Wikipedia:Urteurrenak/Ekaina
Ekaina 1
- 193 - Septimio Severok Didio Juliano erromatar enperadorea hil zuen.
- 1877 - Hermann Hesse idazlea jaio zen (h. 1962).
- 1924 - Ford automobilgintza enpresak bere 10.000.000. autoa eraiki zuen.
- 1926 - Marilyn Monroe aktore estatubatuarra (irudian) jaio zen (h. 1962).
- 1956 - Viatxeslav Molotov Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetarako ministroa kargutik kendu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 2
- 455 - Vandaloek Erroma arpilatu zuten.
- 1896 - Guglielmo Marconik patentea jaso zuen Estatu Batuetan egindako asmakizuna zela-eta: irratia.
- 1942 - Joxe Mari Lopetegi bertsolaria hil zen Arrueta-Sarrikotan (j. 1975)
- 1946 - Italia errepublika bihurtu zen eta monarkia baztertu, Umberto II.a erbesteratuz.
- 1955 - Baikonur kosmodromoa (irudian) inauguratu zen Kazakhstan SESBeko errepublikan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 3
- 350 - Nepotianok bere burua Erromako Enperadore izendatu zuen.
- 1098 - Kristauek Antiokia suntsitu zuten (egungo Turkian).
- 1537 - Paulo V.a aita santuak amerikar indigenak pertsonak zirela aitortu zuen.
- 1769 - James Cook nabigatzaileak Tahiti aurkitu zuen.
- 1889 - Canadian Pacific Railwaya bukatu zuten, AEBtako kosta biak batzen zituen trena.
- 1979 - Gladys del Estal donostiar gaztea hil zuen tiroz guardia zibil batek Tuteran.
- 1997 - Lionel Jospin Frantziako lehen ministro bilakatu zen.
- 2008 - TAU Baskoniak bigarrengoz irabazi zuen ACB Liga.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 4
- 1783 - Montgolfier anaiak beraiek asmatutako baloian (irudian) aireratu ziren.
- 1942 - Midwayko gudua hasi zen Bigarren Mundu Gerran.
- 1981 - Agustin Anabitarte euskal idazlea hil zen Donostian (j. 1891).
- 1989 - Txinako armadak Tiananmen plazako protestak zapaldu zituen Pekingo Tiananmen plazan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 5
- 1305 - Bordeleko apezpikua Aita Santu izendatu zuten Klemente V.a izenez, eta aitasantutza Erromatik Avignon hirira eraman zuen (irudian).
- 1967 - Sei Eguneko Gerra hasi zen Ekialde Hurbilean, Israel eta estatu arabiar mugakideen artean.
- 1975 - Gabriel Aresti euskal idazlea hil zen Bilbon (j. 1933).
- 2002 - Mozilla 1.0 arakatzailea kaleratu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 6
Klaudio, Norberto
- 1808 - Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Espainiako errege izendatu zuen Baionan.
- 1944 - Bigarren Mundu Gerrako E-Eguna (irudian): 150.000 gudari aliatu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren (Overlord operazioa).
- 1949 - George Orwell idazleak 1984 eleberria argitaratu zuen.
- 1963 - Jon Arretxe euskal idazlea jaio zen Basaurin.
- 1982 - Libanoko gerra hasi zen: Israelgo armadak, Ariel Sharon Defentsa Ministroaren agindupean, Libano hegoaldea inbaditu zuen, Beirut hiribururaino iritsiz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 7
- 1099 - Gurutzatuek Jerusalemgo setioa hasi zuten Lehen Gurutzadan (irudian).
- 1494 - Espainiak eta Portugalek mundua erdibanatzeko Tordesillaseko Ituna izenpetu zuten.
- 1654 - Luis XIV.a Frantziako errege koroatu zuten Reims-eko katedralan.
- 1926 - Tranbia batek Antoni Gaudí arkitektoa harrapatu zuen Bartzelonan eta zauriengatik hiru egun geroago hil.
- 1929 - Vatikano Hiria estatu burujabe bihurtu zen.
- 1968 - Etakide batek Jose Angel Pardines guardia zibila hil zuen kontrol batean elkar topatu ondoren.
- 2003 - Librezale taldearen historiako lehen aurrez aurreko batzarra. Bilbon.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 8
- 632 - Muhammad Islamaren profeta eta Arabiaren bateratzailea hil zen (j. 570)
- 1288 - Antso IV.a Gaztelakoak Lope de Haro Bizkaiko Jauna hil zuen Alfaron
- 1867 - Frank Lloyd Wright arkitekto estatubatuarra jaio zen (h. 1959)
- 1983 - Manuel Olaizola, Uztapide, bertsolaria hil zen Ergoienen (Oiartzun)
- 2004 - Artizarraren lehen igarotzea (irudian) milurteko honetan, hurrengoa 2012ko ekainaren 12an.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 9
- 68 - Neron erromatar enperadoreak bere buruaz beste egin zuen, Erromako Senatuak kargutik kendu ostean.
