Wikipedia:Txokoa/2017ko urtarrila
Glosategia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo:
Joan den udan sortu zen glosategia nahiko garatua dagoela ikusirik, eta hasiberrientzat erabilgarria izan daitekeelakoan, ongi etorri txantiloian, Laguntza:Tutoriala orrian edo/eta komenigarria izan daitekeen tokietan bertarako lotura txertatzea proposatzen dut.
Bide batez, Urte Berri On denori. -Lainobeltz (eztabaida) 16:25, 3 urtarrila 2017 (UTC)
Azal Nagusia: Asteko irudi nabarmenduaren atala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon. Adiministratzaileei oharra: 2017ko urte berria hasi eta Azal Nagusiko asteko irudi nabarmenduaren atalaren behealdean hizki txikiaz jartzen duen "2016ko irudiak" aipamena "2017ko irudiak" aipamenara aldatu beharrean dagoela oraintxe ohartu naiz. Beharbada, txantiloiekin edo nolabaiteko sistema batekin automatizatu beharko litzateke, bestela urtero aldatu beharreko eta oharkabean pasatzea erraza den xehetasuna baita. - Euskaldunaa (eztabaida) 20:52, 4 urtarrila 2017 (UTC)
Eginda-Xabier Cañas (eztabaida) 21:20, 4 urtarrila 2017 (UTC)
Alternative to English interface when there is no translation in Basque
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hello, please join the discussion at translatewiki:Thread:Portal_talk:Eu/Language_fallback_to_Spanish_(es). --Nemo bis (eztabaida) 20:34, 7 urtarrila 2017 (UTC)
Laburtzapenen orria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo denoi (eta eguraldi on...)! Ez dakit politika formala den edo ez, baina artikulua amaitzean bada Laburpena deitutako azalpen kaxa bat Wikipedia guztietan. Hori oso interesgarria da batez ere eztabaida beroak izaten diren Wikipedietan, baina hemen ere elkarren lanaren berri (begi kolpe batean) argiago izateko balio du. Inork ez dugu idazten denborarik galdu nahi, eta horregatik laburduren zerrenda bat osatu dut egindakoaren Laburpena ti-ta betetzeko. Kode moduko batzuk dira, eta ekarpenetara irekita dago nahi duenak gehitzeko, hemen duzue nahi duenak sartzeko. Garrantzitsuena da kodeak ulergarriak eta idazteko erosoak izatea. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 14:36, 20 urtarrila 2017 (UTC)
- Mm... zehazki non? -Theklan ·
·
15:02, 20 urtarrila 2017 (UTC)
EWKEaren Batzar Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratsalde on guztioi! Ziztu bizian pasatzen da denbora, eta dagoeneko urtebete pasatu da Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) sortu genuenetik. Amaitu berri den 2016a urte oparoa izan da, eta gure baliabideen barnean gauza politak martxan jarri ditugu: lehenik eta behin, gure estatutuak egin eta Elkartea legeztatu; gero, hainbat proiektu berri: Euskal Haur eta Gazte Literaturaren egitasmoa (egoiliar batekin), Donostiapedia egitasmo potoloa, Bake-Itunak Artean topaketa (wikilarien nazioarteko topaketa izan zena) eta EHUko Gipuzkoako Campusean gauzatutako proiektua, besteak beste. Horretaz gain, elkartearen kide batzuk hainbat erakunderen ordezkariekin bildu gara urtean zehar gure EWKE ezagutarazteko. Urtebete pasatuta, eta gure estatutuek agintzen dutenez, ohiko Batzar Nagusia egin behar dugu, egindako bidea errepasatzeko, diru-kontuen berri emateko, Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzeko, proposamen berriak egiteko eta 2017rako egitasmo nagusiak erabakitzeko. Gure arteko kontsultak egin ondoren, erabaki dugu Batzar Nagusia datorren otsailaren 18an egitea, Eibarko UEUaren egoitzan (Markeskua Jauregia), goizeko 10:00etan. Inork interesa baldin badu, nahiz eta EWKEaren kidea ez izan, etor dadila, gure Elkartea irekita baitago wikilari berriak hartzeko.
