (eztabaida) 05:01, 3 azaroa 2016 (UTC)
Begira, ez dakit prozedura luzeagoa behar duen, ez baititut euskarazko politika guztiak irakurri, beharbada zerbait galdu dut, baina bozketa bat egin da, eta ez zait ondo iruditzen hau luzatzea. Nik argi daukat, eta nire argudioak planteatu ditut, zuk ere bai. Testugintzan urte asko pasa ondoren, niri arrotza egiten zait "Ikus, gainera" artikuluaren gorputzaren kanpoan ikustea, adierazi ditudan arrazoiengatik. Bestela ere, artikuluei aldaketak egin beharko litzaizkioke, pixkanaka joan daitezke aldatzen, WP dinamikoa baita. Presarik ez dut, baina zertarako gehiago luzatu? -Iñaki LL (eztabaida) 10:11, 3 azaroa 2016 (UTC)
Prozedurari dagokionez, arrazoi osoa du Xabier Cañasek: hau bozketa informala izan da, eta eskubide osoa du bozketa formal bat eskatzeko. Luze eztabaida dezakegu ea gai hau bozketa informalaren bidez erabakitzeko aukerarik bazegoen edo ez; baina, Euskal Wikipediako artikulu guzti-guztiei eragiten diela kontuan izanik, gaiaren garrantzia ikusita, aski da wikilari batek bozketa formala eskatzea, bozketa formal hori abiatu behar izateko. Bozketa formala abiarazteko prozedura hemen dago azalduta.
Dena dela, bozketa formala ireki aurretik, Xabier Cañasek agertu duen eragozpen handi horri buruzko argibideak eskatu nahi dizkiet bot-ak erabiltzen dituzten wikilariei (An13sa, Theklan eta abar): bot baten bidez alda dezakegu «Erreferentziak» eta «Ikus, gainera» atalen ordena?
(Erantzuna ezezkoa baldin bada, ezezkoa izango da nire botoa ere, artikuluen arteko koherentziaren alde; baina espero dut baietz, posible izango dela eta baietz bozkatu ahalko dudala.) --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-11-03, 11:15 (UTC)
Gauzak argitze aldera eta formaren ikuspegitik, ez baita nire asmoa bazterrak nahasi eta gaizki-ulertuak sortzea, estimatuta dago Xabier Cañasek emandako esteka, eta ez du zalantzarako tarterik uzten. Beraz, prozedura horretan has gaitezke. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 11:35, 3 azaroa 2016 (UTC)

Arazoa nagusia beste bat da: nork eguneratuko ditu orain arteko egitura duten milaka artikuluak? Bi egitura desberdin dituzten artikuluen nahaste bat izaten amai dezakegu. Ba al daki inork aldaketa automatiza daitekeen bot baten bidez? Ezin bada automatizatu, ni edozein aldaketaren kontra nago. Ehunka ordu sartu ditut Euskal Herriko udalerrien artikuluen egitura homogeneizatzen, eta ez dut gogorik berriro zerotik hasteko. --Assar; (erantzun hemen) 11:44, 3 azaroa 2016 (UTC)

Ingelesez esaten dute, fair enough, ulertzekoa. Bestalde, gaia ez ahaztearren, eztabaidak badu aldaera bat, eta hori da euskarazko "Bibliografia" erreferentzien iturrien atala bihurtzea, eta ingelesezko "Further reading" delakoa "Bibliografia osagarria" bihurtzea. -Iñaki LL (eztabaida) 11:54, 5 azaroa 2016 (UTC)
Assar, automatizazioaz, ez dut erraz ikusten, baina ingelesezko Village Pumpen ohar bat utzi dut. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 12:07, 5 azaroa 2016 (UTC)
Botez ez dakit ezer, baina erantzun honen arabera, egin omen daiteke. Theklan, An13sa, EU WPn nola ikusten duzue aukera hori? -Iñaki LL (eztabaida) 22:30, 7 azaroa 2016 (UTC)
Nik ez dakit hori bot baten bidez egiten. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:32, 7 azaroa 2016 (UTC)
Nik ere ez nuen jakingo hori egiten.--An13sa 19:05, 8 azaroa 2016 (UTC)
Nik ere ez. Uste dut erantzun horretan bot bat *sortzeaz* ari direla, ez bot bat *erabiltzeaz*.--Assar; (erantzun hemen) 13:06, 11 azaroa 2016 (UTC)
___________________________________________:::___________________________________________:::___________________________________________

