Wikipedia:Txokoa/2017ko otsaila
Itzulpenekin galderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo lankideok! Azken egun hauetan Estatika artikuluan lan egiten egon naiz eta jarraitzeko asmoa dut, baina arazotxo batekin topatu naiz. Artikulua osatzeko nire apunte pertsonaletaz aparte erdarazko wikipedia ezberdinen edukiaz informazioa jaso eta itzultzen egon naiz. Batez ere alemanierazko de:Statik starrer Körper artikulutik egon naiz artikuluaren orden-eskema eta edukiak jasotzen, hor bertan artikulu nabarmendu bat baita. Baina atzo, artikuluaren eztabaidan mezu bat idatzi zuen artikulu horren egile batek, nire egun hauetako lanaz ohartuta, esanez (behintzat ulertu nuenaren arabera) Copyright infrakzio bat egin dudala hortik atalen bat itzultzerakoan alemanierazko artikulura erreferentzia edo aipamena egin barik. Egia esateko ez nuen ideiarik ere WIkipediako edozein artikuluk GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean daudela eta ondorioz zerbait itzultzerakoan ondorioak existitzen direla (bai, ikusi egin dut "aldaketak gorde"-ren goikaldean horretaz berri ematen didala mezu batek, baina... ez nuen horretan arreta jarri).
Gure txokoan honako 2009ko eztabaida hau aurkitu nuen berdinari buruz hitz egiten, arazoari irtenbide bat emanez atalen bat itzulita duen artikuluaren eztabaidan {{itzulia}} txantiloia atxikitzen. Hola egin nuen atzo gauean Estatikako eztabaidan eta horretaz berri eman nuen alemanierazko artikuluaren eztabaidan, baina gaur aurkitu dudan mezuaren arabera hori egitea agian ez da nahikoa. Egile berberak esan didanaren arabera eztabaidan artikuluko historiari lotura emateaz gain artikulu beran alemanierazko artikuluko egile guztiei aipamena egin beharko lirateke, nire ustez zentzurik ez duena, ez bakarrik Wikipediako edukietaz eta ez eduki pribatuez hitz egiten ari garelako, atalen bat itzultzerakoan ez delako itzulpen bera, nire hitzekin osatzen baitut eta nik dakidanarekin eta apunteekin alderatuta informazioa gehitzen dudalako. Gainera, estatika bezalako gai unibertsal bati buruz jorratzerakoan... ez dakit.
Hala ere mezu honekin ez dut artikulu konkretu honegatik bakarrik eztabaidatzea nahi, aurrerantzean edozer gauza itzultzerakoan nola jorratu beharko genukeen jakin nahi dut, zuen iritzia jakinez eta agian honi buruzko politika bat ezarriz (agian egon badago jada, baina ez dut aurkitu. Horrela bada barkaidazue). Jakina baita hemen ditugun artikulu asko beste hizkuntzetako edukietatik ateratako itzulpenak direla, eta kostata aurkitzen da idazten ari natzaizuen arazoa. Ez nuke nahi ez ni ez zuetako lankideren batek guztiz boluntarioa den lanarengatik Copyright-eko arazo legalak izatea, ez zerbait kopiatzeagatik baizik eta beste Wikipediako zerbait itzultzeagatik. Beti bezala, eskerrik asko zuen laguntzarengatik--Enzaiklopedia•Ezt•ek 14:05, 11 otsaila 2017 (UTC)
- Kaixo Enzaiklopedia! Zure oharra interesgarria da, nik ere nire buruari ere galdetu izan diot, eta Xabierretako batek jakingo ditu honi buruzko detaile gehiago beharbada. Nire iritziz egileen banakako aipamena guztiz zentzugabea da. -Iñaki LL (eztabaida) 18:57, 11 otsaila 2017 (UTC)
- Alemanierazko artikuluaren eztabaidan jarri duen estekaren arabera, "You are not required to import the revision history, but if you wish to do so...", ez litzake derrigorrezko jatorrizko artikuluaren egile guztien izena jartzea. Itzulia txantiloia bertsio zenbakiarekin ezarriz, beti dago aukera jatorrizko artikulura jo eta bertako historiala ikusteko aukera, eta horrekin aitortza betetzen dela ulertzen dut. Oker banabil zuzendu nazazue mesedez -Lainobeltz (eztabaida) 22:52, 11 otsaila 2017 (UTC)
- Aupa! Uste dut zuzena Lainobeltzek aipatzen duen ingelesezko lotura da. Hortik eratortzen da beste hau: Beste Wikimedia proiektuetik itzulpenak egin. Historiaren bertsioa sartzearekin historia guztia onartzen dela iruditzen zait. Beraz, ezinbestekoa da
{{Itzulia}}
txantiloiko parametroak ondo betetzea, bertsioarena ahaztu gabe. Ondo izan!-Xabier Cañas (eztabaida) 14:53, 12 otsaila 2017 (UTC)
- Aupa! Uste dut zuzena Lainobeltzek aipatzen duen ingelesezko lotura da. Hortik eratortzen da beste hau: Beste Wikimedia proiektuetik itzulpenak egin. Historiaren bertsioa sartzearekin historia guztia onartzen dela iruditzen zait. Beraz, ezinbestekoa da
- Ados, horrela guztia konpontzen dela uste dut. Eskerrik asko hiruroi!--Enzaiklopedia•Ezt•ek 15:32, 12 otsaila 2017 (UTC)
158.227.171.28 helbidearen harira: SPAM politika Wikipedian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo lankideok.