EWKEa ezagutzen ez dutenentzat, hemen informazioa: https://meta.wikimedia.org/wiki/Basque_Wikimedians_User_Group. Ondo izan. -Josu (eztabaida) 16:17, 24 urtarrila 2017 (UTC)
Auñamendi entziklopediako euskarazko artikuluetara lotura Autoritate kontrol txantiloian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo:
Autoritate kontrola txantiloiak Auñamendi entziklopediarako lotura duenean, loturak Auñamendiko gaztelerazko artikulura darama gehien-gehinetan.
Honen arrazoia hurrengoa da: Auñamendirako loturetan (Auñamendiren identifikatzailea (P3218), Auñamendi ID) http://www.euskomedia.org/aunamendi/ aurrizkia eta artikulu IDa hartzen du URLa osatzeko. Gaztelerazko artikuluen IDa zenbaki bat da, euskerazkoek zenbakiaren aurretik ee aurrizkia daramatelarik.
Adibidez, Maurizio Elizalderen Auñamendiko artikuluaren URLa http://www.euskomedia.org/aunamendi/38267 da gaztelerazko artikuluarentzat eta http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee38267 euskerazko artikuluarentzat.
Honela, wikidatan ID zenbakia gehien-gehienetan ee aurrizki gabe egonik, loturak gaztelerazko artikulura darama.
Txantiloiak Modulu:Autoritate kontrola modulua darabil. Modulu horretan
return '[http://www.euskomedia.org/aunamendi/' .. id .. ' ' .. id .. ']' .. getCatForId( 'Auñamendi' )
lerroaren ordez
return '[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee' .. id .. ' ' .. id .. ']' .. getCatForId( 'Auñamendi' )
jarriz arazoa konponduta geldituko litzatekeela uste dut.
Hala ere, modulu baten aldaketa egin aurretik modulua editatu duzuen Xabier Cañas edo/eta Theklanen eritzia entzutea nahiko nuke, moduluen funtzionamendua ez baitut oso ondo ezagutzen.
Aldaketa egingo balitz, wikidatan ee aurrizkiarekin sartu diren IDei aurrizki hori kendu beharko litzaieke. Theklan, automatikoki egin ahal da hori?
-Lainobeltz (eztabaida) 15:28, 24 urtarrila 2017 (UTC)
- Ba nik uste funtzionatuko duela, Lainobeltz... baina ensayo-error izaten da hau! -Theklan ·
·
16:24, 24 urtarrila 2017 (UTC)
Eginda, Theklan. Funtzionatzen du, baina orain beste arazotxo bat agertu da: Jesus Gaztañagak , adibidez, gaztelerazko artikulua dauka Auñamendin, baina euskarazkorik ez. Ez diot konponbide errazik ikusten. Konponbiderik ezean, euskarazko lotura mantendu, artikulu batzuk agertuko ez direlarik, ala gaztelerazkoetara itzuli, artikulu gehiagorekin, erabaki beharko litzake. -Lainobeltz (eztabaida) 16:55, 24 urtarrila 2017 (UTC)
- Ba ez da kontu erraza, praktikan bi identifikatzaile ezberdin baitira. Arazoa da ere Wikidatan euskarako identifikatzailean sartzean, oraingo formula honekin eeee egiten duela (Ikus, Maialen Lujanbio). Uste dut (baino ez nago batere seguru!) modulua ee gabe utziko nukeela. Agian aurrerago, Auñamendik detektatuko du zure nabigatzailearen hizkuntza eta horren arabera batera edo bestera bideratu. Bai saiatuko nintzateke, bestalde, Wikidatan euskarazko artikuluak dutenak (gutxienekoak Auñamendin) ee aurrezkiarekin jartzea.-Xabier Cañas (eztabaida) 17:33, 24 urtarrila 2017 (UTC)
- Bat nator Xabier Cañasek proposatutako konponbidearekin. Txukunena iruditzen zait. --Xabier Armendaritz
2017-01-24, 17:38 (UTC)
- Agian Wikidatan ere plantea daiteke arazoa. Bi hizkuntza dituztenetan bi aukerak ematea, adibidez. Ea zer dioten. -Theklan ·
·
18:04, 24 urtarrila 2017 (UTC)

