Wikipedia:Txokoa/Eskariak/2012

Wikipedia, Entziklopedia askea

Katolizismoa eta katolikoa[aldatu iturburu kodea]

epa nik argi ikusten neban, baina orain zalantzan nago. Katolikoa Eleiza katolikoaren partaidea dena da, eta Katolizmoa, Eleiza Katolikoaren sineskera da? Nik beti ikusi dut horrela. Ez dakit zergaittik berbibideratu diren orrialde berera. Zelan ikusten dozue? -Drpolilla 10:45, 24 abendua 2011 (UTC)

Kristau kontuetan nahiko ezjakina izanik, uste dut esate baterako Armeniako Elizaren bat ere Katoliko eta Apostolikoa dela, ez ordea erromatarra(alegia, ez dagoela Erromako Elizaren agindupean). Hala ere antza bai dago Eliza Armeniarraren talde bat Erromako agintea onartzen duela, nahiko egoera nahasia beraz. Horregatik Katoliko loturak Eliza Armeniarra hartu beharko luke ere, eta desanbiguazioa ezarri Katolizismoan eta Katolikoan.--Gorritxiki 11:02, 24 abendua 2011 (UTC) Beraien burua behintza apostolikoak eta katolikoak aldarrikatzen dute. [1]

Epa! ba, ezberdintasuna eliza bakoitzaren buruan datza eta gero dogma batzuetan. Alegia, ortoxoek euren patriarka daukate. Gero ezberdintasun gutxi batzuk dagoz eliza katolikoarekiko. Armeniarrek patriarka bat daukate eta ez dute onartzen errrusiarra. Gero erritoaren kontua dago. Ortodoxo batzuek euren sineskera izan arren errito katolikoa onartzen dute. Mendebaldeko ukrainiarrek adibidez... Ortodoxoak badira ere, poloniar eta lituaniarren mendean egon zirenez errito katolikoa daukate. Armeniarren kontu hori argituko dut koinata hangoa baita... :-) Rae-k hauxe esaten du katolizimoari buruz: 1- erlijio katolikoa praktikatzen dutenen komunitatea 2- Eliza Katolikoaren sineskera

Harluxetek hauxe dio: http://www1.euskadi.net/harluxet/

katolikoa

1- Katolizismoari dagokiona; erlijio hau jarraitzen duena.

harluxetek hauxe dio: http://www1.euskadi.net/harluxet/

Beraz, gauza bat da pertsona eta beste bat sineskera. ufa! zelako txapa! espero dut kontua apur bat argitu izana.

ondo segi! -Drpolilla 13:48, 14 urtarrila 2012 (UTC)

Asteko herrialdean estaturik gabeko herrialdeak eta antzinako herrialdeak sartzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Asteko herrialdea wikiproiekturako 2012rako herrialdeak sartzen ari nintzela, eta dagoeneko herrialde guztietatik pasatu garela ikusita, gauza bat bururatu zait: zergatik ez ditugu aurten estaturik gabeko herrialdeak eta antzina izan ziren herrialdeak sartzen? Zerrenda hau erabil daiteke estaturik gabeko nazioetarako, eta estatu edo nazio historikoekin osatu daiteke, adibidez hemendik eta beste leku batzuetatik ateratakoekin. --Assar; (erantzun hemen) 15:52, 2 urtarrila 2012 (UTC)

 Alde --Xabier Armendaritz 2012-01-02, 16:11
 Alde -Josu 12:44, 14 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde --josugoni (erantzun hemen) 21:41, 14 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:42, 14 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde -Adrar 17:41, 17 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde -Euskalduna, gainera zerrenda horretan Ipar Irlandaren alboan estaturik gabeko herrialde gisa Irlanda sartuko nuke (alegia, uharte edo herrialde osoa, ez Irlandako Errepublika edo Ipar Irlanda bakarrik). 22:45, 2012ko urtarrilaren 31a (UTC)

Sagardotegia[aldatu iturburu kodea]

Txotx garaia iritsi zaigu, eta pentsatu dut aukera ona izango litzatekeela afari-bilera bat egiteko. Iaz proposamen bera egin zuen baten batek (Legorreta inguruan afaltzeko, oker ez banaiz), baina azkenean bertan behera geratu zen. Animatuko al gara aurten? Zer deritzozue? -Josu 13:07, 14 urtarrila 2012 (UTC)