- 1572 - Joana Albretekoa Nafarroako erregina (irudian) hil zen.
- 1660 – Louis XIV.a Frantziako erregea Maria Teresa Austriakoarekin ezkondu zen Donibane Lohizuneko elizan.
- 1815 - Vienako Biltzarra amaitu zen, Europako mugak berridatzi zituena Napoleonen derrotaren ostean.
- 2006 - Alemania: Munduko Futbol Txapelketa hasi zen Munchenen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 10
- 1836 - André-Marie Ampere fisikari eta matematikaria hil zen. (j. 1775)
- 1967 - Spencer Tracy aktorea hil zen.
- 1967 - Sei Eguneko Gerra amaitu zen, Israel garaile herri arabiarren gainean
- 1979 - Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Santamaria, Francis, trabesti errenteriarra hil zuen diskoteka batean.
- 1999 - Kosovoko gerra amaitu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 11
- K. a. 1184 – Troia arpilatu eta su eman zioten, Eratostenesen kalkuluen arabera.
- 1580 – Juan Garai urduñarrak Buenos Aires fundatu zuen bigarren aldiz.
- 1770 - James Cook kapitain britainiarra Koral Hesi Handian (irudian) lehorreratu zen.
- 1998 - EAJ, EA eta HB alderdiak Kirolaren legea onartu zuten Eusko Legebiltzarrean Euskadiko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatuz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 12
- 1942 - Anne Frank (irudian), nazismoaren biktimak, egunkari bat jaso zuen opari 13 urte bete zituelako
- 1964 - Hego Afrikako gobernuak betiko zigorra eman zion Nelson Mandelari, apartheidaren aurkako liderrari.
- 2004 - 1,3 kg-ko kondrita motako meteorito batek etxe bat jo zuen Ellerslie herrian, Zeelanda Berrian, kalte larriak bai baina zauriturik eragin gabe.
- 2016 - Orlandoko Pulse diskotekako sarraskian 50 lagun hil (erasotzailea barne) eta 53 zauritu ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 13
- 1983 - Pioneer 10 ontzia (irudian) eguzki-sistematik irteten den gizakiak eginiko lehen gauza bihurtu zen.
- 1985 - Hego Afrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu ziren.
- 1991 - Leningrado hiriak antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 14
- 1648 - Margaret Jones-i sorginkeria leporatu eta Bostonen urkatu zuten.
- 1907 - Norvegiak emakumeen sufragioa onartu zuen.
- 1928 - Che Guevara iraultzailea jaio zen Argentinan (h. 1967)
- 1931 - Lizarran alkateen biltzarrak estatutu bat eskatu zuen Hego Euskal Herriarentzat.
- 2005 - Asafa Powell jamaikarrak 100 m-ko munduko errekor berria lortu zuen 9,77 segundorekin.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 15
- 1667 - Lehen giza odol transfusioa egin zuen Jean-Baptiste Denys medikuak. 350 ml ardi odol isuraldatu zizkion 15 urteko gazte bati, baina geroago hil egin zen eta Denysi hilketa egotzi zioten.
- 1954 - UEFA Europako futbola kudeatu eta kontrolatzen duen erakundea (irudian) sortu zuten Basilean.
- 1952 - Andres Amonarriz euskal antzerkigilea hil zen Berrobin (j. 1881)
- 1977 - Franco hil ondorengo lehen hauteskundeak egin zituzten Espainian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 16
- 1846 - Pio IX.a aita santu aukeratu zuten, historiako aitasantutza luzeena hasiz (San Petri kontuan izan gabe).
- 1963 - Valentina Terexkova kosmonauta sobietarra (irudian) espazioratutako lehen emakumea bihurtu zen, Kazakhstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
- 1976 - Hego Afrikan, Johannesburgo hiriko Soweto auzoan gatazka handiak sortu ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak.
- 2006 - Iruña-Veleiako aztarnategian ezagutzen diren euskarazko hitzik zaharrenak aurkitu zirela publiko egin zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 17
- 1516 – Nafarroako Joanes III.a zendu zen Pauen (j. 1484).
- 1789 – Frantziako Iraultzan Hirugarren Estatuak Frantziako Nazio Biltzarra aldarrikatu zuen.
- 1885 – Askatasunaren Estatua New Yorkeko portura iritsi zen.
- 1944 – Islandia Danimarkarekiko independentzia lortu eta errepublika bilakatu zen.
- 1945 – Eddy Merckx belgikar txirrindularia jaio zen.
- 1991 – 157 urte eta gero, Arango haranak (irudian) bere gobernu autonomoa berreskuratu zuen: Conselh Generau.
- 2008 – Firefox eguna ospatu zen, nabigatzailearen hirugarren bertsioaren kaleratzen karietara.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 18
- 1812 - AEBek Britainiar Inperioari gerra aldarrikatu eta 1812ko angloamerikar gerrari ekin zitzaion.
- 1815 - Waterlooko guduan (irudian) Wellingtongo Dukearen agindupeko gudaroste aliatuak Napoleonen frantziar gudarostea garaitu zuen.
- 1940 - Charles de Gaulle Frantziako Indar Askeen buruak herritarrak nazien aurka eta erresistentziaren alde ekitera deitu zituen.
- 1942 - Paul McCartney ingeles musikaria eta The Beatles taldeko kidea jaio zen.
- 1943 - Raffaella Carrà abeslari eta telebista aurkezle bolognarra jaio zen.
- 1979 - SESBko Leonid Brezhnev eta AEBtako Jimmy Carter presidenteek Viena hirian SALT II akordioa sinatu zuen.
- 2010 - José Saramago portugaldar idazlea eta 1998ko Literaturako Nobel Saria hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 19
- 1269 - Luis IX.a Frantziako Erregeak juduek jendaurrean lauki hori bat soinean josita eramateko agindu zuen, zilarrezko hamar liberako isunpean.
- 1623 - Blaise Pascal (irudian) matematikari eta fisikari frantziarra jaio zen Clermont-Ferranden (h. 1662).
- 1790 - Noblezia eta kleroa ezeztatu ziren Frantzian.
- 1846 - AEBtako New Jersey hirian erregistratutako lehenbiziko beisbol partidua jokatu zen.
- 1910 - Paul J. Flory estatubatuar kimikaria eta 1974ko Kimikako Nobel Saria jaio zen.
- 1920 - Fernando Aire Etxart, Xalbador, jaio zen Urepelen (h. 1976).
- 1947 - Salman Rushdie indiar idazlea jaio zen.
- 1978 - Garfield katuaren lehen zirri-marra argitaratu zen.
- 1993 - William Golding ingeles idazlea eta 1983ko Literaturako Nobel Saria hil zen.
- 2020 - COVID-19 pandemiak eragindako deskonfinamendua amaituta, Euskal Autonomia Erkidegoa normaltasun berria izeneko garaira igaro zen, konfinamenduari eta horretatik ateratzeko prozesuari behin betiko amaiera emanda.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 20
- 451 - Iturri batzuen arabera, Katalauniako gudua gertatu zen, Flavius Aetiusek Atila garaituz.
- 1789 - Frantziako Asanblada Nazionaleko 577 diputatuk Pilotalekuko Zina (irudian) egin zuten, Frantziako Iraultza hasiz.
- 1877 - Alexander Graham Bellek munduko lehen telefono komertzialen sarea ipini zuen Hamiltonen, Ontario, Kanada.
- 1942 - Brian Wilson baxujole eta abeslari estatubatuarra jaio zen (The Beach Boys).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 21
- 1527 - Nikolas Makiavelo italiar filosofoa hil zen (j. 1469).
- 1586 - Martin Azpilikueta (irudian) intelektual nafarra hil zen Erroman (j. 1492).
- 1813 - Gasteizko gudua borrokatu zen Gasteizen, Espainiako Independentzia Gerran.
- 1940 - Frantzia Alemaniaren aurrean errenditu zen Bigarren Mundu Gerran.
- 1982 - Lehen Musikaren Festa ospatu zen, Jack Lang Frantziako ministroak bultzatuta.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 22
- 1633 - Erromako Ofizio Santuak Galileo Galilei (irudian) behartu zuen onartzera Lurra zela, eta ez Eguzkia, Unibertsoko erdigunea.
- 1767 - Wilhelm von Humboldt alemaniar hizkuntzalari, funtzionario eta diplomatikoa jaio zen.
- 1812 - Napoleon Bonapartek Errusia eraso zuen eta hura hartzen saiatu zen, baina Napoleondar Gerren eta Napoleon beraren amaieraren hasiera baino ez zen izan.
- 1986 - Mexikoko Munduko Futbol Txapelketan Argentina eta Ingalaterraren arteko final laurdenetako partiduan Diego Maradona futbolariak "Mendeko Gola" eta "Jainkoaren Eskua" deritzoten bi gol ospetsuak sartu zituen.
- 2013 - CAN auzia lehertu zen Nafarroa Garaiko kaleetan, milaka lagun bildu ziren Yolanda Barcina (UPN) lehendakariaren dimisioa eskatzeko.
- 2020 - Nafarroa Garaia COVID-19 pandemiak eragindako konfinamendutik ateratzeko prozesua abiatu zen, Normaltasun Berria izeneko garaiari hasiera emanda.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 23
- 79 - Vespasiano erromatar enperadorea hil zen (j. 9).
- 1894 - Nazioarteko Komite Olinpikoa (COI) sortu zen Parisen, Pierre de Coubertin baroiak bultzatua.
- 1922 - Juan San Martin idazle eta euskaltzaina jaio zen Eibarren (h. 2005).
- 1952 - Ameriketako Estatu Batuek Ipar Korea bonbardatu zuten.
- 2005 - Juan Jose Ibarretxe laudiotarra Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten, hirugarren aldiz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 24
- 1571 - Migel Lopez Legazpikoak Manila hiria fundatu zuen Filipinetan.
- 1835 - Tomas Zumalakarregi karlista militarra (irudian) hil zen (j. 1788).
- 1911 - Juan Manuel Fangio, 1 Formulako argentinar pilotua jaio zen (h. 1995).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 25
- 1852 - Antoni Gaudi arkitekto kataluniarra (irudian bere lanetako bat, Familia Santuaren tenplua) jaio zen (h. 1926).
- 1875 - Little Big Horngo gudua: Zaldi Ero buruzagiaren agindupean zeuden lakota sioux, iparraldeko txeiene eta arapaho tribuek George Armstrong Custer jeneralaren Zalditeriako 7. Erregimentua garaitu zuten.
- 1903 - George Orwell idazle britainiarra jaio zen (h. 1950).
- 1937 - Gasteiz: faxistek Estepan Urkiaga "Lauaxeta" fusilatu zuten.
- 1947 - Anne Franken egunkaria argitaratua izan zen.
- 1991 - Esloveniak independentzia iragarri zuen Jugoslaviarengandik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 26
Tortura pairatu dutenekiko elkartasunezko nazioarteko eguna
San Pelaio (Zarautz)
- 1409 - Mendebaldeko Zisma: Pisan hirugarren Aita Santu bat aukeratu zen (Alexandro V), Erromakoari (Gregorio XII.a) eta Avignongoari (Benedikto XII.a) gehituz.
- 1541 - Francisco Pizarro Peruko konkistatzailea hil zen (j. ca. 1475).
- 1819 - Txirrindua (irudian) patentatu zen.
- 1945 - 50 herrialdek Nazio Batuen Sorrera Ituna sinatu zuten San Frantziskon.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 27
- 1549 - Frantzisko Xabier jesulaguna Japoniara itsasontziz iritsi zen.
- 1794 - Frantziako Iraultza: Maximilien Robespierre (irudian) atxilotu zuten 17.000 iraultzaren etsaien exekuzioa sustatu zuelako.
- 1879 - Martin Uriarte jaio zen Zeanurin (h. 1960).
- 1967 - Munduko lehen kutxazain automatikoa ipini zen Londresen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 28
- 1712 - Jean-Jacques Rousseau idazle eta pentsalari suitzarra jaio zen (h. 1778).
- 1914 - Franz Ferdinand Austriako artxidukea eta emaztea hil zituen serbiar gazte abertzale batek Sarajevon, Lehen Mundu Gerraren hasiera markatuz.
- 1919 - Versaillesko Ituna sinatu zen (irudian), Lehen Mundu Gerra amaituz.
- 1941 - Manex Pagola euskal idazlea jaio zen Landibarren.
- 1967 - Israelek Ekialdeko Jerusalem bereganatu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 29
- 1854 - Bizenta Mogel hil zen Abanton (j. 1782).
- 1880 - Frantziak Tahiti bereganatu zuen.
- 1949 - Apartheid legea (irudian) aplikatzen hasi zen Hego Afrikan.
- 1976 - Seychelleek independentzia lortu zuten Erresuma Batuarengandik.
- 1995 - Sampoong Merkatari Gunea erori egin zen Seulen (Hego Korea), 501 hildako eta 937 zauritu eraginez.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Ekaina 30
- 1905 - Albert Einsteinek erlatibitate berezia garatzen zuen "Higikorren Elektrodinamikari Buruz" idazlana argitaratu zuen.
- 1908 - Tunguskako gertakaria (irudian): Meteorito edo kometa bat lehertu zen Tunguska gainean (Siberian) 20 megatoiko indarrez, 2000 km2 baso suntsituz.
- 1934 - Adolf Hitlerrek arerio politikoak bortxaz kanporatu zituen "Labana luzeen gaua" delakoan.
- 1998 - Jon Etxaide euskal idazlea hil zen Donostian (j. 1920).
- 2005 - Espainiako Kongresuak sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu zituen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia