Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2025eko martxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pertsonaien izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa! Zalantza bat sortu zait eta egian esan ez dakit ondoegin non galdetzen diren gauza hauek...

Kontua da; ulertzen dut filme edota liburu bat sekula ez bada euskaraz itzuli bertako pertsonaien izenak jatorrizkoan utzi eta akaso parantesi artean Iparralden frantsesez eta Hegoalden espainolez duten izenak jartzea. Bert eta Ernie orrian eginda dagoen bezala.

Baina ikusi dudanagatik, orri askotan, pertsonaia noizbat euskaraz entzun/irakurri badugu ere hau egiten da. Ez dakit orria sortu duen erabiltzaileak ez zekielako ote den, baina niri interesagrria iruditzen zait euskarazkoa jartzea. Looney Tunes pertsonaia gehienekin gertatzen da adibidez. Ulertu dezaket nahita egindako gauza dela, izan ere ETBren bikoizketa gehienak gaztelerazkoa oinarritzat hartzen dutenez, Iparraldeko pertsona batek ez badu sekula euskarazkoa ikusi ez duelako ulertuko zein pertsonaia den. Baina badaude amorru handia ematen didaten kasu konkretu batzuk, ze batzuetan hauetako izen batek oinarria gaztelerazkoan duen arren ezberdina da, eta azkenean emaitza da euskarazko orrian ingelerazko, gaztelaniazko eta frantsesezko izenak daudela, baina euskarazkoa ez. Tweety orrian adibidez, Tweety, Piolin eta Titi dio, baina inon ez du Txiolin jartzen, eta euskaraz bikoiztu diren Looney Tunes produktu guztietan (90eko hamarkadan egindako gauza pare bat kenduta) hala du izena.

Hori zuzendu daiteke edo zerbaitengatik egiten da horrela?

Milesker. Espidermander (eztabaida) 16:29, 4 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Berdina gertatzen da film askorekin. Jatorrizkoa erabiltzen dugu, baina agian badago euskaraz noizbait itzulia, edo katalogoren batean. Hala balitz, euskarazkoa hobesten dugu. Gertatzen dena da zaila dela bilaketa lan hori egitea, eta horregatik, askotan, jatorrizkoa baino ez dugu izaten. Zuk zeuk hobetu badezakezu... lana baduzu! Theklan (eztabaida) 10:28, 5 martxoa 2025 (CET)Erantzun
@Espidermander:
Kaixo! Bai, zuzendu ezazu, dudarik gabe. Esan duzuna zentzuzkoa da, eta euskaratutako formari lehentasuna ematearen irizpide hori erabiltzen dugu euskaratutako liburuen izenburuekin, adibidez. Gaiaz zerbait baino gehiago badakizula erakutsi duzu; zuzenketa horiek egitea zure esku hartzen baduzu, mesede ederra Euskal Wikipediarako! --- Xabier Armendaritz 2025-03-05, 09:17 (UTC)

Growth Newsletter #33

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20:00, 4 martxoa 2025 (CET)

An improved dashboard for the Content Translation tool

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hello Basque Wikipedians,

Apologies as this message is not in your language, Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen.

The Language and Product Localization team has improved the Content Translation dashboard to create a consistent experience for all contributors using mobile and desktop devices. The improved translation dashboard allows all logged-in users of the tool to enjoy a consistent experience regardless of their type of device.

With a harmonized experience, logged-in desktop users now have access to the capabilities shown in the image below.

Notice that in this screenshot, the new dashboard allows: Users to adjust suggestions with the "For you" and "...More" buttons to select general topics or community-created collections (like the example of Climate topic).  Also, users can use translation to create new articles (as before) and expand existing articles section by section. You can see how suggestions are provided in the new dashboard  in two groups ("Create new pages" and "Expand with new sections")-one for each activity.
In the current dashboard, you will notice that you can't adjust suggestions to select topics or community-created collections. Also, you can't expand on existing articles by translating new sections.

We will implement this improvement on your wiki on Monday, March 10th, 2025 and subsequently for other Wikipedias. We plan to roll it out on all wikis and remove the current dashboard by May 2025.

We look forward to your feedback after using the new dashboard. Please reach out with any questions regarding your experience with the enhanced dashboard in this thread.

Thank you!

On behalf of the Language and Product Localization team. UOzurumba (WMF) (eztabaida) 06:50, 5 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Thanks! This seems a good change!
Eskerrik asko! Aldaketa ona dela ematen du! Theklan (eztabaida) 08:40, 5 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Universal Code of Conduct annual review: proposed changes are available for comment

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

My apologies for writing in English. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen.

I am writing to you to let you know that proposed changes to the Universal Code of Conduct (UCoC) Enforcement Guidelines and Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) Charter are open for review. You can provide feedback on suggested changes through the end of day on Tuesday, 18 March 2025. This is the second step in the annual review process, the final step will be community voting on the proposed changes. Read more information and find relevant links about the process on the UCoC annual review page on Meta.

The Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) is a global group dedicated to providing an equitable and consistent implementation of the UCoC. This annual review was planned and implemented by the U4C. For more information and the responsibilities of the U4C, you may review the U4C Charter.

Please share this information with other members in your community wherever else might be appropriate.

-- In cooperation with the U4C, Keegan (WMF) 19:51, 7 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Txokoa badabil?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa, lagunok: Txokoan agertzen zaidan azken iruzkina Txikipediako bilaketa eta beste hobekuntza batzuk da. Harrezkero, ez dut ezer ikusten, eta arraroa iruditzen zait. Nire arazoa da edo ez dabilelako da? Mila esker. Joxan (eztabaida) 10:59, 15 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Kronologikoki agertzen baitira mezuak. Azkena da hauxe, eta behean dago. Theklan (eztabaida) 11:17, 15 martxoa 2025 (CET)Erantzun
Beharbada, nahastuta nenbilen, uste bainuen azkena goian agertzen zela. Mila esker, Theklan Joxan (eztabaida) 11:28, 15 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Azpidatziak sortzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa:

Urtarrileko Euskal Wikilarion Topaketan wikilari batzuek azpidatziak sortzeko egin beharreko pausoen gainean galdegin zenuten. Saiatu naiz elkarteko blogean egoera orokorra jaso eta azalpen batzuk ematen.

Taula honetan ikusten den moduan, behar berezia dugu frantsesezko azpidatziekin. Normait animatzen da baten bat sortzera?

Mila esker. Demonocrazy (eztabaida) 11:42, 19 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Trebiñu, Villaverde Turtzioz eta Eskiula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi,

Zalantza nahiko politiko batekin nator, eztabaida asko sortu dituena Wikipedia honetan. Ikusi dut Trebiñu Konderria, Villaverde Turtzioz eta Eskiula ez direla hartzen Euskal Herriaren parte gisa haien artikuluetan (infotaula), argudiatuz Araba, Bizkaia eta Zuberoaren parte ez direla, hurrenez hurren. Harritu egin nau honek, kontraesanetan amiltzen garela iruditzen zaidalako. Kontuan hartu administrazio politikoa infotaularen zati batean kokatuta dagoela eta beste batean "Kokapena" atala, Euskal Herriaren definizio kultural-historikoa jasotzen duena.

Argudiatzea aipatutako herri euskaldunak ez direla administrazio politiko jakin batzuen parte eta horregatik, "garbi jokatu behar dugula" eta Euskal Herritik kanpo utzi zentzugabea dela uste dut, zeharka Euskal Herria administrazio politikoa balitz bezala hartzen dugulako, denok dakigunean ez dela hala. Ados egongo gara denok, gaur gaurkoz, Euskal Herria entitate kultural bat dela eta ez politikoa eta hortaz, aipatutako herriak entitate kultural honetatik kanpo uztea euskal kulturaren parte ez direla aitortzearen parekoa da. Uste dut, bi aukera ditugula zentzu honetan:

  • Administrazio politikoetan ardaztu. Hau da, estatuek inposatutako ikuspegi politikoa erabili Wikipedian zehar. Herrien infotauletan administrazio politikoak soilik erakutsi ("Kokapena" kendu). Bide honetan zintzo jokatzeko, EAE, Nafarroa eta Akitania Berria aipatu beharko genituzke Euskal Herriaren ordez eta ez, arbitrarioki, Trebiñu, Villaverde eta Eskiula desberdin tratatu. Uste dut bide honek zentzu gutxi duela Euskarazko Wikipedian.
  • Entitate kulturalean ardaztu. Hau da, Trebiñu, Villaverde eta Eskiula Euskal Herriaren baitan kokatu, nahiz eta administratiboki "euskal administraziotzat" ditugun horietatik kanpo egon.

Uste dut hiru herri hauek Euskal Herritik kanpo uzteak bertan mintzatzen den euskara atzerriko hizkuntza batekin parekatzen duela eta euskal kultura berdin. Trebiñuri Burgosko "herri euskaldun" edo Eskiulari Bearnoko "herri euskaldun" deitzeak biak Euskal Herria direla esatearen parekoa dela uste dut (behintzat zentzu kulturalean), ez dakit zer esan nahi den aitortza hori era esplizituan ematea saihestuz, bertan euskal kultura atzerritarra dela eta gaztelania edo bearnesa jatorrizkoa, agian?

Uste dut ondo eztabaidatu beharreko gaia dela eta hartzen den erabakia hartuta ere, politikoa izango dela.

Ea zer deritzozuen

Xabi Xabi22 (eztabaida) 03:36, 22 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Eguerdi on @Xabi22:
Nahiko berandu baina ni ere kontraesan honekin konturatu naiz. Agian artikuluan bertan eztabaidatzeko kontua da. Beraz, zuk idatzitakoa bere artikuluan itsatsiko dut. Ondo izan. Oraina (eztabaida) 14:49, 31 abuztua 2025 (CEST)Erantzun

The Signpost: 22 March 2025

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper

Gipuzkoako monumentu megalitiko guztiak Wikidatara igo ditut

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aranzadiren webgunetik datuak hartuta, Wikidatara igo ditut Gipuzkoako monumentu megalitiko guztiak. Orain errazago izango da horiek aurkitzea, informazioa lortzea (Aranzadiko webgunea jarri dut erreferentzia gisa) eta, beraz, artikuluak sortzea. Animatzen bazarete, irekita dugun lehiaketan erabil dezakezue erraz. Theklan (eztabaida) 10:34, 25 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Yue txinera eta kantonera; artikulu bereiziak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[Artikuluko eztabaida-orrian ere idatzi dut hau, baina ez dakit zein den lekurik egokiena]

Kaixo! Duela gutxi irakurtzen ari nintzen Euskarazko Wikipedian falta zaizkigun artikuluen zerrenda eta konturatu nintzen ez dagoela "Cantonese" (kantonera) hizkuntzarako artikulurik. Ingelesetik "Cantonese" artikulua itzultzera nindoala, ordea, konturatu nintzen "Yue txinera" izeneko artikulu hau dagoela, eta hizkuntzaren dialekto garrantzitsuenari buruz ari denean, kantonera aipatzen duela.

Ingelesezko Wikipedian aipatzen da "kantonera" izena erabiltzen dela batzuetan Yue txinerako dialekto guztiei erreferentzia egiteko.

Nire galderak dira:

  1. Ez litzateke egokiagoa izango bakoitzerako artikulu ezberdin eta bereizi bat edukitzea?
  2. Hala ez bada ere, ez legoke ondo euskarazko "Yue txinera" artikulua ingelesezko "Cantonese" artikuluarekin lotzea? Gaur egun, artikulua ingelesez irakurtzen ari bazara eta euskarara pasatu nahi baduzu, badirudi ez dela existitzen.

Nire ustez, artikulu ezberdinak izan beharko genituzke, antzekoak diren arren. Hala ere, ez naizenez aditua Wikipedian, hemen jarri nahi nuen pentsatzen dudana. Makecab1 (eztabaida) 23:57, 27 martxoa 2025 (CET)Erantzun

Kaixo! Bai, artikuluko eztabaia orrirako gaia da, eta han erantzun dizut. --Xabier Armendaritz 2025-03-28, 08:38 (UTC)