Txantiloi bati buruz[aldatu iturburu kodea]

Zerrenda konprimatua txantiloia ez dabil guztiz ongi. Erabiltzen denean, "Txantiloi:Donostiako ikastetxeak" adibidez, "Izenburu-edukiera" hitza agertzen da. - --Joxemai; (erantzunak) 15:19, 31 urtarrila 2012 (UTC)

Konponduta. --Xabier Armendaritz 2012-01-31, 16:40

Bandalo baten erasoa[aldatu iturburu kodea]

Bandalo bat «euskal herritar» jentilizioa eta horren erdal baliokideak ezabatzen ari da, beste helbururik ez dute izan haren edizioek euskal, errusiera, ingeles, frantses eta aleman Wikipedietan. Wikipedia honetan, artikulu bat jo du, oraingoz:

https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Juan_Sebastian_Elkano&diff=prev&oldid=2695539

Blokeatu egin dut, euskal Wikipedian darabiltzagun irizpide orokorren aurkako aldaketak egitean ez duelako bere irizpide «berri» horren aldeko adostasuna bilatu, baizik eta besterik gabe inposatzen saiatu delako. Bestalde, manipulatzailea bera izanda, niri manipulatzaile izatea leporatu dit ingeles Wikpedian. Beraz, ez nuke pertsonalismoan erori nahi. Nik neuk ez dut eraso pertsonaltzat hartu, baizik eta Euskal Herriarekin zerikusia duen edozeren aurkakotzat, baina beharbada hobe izango da bandaloak ezer leporatu ez dion wikilariren batek gainbegiratzea bandalo horren edizioak. Goiko edizio hori desegin gabe dago; zuzendu beharrekoa dela deritzon edonork, zuzendu dezala. --Xabier Armendaritz 2012-02-20, 15:35

konponduta. Ondo segi! -Drpolilla 16:42, 20 otsaila 2012 (UTC)

Nabigazio kutxa azpitaldeekin[aldatu iturburu kodea]

Nabigazio kutxetan azpitaldeak sortzen dituen txantiloia eskatzen dut, hemen bezala. Milesker. - --Joxemai; (erantzunak) 15:56, 21 otsaila 2012 (UTC)

Blokeatzeko eskaera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. 195.53.224.19 IPdun lankidea blokeatzea eskatzen dut, hainbat artikulu hondatzen ibili da eta. Eskerrik asko! --Orereta (erantzunak) 14:27, 23 otsaila 2012 (UTC)

Egina. Euskal eta erdal wikipedietan egin dituen ekarpen guzti-guztiak (mordoxka bat, denbora luzean) bandalismo ekintzak izan direnez, betiko dago blokeatuta. --Xabier Armendaritz 2012-02-23, 14:42

Wikipedia Galesko Monmouth herriari buruzko edukiekin aberasteko dema[aldatu iturburu kodea]

@MonmouthpediAren iragarpena: Charles Rolls dema

Wikipediako lankidetza eleaniztuneko lehenengo proiektua da, wikihiri bat sortzeko helburuz egina. Wikilari guztiek parte har dezakete, Wikipediako edozein hizkuntzatan. Dema hau martxoaren lehenean iragarri zen, eta sari banaketako ekitaldia Internetez emango da zuzenean, apirilaren 21ean.
Eman izena orain!
(Imajina al dezakezu wikiproiektu bat, 1.000 QRpedia kode eta doako WiFi konexioa biltzen dituena?)

@MonmouthpediA announces the Charles Rolls Challenge

This is the first multilingual Wikipedia collaboration to create a wiki-town. All Wikipedians can take part, in any Wikipedia language. The challenge was announced on the 1 March (Prizegiving webstreamed on 21st April).
Sign up now!
"Can you imagine a Wiki Project that involves 1,000 QRpedia codes and free WiFi?"

You are very welcome. Please move if this is in the wrong place. Victuallers (eztabaida) 10:13, 1 martxoa 2012 (UTC)

Goiko ohar horren bitartez, gonbita egin zaigu Galesen dagoen Monmouth herriari buruzko artikuluak, argazkiak, testuak eta abar Wikipedian sar ditzagun, edozein hizkuntzatan. Lehiaketa gisa antolatu dute. Orri honetan ageri da, ingelesez, ekintza bakoitzarengatik zenbat puntu ematen duten. --Xabier Armendaritz 2012-03-01, 14:09

"Prioi" artikulua errepasatzean konturatu naiz erabiltzaile batek (83 41 18874) bandalismoa egin eta artikulua desitxuratu egin zuela abenduaren 7an. Zuzendu eta artikulua zegoen bezala utzi dut. Ba al dago blokeatzerik bandalo hori? -Josu (eztabaida) 16:23, 6 martxoa 2012 (UTC)

Nik gehiago esango nuke: euskarako Wikipediak bandalismoaren aurkako politika gogorragoa beharko luke. Beste Wikipedietan bandalismo bakar egiteagatik hilabete osoko blokeoa ezarten dute, bigarrenan urte osorako eta hirugarrenean betirako.
-Euskalduna - 17:30, 6 martxoa 2012 (UTC)

IP bandalo bat blokeatzeak, gehienetan, egun horretarako balio du, baina ez hurrengorako. Gehienetan, IPak dinamikoak dira: ordenagailua Internetera konektatzen den aldiro, IPa aldatu egiten da. Beraz, hurrengo egunean beste IP zenbaki batekin etorriko da. Erabiltzaile asko dituzten erakundeek (adibidez, institutuek edo enpresa handiek) bai, IP finkoa dute, beti IP berberarekin konektatzen dira. Horregatik, institutu asko blokeatuta ditugu betiko.

Ikus, adibidez, Josu lankideak aipatu digun kasua (eskerrik asko, Josu, bandalismo hori desegiteagatik!): IP horretatik bi aldaketa egin ziren wikipedia honetan, biak bandalismo ekintzak, iazko abenduaren zazpian. Ekintza batetik bestera, bi minutu baino gutxiago igaro ziren. Ez du beste ediziorik egin: ez lehenago, ez geroago. Beraz, IP hori blokeatzea alferrikakoa litzateke. Egun horretan bertan egin izan bagenu, ez geniokeen bandalismo ekintza bat bera ere eragotziko, egin asmo zituen guztiak eginak zituen. Eta orain blokeatuko bagenu, beharbada bihar IP hori emango dioten beste erabiltzaile on bati sarbidea ukatuko diogu. Hala ere, {{IP bandaloa}} kodea jarri diot eztabaida orrian, berriz bandalismo ekintzarik egiten badu gogor zigor dezagun.

Beraz, IP finkoekin, uste dut tentuz jokatu behar dela: aukera batzuk eman, eta ikusten bada behin eta berriz bandalismo ekintzak egiten dituela, betiko blokeatu (neronek bosgarrenean edo seigarrenean blokeatzen ditut betiko, oro har; baina bi egun bereizitan bandalismo ekintzak egin baditu eta artikulu askotan izan badira, orduantxe blokeatzen ditut betiko). Erabiltzaile erregistratuekin, berriz, gogorragoa izaten naiz. Bandalismo ekintza garbiren bat egin badute eta gainerakoan Wikipediari ekarpen baliotsurik egin ez badiote, blokeo luzeagoa jartzen diet (eta bigarrenean betiko blokeatuko nituzke, baina oraingoz ez dut bigarrenez bandalismoa egin duen erabiltzaile erregistraturik ezagutu), bandalismoa egiteko erabiltzaile gisa erregistratu direnez oso fede txarra erakutsi dutelako. --Xabier Armendaritz 2012-03-06, 16:48

Arazoa asteko artikulu nabarmenduarekin[aldatu iturburu kodea]

Arazoa daukagu nabarmendutako artikuluarekin: artikuluak ontzat emateko irizpide zorrotzak jarri genuenetik, zailagoa da artikulu onak proposatzea/bozkatzea/argitaratzea. Uste dut zerbait egin beharko genuela kontu honekin, baina ez dakit zer. Nire proposamena exijentzia maila jaistea da. Momentu honetan ez daukagu ezta bozkatzeko zerrendarik ere. Badago proposamenen zerrenda bat, baina honegatik edo hargatik ez dituzte baldintzak betetzen. Askok betetzen ez duten baldintza erreferentziena da. Nire proposamena baldintza hori kentzea da.--Assar; (erantzun hemen) 14:48, 27 martxoa 2012 (UTC)

Artikulu nabarmenak eredugarriak izatea nahi bada, erreferentziak izatea eta beste baldintzak bete behar direla deritzot. Ikusi besterik ez dago frantsesezko wikipedian nolako artikuluak nabarmentzen diren (inbidia ematen dute). Iraganean, baldintzak betetzen ez dituzten artikulu askok jaso dute izarra eta izar hori kenduko nuke kasu askotan (Donostia artikuluan, esaterako). Ez nator bat, ordea, artikulu nabarmena luzea izan behar delako baldintzarekin. Beste arazo bat dira proposatu, ebaluatu eta bozkatu prozeduran dauden irregulartasunak. Askotan, artikulu baten egile nagusiak bere artikulua proposatu, ebaluatu eta bozkatu egin du eta hori ez da inolaz ere zilegi nire iritziz. Norberak idatzitako artikuluak bai proposa ditzakeela nabarmena izateko, baina ebaluaketarako wikilari neutral, esperientziaduna eta irizpideak zorrotz aztertuko lituzkeena beharko da. Bozketarako batzorde baten osaketa liteke egokiena, artikulu horren egile nagusia baztertuta. Zorrotzegi jokatzen ari naizela badakit, baina horrela egin behar dela deritzot. Agian, eskasiari aurre egiteko, iraganean izarra jasotako artikuluak berriz ere jarri azalean edo astero jarri ordez, bi astero jartzea liteke irtenbidea. - --Joxemai; (erantzunak) 15:30, 27 martxoa 2012 (UTC)
Bat nator Joxemairekin: kalitate eskakizunak igotzen joatea da kontuan. Izatekotan, Lur entziklopedien erreferentzia generikoa onartuko nuke (horrela jokatuz gero, adibidez, erreferentzia hori besterik ez duen «Italia» artikulua nabarmendu ahalko litzateke)... Baina zalantza askorekin. Bestela, Joxemaik proposatutako lehenengo irtenbidea oso egokia dela uste dut: lehenagoko artikulu nabarmenduak berriz jartzea, berririk ez dagoenean. --Xabier Armendaritz 2012-03-27, 16:51
Ni ados ere bai. Eta, agian, denboraldi batez bi astetan behin egin beharrekoa, astero izan ordez. --josugoni (erantzun hemen) 21:07, 27 martxoa 2012 (UTC)
Beno, jadanik badaude 10 hautagai bozkatzeko, beraz pasatu eta eman bozka ahalik eta arinen, astelehenean jada artikulu berria jarri behar da eta. Nik osatu dut hautagaien zerrenda {{NA onarpena}} txantiloia zuten artikuluak hartuta eta bertan zeuden proposamenetatik erreferentziadunak (edo Lur-eko iturria) jarriaz. --Janfri; bai esan? 18:20, 31 martxoa 2012 (UTC)

Korsikako udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Aurreko urtean Frantziako udalerriak botaren bidez osatu zirela eta, Korsikako udalerriak osatzeke daudela oroituarazi nahi nuen. Ez dakit Korsikako udalerriak ere botaren bidez osatu litezkeen ala ez, hala baldin bada, aldez aurretik eskerrik asko. -Euskalduna - 22:39, 2012ko apirilaren 7a (UTC)

Kaixo! Ba ezin da, arazo sinple batengatik: INSEE kodea ez da zenbaki bait, baizik eta letra bat erdian duen zenbakia. Katalanezko Wikipedian eskuz eginak zituztenez ez ziren konturatu euren botak zuen arazo honetaz. Beraz... eskuz egin beharko dira! -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:12, 7 apirila 2012 (UTC)

Hitzaldia Azkoitian[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi.

Datorren hilean (ekainean) Azkoitiko euskaltegiak ekintza batzuk antolatu nahi ditu ikasturte bukaera dela-eta. Mintzalaguna programan sartuta nagoenez haien asmoa jakinarazi, eta galdetu didate ea zer edo zer bururatzen zaidan antolatzeko.

Wikipediari buruzko hitzaldi praktikoa egitea etorri zait burura. Nik ez dut oraindik nire burua gaitzat jotzen holako hitzaldi bat emateko, baina honelako saltsetan nik baino eskarmentu handiagoa dutenak egon badaude wikipedia honetan.

Iazko Durangoko azokan egon nintzen, eta wikikide batzuk ikusi nituen hitzaldi praktiko bat ematen, ordenagailuak eta guzti. Badakit zerbait xumeago antolatu dela ere beste leku batzuetan. Azkoitiko antolatzaileek areto bat eta baliabide teknikoak eta ordenagailuak gure eskura jarriko zituztela aipatu didate.

Zer iruditzen? Norbait animatzen al da? Nire laguntza osoa izanen du animatzen denak.

Uste dut gure wikipediaren ezagutza zabaltzeko ditugun aukera guztiak aprobetxatu behar ditugula. Horrela besterik ez dugu lortuko erabiltzaile eta lankide kopurua handitu, eta euskarazko wikipedia aberastu.

-Josu (eztabaida) 17:12, 12 maiatza 2012 (UTC)

Nik ezin dut, Josu. --Unai (esan) 09:58, 13 maiatza 2012 (UTC)
Ni nahiko lanpetuta nago azken aldian... egunaren arabera agian ahal da, baina ezin dut ezer zehatzik esan... -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:27, 28 maiatza 2012 (UTC)
Halako lanetan esperientzia duten eta nik baino hobeto egingo luketen lankideak bezala, ni ere zeharo lanpetuta nabil, ezin dut. --Xabier Armendaritz 2012-05-28, 13:49 (Eguzk.)

Gauzak zehazteko: hitzaldia ekainaren 15ean izango litzateke (ostiralean), arratsaldeko zazpietan, Azkoitiko Udalak utzitako lokalean, ordenagailuak eta guzti. Eguna eta ordua ongi datorkio norbaiti?-Josu (eztabaida) 18:33, 28 maiatza 2012 (UTC)

Change username[aldatu iturburu kodea]

Hello, how to change username on this wiki? Thanks. -Mbak Dede (eztabaida) 00:11, 27 maiatza 2012 (UTC)

Hello. You should go to this page and add your request. Hopefully, a bureaucrat will attend your request in a few days. --Xabier Armendaritz 2012-05-27, 19:31 (Eguzk.)

Azala nagusia[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Azal nagusiko beste hizkuntzerako Wikipedien sailean aldaketa bat egin beharko litzateke: Nederlanderazko Wikipediak jada 1.000.000 artikulu ditu eta Estonierazko Wikipedia eta Hindizko Wikipediak 100.000 artikuluen kopurua iragan dute. -Euskalduna, 17:41, 2012ko irailaren 1a (UTC)

Egina - --Joxemai; (erantzunak) 15:47, 1 iraila 2012 (UTC)

Nabigazio kutxaren txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Txantiloi:Nabigazio kutxa txantiloiak itxura akatsa duela eta hura agertzen den artikulu guztietan errepikatzen dela ikusi dut: bertan burututako aldaketen ondorioz bere izenburua zentratua agertu beharrean, ezkerrera lekualdatua agertzan baita (ikus Txantiloi:Goierriko udalerri aurkibidearen goiko gezitxoa sakatuz). Eskua sartzen saiatu naiz, baina bere konplexutasuna dela eta, ez dakit akatsa non duen. Norbaitek akats hori zuzenduko baluke eskertuko nioke.

-Euskalduna, 9:27, 2012ko azaroaren 10a (UTC)

Egina - Euskalduna, 0:02, 2012ko abenduaren 1a (UTC)

Ezabatzeko dauden artikuluak sortzeko aukera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Elhuyarrek egin behar zituen hainbat artikulu azkenean ez dituzte egin eta Kategoria:Ezabatzeko atalean ikusi ahal dituzue. Teorian horiek dira hainbat wikipediatan existitzen diren artikuluak, gurean ez daudenak. Nire proposamena (eta azken egunetan egiten ari naizena) horiek ezabatu beharrean sortzea litzateke; azken finean, Wikipedia askotan agertzen diren gaiak dira eta guk ez ditugu landu! Gainera gehienek aukera ederra ematen dute kategorizazioak egiteko eta ordena pixka bat jartzeko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:03, 29 abendua 2012 (UTC)