Denbora bat daramat 158.227.171.28 IP helbidea gainbegiratzen. IP horretatik (Ekarpenak) Gizapedia delakoaren kanpo loturak jartzen dira izen bera daukaten Gizapediako artikuluetara. Ez du beste inolako ekarpenik egin. Orain arte ez dut ez blokeatu, ezta ekarpenak desegin ere, blokeatzeko arrazoiak subjetiboak iruditzen zaizkidelako eta kontsentsua beharrezkotzat jotzen dudalako honelako zerbaitetan, baina ez dut uste denik ezta Wikipediaren erabilera guztiz zintzoa. Wikipedia honetan ez daukagu SPAMaren aurkako politikarik (oraindik, behintzat), baina uste dut garaia dela gai honi heldu eta horrelako jokabideei aurre egiteko. Nire ustez ebidentea da IP helbide honen atzean dagoenaren/daudenen helburua ez dela Wikipedia hau aberastea, baizik eta Gizapedia sistematikoki promozionatzea Wikipediaren bizkar. Zer deritzozue? --Janfri (ezt.) 08:36, 20 otsaila 2017 (UTC)
- Ni ere dudatan ibili nintzen, ea Wikipediari mesede egiten zion edo ez. Azkenean, ikusita Gizapediako artikuluak txukunak direla, iruditu zitzaidan irakurlearentzat aberasgarria dela beste ikuspegi bat izatea. Hori bai, erabiltzaile horri ohartarazi nion Gizapediako artikuluak kanpo loturatzat txertatu behar zituela. Eta oharrari kasu egin dio. Beraz, ez dut ikusten arrazoirik erabiltzaile horren jokabidearen kontrako neurririk hartzeko.
- Bestalde, spam politikari dagokionez: uste dut ez dugula beharrik. Spam gutxi izaten dugu Euskal Wikipedian, zorionez, eta arauak, zenbat eta gutxiago, hobeto. Bestela, wikilariok arauen sarean korapilatuta galtzeko arriskua dugu (Ingeles Wikipedian halako zerbait gertatzen ari zaie, nik uste). Nire ustez, spamaren gairako, aski da bost euskarrietatik lehendabizikoa aplikatzea («Wikipedia entziklopedia bat da [...]. Wikipedia ez da pulpitu bat, propaganda makina bat [...]»). Zertarako arauak korapilatu, ditugunekin ondo moldatzen ari bagara? --Xabier Armendaritz
2017-02-20, 09:17 (UTC)
Herri Txiki Infernu Handi eta Wikipedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bitxikiria bat baino ez: Eitbko Herri Txiki Infernu Handi programan Euskal Herriko herri bat aukeratzen dute astero eta igandeetan emititzen dute. Kontua da, herri jakin baten emisio tokatzen denean izugarri igotzen direla herri horren Wikipedia orriaren bisitak. Ikus 2017ko estatistikak hemen. Herrien bisita tontorrak bat egiten dute saioaren emisio egunarekin.-Xabier Cañas (eztabaida) 10:40, 20 otsaila 2017 (UTC)
- Hau bitxikeria baino gehiago da! Publiko egiteko asmorik Twitterren eta? Bestela nire esku! -Theklan ·
·
11:49, 20 otsaila 2017 (UTC)
- Gogoari ezin eutsi eta txiokatu dut! Baldarra naiz traola eta arrobekin! Hobetzerik baduzu, bikain @Theklan! Hemen dago.-Xabier Cañas (eztabaida) 12:04, 20 otsaila 2017 (UTC)
Genero oreka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iepa! Joan zen astean Wikipedia:Genero oreka testua idatzi nuen eta emakumeen biografiak egiteari ekin diot batez ere. Aste honetan (nik dakidala) lehenengoz emakume biografia gehiago egin ditugu gizonenak baino. Hemen dituzue datuak. -Theklan · ·
17:32, 20 otsaila 2017 (UTC)
