Wikipedia:Txokoa/2018ko maiatza
Zer gertatzen da WPko azalarekin?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun on. Ez dakit arazo iragankorra den ala erabakitakoa: azaleko orria taula triste bat baino ez da agertzen, nahiko irakurgaitza koloreengatik. Zer gertatzen da? --Koldo Biguri (eztabaida) 07:09, 1 maiatza 2018 (UTC)
Argipen-orriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikipediaren erabiltzaileentzat oro har, baina, nire ustez, baita WPren erabiltzaile asko eta askorentzat, argipen orriak (batzuk behintzat) ez zaizkit ondo eginak iruditzen. Ez dakit jarriko dudan adibidea orokortzeko modukoa den, baina kasu honetaz gogoeta egitea eskatzen dizuet. Ume bat saiatzen bada kukuari buruzko zerbait aurkitzen kuku (argipena) orria agertuko zaio, eta bertan 10 aukera desberdin; seguru aski, lehenengoa (Cuculidae, hegazti familia) bakarrik interesatuko zaio. Baina familiaren zientzia-izenarekin egingo du topo, eta hori ez zait iruditzen batere lagungarria. Eta, nolanahi, orri horretan klikatuz gero, Txikipedian ere "Kuku" hitza agertu beharrean "Cuculidae" agertuko zaio itemean. Konpara dezagun, mesedez, ingelesezko WPrekin: bi bertsiotan, "Cuckoo" edo "Cuco" idazten duenari ez zaio argipen-orririk agertzen, beste informazio egokiago hau baizik: "For other uses, see Cuckoo (disambiguation). The cuckoos are a family of birds, Cuculidae, the sole taxon in the order Cuculiformes". Zoritxarrez, gaztelaniazko WPren bidea aukeratu dugu euskaraz. Har dezagun Euskaltzaindiaren Hiztegia adibidetzat: "Kuku" hitza jartzen dute, ez "Cuculidae"; eta argi uzten dute zer den kukua (Txori igokaria, uso baten tamainakoa, lumak hauskarak eta buztana beltza dituena (Cuculus sp. eta Clamator sp.), inolako argipen-orri batera bidali gabe, eta axolatu gabe dauden kuku-mota guztiez. Nire ustez, WP eta Txikipedia erabilgarriagoa egiteko, bide hori hautatu behar dugu. --Koldo Biguri (eztabaida) 07:28, 1 maiatza 2018 (UTC)
Egina, neurri batean behintzat. Euskal wikilari askok ere, polisemikoak diren edo homonimoak dituzten izenetan, euskaldunontzat nagusia den esanahi entziklopedikoa jartzen dugu lehenik (beste esanahien gainetik garbi nagusitzen den esanahirik baldin bada), eta gainerakoetarako erabiltzen dugu argipen orria. Ikus, adibidez, Unai Fdz. de Betoñok aspaldi samar —2007. urtean— sortutako «Arte» artikulua (arte postposizioa erabiliagoa dugu, jakina; baina sarrera entziklopedikoaren ikuspegitik lehentasuna izaten dute izenek, postposizioen gainetik).
- Hala jokatzea irakurleentzat erabilgarriena delakoan nago ni ere. Egin beharreko beste aldaketarik ikusten baduzu, zeuk egin dezakezu. --Xabier Armendaritz
2018-05-01, 22:06 (UTC)
- @Xabier Armendaritz: Eskerrik asko. Hobeto horrela, bai.--Koldo Biguri (eztabaida) 06:45, 2 maiatza 2018 (UTC)
Wikitext highlighting out of beta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikitext syntax highlighting, also known as CodeMirror, has been moved out of Beta Features and is available in the 2017 Wikitext Editor on all wikis. Syntax highlighting helps you see problems in your wikitext before previewing or publishing text. Please try out the tool if you did not do so while it was being developed, and feedback is welcome. - Keegan (WMF) (talk)
18:55, 4 maiatza 2018 (UTC)
AdvancedSearch
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Birgit Müller (WMDE) 14:45, 7 maiatza 2018 (UTC)
EWKEren maiatz eta ekaineko egitaraua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hemen uzten dizuet. -Theklan · ·
17:08, 8 maiatza 2018 (UTC)
Akordioa Ahotsak.eus ekimenarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kaixo! Gaur Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak akordioa sinatu du Euskal Herriko Ahotsak webguneko arduradunekin. Helburua izango da hemendik eta abendura 300 herri ezberdinetako euskara jasotzen duten bideoak egin eta Commonsera igotzea. Bitartean, herri horietako artikuluetan "euskara" atala hobetuko dute, bideoa gehitzeaz gain datu eta erreferentzia batzuk gehitzen euren datubasera.