Kaixo! Pixka bat dispertsatuta geratu eta natorren berriz gaiari heltzera: EU WPn azarean izen pixka bat dituzten 10 artikuluko lagin bat aztertu ondoren, ikusi dut ordenari dagokionez, bereziki "Ikus, gainera" atalaz ari garela, artikulu askok ez dutela horrelakorik. Beste batzuek, berriz, EU WPko politika formaletan besterik adierazi arren, atal hori erreferentzien atalen aurrean dago, eta beste batzuek erreferentzien ondoren. Batera edo bestera, EU WPn denetariko ordenak daude de facto. Bestalde, gehienetan, "Erreferentziak" atalaz aparte, ez dago "Bibliografia" deitutako atalik (Erreferentziak atalean jartzen da informazio bibliografiko guztia). Beraz, batera edo bestera jarri lana dago egiteko.

Bestalde, gauzak argitzearren, ingelesezko artikulu batzuetan "Oin-oharrak" eta "Erreferentziak" bereizten dituzte, adibidez, hemen. Ez dakit horrelako bereizketarik egiteko modurik dugun euskaraz, nik bata zein bestea Erreferentzietan integratuko nuke. Gauzak hemendik aurrera definitzearren, BOZKETA FORMALA deitzen dut, ondorengo aukerak proposatuz:

1. PROP
Ikus, gainera
Erreferentziak
Bibliografia
Bibliografia osagarria
Kanpo-loturak

2. PROP
Erreferentziak
Bibliografia
Bibliografia osagarria
Ikus, gainera
Kanpo-loturak

-Iñaki LL (eztabaida) 22:51, 20 azaroa 2016 (UTC)

Bozketa formalerako orria sortu dut. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-11-21, 20:49 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Available Now (November 2016)[aldatu iturburu kodea]


Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

The Wikipedia Library is announcing signups today for free, full-access, accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:

Expansions

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page. Sign up today!
--The Wikipedia Library Team 18:30, 1 azaroa 2016 (UTC)

You can host and coordinate signups for a Wikipedia Library branch in your own language. Please contact Ocaasi (WMF).
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.

Italiako gerrak edo Italiak parte hartu zuen gerrak?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Kategoriak sortu eta sortu nabil, eta batzuk egin ditut Italiak parte hartu zuen gerrak gisa. Baina ikusi dudanez badaude beste batzuk sortuak Italiako gerrak eredua jarraituta. Niri egokiagoa iruditzen zait lehena, baina zuen iritzia jakin nahiko nuke gehiago korapilatu aurretik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:11, 10 azaroa 2016 (UTC)

Aupa, ulertu dizudanez, nik Italiak parte hartutako gerrak esango nuke, Italiako gerrak 'Italia barruko gerrak' ulertzen da. Italiak parte hartu zuen gerrak morfologia traketsekoa da, ez dago ondo. -Iñaki LL (eztabaida) 00:23, 11 azaroa 2016 (UTC)
Bai, hori izan daiteke: "Espainiak parte hartutako gerrak" kategorian "Espainiako gerra zibila" sartuko al litzateke? Ingeleraz Wars involving Spain esaten dute, guztirako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:07, 11 azaroa 2016 (UTC)
Iñakik proposatutako irtenbidea («Herrialdeak parte hartutako gerrak») ondo dago. Beste irtenbide bat «Herrialdearen gerrak» litzateke.
«Italiako gerrak» esaten dugunean, gerra horiek non izan ziren adierazten ari gara; «Italiaren gerrak» esanda, Italiak parte hartu zuela («Hori ez da nire gerra» esaten dugunean bezala).
Hala ere, Iñakik proposatutako egiturak ez du inolako akatsik. Bi egituren arteko alde bakarra da «Herrialdeak parte hartutako gerrak» egiturarekin parte hartze hori iragana dela adierazten dela. «Herrialdearen gerrak» egiturarekin, berriz, parte hartzea iragana, oraina edo geroa izan daiteke.
Beraz, kategori horren edukia herrialde horrek iraganean parte hartutako gerrak baldin badira, zehatzagoa da «Herrialdeak parte hartutako gerrak» egitura, eta horren alde egingo nuke nik. Herrialde horren oraingo (eta beharbada geroko) partaidetza duten gerrak ere sartzen badira, berriz, «Herrialdearen gerrak» egitura erabiltzea egokiagoa litzateke. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-11-11, 09:50 (UTC)
Etorkizuneko gerrak? Zaila ikusten dut... baina hori hobetsiko dut. Blogarekin egingo ditut beharrezko aldaketa guztiak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:12, 11 azaroa 2016 (UTC)
"Italiaren gerrak" gustuko dut gehien, baina "Italiak parte hartuta zuen gerrak" informazio gehiago ematen du. "Italiak parte hartutako gerrak"?--Assar; (erantzun hemen) 13:08, 11 azaroa 2016 (UTC)
"Italiaren gerrak" badu agente osagai bat oso esplizitua, 'Italiak egin/egiten dituen gerrak' eta, beraz, "Italiak parte hartutako gerrak" izango litzateke zuzenena, hor Italia pasiboa(goa) (hala ez nahita, behartuta) edo aktiboa(goa) izan baitaiteke. -Iñaki LL (eztabaida) 14:34, 11 azaroa 2016 (UTC)
Bestalde, partizipioaren gaiaz, alegia, bukatuta dagoen edo ez, nik interpretazio zabal bat egingo nuke, artean indarrean egonik ere, ez nuke erreparorik -tako erabiltzeko kategorian batean, nekez irauten baitute urte batzuk baino gehiago. Indarrean diren gerretarako aldi baterako beste kategoria bat sor daiteke bestela. -Iñaki LL (eztabaida) 14:43, 11 azaroa 2016 (UTC)
Azken argudio honetan sakonduz, gaur egungo artikuluak ere iraganean idazten ditugu, hurrengo astean jada iragana direlako. Beraz nik dena iraganean jartzearen alde. Eta bai, nire ustez parte hartutako hori egokiagoa da, izan daitekeelako Kanadak Iraken egindako parte-hartzea bezala, adibidez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:18, 11 azaroa 2016 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── -ren atzizkiari hor ez diot lekuz kanpoko inolako agente ñabardura argirik ikusten («Italiaren porrotak» ez da «Italiak nahita edo aktiboki egin dituen porrotak», eta «Italiaren gerrak» ez da «Italiak nahita edo aktiboki egin dituen gerrak»). Dena dela, bat nator «Italiak parte hartutako gerrak» egiturak baduela abantailarik, «Italiaren gerrak» egituraren gainean: argiagoa da irakurlearentzat, nik uste. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-11-14, 10:36 (UTC)

Bozketa[aldatu iturburu kodea]

Frantziako gerrak[aldatu iturburu kodea]

Frantziak parte hartutako gerrak[aldatu iturburu kodea]

Frantziaren gerrak[aldatu iturburu kodea]

GLAM urriko newsletterra[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Honekin batera Iñaki LL lankideak Euskal Wikilarien Kultura Elkarterako egin duen hirugarren txostena duzue, urrikoa. Hirugarren txosten horrekin, Basque Countryk toki finkoa lortu du boletin horren egituran. Hor ikusiko duzue Donostiako Liburutegi zerbitzuak antolatu zituen jarduera profesionalak gaiaren inguruan. Hitzaldiak bideoz grabatu ziren eta aurki ikusgai egongo dira. Bejon deizula Iñaki!-Xabier Cañas (eztabaida) 11:37, 11 azaroa 2016 (UTC)