Euskal Hiri Elkargoaren harira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko urtarrilaren 1etik aurrera Ipar Euskal Herrian Euskal Hirigune Elkargoa eratu denez, udalerri bakoitzeko infotauletan hau ere adierazi (estatu, departamentu, kantonamentu eta abarren atalean) eta artikuluen hasierako testuan ere Euskal Hirigune Elkargoan dagoenaren adierazpen edo aipamena egitea proposatu eta bozketara aurkeztu nahiko nuke. —Aurreko iruzkin sinatugabea Euskaldunaa (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-01-30, 12:59).
- Bozketa behar al da horretarako? Zein argudio egongo litzateke kontra? --Assar; (erantzun hemen) 13:09, 30 urtarrila 2017 (UTC)
- Ez dakit zein argudio egon litekeen aurka, aldekoa bainaiz; baina niri horrelako aldaketak inori esan gabe egitea baino bozketara aurkeztu, eztabaidatu eta denon adostasunarekin egitea zuzenena dela uste dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:38, 30 urtarrila 2017 (UTC)
- Kasu honetan, adostasuna bilatzeko, nahikoa izango zen gaia hemen aipatzea eta ea inor kontra zegoen galdetzea, dagoeneko Euskal Herriko beste banaketa administratibo guztiak aipatzen ditugunez (EAE, Nafarroako Foru Erkidegoa, bi estatuak...), orain arte aplikatu den irizpidea aplikatzen jarraitzea besterik ez baita infotaulan Euskal Hirigune Elkargoa aipatzea. Dena dela, bozketa egitea ez da desegokia, eta hor doa nire boza ere. --Xabier Armendaritz
2017-01-31, 12:32 (UTC)
- Kasu honetan, adostasuna bilatzeko, nahikoa izango zen gaia hemen aipatzea eta ea inor kontra zegoen galdetzea, dagoeneko Euskal Herriko beste banaketa administratibo guztiak aipatzen ditugunez (EAE, Nafarroako Foru Erkidegoa, bi estatuak...), orain arte aplikatu den irizpidea aplikatzen jarraitzea besterik ez baita infotaulan Euskal Hirigune Elkargoa aipatzea. Dena dela, bozketa egitea ez da desegokia, eta hor doa nire boza ere. --Xabier Armendaritz
- Aldeko boza eman dut azpian. Horretaz gain, infotauletan, euskal eskualde historikoa ere jartzearen aldekoa ere banaiz. Eskualde administratiboez gain (Frantziako eskualde, kantonamendu, elkargo...), uste dut berezkoa(goa)k diren eskualde horiek (Pettarra, Oztibarre, Lapurdi Beherea...) ere agertu beharko liratekeela infotauletan. Zer deritzozue? Norbait al dago kontra? --Janfri; bai esan? 11:50, 31 urtarrila 2017 (UTC)
- Infotaulak, ordea, Administrazioa jartzen du taularen atal horretan, eta beraz beste atal bat-edo sartu beharko genuke. Infotaula datu gehiegirekin betetzea ere ez da komeni; agian artikuluaren hasierako esaldian jar genezake, adibidez:
- Ez dakit zein argudio egon litekeen aurka, aldekoa bainaiz; baina niri horrelako aldaketak inori esan gabe egitea baino bozketara aurkeztu, eztabaidatu eta denon adostasunarekin egitea zuzenena dela uste dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:38, 30 urtarrila 2017 (UTC)
« | Ainharbe Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. | » |
- Halaxe ageri da udalerri horietako gehienetan, eta falta direnetara eramatea izango litzateke kontua. --Xabier Armendaritz
2017-01-31, 12:32 (UTC)
- Halaxe ageri da udalerri horietako gehienetan, eta falta direnetara eramatea izango litzateke kontua. --Xabier Armendaritz
Gero ere, artikuluaren hasieran Euskal Hirigune Elkargoaren aipamenaren esaldia bot batekin ere egin beharko da. Eskuz Iparraldeko udalerriz-udalerri gehitzea kriston lana baita. -Euskaldunaa (eztabaida) 21:51, 31 urtarrila 2017 (UTC)
- Beno baiezkoen emaitza ikusita aurkeztu dudan propasamenanaren onarpenak pozten nau. Orain, astia duenak Iparraldeko udalerrien artikuluetan aldaketak egin bitza, nik zoritxarrez orain Wikipedian jarduteko denboraz eskas bainabil. -Euskaldunaa (eztabaida) 19:22, 2 otsaila 2017 (UTC)
Argia.eus-erako egin nuen infografian oinarritutako 2 irudi gehitu ditut 2016ko Euskal Lurralde Elkargoaren bozketak orrian. Wikimediara irudiak igo eta artikulu batean erabiltzen ditudan lehen aldia da. Egia esan ilusioa egin dit ː) --Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 21:17, 24 otsaila 2017 (UTC)
Alde
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde -Euskaldunaa (eztabaida) 11:58, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Lainobeltz (eztabaida) 13:13, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Xirkan (eztabaida) 13:23, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Xabier Cañas (eztabaida) 13:57, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Jalkorta (eztabaida) 17:20, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Marklar (eztabaida) 18:50, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Josu (eztabaida) 21:49, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Aihotz (eztabaida) 21:54, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Iñaki LL (eztabaida) 22:43, 30 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Theklan ·
·
23:09, 30 urtarrila 2017 (UTC) Nahiko ebidentea dela uste dut
Alde ---Assar; (erantzun hemen) 06:55, 31 urtarrila 2017 (UTC)
Alde -Oraina (eztabaida) 11:18, 31 urtarrila 2017 (UTC)
Alde --Janfri; bai esan? 11:28, 31 urtarrila 2017 (UTC)
Alde --Xabier Armendaritz
2017-01-31, 12:32 (UTC)
Alde --Gartxoak (eztabaida) 2017-01-31, 20:02 (UTC)
Alde --An13sa ✎ 19:14, 1 otsaila 2017 (UTC)
Aurka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sare sozialen iragarkia sitenoticen jartzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Twitterreko kanala berrireki dugu eta kanal berria Facebooken. Zer deritzozue denbora batez goian orrialde guztietako sitenoticean iragarkitxoa jartzen badugu horren berri ematen? Bide batez, Instagram irekitzea ere aukera bat izan daiteke, aurrera begira. -Theklan · ·
21:24, 1 martxoa 2017 (UTC)
- Egun on deigula! Ulertzen dut artikuluen goiko aldean horietara estekak jartzea dela, ezta? Hala bada, alde (neok, ez beste esanahia;) -Iñaki LL (eztabaida) 08:38, 2 martxoa 2017 (UTC)
Alde-Xabier Cañas (eztabaida) 21:36, 1 martxoa 2017 (UTC)
Alde --Xabier Armendaritz
2017-03-02, 14:22 (UTC)
Alde - Horra eredu bat. - Euskaldunaa (eztabaida) 21:51, 2 martxoa 2017 (UTC)
Alde-Gartxoak (eztabaida) 21:32, 3 martxoa 2017 (UTC)
![]() |
Euskarazko Wikipediaren Twitterreko kontua berrireki eta Facebookeko orria sortu dugu. Bisita gaitzazu!! |
![]() |
- Euskaldunaa, saiatu naiz eredu hori sartzen baina ez dakit zergatik erabat desitxuratu egiten zuen azala. Beste modu batera egin dut azkenean, ez da gauza bera, baina tira, ulertzen da. Eskerrik asko.-Xabier Cañas (eztabaida) 12:30, 4 martxoa 2017 (UTC)
- Lasai, Xabi, zeuen esku eta nahi duzuen modura erabiltzeko utzi dudan eredua da. -Euskaldunaa (eztabaida) 12:33, 4 martxoa 2017 (UTC)