Wikipedia:Txokoa/2017ko ekaina
Munduko hizkuntzak eta munduko jendeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikipediako lankide horiek,
noiz edo noiz lokalizazio bat edo beste egiten ibili naiz, Librezale.eus taldekideei laguntzeko asmoz-eta. Eta, noiz edo noiz, munduko hizkuntza guztiak euskaratzeko nolabaiteko beharra sentitu izan dut. Bere garaian "eskuz" egiten hasi nintzen eta laurehun bat hizkuntzen euskal ordaina neukanean erabilitako denbora neurtu eta etsi egin nuen. Izan ere, hortxe ibili nintzen hizkuntzen ingeles izenak en.wikipedian begiratzen, ea euskara -era atzizkia jarri edo ez jarri erabakitzeko...
https://en.wikipedia.org/wiki/Lists_of_languages
Munduan 7.000 bat hizkuntza inguru omen daude katalogatuak. Batzuek euskaraz izena finkatuta daukate. Beste batzuek ez.
https://librezale.eus/wiki/Hizkuntzak_eta_herrialdeak
Munduko hizkuntza horiek guztiak euskarara ekartzeko lana ez da zerotik hasi behar:
- [1] Belen Uranga, Patxi Juaristi, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña eta Estibalitz Amorrortu (UNESCOko Munduko hizkuntzei buruzko txosteneko batzorde teknikoko kideak): "Munduko hizkuntzen izenak euskaraz". Uztaro 54. zkia. 2005.
Horretan lagunduko luketen lankideek honelako erabakiak hartu beharko... Adibide batekin:
- Tlingit (hizkuntza) ala tlingitera.
- Tlingit (jendea) ala Tlingit (etnia). Edo, besterik gabe, tlingitak. (Nik Xamarren liburuari jarraiki, Tlingit (jendea) hautatuko nuke).
Lana txukun eginez gero, hasi baino lehen, erabaki batzuk hartu beharko lirateke dagoeneko hartuta dauden adostasunak [1] hautsi gabe, ahal bada. Nik lana hori egiten laguntzeko prest nauzue baina baten batek, arao edo script baten bidez, lana aurreratuko balu, hainbat ordu aurreztuko lirateke...
Asmoa da etorkizunean, en.wikipedian begiratu beharrean ISO 639-3 horretan euskal ordainak ematerakoan eta banan-banan erabakitzen ibili beharrea, eu.wikipedian begiratzea. Eta horretarako, horra
ESKAERA
- Norbaitek presta lezake script magiko bat ingelesezko wikipediatik hizkuntzak eta etniak eu.wikipediara inportatzeko? (Ahal bada hizkuntza-familien koadroa eta guzti).
Zailtasunak
ISO 639-3 horren azken bertsio horietako bat hautatuko bagenu abiapuntu, bertan hizkuntzak eta hizkuntzen gainetik dauden familien izenak, horien adarrak, aldaerak, etab. agertzen dira... Alfabetikoki sailkatuak, hori bai. Arikem bezalako terminoak, --ikus en.wikipedian--, aldi berean hizkuntza bat eta hizkuntza familia baten adar baten izen dira. Zaila da, dozena bat hizkuntza begiratu eta gero, arreta mantentzea eta akatsik ez egitea.
Baina eskatzea erraza da ;-) Zuek esan.GorkaAzk (eztabaida) 00:09, 2 ekaina 2017 (UTC)
- Kaixo Gorkaazk. Ez dut oso argi eskatzen duzun "script" hori zer den. Bot batekin egin daitezke, erraz, 7.000 hizkuntza horien zirriborroak, Wikidatako datuetatk abiatuta. Batzuetan informazio asko dago (hiztun kopurua, non hitz egiten den...) baina bste batzuetan oso oso gutxi... kode bat eta kitto. Beraz zer den behar duguna da erabaki behar den lehenengo gauza artikuluak automatikoki sortzerako garaian.
- Bestetik, Wikidatan bi bilaketa egin ditut: hizkuntza kopurua eta ISO 639-2 kodea duten hizkuntzak (Wikidatan dutenak, ez berez daudenak). Lehenengo emaitza: 8.999 hizkuntza. Bigarren emaitza: 412 kodearekin. Beraz datuak eskuratzea hori ere ez da hain erraza. -Theklan ·
·
08:22, 2 ekaina 2017 (UTC)
- Egunon: Taula bat ahal diren datu guztiekin, bot bat erabiliz. Hortik aurrera datuak gehitu. Hori uste dut dela bideriz errazena eta egingarriena. Baina nik ez daukat ideirik ere ez botei buruz. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 08:38, 2 ekaina 2017 (UTC)
- Taula bat egin dut Wikiproiektu:Hizkuntzak orrialdean. Ezin dira hizkuntza guztiak agertu, sistemak muga bat duelako. 5.000ko muga jarri diot, hortik gora begiratu ditudan zenbakietan arazoak ematen zizkidalako. Jarri diot ere EZ DITUGUN HIZKUNTZAK bakarrik erakustea. Horrela jada egina dagoena kentzen dugu erditik. Hizkuntza, familia, hiztun kopurua, eta kode batuk jarri ditut. Ikusten duzuenez nahiko mugatuta dago informazioa momentuz Wikidatan. -Theklan ·
·
14:36, 2 ekaina 2017 (UTC)
- Taula bat egin dut Wikiproiektu:Hizkuntzak orrialdean. Ezin dira hizkuntza guztiak agertu, sistemak muga bat duelako. 5.000ko muga jarri diot, hortik gora begiratu ditudan zenbakietan arazoak ematen zizkidalako. Jarri diot ere EZ DITUGUN HIZKUNTZAK bakarrik erakustea. Horrela jada egina dagoena kentzen dugu erditik. Hizkuntza, familia, hiztun kopurua, eta kode batuk jarri ditut. Ikusten duzuenez nahiko mugatuta dago informazioa momentuz Wikidatan. -Theklan ·
- Egunon: Taula bat ahal diren datu guztiekin, bot bat erabiliz. Hortik aurrera datuak gehitu. Hori uste dut dela bideriz errazena eta egingarriena. Baina nik ez daukat ideirik ere ez botei buruz. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 08:38, 2 ekaina 2017 (UTC)
- Nik etnientzat herria erabili dut behin baino gehiagotan (Nenets herria, Maduratar herria), artikuluaren sarrera singularrean egitea errazten duelako, alegia, Nenets herria...talde etnolinguistikoa da. Nenets jendea erabiliz posible izanen litzateke horrelako sarrera egitea, baina zailago da Nenetsa edo Nenetsak erabili ezkero.--Xirkan (eztabaida) 18:11, 2 ekaina 2017 (UTC)
Azal Nagusian akatsa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon. Asteazken arratsaldetik Azal Nagusian akatsa dagoela ohartu naiz: Asteko Irudia atalean, 2017ko irudiak lotura gaizki agertu edo ikusten da. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:36, 3 ekaina 2017 (UTC)
- Arratsaldeon Euskaldunaa: Nire ordenagailuan behintzat ondo ageri da. -Oraina (eztabaida) 14:56, 4 ekaina 2017 (UTC)
- Ba ni oraintxe kaletik eta mugikorratik nabil, eta akatsa berbera agertzen zait.
- -Euskaldunaa (eztabaida) 16:30, 4 ekaina 2017 (UTC)
- Niri ere akatsa agertzen zait, ordenagailutik -Lainobeltz (eztabaida) 17:32, 4 ekaina 2017 (UTC)
Eraikin infotaula automatikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon.
Eraikinen artikuluak sortzeko lana apurtxo bat erraztu eta artikuluak infotaularekin ateratzeko praktikoa izango dela uste dudan {{Eraikin infotaula automatikoa}} txantiloia sortu berri dut. Wikidata itemeko zenbait datu gehiago sartzea falta zait, baina oinarri-oinarrizko datuak jada jartzen ditu.
-Euskaldunaa (eztabaida) 21:49, 8 ekaina 2017 (UTC)
- Emango dizkiot toke batzuk horri, mendienari eman bezala. Gaur ere
{{Hiri orokor infotaula}}nahiko aldatu dut. Gauza gehienak automatikoki egin ditzake, baina orain arteko konpatibilitatea bilatu dut. Egia esan, orain arte nahi izan duguna egin dugu txantiloi horrekin, eta desordena nabarmena da. Ikusi ditudan kasuetan hobeto dabil oraingoa lehen zegoena baino, baina aurkitzen baduzue lekuz kanpoko zerbait... esan edo aldatu! -Theklan ·
·
23:52, 9 ekaina 2017 (UTC)
- Toke nahiko emanda, ondo egiten ditu eraikinak (oro har) eta batez ere zubiak, etxe-orratzak eta estadioak. Gizateriaren Ondare diren eraikinak ere ondo hartzen ditu. Beraz horretarako propio sortu ziren txantiloiak barneratuta geratzen dira hemen. -Theklan ·
·
10:13, 14 ekaina 2017 (UTC)
- Goian eskatu genuen Kartographer estentsioa jartzearen zain gaude, mapak asko hobetuko dituena. Bitartean eraikin infotaula automatikoa erabil daiteke Euskal Herrian, jada ez du jarriko Espainia edo Frantzia, baina mapa eskuz jarri beharko da
lekua =erabilita. -Theklan ·
·
16:02, 14 ekaina 2017 (UTC)
- Goian eskatu genuen Kartographer estentsioa jartzearen zain gaude, mapak asko hobetuko dituena. Bitartean eraikin infotaula automatikoa erabil daiteke Euskal Herrian, jada ez du jarriko Espainia edo Frantzia, baina mapa eskuz jarri beharko da
- Toke nahiko emanda, ondo egiten ditu eraikinak (oro har) eta batez ere zubiak, etxe-orratzak eta estadioak. Gizateriaren Ondare diren eraikinak ere ondo hartzen ditu. Beraz horretarako propio sortu ziren txantiloiak barneratuta geratzen dira hemen. -Theklan ·
Milesker. -Euskaldunaa (eztabaida) 03:25, 19 ekaina 2017 (UTC)
Wikidata changes now also appear in enhanced recent changes
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hello, and sorry to write this message in English. You can help translating it.
Starting from today, you will be able to display Wikidata changes in both modes of the recent changes and the watchlist.
Read and translate the full message
Eskerrik asko! Lea Lacroix (WMDE) 08:33, 29 ekaina 2017 (UTC)
(wrong target page? you can fix it here)
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bulegari bat behar du
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bulegari bat behar du. Zeuek edo zuen ingurukoren batek lanpostu horretan jarduteko gaitasuna eta nahia izanez gero, gustura jasoko ditugu curriculumak. Hemen behean dituzue xehetasunak:
- Deskribapena
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak administrari eta idazkaritza lana egingo duen pertsona bat bilatzen du laster hasiko den proiektu batean lan egiteko. Langilearen eginkizunen artean egongo dira: langileen nominak kudeatzea, egon daitezkeen beken prozesua aurrera eramatea, kontabilitate lanak zein erakundeentzako kudeaketa txostenak idaztea. Hitzarmenen erredakzioa eta hitzarmenek egin beharreko tramitazioak ezagutzea. Proiektu honetan nazioarteko lanketa ere egingo da, Wikimedia Foundationekin eta abarrekin kontaktua eginez. Gainerako langileen agenda eta kontaktuak kudeatuko ditu, esparru zabal batekin, enpresa zein boluntarioekin lan eginez.
- Zer eskatzen dugu?
- Ekonomia edo enpresa kudeaketa gradua edo administrari/idazkari arloei lotutako goi mailako Lanbide Heziketa edo esperientzia frogagarria antzeko lanpostuetan.
- Hizkuntzak: EGA titulua (edo baliokidea), gaztelania eta ingelesa. Frantsesa jakitea baloratuko da. Lanpostu honetan euskaraz lan egingo da.
- Administrazioaren funtzionamendua ezagutzea.
- Zer baloratuko dugu?
- Jakintza librearen, software librearen edo eduki libreen inguruko ezagutza.
- Komunikatzeko eta idazteko erraztasuna.
- Pertsona aktiboa eta erresolutiboa izatea
Lekua: Donostia
Ordutegia: Bulegoko ordutegia, astelehenetik ostiralera (egunero goizez, eta astean bitan arratsaldez).
Soldata: 40.000 € gordin urtean
Kontratuaren iraupena: Bi urte eta erdi
Curriculuma bidaltzeko helbidea: wikilariak@gmail.com
Lanean lehenbailehen hastea nahi genuke (ekainaren erdialdean, goizenik, edo uztailaren hasieran, beranduenik). --Xabier Armendaritz
2017-06-05, 18:00 (UTC)