Eskerrik asko Xabier! Egiten dena (nazioartean) zabaldu, Wikilari Elkartearentzat ere onuragarri izango zaiolakoan! -Iñaki LL (eztabaida) 12:35, 11 azaroa 2016 (UTC)
Mila esker egindako lanagatik, Iñaki! Elkarteak egiten duena nazioartean zabaltzea niri funtsezkoa iruditzen zait. Wikimedia Fundazioak gure berri izateko kanal honek asko lagunduko digu.... -Josu (eztabaida) 19:57, 22 azaroa 2016 (UTC)

Password reset[aldatu iturburu kodea]

I apologise that this message is in English. ⧼Centralnotice-shared-help-translate⧽

We are having a problem with attackers taking over wiki accounts with privileged user rights (for example, admins, bureaucrats, oversighters, checkusers). It appears that this may be because of weak or reused passwords.

Community members are working along with members of multiple teams at the Wikimedia Foundation to address this issue.

In the meantime, we ask that everyone takes a look at the passwords they have chosen for their wiki accounts. If you know that you've chosen a weak password, or if you've chosen a password that you are using somewhere else, please change those passwords.

Select strong passwords – eight or more characters long, and containing letters, numbers, and punctuation. Joe Sutherland (eztabaida) / MediaWiki message delivery (eztabaida) 23:59, 13 azaroa 2016 (UTC)

Adding to the above section (Password reset)[aldatu iturburu kodea]

Please accept my apologies - that first line should read "Help with translations!". Joe Sutherland (WMF) (talk) / MediaWiki message delivery (eztabaida) 00:11, 14 azaroa 2016 (UTC)

Bozketa formalerako deialdia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, bozketa formal bat da martxan eta artikuluen egiturari dagokio. Ona izango litzateke albait jende gehienak parte hartzea. Komentarioak goian eta, bozkatzeko, hemen, goian ere adierazi den bezala. Gabon! -Iñaki LL (eztabaida) 21:52, 22 azaroa 2016 (UTC)

Bitxikeria: Wikipediaren aipamena, «Pernando Amezketarraren finala» dela eta[aldatu iturburu kodea]

Gaur Berrian argitaratutako elkarrizketa batean, Wikipedia aipatu dute. Bengoetxea VI.ak eta Altunak asteburuan Gasteizen jokatuko duten Lau eta erdiko Pilota Txapelketako finala «Pernando Amezketarraren finala» omen da, Pernandoren abizenak Bengoetxea Altuna zirelako eta Altuna pilotaria amezketarra delako. Hona hemen aipua, Jokin Altunaren hitzetan:

« Ahaztuta nengoen, baina kuadrillako batek Wikipediako argazkia bidali dit gaur, eta, bai, Bengoetxea Altuna ziren haren abizenak. Zer edo zer jakingo zuen hark finalaz.  »

Aipamenak ez du inolako garrantzi entziklopedikorik, jakina, baina pozgarria da jendeak Wikipedia erabiltzen duela ikustea. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-11-23, 18:04 (UTC)

Joan den hilean hau topatu nuen Berrian ere: Suizidiopedia. Albiste ona Wikipedia (euskarazkoa bada hobe) jendearen ahotan ibiltzea!-Xabier Cañas (eztabaida) 18:15, 23 azaroa 2016 (UTC)
Wiki oihartzuna zabal dadila! -Iñaki LL (eztabaida) 19:03, 23 azaroa 2016 (UTC)

Wikimedia Fundazioan Euskal Wikilariak eta Donostiapedia aipatu[aldatu iturburu kodea]

Eta hementxe aurki daiteke San Franciscotik, youtuben jarrita. -Iñaki LL (eztabaida) 19:03, 23 azaroa 2016 (UTC)

TXALO! -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:05, 23 azaroa 2016 (UTC)