- Azken aldaketa honekin euskarazko eta gaztelerazko artikuluetarako loturak, biak agertzen dira, honela euskarazkora jo daiteke, eta edukirk ez baldin badu gaztelerazkora (ikus Jose Migel Barandiaran eta Jesus Gaztañaga. Hori bai, konponbide hau ontzat hartzen bada, wikidatan ee aurrizkia duten datuei aurrizki hori kendu egin beharko litzaieke. Ba al dago hori automatikoki egiterik, Theklan? -Lainobeltz (eztabaida) 08:57, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Wikidatan dena doa geldotxo... nahi baduzu hemen egin dezakezu aldaketa horren gaineko aipua. -Theklan ·
·
10:28, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Galdetu dut bertan, ea zer dioten... -Lainobeltz (eztabaida) 11:42, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Bitartean, wikidatan ee aurrezkiarekin daudenak, Maialen Lujanbio adibidez, euskerazko lotura klikatzerakoan errorea emango dute eta gaztelerazkoa klikatzerakoan euskerazkoa agertuko da -Lainobeltz (eztabaida) 15:43, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Galdetu dut bertan, ea zer dioten... -Lainobeltz (eztabaida) 11:42, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Wikidatan dena doa geldotxo... nahi baduzu hemen egin dezakezu aldaketa horren gaineko aipua. -Theklan ·
- Azken aldaketa honekin euskarazko eta gaztelerazko artikuluetarako loturak, biak agertzen dira, honela euskarazkora jo daiteke, eta edukirk ez baldin badu gaztelerazkora (ikus Jose Migel Barandiaran eta Jesus Gaztañaga. Hori bai, konponbide hau ontzat hartzen bada, wikidatan ee aurrizkia duten datuei aurrizki hori kendu egin beharko litzaieke. Ba al dago hori automatikoki egiterik, Theklan? -Lainobeltz (eztabaida) 08:57, 25 urtarrila 2017 (UTC)
Mila esker Lainobeltz hartutako lanagatik! Ea Wikidatan autoritate item berria sortzen duten. Espainiako liburutegi nazionalak baditu kode desberdinak egile, liburu edo aldizkariaren arabera; zerbatik ez Auñamendik hizkuntzen arabera!-Xabier Cañas (eztabaida) 17:15, 25 urtarrila 2017 (UTC)
Intercultur
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo!
Otsailaren 1a eta 28aren artean Intercultur izeneko itzulpen lehiaketa ireki dugu. Helburua Espainian hitz egiten diren hizkuntzen artikuluak hizkuntza batetik bestera itzultzea da.
Iberiar penintsulan badira hainbat hizkuntza bere Wikipedia dutenak: aragoiera, asturiera, euskara, extremeñoa, galegoa, gaztelania, katalana eta okzitaniera. Helburua, beraz, zortzi hizkuntza hauen artean ahalik eta artikulu gehien itzultzea da sortu den artikulu zerrenda baten arabera.
Parte hartzeko aski da Wikipedian erabiltzaile kontu bat izatearekin eta lehiaketaren orrialdean zure izena jartzearekin. Bertan, itzultzeko artikulu zerrenda eta puntuazio sistema aurkituko duzu. Agur bero bat!. --Rubén Ojeda (WMES) (eztabaida) 09:10, 1 otsaila 2017 (UTC)
- Rubén Ojeda (WMES): Iberiar Penintsulan portugesa ere hitz egiten da. -Theklan ·
·
09:45, 1 otsaila 2017 (UTC) - Aupa Theklan. Rubenek hasieren dioen moduan Erresumari buruz hitz egiten du (nahiz eta gero Penintsulari buruz hitz egin). Ez inguruko Errepublikei buruz. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 09:52, 1 otsaila 2017 (UTC)
- Kaixo! Bai, hor nahaste bat dago. Ruben lagundu dut Metako orria itzultzen (ez dut amaitu...) eta erderetara itzultzea merezi zuten artikuluak proposatzen. Sorpresa eraman dut: Amets Arzallus bezalako euskal kulturaren erreferentea euskarazko WPan baino ez da existitzen. Ahal dudan neurrian parte hartuko dut itzulpen horietan, erderetan daudenak euskarara ekartzen behintzat.-Xabier Cañas (eztabaida) 10:03, 1 otsaila 2017 (UTC)
Informatikariekin bilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iepa! Guztientzat irekia. Datorren asteartean, arratsaldeko 5:30ean Donostiako Informatika Fakultateko tabernan bileratxo bat egingo dugu Wikidata, botak eta antzekoei buruz hitz egiteko. Helburua lantalde bat sortzea da eta, agian, udan kode-jai bat antolatzea. Bertan elkar ikusiko dugulakoan. -Theklan ·
·
15:30, 8 otsaila 2017 (UTC)
- Agendan apuntatuko dut! Oso interesgarria. Ea oso teknikoa ez den zerbaitetan laguntzerik dudan.--Xabier Cañas (eztabaida) 17:56, 8 otsaila 2017 (UTC)
- Aupa! Oso interesgarria. Ea joaterik dudan. Wikidata erabiltzen ikasteko irrikaz nago eta. --Zuiarra (eztabaida) 22:40, 9 otsaila 2017 (UTC)
Erreferentziak orria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo denoi! Artikulugintzan aritu naizenean askotan bukatutako artikuluak aurkitu ditut eta, beraz, informazio berriaz osatu beharrekoak, baina baita kontraesana sortzen zituzten informazioak gehitu beharra. Alde horretatik, askotan dagoen erreferentzia falta ez ezik, ikusi dut blogak, iritzi artikuluak edo egunkarien editorialak erabili izan direla erreferentzia moduan. Hala ere, ezer ukitu aurretik, Laguntza:Erreferentziak orria kontsultatu dut lehenik erantzun bila.
Bertan, eskertzekoak dira noski sintaxiari buruzko argibideak, baina tamalez informazioak huts asko ditu egoera zehatzei aurre egiteko orduan, ez du kasuetarako erantzunik ematen. Horrenbestez, oztopo praktiko horiek kontuan hartuz eta EN WPko ereduari erreparatuz, ondorengo zirriborroa prestatu dut eztabaidarako, emendakinak gehitu / zuzenketak egin eta elkarrekin azken bertsio bat ontzeko:
______________________________________
Wikipediako artikuluek kanpoko iturri bati egin behar diote erreferentzia. Hori bermatzeko zutarri nagusi bat dagokion paragrafoari edo esaldiari bibliografia edo Interneteko erreferentziak gehitzea da. Era horretan, adierazpen (multzo) jakin bat nork eman edo non azaldu den jakiteko modua emango dio irakurleari, baita hala nahi izanez gero hura egiaztatzekoa ere, eta Euskal Wikipedia oinarri mardulen bitartez eraikiko dugu. Beraz, artikuluen edukira gehitutako adierazpenek erreferentzia izan behar dute.
Wikipediaren asmoa da euskal erabiltzaile albait gehienen ekarpena izatea eta, batez ere, WPn aritzera erakartzea. Beraz, asmo hori gogoan hartuta, WP jabetzen da artikuluetara gehitutako eduki askok, erreferentzia behar izanagatik ere, ez dutela euskal wikilarien artean kontraesanik edo ukapenik planteatzen, eztabaidagarriak ez diren aldetik, eta EU WPk, lehenik eta behin, editatzera animatu nahi ditu WPren erabiltzaileak.
Editoreen arteko desadostasunak agertuz gero, eztabaida orriak erabiltzea da bigarren pausoa, iritzi desberdinak leuntzeko, hemen azaltzen den bezala. Hasierako ahaleginean editoreak elkarrekin ez ulertuz gero, eztabaidak erreferentziak izango ditu oinarri: WP ez da eztabaida-foro bat.
Xehetasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]* Erreferentziak dagozkien esaldi edo paragrafo berrietan bertan gehituko dira, eta ez artikuluaren beheko Bibliografia atalean, pasartearekiko lotura zuzenik gabe gehitutako erreferentzia gisa.
* Erreferentzia txertatzeko puntua koma, puntu eta koma, eta puntuaren aurretik da, ez ondoren.
* Erreferentziak edukira gehitutako pasarte berria iturrian non agertzen den adierazi behar du: orrialdea, orrialde tartea edo, laburra bada, atala. Interneteko erreferentzia bat bada eta iturriak orrialderik ez badu, ez da orririk zehaztuko.