Commonsen bi kategoria sortu ditut bideoak sailkatzeko: alde batetik commons:Category:Videos_from_Ahotsak kategoria orokorra dago, beratan webgune honetatik hartzen ditugun bideoak jar ditzakegu. Gogoan izan guztia cc-by-sa lizentziapean argitaratzen dutela eta, beraz, erabil daitekela iturria aipatzen badugu. Bigarren kategoria oraindik hutsik dago, commons:Category:Videos uploaded within the Basque Education program agreement with Ahotsak, eta helburua proiektu honen barruan igotzen diren bideoak hor sailkatzea izango da.
Besterik gabe, hurrengo aste eta hilabeteetan Ahotsaken kontu bat ikusiko duzue hemendik lanean. Egiten dutena lagundu, ahal baduzue, ederra izango baita ekarpena. -Theklan · ·
13:43, 14 maiatza 2018 (UTC)
Soberan zeuden txantiloiak masiboki ezabatzen hasi naiz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Aspaldi sortu genuen sistema bat DOI zenbaki bidez artikuluen erreferentziak sortu ahal izateko, baina txantiloi asko behar zituen eta ez genituen erabiltzen. Gaur egun, erreferentzia automatikoekin gainditua zegoen. Ia 50.000 txantiloi zeuden horrela sortuta, eta gutxinaka ari naiz ezabatzen. Gerta daiteke artikuluren batean erabiltzea, baina oso gutxi ziren, eta erreferentzia horiek automatikoki sar daitezke orain arazorik gabe. Horren ondorioz, gure "orrialde kopurua" izugarri jaitsiko da hurrengo orduotan, eta bi ondorio izango ditu: alde batetik "aldaketa/orrialdeko" ratioa igoko da; bestetik, orrialde kopurua ere garrantzitsua denez sakonera kalkulatzeko, Wikipedia guztien zerrendan gure sakonera jaitsiko da. Erronka handia dugu orain, sakonera igotzearena! -Theklan · ·
08:31, 27 maiatza 2018 (UTC)
Egina -Theklan ·
·
19:35, 27 maiatza 2018 (UTC)
Argazki nabarmendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunon. Ez dakit oso ondo zer gertatzen den (agian niri soilik gertatzen zait) baina azkenaldian astelehenero, goizean, irudi nabarmendua beharrean zutabe beltz bat agertzen zait, azala desitxuratzen duena. Orduak aurrera joan ahala desagertzen da (norbaitek konpontzen duelako?) baina astelehenero gertatzen denez arraroa egin zait. Supro23 (eztabaida) 07:01, 28 maiatza 2018 (UTC)
- Gertatzen dena da ez dagoela argazki nabarmendurik jarrita. Proposatu eta bozkatu behar dira bat egon dadin! -Theklan ·
·
07:09, 28 maiatza 2018 (UTC)
New Wikipedia Library Accounts Available Now (May 2018)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hello Wikimedians!

The Wikipedia Library is announcing signups today for free, full-access, accounts to research and tools as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials on the Library Card platform:
- Rock's Backpages – Music articles and interviews from the 1950s onwards - 50 accounts
- Invaluable – Database of more than 50 million auctions and over 500,000 artists - 15 accounts
- Termsoup – Translation tool
Expansions
- Fold3 – Available content has more than doubled, now including new military collections from the UK, Australia, and New Zealand.
- Oxford University Press – The Scholarship collection now includes Electronic Enlightenment
- Alexander Street Press – Women and Social Movements Library now available
- Cambridge University Press – Orlando Collection now available
Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including Baylor University Press, Loeb Classical Library, Cairn, Gale and Bloomsbury.
Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 18:03, 30 maiatza 2018 (UTC)
- You can host and coordinate signups for a Wikipedia Library branch in your own language. Please contact Ocaasi (WMF).
- This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.
Taxotaula automatikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste albiste bat. {{Taxotaula automatikoa}}
guztiz automatikoa izan dadin aldaketa sakonak egin dizkiot. Lehen txantiloi sistema korapilotsu bat erabiltzen zuen, eta sortu behar zen bakoitzaren arbasoak, gero hori mantendu... orain Wikidatatik hartzen ditugu zuzenean datuak, eta beste batzuk ere gehitu ditut. Badira eremu batzuk eskuz egiten jarraitu behar ditugunak, eta horiek guztiak errespetatu ditut. Hala ere, gerta daiteke batetik besterako migrazioan akats batzuk egotea artikulu zehatzetan. Zuzendu edo/eta niri esan, begiratzeko zer gertatzen den.
Ondo baderitzozue ere, sortutako Taxonomy/ motako txantiloi guztiak ere masiboki ezabatuko ditut. Zerrenda luzeagoa da, baina hori egitea ere posible da. Gutxi gora behera beste 100.000 txantiloi ezabatzea izango litzateke, erabiltzen ez direlako. ~Zuek esan. -Theklan · ·
08:37, 27 maiatza 2018 (UTC)
- Orduan, aurreko mezuan eta honetan jartzen duena egin ondoren, 150.000 artikulu ezabatuko dira? Supro23 (eztabaida) 07:04, 28 maiatza 2018 (UTC)
- Zorionak, lankide @Theklan:. Galdera bat, editore bisualen bat edo tarteko tresnaren bat erabili duzu taxotaula automatikoak sortzeko? ala eskuzko kodeketa gordina da?-Luistxo (eztabaida) 13:54, 29 maiatza 2018 (UTC)
- @Luistxo: Ez, eskuzko kodeketa da. Konkretuki Modulu:Wikidata erabiltzen da datuak eskuratzeko. Berez nahiko sinplea da, zuk azkar harrapatuko duzu funtzionamendua. -Theklan ·
·
20:48, 31 maiatza 2018 (UTC)
- @Luistxo: Ez, eskuzko kodeketa da. Konkretuki Modulu:Wikidata erabiltzen da datuak eskuratzeko. Berez nahiko sinplea da, zuk azkar harrapatuko duzu funtzionamendua. -Theklan ·
Zerrendak sistematikoki identifikatzeko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Artikuluen berriskupenak egiten konturatu naiz artikulu asko benetan zerrendak direla, baina ez ditugula horrela aipatzen. Bestetik, badira artikulu asko zerrenda atal nabarmena dutenak. Agian interesgarria izango zen zerrenda horiek beti modu berean identifikatzea. Gaztelaniaz "Anexo:" erabiltzen dute izen tarte gisa. Agian guk izen-tarte ez, baina "Zuberoako idazleen zerrenda" baino "Zerrenda: Zuberoako idazleak" formatua erabil genezake. Horrela zerrendak direla argiago geratzeaz gain, ez dugu deklinatzen zer den, eta errazago aurkitzeko aukera ematen du. Zer diozue? -Theklan · ·
10:30, 25 maiatza 2018 (UTC)
Alde Aupaǃ Ni ere horretaz konturatu naiz. Nire zalantza zen "zerrenda" hitza agertzen bada lehen hitz moduan agian "zerrenda" asko egon ahal direla informazioa topatzerakoan baina gaztelaniaz, horrela egiten badute... Ni ados nago.-Oraina (eztabaida) 10:55, 25 maiatza 2018 (UTC)
- Gaztelaniaz Anexo: jartzen dute hasieran. Ingelesez ez daude beste izen tarte batean, baina "List" hitzarekin hasten dira denak. -Theklan ·
·
07:16, 29 maiatza 2018 (UTC)
- Gaztelaniaz Anexo: jartzen dute hasieran. Ingelesez ez daude beste izen tarte batean, baina "List" hitzarekin hasten dira denak. -Theklan ·
Alde, erabat Izen-tarte propioa izatearen alde erabat. Ez dira artikuluak bere horretan.--Xabier Cañas (eztabaida) 22:07, 25 maiatza 2018 (UTC)
Alde, --Xabier Armendaritz
2018-05-29, 07:38 (UTC)
Alde --Xirkan (eztabaida) 14:34, 29 maiatza 2018 (UTC)
Beste iritzirik? Iñaki LL, Marklar2007, Lainobeltz, Assar, MerZab, Aihotz...
- Joango naiz artikuluak eredu honetara pasatzen, beraz. -Theklan ·
·
12:10, 1 ekaina 2018 (UTC)
Hasi naiz aldaketa egiten. Xabier Cañasek proposatu du, gainera, izen tarte bat egotea Zerrenda: izenekoa eta bertan dauden edukiak ez izatea artikuluak sistemarentzat. Nik dudak ditut, baina gustatuko litzaidake beste iritzi batzuk jasotzea Phabricatorren proposatu aurretik. -Theklan · ·
15:29, 4 ekaina 2018 (UTC)
Neutrala Gai honetan ez daukat eritzi argirik -Lainobeltz (eztabaida) 15:37, 4 ekaina 2018 (UTC)
Itemak mugagabean gaizki
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo. Eztabaida piztu nahi dut kontu honi buruz. Nire ustez, noizbait erabaki da WPko item edo artikuluak mugagabean idaztea, hiztegietan bezala. Baina, nire ustez, ez da erabakirik zuzenena, hainbat arrazoirengatik. Hiztegi lexikografiko batean bai da garrantzitsua erabiltzaileari hitzaren muga zehaztea eta, beraz, mugatzailea kentzea. Baina entziklopedia batean artikuluak daude eta, nolabait, esan daiteke artikuluaren izenburua dela erabiltzen den itema; aldizkari batean idatziko balitz bezala: alegia, inork ez luke idatziko artikulu bat "Ilargiaren alde ezkutu" izenburuarekin; eta horregatik, zentzu onez, WPn "Ilargiaren alde ezkutua" ipini da. Hitz anitzeko itemetan, oso ohikoa da; horrela daude, adibide pare bat jartzearren, "Ilunpeko itsasoa" edo "Ildefonso Toledokoa". Horrekin kontraesanean sartzen gara, nire ustez, "Ile-uztai", "Ilusio optiko" edo "Ileapaindegi" ipintzen denean. Berriro diot, WPan artikuluak daude, ez definizioak soilik, eta ez da hiztegi lexikografikoa: inork ez luke idatziko "Ilusio optiko" izenburuko artikulurik. Beste argudio bat WPan etengabeko kontraesanak daudela da: "Ilargia" ageri da eta ez "Ilargi", edo "Eguzkia" eta ez "Eguzki" (bide batez, eguzkia edo ilargia ez da eguzki baten edo ilargi baten izen propioa, orokorra baizik; Euskaltzaindiaren hiztegian, ilargiaren bigarren adiera "planeta baten satelitea" da; eta argipen orrian satelite hitzera bidaltzea ez zait oso irtenbide egokia iruditzen). Beste argudio bat: mugatzailea jartzeko dauden ustezko oztopo horiek singularrera mugatzen dira; pluralean beti jartzen dira, "Antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak" artikuluan bezala.
Laburtuz: WPko artikuluen izenburuetan era guztietako kontraesanak daude; artikuluak dira, eta artikuluek izenburu mugatua behar dute, singularrean nahiz pluralean.
Azken argudioa: azken argudioak Txikipediarekin du zerikusia, eta kontuan hartzeko pisua baduela uste dut. Txikipedia erabili nahi duen umeak "Arnas aparatua" bilatuko du beti, ez "Arnas aparatu". Eta horrela ikusiko du testuliburu guztietan. Nire ustez, berriro diot, entziklopedia batean ere hala behar luke, ohiturak ohitura.
Artikulu zaharrak zuzentzen hasteak lan handia ematen du, noski; baina, gutxienez, ados bazaudete nire argudioekin, erabili dezagun irizpide hori artikulu berrietan. Nor dago ados nire proposamenarekin? Eskerrik asko!--Koldo Biguri (eztabaida) 19:26, 11 maiatza 2018 (UTC)
- Nik nire iritzia emango dut gai honi buruz, ez dena asko aldatu orain dela 10 urte -a horiek jartzea erabaki genuenetik nuenetik. Egia da kontraesan batzuk ditugula, adibidez nik ere "arnas-aparatua" jarriko nuke, berez zerbait konkretuaz ari garelako, eta ez arnasketarako dauden aparatu mota guztien inguruan. Era berean, "Ozeano bare" eta "Ozeano Barea" ez dira gauza bera. Baina "ilusio optikoa" artikulua egongo balitz, ilusio optiko zehatz baten inguruan hitz egiten ari dela pentsatuko nuke. Eztabaida bera izan dugu aurten zientzia eremuko hainbat artikulu landu ditugunean, eta euskara eta komunikazioa ikasgaiko irakasleen ustez ondo egiten dugu -a horiek ez jartzen beharrezkoa ez bada (Grabitazio ondo dago, Newtonen grabitazio legeA ondo dagoen bezala). Ilargia ere konkretua da, ez gaudelako hitz egiten planeten inguruan biratzen duten satelite naturalei buruz, baizik eta Lurraren inguruan biratzen duen eta Ilargia izen propioa duen horren inguruan. Erratuta egon naiteke, eta hala bada, ez dago arazorik aldatzen, baina nik Ilargia, Eguzkia edo Esne Bidea izen propio eta zehatzak direla uste dut, eta beste hizkuntzatan ere horrela egiten dute (Moon, Luna, Lune)... are eta gehiago, artikuluak artikulu batekin hasten dira (La Luna, The Moon, La Lune).
- Agian kontraesanak ditugu, baina horiek konpontzea erraza da, arauak eta logikak jarraituz. Bestetik Txikipediako arazoa erraza da konpontzen, "Arnas aparatu" eta "Arnas aparatua" artikuluak birzuzenketa bidez lotu daitezke, eta berdina egin dezakegu Txikipedian. Are eta gehiago, izen ezberdina izan dezakete Wikipedian eta Txikipedian baina lotuta egon birzuzenketen bidez. Arazo horrek soluzio tekniko oso erraza du, besteak ez bezala. -Theklan ·
·
19:45, 11 maiatza 2018 (UTC)
- Bat nator azken ekarpen honekin. Ozeano Barea logikoa ikusten dut bere horretan geratzea noski. Arnas aparatu polisemia kasu bat da, baina biek ere errealitate 'arruntak' ematen dituzte aditzera, egon daitezke bat, bi, hiru edo lau. "Arnas aparatu" edo "hegazti" edo "buru" esan paradigma berdinaz ari gara. Ilargia eta Eguzkia ados, astronomia hiztegian izen berezi gisa definiduta daude.
- Txikipediarako birzuzenketa automatikoak ondo egongo lirateke, zuzenean "buruA" moduko sarrerak "buru"ra joatea, baina ez dakit hori egin ahal den, Theklan? -Iñaki LL (eztabaida) 21:51, 11 maiatza 2018 (UTC)
- Kezkatzen nau ikusteak birzuzenketa horiek arazoak sortzen dituztela WP eta TX artean: adibidez (eta ez da adibide bakarra", TXko "izaki bizidun" artikuluan, WPko artikulura joateko hortzean sakatzen badugu, "Bizi" artikulura darama; eta artikulu hau lehenagoko "Izaki bizidun" artikulutik birzuzenduta dagoenez, TXko bertsiorik gabe agertzen da. Alegia, joan-etorria ezin dugula egin artikulu batetik bestera. Itxura batean, TXn WPko artikuluekin egindako birzuzenketa guztiak berdin-berdin egin beharko ditugu. Ez dakit zuzen nagoen ala ez. --Koldo Biguri (eztabaida) 10:08, 13 maiatza 2018 (UTC)
- Hori erraz konpon daiteke, eta jada konponduta dago ematen duzun adibidean. Izaki bizidun artikuluak bizi artikulura birzuzentzen du. Aldiz, Txikipedia:Bizi artikuluak Txikipedia:Izaki bizidun artikulura birzuzentzen du. Beraz bien artean nabiga daiteke, arazorik gabe. -Theklan ·
·
11:00, 13 maiatza 2018 (UTC)
- Hori erraz konpon daiteke, eta jada konponduta dago ematen duzun adibidean. Izaki bizidun artikuluak bizi artikulura birzuzentzen du. Aldiz, Txikipedia:Bizi artikuluak Txikipedia:Izaki bizidun artikulura birzuzentzen du. Beraz bien artean nabiga daiteke, arazorik gabe. -Theklan ·
- Kezkatzen nau ikusteak birzuzenketa horiek arazoak sortzen dituztela WP eta TX artean: adibidez (eta ez da adibide bakarra", TXko "izaki bizidun" artikuluan, WPko artikulura joateko hortzean sakatzen badugu, "Bizi" artikulura darama; eta artikulu hau lehenagoko "Izaki bizidun" artikulutik birzuzenduta dagoenez, TXko bertsiorik gabe agertzen da. Alegia, joan-etorria ezin dugula egin artikulu batetik bestera. Itxura batean, TXn WPko artikuluekin egindako birzuzenketa guztiak berdin-berdin egin beharko ditugu. Ez dakit zuzen nagoen ala ez. --Koldo Biguri (eztabaida) 10:08, 13 maiatza 2018 (UTC)
Hauek dira birzuzenketa behar duten artikulu guztiak:
- Txikipedia:Abeltzaintza_estentsiboa
- Txikipedia:Alanbike
- Txikipedia:Animalia-zelula
- Txikipedia:Antzinako_Ekialde_Hurbila
- Txikipedia:Arkitekturaren_historia
- Txikipedia:Autonomia-erkidego
- Txikipedia:Autorretratu
- Txikipedia:Barne-produktu_garbi
- Txikipedia:Barne-produktu_gordin
- Txikipedia:Behazun-besikula
- Txikipedia:Birziklatzea
- Txikipedia:Bizitzaren_funtzioak
- Txikipedia:Biztanleria-piramidea
- Txikipedia:Biztanleriaren_dentsitatea
- Txikipedia:Boto_zuria
- Txikipedia:Brontze-aroa
- Txikipedia:Cristóbal_Balenciaga_Museoa
- Txikipedia:Diktadore_erromatarra
- Txikipedia:Diruaren_historia
- Txikipedia:Ehun_biologikoa
- Txikipedia:Elikadura-bolo
- Txikipedia:Erromatar_inperioaren_gailurra
- Txikipedia:Erromatar_inperioaren_sorrera
- Txikipedia:Erromatarkuntza
- Txikipedia:Erromatarkuntza_Euskal_Herrian
- Txikipedia:Europako_hidrografia
- Txikipedia:Europako_ibaiak
- Txikipedia:Europaren_historiaurrea
- Txikipedia:Gerra_punikoak
- Txikipedia:Gorputz-Masa_Indizea
- Txikipedia:Gradu_(angelu-neurria)
- Txikipedia:Gran_Sasso
- Txikipedia:Hamar_aginduak
- Txikipedia:Harri_aroa
- Txikipedia:Hego_poloa
- Txikipedia:Hermitage_Museoa
- Txikipedia:Herrerasauro
- Txikipedia:Herrialde_garatua
- Txikipedia:Hitz_monosemikoa
- Txikipedia:Hitz_polisemikoa
- Txikipedia:Infartu
- Txikipedia:Inken_zibilizazioa
- Txikipedia:Iragazgaitz
- Txikipedia:Islapen
- Txikipedia:Itsaso_baltikoa
- Txikipedia:Kamera_digital
- Txikipedia:Kubo_(Geometria)
- Txikipedia:Landareen_ugalketa
- Txikipedia:Laurasia_eta_Gondwana
- Txikipedia:Madeleine_aldia
- Txikipedia:Malala_Youzafzai
- Txikipedia:Mamut_iletsua
- Txikipedia:Multiplo_komun_txikiena
- Txikipedia:Musika_barrokoa
- Txikipedia:Nafarroako_zona_klimatikoak
- Txikipedia:Organulu_zelular
- Txikipedia:Orkestra_sinfonikoa
- Txikipedia:Orkestra-zuzendari
- Txikipedia:Ozono-geruza
- Txikipedia:Pernando_amezketarra
- Txikipedia:Prentsaurreko
- Txikipedia:San_ignazio_loiola
- Txikipedia:Testu-antolagailu
- Txikipedia:Translazio-higidura
- Txikipedia:Transpirazio
- Txikipedia:Triangelu_baten_altuera
- Txikipedia:Urbanizazio_prozesua
- Txikipedia:Urdaibai_Biosfera_Erreserba
- Txikipedia:Venn-en_diagrama
- Txikipedia:X_izpiak
- Txikipedia:Zenbaki_ordinalak
- Bat nator guztiz @Koldo Biguri: k dioenarekin. Wikipediako editore hilabete gutxi daramatzat, eta ez naiz ausartzen doktrinak gomendatzen horregatik, baina irakurle-erabiltzaile izan naizen urte guztietan ere -a artikuluaren falta disparatezkoa iruditu izan zait beti. @Iñaki LL: k edo @Theklan:ek ematen dituzten logikak ez ditut ulertzen: "zerbait konkretua" aipatzen du batek, "errealitate 'arruntak'", besteak. Kontzeptu ontologiko ulertezinak eta definigaitzak egiten zaizkit, eta aldiz Bigurik dioena egia da: hiztegi lexikografikoaren eta artikulu bilduma baten arten desberdintasuna funtsezkoa da. Izatez, bada atal oso bat non sistematikoki eta zuzen, artikulu mugatuz dihardugun kasuen %99an: kategorietan.
- Horrez gain, gauza bat aipatu nahi nuke, nire ustez errelebantea: euskaraz, hitz baten ordaina ematen dugunean, artikuluz ematen dugu. Badakigu 'behor' dela hiztegiko sarrera, baina zaldiaren emea zein den galdetu euskaldunari, eta "behorra" esaten dizu euskaldunak, baita "how do you say mare in Basque?" galdetutakoan ere. Era berean, "Abeltzaintzako tratatua" idatziko balu euskal idazleak ere, kapituluen izenak liratele: Behorra, Zaldia, Urdea... edo akaso pluralez, baina ez behintzat Behor, Zaldi eta Urde. Uste dut Abeltzaintzako Tratatutik gertuago behar duela Wikipediak hiztegi lexikografikotik baino. -Luistxo (eztabaida) 14:16, 29 maiatza 2018 (UTC)
- Argudio sendoak eman dituzu, Luistxo, eta Entziklopediaren definizioan -a horrek duen lekuari buruz asko hitz egin dugu, bai Wikipedian, baita kanpoan ere. Aurten Unibertsitatetan eman ditudan ikastaroetan behin baino gehiagotan atera da gaia, eta Euskara Teknikoa ematen duten irakasleek gure irizpide bera partekatzen dutela esango nuke. Hala ere, bi aste barru bilera bat dut departamendu osoarekin eta proposatuko dudan gai bat da.
- Lur Entziklopedia begiratu dut eta bertan ez da -arik agertzen: zaldi, zaldi-orrazi edo zaldikume agertzen dira. Nik kasu zehatz bat jarriko dut: "Ordunteko behor". Nire ustez egokia da izena horrela izatea, ze nik "Ordunteko behorra" irakurtzen badut behor konkretu baten inguruan ari garela pentsatzen dut. Troiako_Zaldian bezala. Baina gero ere dudak ditut, ze zakil artikulua aldatzen ari nintzela animalia guztien zakilei buruz hitz egiteko, giza zakil eta giza zakilaren inguruan duda izan dut eta azkenekoaren alde egin dut.
- Eztabaida honek adar asko ditu, eta agian interesgarria da adituen eta wikilarien iritzi ahalik eta gehien jasotzea. Bitartean, aukera dago zaldia hitza, are zaldiak hitza, zaldi artikulura berbideratzeko. -Theklan ·
·
15:39, 4 ekaina 2018 (UTC)
- Aupa. Ni ere orain arteko irizpidearekin jarraitzearen aldekoa naiz, goian eman dituzuen argudioekin ados nago. Horrez gain, beste bi argudio eman nahiko nituzke:
- Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan eta euskarazko beste hiztegi eta entziklopedietan ere, ni dakidala, mugagabea erabiltzen dute.
- Beste hizkuntza batzuetako wikipediak ikusita, nahiz eta ez dakidan ongi zein hizkuntzatan artikulua itsatsita erabiltzen den, esango nuke irizpide bera erabiltzen dutela. Adibidez, errumanieraz?? --Assar; (erantzun hemen) 17:14, 4 ekaina 2018 (UTC)
- Dio @Theklan:ek "interesgarria da adituen eta wikilarien iritzi ahalik eta gehien jasotzea", eta bat egingo nuke horrekin. Lasaitasunez, elektronikoki zein presentzialki: adituen identifikazioa, adibideen bilaketa, pro/contra argudioen bilketa. Prozesu konstituiente bat egitera iritsi gabe, baina bozketa elektroniko bat baino gehixeago mereziko lukeen eztabaida bat delakoan. -Luistxo (eztabaida) 10:00, 5 ekaina 2018 (UTC)
- Aupa. Ni ere orain arteko irizpidearekin jarraitzearen aldekoa naiz, goian eman dituzuen argudioekin ados nago. Horrez gain, beste bi argudio eman nahiko nituzke: