Wikipedia:Txokoa/2018ko azaroa
Zerrendak artikulu al dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Aspaldi bueltaka nabil ideia batekin. Gaztelaniazko Wikipedian aspaldi erabaki zuten zerrendak (Anexo:) ez zirela artikulu, eta euren izen-tarte propioa izan behar dutela (Wikipedia:, Wikiproiekty: edo Eztabaida: bezala). Nik, hasiera batean, pauso arraroa zela pentsatu nuen, baina denborarekin ideia horren aldeko bilakatu naiz. Orrialde luzeenen zerrenda begiratzen badugu, lehenengo lekuan dauden guztiak Zerrendak dira, automatikoki Wikidatarekin osatzen direnak. Zerrenda horiek ez dute uzten benetan zeintzuk diren artikulu luzeenak ikusten, eta gure errealitatea desitxuratzen dutela uste dut. Beraz, proposatzen dudana da "Zerrenda:" izen-tarte berria eskatzea, eta bertan dagoen guztia ez izatea artikulu bat artikulu kontadorearentzat. Honela, garbiago ikusiko genuke zer ari garen egiten, eta prosa duten artikuluen kalitatea hobetzeko aukera izango genukeela uste dut. Nola ikusten duzue? -Theklan · ·
09:30, 15 azaroa 2018 (UTC)
Alde. Aldaketa horrekin, Euskal Wikipediaren estatistikek hobeto erakutsiko dute errealitatea zein den (beraz, diagnostiko zehatza egiteko eta hobetzeko moduak bilatzeko baliagarriagoak izango zaizkigu). Gainera, guztira wikipedia honek dituen orrien zenbaketan, wikipedia baten kalitatea neurtzeko erabiltzen den neurrietako bat —artikulu/ez-artikulu ratioa— hobetzen lagunduko digu. --Xabier Armendaritz
2018-11-15, 10:16 (UTC)
Alde. Egunon. Egia esan nik baita ere bueltaka nuen ideia berbera da Theklan, bat nator goian idatzi diren gauzekin.-Oraina (eztabaida) 10:40, 15 azaroa 2018 (UTC)
Alde. Eta, zerrendaren bat artikulu bezala kontatzea nahi bada, beti dago artikuluaren izentzat zerrenda:XXX erabili beharrean XXX-en zerrenda erabiltzeko aukera. -Lainobeltz (eztabaida) 11:18, 15 azaroa 2018 (UTC)
Alde--Xirkan (eztabaida) 12:39, 15 azaroa 2018 (UTC)
Alde --Xabier Cañas (eztabaida) 15:17, 15 azaroa 2018 (UTC)
Alde Eta ez dira artikulu horiek bakarrik. Artikulu batzuk "Zerrenda:" gabe ere, sarrera labur bat izaten dute eta gero zerrenda modukoak dira. Iñaki LL (eztabaida) 23:30, 15 azaroa 2018 (UTC)
Alde-Sikret8 (eztabaida) 10:11, 18 azaroa 2018 (UTC)
Alde -Josu (eztabaida) 08:29, 19 azaroa 2018 (UTC)
Alde - Xabi22 (eztabaida) 13:44, 20 azaroa 2018 (UTC)
Alde - Koldo Biguri.--Koldo Biguri (eztabaida) 17:07, 21 azaroa 2018 (UTC)
Beste iritzirik? Eskaera egiteko egun batzuk itxoingo ditut, baina ez nuke aurreratu nahi ere. -Theklan · ·
20:30, 17 azaroa 2018 (UTC)