* Erreferentziak gehitzeko, txantiloiak daude erabilgarri, gauzak errazteko. Aldatu iturburua kodea edo Aldatu fitxak erabil daitezke txantiloi horiek editatzeko.
* Erreferentzia guztiek ez dute balio berdina eta, beraz, landutako gaiarekiko gertutasun handiena duten iturriak baliatuko ditugu: gaia zenbat eta zehatzagoa, erreferentziaren espezializazioa orduan eta handiagoa. Iturri guztiek ez dute denetarako balio, ezta iturriko egile guztiek gai guztietarako ere.
* Testuaren gorputzean adierazitako pasarteak albait zintzoen islatuko du erabilitako iturrian agertzen den testua.
* Eztabaidarik ez duten informazioetan, ez da beharrezkoa testu-gorputzean iturria aipatzea.
Jakina da gai jakin batzuen inguruan argitalpenek ikuspegi desberdinak plazaratzen dituztela, eta kontraesanak edo aldeak egon daitezke iturri batetik bestera. Wikipediak politika bat darama erreferentziatzat onar daitezkeen argitalpenei buruz, informazioen objektibotasuna albait gehien segurtatzeko.
Ondorengoa da baliozko iturrien lehendabiziko sailkapen orokorra:
1. Unibertsitateko argitalpenak, non-nahikoak direla ere.
2. Gaiaren inguruan ibilbide luzea duten egileak.
3. Euskal Herrian argitaratzen diren egunkari eta kazeta orokorrak zein espezializatuak, betiere iritzi eta editorial sailak bazter utzita.
4. Munduan gainerakoan argitaratzen diren egunkari eta kazeta orokorrak zein espezializatuak, betiere iritzi eta editorial sailak bazter utzita.
5. Euskal Herriko tokian tokiko aldizkariak (Hitza, Txintxarri, etab.).
6. Bigarren mailako iturriak (informazio kontrastatuaren ikuspegia ematen duten azterlanak), eta ez lehen mailako iturriak (aztergai den informazioa lehen aldiz aipatzen duten jatorrizko agiriak edo lekukoak).
7. Blogak edo webgune pertsonalak ez dira baliozko erreferentziak.
-Iñaki LL (eztabaida) 23:18, 24 urtarrila 2017 (UTC)
Eztabaida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean, ados nago esaten duzunarekin Iñaki LL, eta ez nuke gauza askorik gehituko. Zalantza modura, sailkapenean non gehituko zenuke lan monografiko bat, unibertsitate esparrutik at argitaratutakoa? Adibidez, elkarte batek Jaizkibeleko fauna eta florari buruz argitaratutako liburu bat? Ibilbide luzedun egile modura hartzea eztabaidagarria izan daiteke (elkartea berria bada, adib.), baina bigarren mailako iturri modura, kazeten atzetik uztea ere ez zait egokia iruditzen. --Janfri; bai esan? 09:31, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Aupa Janfri, nire ustez, Euskal Herriaz ari garela (txikiak gara eta elkar ezagutzen dugu), adibidez, Aztik edo Ingebak babestutako azterlanak edo argitalpenak zilegi dira zalantzarik gabe, ikertzaileak gazteak edo eskarmentukoak izan, baita beste elkarte batzuk ere, non eta ez den inork ezagutzen ez duen edo tatxa ezagun bat duen elkarte bat. Elkarte profesionalak ere onartuko nituzke. Oso txiki edo ezezagunak badira, nik testu-gorputzean iturria aipatuko nuke: "Lezoko Landarezaleen Elkartearen arabera, (...)", bururatzen zait. -Iñaki LL (eztabaida) 10:48, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Ez da ideia txarra. Ados. --Janfri; bai esan? 10:55, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Ikuspegi hiper-akademizista honen alde ez nago. Izan ere gai batzuetan blog pertsonalek ematen dute informazio ona, zaila dena topatzen (demagun, euskaraz) argitalpen zientifikoetan. Gai unibertsal sobera ezagunetan bai, noski, zentzu komunak esaten digu hala izan behar dela, ezagunak diren erreferentziak sartzea dela egokiena... baina ez nuke mugatuko. -Theklan ·
·
