Wikipedia:Txokoa/Politikak/2009ko abendua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lankide guztientzako oharra[aldatu iturburu kodea]

Euskal Herri, Espainia, Suitza, Andorra eta Luxenburgoko udalerrien infotaula txantiloietan dentsitate kalkulagailu automatikoa jarri berri dut. Hiri orokor infotaulan eta Frantziako udalerri infotaulan ez dago oraindik martxan. Honek infotauletan aldaketa bat egitea eskatzen du. Hau da aldaketa:

Orain Arte
| biztanleria = 4.979
| azalera = 56,7
Hemendik aurrera
| biztanleria = 4979
| azalera = 56.7

Honek esan nahi du mila banatzeko punturik ez dela jarri behar eta komak puntu bidez adierazi behar direla. Hauek horrela ez badaude biztanleria dentsitatea ez da automatikoki kalkulatuko. Ohar hau jartzen dut lankide guztiok aldaketa burutzen lagun dezagun. --An13sa 15:28, 27 Abendua 2009 (UTC)

Eta nork egingo ditu aldaketak dauzkagun 1.000 udalerri baino gehiagotan? :) Zariquiegui 17:52, 27 Abendua 2009 (UTC)
Batzuetan jada bazegoen jarrita, beraz nik Bizkairako egin nuen moduan egin baduzu arazorik ez legoke kasu gehienetan. Hori bai, automatikoki kalkulatze honek asko laguntzen du datuak hobetzen. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:11, 27 Abendua 2009 (UTC)

Wikipediako kategorien ordena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! 50.000 artikuluen eztabaidan jada proposatu nuen kategorien berrordenatze bat egitea. Nire ustez egokiena da hemen agertzen dena, baina agian zaila izango da lan guzti hori egitea. Zer deritzozue? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:55, 29 Abendua 2009 (UTC)

Nere aldetik ongi iruditzen zait. Orain... lan hori dena zeinek eginen duen jakin behar. -Euskalduna · esaidak hemen 20:05, 2009ko abenduaren 29a (UTC)
Ni ere ados nago. Orrialde bat sortu dezakegu ingelesezko wikipediako orri hori itzuli eta froga egiteko.--An13sa 10:32, 30 Abendua 2009 (UTC)
Nik ere uste dut Euskarazko Wikipediako kategoriak sistematizatu behar ditugula. Horrela, Theklanek proposatutakoa eredu ona iruditzen zait. Hala ere, nola aldatuko/berrituko ditugu kategoriak, eskuz ala bot bidez egin daiteke? --Orereta (erantzunak) 11:50, 30 Abendua 2009 (UTC)

Koordenatuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Orain arte Koordenatuak jartzeko {{Koord}} erabiltzen genuen, baina beste asko baziren, zaharkitua zegoen sistematik. Azkenik bukatu dugu egokitze lana eta dagoeneko {{Koord}} baino ez dago eskuragarri. Momentu honetan 8844 artikulu ditugu geolokalizatuta, beraz ondo goaz. Baina koord erabilita oinarri gisa askoz gehiago egin dezakegu eta mapatxoa bete. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 01:11, 30 Abendua 2009 (UTC)

Aizu Theklan, bidebatez jakin baliteke, zer gertatzen da Euskal Herriko udalerrien infotaulan? Dentsitate atalean ez da zenbakirik agertzen eta errorea ematen du? Adibide baterako ikus Iruñea. -Euskalduna · esaidak hemen 18:55, 2009ko abenduaren 30a (UTC)
Ba orain automatikoki kalkulatzen duenez ezin duenean ez daki zer egin eta mezu hori ematen du. Horregatik puntuak eta komak ondo zaindu behar dira. Hor konpndu dut, baina askotan egin beharko da lan hori. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:57, 30 Abendua 2009 (UTC)
Erroaren mezua aldatu dut, orain hau agertzen da"ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko klikatu hemen". Klikatuz gero Laguntza:Dentsitate kalkulagailua orrialdera joango zara eta bertan azaltzen da dentsitatearen aldaketa nola burutu.--An13sa 20:12, 30 Abendua 2009 (UTC)
Ideia bikaina! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:14, 30 Abendua 2009 (UTC)