Possible issues with visualeditor / mobileapps[aldatu iturburu kodea]

Hi, I'm writing on behalf of WMF Technical Operations team, today we've discovered an issue related to high memory utilization on the API cluster. It was tracked down to edits on euwiki, as a bandaid we have temporarily disabled API requests for euwiki so you'll likely see problems with VisualEditor and mobile. Sorry for the inconvenience, we've working to resolve the issue. --FGiunchedi (WMF) (eztabaida) 07:51, 27 azaroa 2016 (UTC)

As an update, please see Modulu_eztabaida:Wikidata. --Elitre (WMF) (eztabaida) 13:40, 2 abendua 2016 (UTC)

Orrialde ikuspen grafika[aldatu iturburu kodea]

{{Orrialde ikuspen grafika}} sartuta orrialde baten bisiten grafika ikus dezakegu. Ingelerazko Wikipedian hasi dira erabiltzen eztabaida orrialdean. Guk ere sar dezakegu, nahi izanez gero, bot baten bidez.

-Theklan · Eztabaida · E-maila 21:17, 5 abendua 2016 (UTC)

  • Pictogram voting support.svg Alde --Marklar (eztabaida) 12:39, 6 abendua 2016 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde -Xabier Cañas (eztabaida) 18:50, 6 abendua 2016 (UTC)
  • Pictogram voting oppose.svg Aurka. Iruditzen zait wikilari frikiontzako apaingarri bat dela (niri neroni oso polita eta gustagarria iruditzen zait), baina entziklopedia baten erabiltzaile arruntarentzat balio handirik gabekoa. Gainera, balio praktikorik ez diot ikusten. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-06, 19:13 (UTC)
Pictogram voting info.svg Iruzkina: gai honetaz zenbat eta gehiago pentsatu, are kontsumismo zentzugabeagoa iruditzen zait. Balio praktiko murritza duen grafiko bat txertatzeko, Wikipediaren zerbitzariak megabyte eta trafiko ugariz kargatuko ditugu. Bestalde, orriak dituen bisitak erakusten dituen grafikoa dagoeneko eskuragarri dago orri bakoitzaren «Historia» fitxan, «Orrialdearen ikustaldi estatistikak» izeneko loturaren bidez. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-07, 11:31 (UTC)
Aukera bat zen... agian gai zehatz batzuetarako erabil daiteke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:37, 7 abendua 2016 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde - Baldin eta eztabaida orrian bada, noski. -Iñaki LL (eztabaida) 20:16, 6 abendua 2016 (UTC)
  • Pictogram voting oppose.svg Aurka - Xabierrek konbentzitu nau. Gainera, uste dut euskarazko wikipediak ez duela bisiten masa kritikorik horrelako grafiko bat baliagarria izateko. --Assar; (erantzun hemen) 12:32, 7 abendua 2016 (UTC)
Nik ere masa kritikoarena nerabilen gogoan. Proba egiteko, artikulu bat hautatu dut ausaz (ezkerraldeko «Ausazko orria» loturan sakatuta), eta «Ellecourt» artikulua atera zait. Eztabaida orrian txantiloia txertatu diot, eta... pentsatu bezala, bisita bat (bakarraǃ) azaroaren 15ean, eta zero bisita gainerakoan. Benetan hain estatistika deprimenteak bistaratu nahi ditugu? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-07, 13:05 (UTC)
  • Pictogram voting oppose.svg Aurka - Xabier eta Assarrekin guztiz ados.--An13sa 20:29, 7 abendua 2016 (UTC)

15. urtebetetzeko oparia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi! Gaur 15 urte bete ditugu eta hemen nire oparia: Margolaritza#Margolanen_salmenta -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:40, 6 abendua 2016 (UTC)

Eskerrik asko! Ikusgarria, benetan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-06, 19:16 (UTC)

Ikurrina[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Aurrekoan Ikurrina artikuluaren garatze eta zabaltze lanak amaitu nituen eta asteko artikulu nabarmenduaren bozketara aurkeztu nahiko nuke. Bozketa horretarako kalitate baldintzak dituen ala ez neuk artikulua bera landu duenak epaitzea oso etikoa ez denez, norbaitek baldintzak betetzen dituen ala ez epaitzea eta artikuluaren eztabaida orrian "NA onaperna" txantiloia jar dezan eskatu nahiko nuke. Eskerrik asko aldez aurretik. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:27, 6 abendua 2016 (UTC)

Oso lan mardula egin duzu, bejondeizula! Ordu eta erdiz aritu naiz xehetasun batzuk zuzentzen, baina oraindik orrazketa sakona behar du. Zuzentzaile profesionala naizen aldetik, hamar bat orduko lana beharko lukeela uste dut. Tamalez, ezin diot hainbeste denborarik eskaini, baina beharbada beste wikilarien laguntzaz lortu ahal izango da artikulu hori merezi lukeen mailaraino txukuntzea. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-06, 21:09 (UTC)
Mila esker, Xabi. Orain AEBetako Gerra Zibilaren artikuluari ekingo diot. Ongi izan.
-Euskaldunaa (eztabaida) 04:04, 8 abendua 2016 (UTC)

2016ko azaroko artikulurik bisitatuena: «Deauville»[aldatu iturburu kodea]

Euskal Wikipediako azaroko artikulu bisitatuenen zerrenda ematen duen orrian begiratuta, harrituta geratu naiz: «Deauville» (Frantziako herri bat) omen da erabiltzaileek gehien bisitatu duten artikulua. Eta «Quilmes» (Argentinako herri bat) ageri da laugarrenǃ --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-07, 11:39 (UTC)

Ez dakit oso ondo dabilen zerrenda hori. Twitterren Wikidosia izenekoan egunero agertzen da goian Teratologia. Eta artikulua ez da existitzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:44, 7 abendua 2016 (UTC)
Artikulu bisitatuenen sailkapen fidagarriagoren bat badugu? Sailkapen horretako lehenak bereziki zaindu beharko genituzke kalitatearen aldetik (luzera, zuzentasuna eta abar). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-07, 11:53 (UTC)
Ez dut uste dagoenik. Niri arraroa egiten zait bisita kopuru hori. Ez bada bot bat dagoela eskariak egin eta egin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:58, 7 abendua 2016 (UTC)
"Some pages listed may be false positives." https://tools.wmflabs.org/topviews/faq/#false_positive --Assar; (erantzun hemen) 12:27, 7 abendua 2016 (UTC)
"Mobile web views should be comparable if not higher than desktop, so if mobile web views are very low, it might be a false positive". Horixe gertatzen da Deauville artikuluan. Begiratu hemen mugikorren datuak.--Assar; (erantzun hemen) 12:29, 7 abendua 2016 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Arrazoia, Asier. Sailkapen fidagarriagoa dela dirudi, bai. Tamalez, nik uste mugikorren bidez egindako bisiten sailkapen horrek erabiltzaile gazteenen alde egiten duela, zaharxeagoak garenok baztertuta. Bestalde, eguneko artikulu bisitatuenen sailkapena ere badu. Azken sailkapen hori egunero Euskal Wikipediako tokiren batean automatikoki agerrarazteko modurik badago? Adibidez, Txokoan bertan jar genezake, bereziki zer artikulu zaindu behar genituzkeen jakiteko.

Bide batez: mugikorren bidez «Go!azen» omen da bisitatuena, bai azaro osoan, bai atzo bertan. Hor harritzen nauena da «Natos y Waor» Madrilgo rap taldea agertzea (7. azaroko sailkapenean, 2. atzokoanǃ). Benetan hainbesteko arrakasta ote dute gazte euskaldunen artean? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-07, 12:37 (UTC) 12:37, 7 abendua 2016 (UTC)

Kaixo, wikidosia botaren sortzailea naiz. Wikimediaren REST APIko datuak erabiltzen ditut irakurrienen zerrenda automatikoki sortzeko. Arrazoi duzue, zerrenda ez da oso fidagarria. Adibidez, REST APIak itzultzen duen atzoko irakurrienen JSONa hau da: https://wikimedia.org/api/rest_v1/metrics/pageviews/top/eu.wikipedia/all-access/2016/12/08 Ikus dezakezuenez hor dago "atzoko irakurriena" izan zen "Sortzetiko anormaltasun" artikulua (existitzen ez dena). Wikimediari eman nion arazoaren berri: https://phabricator.wikimedia.org/T149178. Nik uste Theklanek arrazoi duela, irakurrienen zerrenda osatzean boten trafikoa ondo iragazten ez dutelakoan nago, ikusi: https://phabricator.wikimedia.org/T138207 eta https://phabricator.wikimedia.org/T135251. Wikidosian zerrenda beltz bat sortu eta artikulu horiek irakurrienen zerrendan ez agertzea izan daiteke aukera bat. Lehendik ere orri batzuk iragazten ditut (Azala, Berezi...), bestela beti berdinak izango lirateke irakurrienak. -- --Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 14:27, 9 abendua 2016 (UTC)

Citoid badabil![aldatu iturburu kodea]

Artikulu batean editore bisuala erabiltzen ari bagara aldaketak egiteko (hau da, kodea ez, baizik ea "aldatu" botoiaren gainean emanda agertzen dena) "Aipatu" botoiari emandakoan automatikoki sar daitezke erreferentziak DOI, URL edo halakoak direnean. ISBNrekin oraindik ez dabilela ematen du, baina hau orokorra da.

Beraz editore bisualak orain puntu bat gehiago du bere alde! -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:05, 8 abendua 2016 (UTC)

Ze ona!! Aspaldian nebilen aipu automatikoa aktibatzen saiatzen eta ez nuen asmatzen. Erreferentziak egiteko nik nahiago dut Ikusizko Editorea. Eta orain, zer esanik ez! Eskerrik asko Theklan!-Xabier Cañas (eztabaida) 18:58, 11 abendua 2016 (UTC)

New way to edit wikitext[aldatu iturburu kodea]

James Forrester (Product Manager, Editing department, Wikimedia Foundation) --19:31, 14 abendua 2016 (UTC)

Eraikin infotaularen akatsa[aldatu iturburu kodea]

Egunon. {{Eraikin infotaula}} txantiloiak akatsa ematen duela jabetu berri naiz, Arbide dorreak artikulua sortzerakoan ez baita ez kokapen mapa ezta orrialde ezker goialdeko koordenatuen erreferentziarik agertzen ere. Norbaitek konponduko baluke eskertuko nioke, txantiloi hau duten artikulu guztietan akats berbera agertzen baita. Aio. -Euskaldunaa (eztabaida) 03:20, 17 abendua 2016 (UTC)

Kaixo. Ez da akatsa, baizik eta orain koordenatuen datuak wikidatatik hartzen direla. Azken aldian Theklan eta biok aldaketa asko ari gara egiten txantiloietan, wikidatatik ahalik eta datu gehien harrapatzeko. Abantaila handia da, horrela datu asko ez baitira eskuz sartu behar (beste wikipedia batzuetakoek jadanik sartu dituzte). Hala ere, desabantaila da guk euskarazko wikipedian beste inongo hizkuntzan ez dagoen artikulu bat sortzen dugunean, wikidatara joan behar dugula zenbait datu sartzeko, (horien artean, koordenatuak) horrela wikipedia guztientzat erabilgarri egon daitezen. Zuk diozun artikuluan nik sartu ditut koordenatuak wikidatan, hemen. Wikidata orri horretan, "Statements" atalaren azpiko +add botoia sakatu, ezkerreko kutxan aukeratu "coordinate location" eta eskuineko kutxan sartu Google Maps-ek edo beste edozein mapa zerbitzuk ematen dizkizun koordenatuak. Amaitzeko, "save" sakatu.--Assar; (erantzun hemen) 19:45, 25 abendua 2016 (UTC)