10:57, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Kaixo Theklan, beharbada arrazoia duzu, ikusi beharko litzateke nolako bloga den, bestela zaku handi bat irekitzen dugu. Blog ezagun bat adibidez, Ok, baina bestela... Beste aukera bat da testu-gorputzean iturria aipatzea, baina nire ustez iturri mota mugatu behar da, tentative, besterik ez bada. -Iñaki LL (eztabaida) 11:17, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Kaixo! Erreferentzien beharra azpimarratzearen eta zehaztearen aldeko naiz, baina uste dut zerrenda eta arau errenka guzti hori gehiegikoa dela. Blogen kasuan, euskaraz ezagutza hedatzeko modu inportantea da, ez baikara baliabideetan aberatsa den kultura bat (zientzia aldizkariak, egunkariak... oso eskasa). Blogak bide bat dira kostu gutxirekin ezagutza zabaltzeko. Gertatzen da gainera, egunkarietako zutabeak blog moduan argitaratzen direla ondoren. Sinpletasuna bertutea da, eta kasu honetan bideo hau bezain erreza den zerbait lortze aldera egingo nuke, baina idatzian noski.-Xabier Cañas (eztabaida) 19:16, 25 urtarrila 2017 (UTC)
- Barkatu Xabier baina aldizkari, irratsaio, telebistako programa eta argitalpen zientifikoak baditugu zorionez, besterik da irakurtzen diren, eta gainera, Wikipediaren handitasun bat da hizkuntza askotatik edan daitekeela, beraz alde horretatik ez dago problemarik. Blogei buruz, esan dudana, nire ustez muga batzuk jarri behar dira, definizioa ematea ez da txarra, kontrakoa baizik, segurtasuna, autoridadea eta benetakotasuna gehitzen ditu, editorearen zein irakurlearen pertzepzioaren aldetik (bestela, "EU WPn edozerk balio du eta, beraz, banoa beste WP batera" gertatu gertatu egiten da). Bestalde, eskerrik asko bideo horrengatik, areago nire alde: nik azpititulatuko nuke eta Erreferentzien orrira gehitu, besterik ez bada WPren marko orokor bat ezartzeko, WP funtzionamenduaren ideia bat egiteko. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 10:07, 26 urtarrila 2017 (UTC)
- Erreferentzien zilegitasuna ez dut inondik inora zalantzan jartzen. Bi ohar: sinpletu eta euskarazko iturriak eskasak direlako blogak ez "debekatu". Bai badaude, baina gutxi dira. Zenbat eskuineko egunkari ditugu? Zenbat ezkerreko? Non lortu dizakegu kontrastea eta oreka? Literatura zenbat aldizkari? Tira, iritzia baino ez da, gainerako guztiarekin ados-Xabier Cañas (eztabaida) 10:48, 26 urtarrila 2017 (UTC).
- Kaixo berriz, tira Xabier, harritzen nauzu, asteburuan besterik esan zenidan blogei buruz. Egunkariei eta beste argitalpenei buruz argi dago linea desberdinak dituztela, baina kasu horretan xextra bat inoiz egon eta erdibidea ezinezkoa gertatuz gero, neutraltasun irizpidea aplikatuko genuke, horrelakoetan EN WPn egin izan dugun bezala WP:UNDUE, bi (hiru, lau...) ikuspegi adierazgarri desberdinak agertu beharra. Nik ere iritzi gehiago entzun nahiko nituzke! -Iñaki LL (eztabaida) 21:44, 26 urtarrila 2017 (UTC)
- Lasai Iñaki. Nik nire iritzia baino ez dut eman, ez hoberena agian, baina zurekin xehetasun horretan bat ez etortzeko eskubidea izango dut, ezta? Eta orain utz diezaiegun tokia beste batzuei.-Xabier Cañas (eztabaida) 22:21, 26 urtarrila 2017 (UTC)

Oro har bat nator Iñakiren proposamenarekin, bi puntuotan izan ezik:
| « | Erreferentzia txertatzeko puntua koma, puntu eta koma, eta puntuaren aurretik da, ez ondoren. | » |
Ez nator bat. Hori frantses tipografiako araua da; ez, ordea, ingeles edo espainiar tipografietakoa. Beraz, egokiago eta naturalago ikusten dut azken bi tipografia horietako araua erabiltzea eta honela formulatzea:
| « | Erreferentzia txertatzeko tokia komaren, puntu eta komaren eta puntuaren eskuinean da, ez ezkerrean. | » |
Eta bigarrenik, Theklanek eta Xabier Cañasek esandakoaren haritik, ondorengo hau onartezina iruditzen zait, zenbait euskal herritarrek euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratu dituzten webgune eta blog bikainak ezagututa:
| « | 7. Blogak edo webgune pertsonalak ez dira baliozko erreferentziak. | » |
Arau horrek kanpoan utziko lituzkeen iturri ezin baliagarriagoen bi adibide:
- Koldo Zuazok, euskalkiez gaur egun dugun aditu gorenak, lizentzia librearekin argitaratu duen webgune pertsonala, Euskalkiak.eus.
- Antonio Aretxabala geologoak (Esako urtegiaz argitara eman duen ikuspegi kritiko bezain zientifikoagatik gaur bertan Nafarroako Unibertsitatetik iraitzia) denon esku jarri duen blog ederki oinarritua.
Beraz, Euskal Wikipediaren iturriak pobretzea eta zentsuratzea ekarriko lukeen arau horren ordez, hau proposatzen dut:
| « | 2. Gaiaren inguruan ibilbide luzea duten egileen lanak, haien blogak eta webgune pertsonalak barne. 7. Blogak edo webgune pertsonalak, oro har, ez dira baliozko erreferentziak, bigarren puntuan aipatuak izan ezik. |
» |
Bestalde, 1. eta 2. puntuen ordena zein izan beharko litzatekeen ez nago seguru (Espainiako Erresumako unibertsitateetako endogamia ezagututa, agian alderantziz...), baina gainerakoan oso proposamen egokia delakoan nago. --Xabier Armendaritz
2017-01-31, 11:56 (UTC)
- Aupa, egunon. Lehen eta behin eskerrik asko Iñaki LL egin duzun hausnarketa lanarekin. Erreferentzien asuntu hau aspaldi nuen buruan eta komenigarria zen plazaratzea.
- Ni ere ez nago 7. artikuluaren alde, jadanik idatzita dagoenagatik. 6.a ere ez nau guztiz konbentzitzen. Iturriak batzuetan berebiziko garrantzia izan ahal dute gaia azaltzeko edo eta egoera kontestualizatzeko. Azkenik hausnarketa bat: Egunkariek bakarrik ematen dute iritzia "iritzi orrialde"etan? Hala, batzuetan portadan ere iritzia ematen dute? Gai unibertsaletan komunikabide eta iturriak oparoak dira baina Euskal Herriko gaietan batzuetan ez da hori gertatzen. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 12:29, 31 urtarrila 2017 (UTC)
- Aupa, Oraina. Bigarren eta lehen mailako iturriei dagokienez, kontua da bigarren mailako iturrietan, ondo eginda baldin badaude, lekukoen bertsioak jasotzen direla, baina baita lekuko horien ezaugarriak ere (adibidez, ea mozkortuta zeuden, ea gai horretan eragina izan dezakeen ideologia jakin batekoak ziren...). Beraz, bigarren mailako iturriek, ondo eginda baldin badaude, lehen mailako iturrien informazioa gehi datu gehiago ekartzen dituzte, gaia hobeto ulertzeko bidea ematen dute. Horregatik ematen zaie lehentasuna bigarren mailako iturriei, arau orokortzat. Baina kasuren batean lehen mailako iturriak erabili behar badira, goiko testuak ez du horretarako bidea ixten; kasu berezia baldin bada, artikuluaren eztabaida orrian eztabaida daiteke, eta lehen mailako iturria erabiltzea onartu.
- Hedabideei dagokienez, guztiz ados. Askotan, iritzi ataletik kanpoko albisteak ere iritzi artikuluen estiloan ematen dira... Horregatik da garrantzitsua beti iturria zein hedabide den aipatzea (erraz jakiten da hedabide bakoitzak zer joera duen), eta ahal den guztietan joera guztietako iturriak sartzea, irakurleak ahalik eta ikuspegi osatuena izan dezan. Ez bakarrik zer gertatu den, baizik eta gertatu den hori nola ikusi den alde batean eta bestean... --Xabier Armendaritz
2017-01-31, 12:57 (UTC)
- Kaixo denoi! Eskerrik asko, Oraina. Hara, goiko komentarioak entzunda, nik honela ikusten dut: bat nator Xabier Armendaritz eta Orainarekin erreferentzia txertatzeko puntuari buruz, euskarazko erabilera kontrakoa zela uste bainuen, baina egia esateko neronek ere ingelesezko tradizioari heldu diot gehienean; beraz, guztiz ados. Bestalde, Xabier, uxatu burutik zentsura hitza, ez baitut uste inork buruan hori duenik. Mugak jartzea da kontua, egiazkotasuna eta gutxienezko objektibotasuna gehitzeko irizpideak noski. Hor sartzen da, hain zuzen, blog pertsonalen auzia, inguruko hizkuntza handietan ematen ez den aukera, baina aitortzen dut, diozuen bezala, gure errealitateari begira beharbada aukera ona dela. Beraz, bat nator Xabierren 2 eta 7. puntuen inguruko proposamenarekin oro har. Nik horrelako blogei buruz ondorengoa gehituko nuke: iritzi jitea duten adierazpenetan, iturria testu-gorputzean aipatu beharra, honelako formulak erabiliz: "-ren arabera", "-k dioenez", "-ren iritziz", eta abar, gauza teknikoez pentsatzen ari baikara beharbada, baina batzuetan inplikazio sozialak edo politikoak ere izan ditzake eta nahiko ikuspegi partziala izan daiteke.
- Egunkarietan ez nuke mugarik jarriko Euskal Herrikoez ari garenean, eta bestela ere, ez dut uste EU WPn inork 13 Televisioneko informazioak gehituko dituenik (alafede!, hala ere, halakorik gertatuz gero, beharbada berriz pizten da eztabaida hau, baina ez dezagun jarri tirita zauriaren aurretik...). Kontraesanak sortu eta eztabaidatuz konpontzen ez badira, iturriak testu-gorputzean bertan aipa daitezke oreka bat lortzeko eta bertsio desberdinei tokia egiteko, ontzat daukat WP:UNDUE. Bestela, gauzak gehiegi konplikatzeko arriskua dugu, Espainiako egunkari batzuek zer dioten EHri buruz... eztabaida badago, iturria aipatu eta listo, horra nire iritzia.
- Lehen mailako eta bigarren mailako iturriak batez ere historia kontuengatik bururatu zait, alegia, nahiko muturreko kasuak nituen gogoan: Vita Karoli Magni kronika karolingiarrak Navarri eta Wascones bereizten ditu VIII. mendean, baina horrek ez dio objektibotasun baliorik ematen (arabiar iturriek besterik esaten zuten) eta, beraz, Xabierrek aipatutakoaren haritik jotzen dut. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 23:52, 31 urtarrila 2017 (UTC)
- Esandakoaren haritik eta pixka bat eztabaida mugitzeko, blogei buruzko zehaztapena nik honela jarriko nuke:
-Iñaki LL (eztabaida) 23:26, 3 otsaila 2017 (UTC)« 2. Gaiaren inguruan ibilbide luzea duten egileen lanak, haien blogak eta webgune pertsonalak barne. Iritzi jitea duten adierazpenetan, erreferentziaz gain, iturria (bloga/egilea) testu-gorputzean aipatuko da, "-ren arabera", "-ren iritziz" eta antzeko formulak erabiliz. » - Wikiz barrura eta kanpora entzundako ekarpenak ikusita, badirudi goiko materiala bi ataletan banatzea dela egokiena, ingelesezko WP:VER eta gure Laguntza:Erreferentziak. Azken hau WP:VER politikaren laguntza azpiatal bat dela dirudi. Laguntza:Erreferentziak orrian zirriborroa sortu dut azken ukituak emateko. Hemen aipatutako gainerako puntuetarako, Wikipedia eztabaida:Egiaztagarritasuna orria sortu dut, gero hor azken bertsioa biribiltzeko eta, politika formala denez, bozkatzeko. Goraintzi denoi -Iñaki LL (eztabaida) 23:22, 11 otsaila 2017 (UTC)
- Esandakoaren haritik eta pixka bat eztabaida mugitzeko, blogei buruzko zehaztapena nik honela jarriko nuke: