Wikipedia:Txokoa/2018ko otsaila
Intercultur 2018
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otsailaren 1 eta 28 bitarte Intercultur izeneko ekimena abian izango da. Wikipediaren bertsioren bat duten Iberiar penintsulako hizkuntza ezberdineko kultura elementuen itzulpena da bere helburua. Proposaturiko artikuluak hemen aurki ditzakezu. Informazio gehiago eta arauak, berriz, Metako orrialde honetan. Agur bero bat! -Theklan · ·
16:49, 5 otsaila 2018 (UTC)
Matxin itzultzaile automatikoa dagoeneko instalatuta Wikipedian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matxin itzultzaile automatikoa da gaztelania > euskara itzulpenak egiteko dagoen tresnarik onena. Urteetako garapena izan du IXA taldea eta Elhuyarren aldetik, eta perfektua ez bada ere (itzultzaile automatikoak ez dira perfektuak) emaitza txukunak ematen ditu testuen itzulpenean. Ia urte bateko lanaren ostean, Wikimediak sortutako Content Translation tresnan barneratu da gaur, eta dagoeneko prest dago itzulpenak egiteko. Jarraitu irakurtzen. -Theklan · ·
17:50, 7 otsaila 2018 (UTC)
- Aurreraka goaz, zorionak! Nik probatu egin dut, eta oraindik pixka bat falta zaio. -Iñaki LL (eztabaida) 23:23, 7 otsaila 2018 (UTC)
- Kaixo! Saiatu naiz itzultzaile berria erabiltzen baina ez dut lortu. Ondo funtzionatzen al du? -Josu (eztabaida) 21:39, 13 otsaila 2018 (UTC)
- Definitu "ondo". Badabil, eta momentuz dagoen itzultzailerik onena da. Asko falta zaio, noski, baina behar duena da erabiltzea. Erabilera horretatik ikasten baitu. -Theklan ·
·
10:46, 14 otsaila 2018 (UTC)

Big Bang artikulua ez da nabarmendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baina nabarmenduta gisa aurkezten ari gara. Ez dit axola baina nik ere beste artikulu batzuk egotea nahiko nuke, Nabarmenduak ez diren arren, etab. --Iñaki LL (eztabaida) 00:15, 13 otsaila 2018 (UTC)
- Nire akatsa. Momentuan jarir nuen nabarmen, gero boto kopuruarena aipatu zenuen, eta "artikulu on" gisa jarri nuen. Baina azaleko txantiloiak jada sortuak zeuden, hurrengo asteetarako. Ez dut uste gaur merezi duenik kentzea, baina hala uste baduzue, esan. -Theklan ·
·
10:31, 14 otsaila 2018 (UTC)
Euskaltzaindiaren 185. araua (Errenazimentuko pertsona-izenak), plazaratu berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luistxori esker, atzo jakin nuen Euskaltzaindiak euskara baturako eman berri duela 185. araua: Errenazimentuko pertsona-izenak. Arau horrek Euskal Wikipedian lehendik genituen izenei ekarritako aldaketa nagusiak sartu ditudala uste dut (Greco → Grekoa, Kalbin → Kalbino, Luther → Lutero, Magallanes → Magallaes, Scaligero → Eskaligero...), baina daitekeena da oraindik besteren bat ere aldatu behar izatea; gainera, pertsona ospetsu horietako batzuen artikuluak sortu gabe ditugu.
Ni aste honetan presaka samar ibiliko naiz; beraz, eskertuko nuke inork arau hori Euskal Wikipedian betetzen dugula egiaztatuko balu. Izena dagokion idazkeran dagoela egiaztatu ondoren, arau horren erreferentzia txertatzea ere komeni litzateke. Horretarako, aski da izenaren ondoren kode hau jartzea:
<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=185|arau-izenb=Errenazimentuko pertsona-izenak}}</ref>
Ez da arau luzea, oraingoan. Guztira, 40 bat izen dakartza. --Xabier Armendaritz 2018-02-20, 10:07 (UTC)
- Mila esker eta txalo bero bat Magallanes > Magallaes, eta abar, hain azkar aldatu duzuenoi. GorkaAzk (eztabaida) 16:41, 22 otsaila 2018 (UTC)
Arazoak Ikusizko Editorean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun on denoi, azken astean Ikusizko Editorean aritzean, gauza bitxiak gertatu zaizkit: kurtsorea edonon kokatzen dudala ere, hautatutako hitzan esteka bat txertatzean ez du nik zehaztutako tokian egiten, aldameneko hitzen zati bat ere hartzen baitu, baita batzuetan aldameneko hitza zatitu ere, edota esaldi berean pixka bat aurrerago bazegoen esteka bat errepikatu egiten du, nik eskatu gabe. Ordenagailu askotan gertatu zait hori; ez dakit nire erabiltzaile izenarekin zerikusia duen zerbait den edo bestela, baina buruhausteak ematen ditu. Norbaiti antzekorik pasa bai? -Iñaki LL (eztabaida) 08:47, 14 otsaila 2018 (UTC)
- Niri ez, baina aurrekoan kurtso bateko ikasle bati horrelako zerbait gertatu zitzaion. Lehen aldia da ikusten nuena, egia esan, eta ez da beste inon errepikatu. -Theklan ·
·
10:32, 14 otsaila 2018 (UTC)
- Niri ere ez zait halakorik gertatu. --Xabier Armendaritz
2018-02-14, 10:50 (UTC)
- Azken aste honetan hasi zait gertatzen, beharbada nire erabiltzaile izenarekin bakarrik... -Iñaki LL (eztabaida) 21:37, 14 otsaila 2018 (UTC)
- Oso bitxia da, beste lankide izen bat erabiliz ere berdin egiten hasi zait. Gasteizen ere gertatu zitzaidan beste ordenagailu batetik; dagoeneko ez dakit non egon daitekeen errorea, baina eragozpen bat da Ikusizko Editorea erabiltzeko. -Iñaki LL (eztabaida) 08:11, 15 otsaila 2018 (UTC)
- Niri gaur gertatu zait berdina, Izotz gaineko patinaje artistiko artikulua editatzen nenbilela. Lehen aldia da gertatzen zaidana. Supro23 (eztabaida) 12:03, 06 martxoa 2018 (UTC)
- Tira, pozten naiz jende gehiago ohartu dela... askoren gaitza, ergelen kontsolamendu izan arren:) Phabricatorren ea zerbait ateratzen den. -Iñaki LL (eztabaida) 10:10, 7 martxoa 2018 (UTC)
- Niri gaur gertatu zait berdina, Izotz gaineko patinaje artistiko artikulua editatzen nenbilela. Lehen aldia da gertatzen zaidana. Supro23 (eztabaida) 12:03, 06 martxoa 2018 (UTC)
- Oso bitxia da, beste lankide izen bat erabiliz ere berdin egiten hasi zait. Gasteizen ere gertatu zitzaidan beste ordenagailu batetik; dagoeneko ez dakit non egon daitekeen errorea, baina eragozpen bat da Ikusizko Editorea erabiltzeko. -Iñaki LL (eztabaida) 08:11, 15 otsaila 2018 (UTC)
- Azken aste honetan hasi zait gertatzen, beharbada nire erabiltzaile izenarekin bakarrik... -Iñaki LL (eztabaida) 21:37, 14 otsaila 2018 (UTC)
- Niri ere ez zait halakorik gertatu. --Xabier Armendaritz
Ez da hori soluzioa, Iñaki LL, hori zen arazoa nola identifikatu. Soluzioa emana dago jada: /189118. -Theklan · ·
09:41, 15 martxoa 2018 (UTC)
- Bai, bazen soluzioa, behin behinekoa Theklan, atakatik ateratzeko. Orain betiko konponduta badago, are hobeto. -Iñaki LL (eztabaida) 10:17, 15 martxoa 2018 (UTC)
Azal berritzea prest
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Azal berritzea prest dago: Azala/2018. Arazo bat dago mugikorrekin, eta hori konpontzen saiatzen ari naiz. Bestelako arazorik ikusten baduzue, esan hemen, definitiboki argitaratu aurretik. -Theklan · ·
16:56, 26 otsaila 2018 (UTC)
- Zorionak, lan bikaina! Oraintxe aurreneko aldiz ordenagailu bidez ikusi dut eta oso ongi gelditzen da. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:37, 27 otsaila 2018 (UTC)
- "Artikuluak bozkatu" parentesi artekoa keinukaria egin daiteke? Une honetan, irekita dagoen zerbait dela adierazteko. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 10:12, 28 otsaila 2018 (UTC)
- Egiteagatik egin daiteke... pixka bat barrokoa izango da, ez da asko eramaten gaur egun. Saia naiteke zerbait "txukunagoa" egiten, irudikatzeko orain egiten ari garela. Adibide bat baldin baduzu, esaidazu eta saiatuko naiz kopiatzen. -Theklan ·
·
10:52, 28 otsaila 2018 (UTC)