Wikipedia:Urteurrenak/Uztaila
Uztaila 1
- 251 - Godoen kontrako borrokan, Dezio eta Herenio Etrusko erromatar enperadoreak hil ziren.
- 1773 - Jose Bizente Etxegarai olerkaria jaio zen Donostian.
- 1789 - Francisco Xavier Mina Mina gaztea, Espainiako Independentzia Gerran parte hartu zuen gerrillari nafarra jaio zen (h. 1817).
- 1916 - Ameriketako Estatu Batuetan lege lehorra indarrean jarri zen (irudian).
- 2004 - Marlon Brando, aktore estatubatuarra hil zen (j. 1924).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 2
- 1566 - Nostradamus profezia iragarle frantziarra hil zen (j. 1503).
- 1778 - Jean-Jacques Rousseau filosofo suitzarra hil zen (j. 1712).
- 1897 - Guglielmo Marconik (irudian) irratia patentatu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 3
- 324 - Konstantino I.a Handiak (irudian) Lizinio garaitu zuen Adrianopolisko guduan.
- 1682 - Pedro Ignazio Barrutia euskal idazlea jaio zen Aramaion (h. 1759)
- 1904 - Theodor Herzl kazetari, idazle eta sionismoaren sortzailea hil zen Vienan (j. 1860)
- 2005 - Sexu berekoen arteko ezkontza legalizatu zuten Espainian.
- 2006 - Metro istripua Valentzian, tren bat errailetatik atera eta beste tren batek jo zuen. 43 hildako eta 47 zauritu gertatu ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 4
- 1776 - Amerikako Iraultza Gerra: Kongresu Kontinentalak Independentzia Adierazpena berrestu zuen.
- 1934 – Marie Curie fisikari eta kimikari poloniarra hil zen.
- 1946 - Estatu Batuek Filipina Uharteen independentzia onartu zuten.
- 1992 - Frantziako Tourraren lehenengo etapa Donostiako hiritik abiatu zen.
- 1997 - Mars Pathfinder espaziontzia (irudian Sojourner modulua) Marten lurreratu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 5
- 1809 - Napoleonek Pio VII.a aita santua bahitzea agindu zuen eta hau Frantziara eraman zuten.
- 1811 - Simon Bolivar (irudian) eta Fernando de Mirandak Venezuelako independentzia aldarrikatu zuten.
- 1830 - Frantziak Arjel hartu zuen.
- 1911 - Georges Pompidou politikari eta Frantziako presidente izango zena jaio zen (h. 1974).
- 1992 - Frantziako Tourraren lehenengo etapa Donostiatik abiatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 6
- 1782 – Bizenta Mogel euskal idazlea jaio zen (h. 1854).
- 1885 – Louis Pasteur kimikari frantziarrak (irudian) amorruaren aurkako txertoa arrakastaz erabili zuen bederatzi urteko Joseph Meister mutikoarekin, txakur gaixo batek hozka egin baitzion.
- 1942 – Anne Frank eta bere familia "Gordelekuan" ezkutatu ziren aitaren bulegoan Amsterdamen.
- 2015 - Iruñeko Sanferminak: 1978ko txupinazoa ezkeroztik Iruñeko udaletxean EH Bilduko Joseba Asironen ekimenez Ikurrina lehenbizikoz balkoian eta ofizialki eskegi zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 7
- 1945 - Kontxu Odriozola euskal aktorea jaio zen.
- 2005 - Al Kaedak atentatu odoltsua egin zuen Londonen.
- 2006 - Gasteizko Salburuan (irudian) aurkituriko hegazti bati eginiko analisiek hegaztien gripea zuela erakutsi zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 8
- 1950 - Pedro Miguel Etxenike fisikari nafarra (irudian) jaio zen.
- 1978 - Tentsio handiko San Fermin jaietan, Espainiako Polizia Armatuak German Rodriguez gaztea Iruñeko zezen plaza hil zuen.
- 1994 - Kim Il Sung Ipar Koreako presidentea hil zen (j.1912).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 9
- 1357 – Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Karlosen Zubiaren (irudian) lehen harria jarri zuen Pragan.
- 1922 – Johnny Weissmuller austro-hungariarrak 100 metro 58,6 segundotan igeri egin zuen, munduko igeriketa errekorra onduz eta minutuaren muga hautsiz.
- 1999 – Jose Antonio Loidi euskal idazlea hil zen (j. 1916)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 10
- 1962 – Telstar (irudian) munduko lehen komunikazio satelitea espazioratu zuen NASAk.
- 1969 – Rikardo Arregi euskal kazetari eta idazlea hil zen (j. 1942)
- 1985 – Frantziako inteligentzia agenteek Greenpeace erakundearen Rainbow Warrior ontzia hondoratu zuten Aucklandeko portuan, Zeelanda Berrian, Mururoako saio nuklearretan sar ez zitezen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 11
- 1895 – Lumière anaiek film bat zientzialarien aurrean aurkeztu zuten.
- 1919 – Herbehereetako parlamentuak zortzi orduko lanordua ezarri zuen.
- 1946 – Ibon Sarasola (irudian) idazle eta euskaltzaina jaio zen Donostian.
- 1962 – Bezperan jaurtitako Telstar satelitearen bidezko lehen telebista seinaleak emititu ziren.
- 1979 – Propilenoz kargaturiko kamioiak eztanda egin zuen Los Alfaques kanpinaren parean, Tarragonako kostaldean. 216 gizabanako hil ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 12
- 1764 – Charles Messier astronomo frantziarrak lehen nebulosa aurkitu zuen: M27 edo Pisuaren Nebulosa (irudian).
- 1962 – Rolling Stones musika talde ingelesa sortu zen, izena Muddy Watersen abesti batetik hartuz.
- 2004 – Agustin Zubikarai euskal idazlea hil zen (j. 1914).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 13
- 1793 - Charlotte Corday normandiarrak Jean Paul Marat Frantziako Iraultzaren gidarietako bat bainuontzian hil zuen labankadaz.
- 1930 - Munduko lehen Futbol Txapelketa hasi zen.
- 1954 - Frida Kahlo pintore mexikarra hil zen (j. 1907)
- 1957 - Txillardegi idazleak Leturiaren egunkari ezkutua eleberria argitaratu zuen.
- 1967 - Tom Simpson txirrindularia hil zen Tourreko Mont Ventoux mendatea igotzen.
- 2006 - Angel Sukia kardinal eta artzapezpiku zaldibitarra hil zen (j. 1916).
- 2006 - UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Bizkaiko Zubia (irudian).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 14
- 1782 - Sebastian Mendiburu euskal apaiz eta idazlea hil zen Bolognan (j. 1708).
- 1789 - Frantziako Iraultza: Parisko herritarrek Bastille hartu zuten, zazpi preso askatuz.
- 1894 - Lehenengo Ikurrina plazaratu zen, Bilboko Euzkeldun Batzokijan, Arana anaiek marraztua.
- 1902 - Veneziako San Marko Basilikaren X. mendeko ezkil-dorrea (irudian) ezustean erori zen. 1912 urterako berreraiki zen, zen eta zegoen bezala.
- 1970 - Luis Mariano kantari irundarra hil zen Parisen (j. 1914).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 15
- 1099 – Kristauek Jerusalem konkistatu zuten Lehen Gurutzadan.
- 1799 – Egiptoko Rosetta herrian, soldadu frantziarrek Rosettako Harria (irudian) aurkitu zuen, geroago hieroglifo egiptoarren dezifratzea ahalbidetu zuena.
- 1934 – Manex Erdozaintzi-Etxart euskal idazlea jaio zen Oztibarren (h. 1984)
- 1998 – Baltasar Garzon epaileak zuzenduriko operazioan Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi ziren, ustez ETArekin harremana izateagatik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 16
- 622 – Islamiar egutegiaren hasiera eguna.
- 1901 – Euskararen batasuna bultzatzeko batzarra egin zen Hendaian.
- 1964 – Miguel Indurain txirrindulari atarrabiatarra jaio zen.
- 1969 – Apolo 11 suziria (irudian) jaurti zen, gizakia lehen aldiz Ilargian oinez ipiniko zuena.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 17
- 1790 - Adam Smith (irudian) ekonomilari eta filosofo britainiarra hil zen (j. 1723).
- 1918 - Alderdi Boltxebikearen aginduz, Errusiako tsar Nikolas II.a eta senide hurbilak hil zituzten Ipatiev Etxean, Ekaterinburgo hirian.
- 1936 - Espainiako Armadak Estatu Kolpea eman zuen Maroko iparraldean. Porrot egitean, Gerra Zibilia hasi zen.
- 1998 - Ur-azpiko lurrikarak sortutako tsunami batek Papua Ginea Berriko hamar herri suntsitu zituen, 1500 hildako eta 2000 etxegabe utziz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 18
- 64 - Erromako Sute Handia jazo zen, merkatari auzo baten piztua eta berehala hiri osoara zabaldu zena.
- 1536 - Ingalaterran aita santuaren agintea ezeztu zen.
- 1918 - Nelson Mandela (irudian) politikari hegoafrikarra jaio zen.
- 1925 - Adolf Hitler austriarrak Mein Kampf manifestua argitaratu zuen.
- 2000 - Francisco Javier Saenz de Oiza arkitekto kasedarra hil zen (j. 1918).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 19
- 711 - Indar musulmanek Tariq ibn Ziyad-en aginpean bisigodoak garaitu zituzten, Iberiar Penintsularen konkista ahalbidetuz.
- 1522 - Amaiurko gazteluaren setioaren amaiera: Nafarroako Erresumaren berreskuratzearen hirugarren saiakeraren porrota, Gaztela eta Aragoiko Erresumek Nafarroa Garaia behin behinekoz militarki konkistatu eta okupatu zuten.
- 1848 - Emakumeen Eskubideen lehen Biltzarra egin zen New York hirian.
- 1849 - Espainiako merkataritza hartu-emanetan Sistema metriko hamartarra nahitaez erabiltzeko legea aldarrikatu zen.
- 1900 - Parisko Metroaren (irudian) lehen linea inauguratu zen.
- 1903 - Lehen Frantziako Tourra helmugara iritsi zen Parisko Parc des Princes estadiora.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 20
- 1881 - Siuxen buru zen Zezen Eseria estatubatuar armadaren aurrean errenditu zen.
- 1902 - Marzelino Soroa antzerkigilea hil zen Donostian (j. 1848)
- 1944 - Claus von Stauffenberg eta alemaniar erresistentziako beste kide batzuk Adolf Hitler hiltzen saiatu ziren.
- 1969 - Apollo 11 ontzia Lasaitasunaren Itsasoan ilargiratu zen eta, sei ordu eta erdi geroago, Neil Armstrong eta Buzz Aldrin (irudian) Ilargian oinez ibili ziren lehen gizakiak bihurtu ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 21
- K. a. 356 - Alexandro Handia jaio zen (h. K. a. 323)
- K. a. 356 - Herostratok, Artemisaren tenpluari (irudian) su emanez, Munduko Zazpi Mirarietako bat suntsitu zuen.
- 970 - Al-Azhar mezkita hasi zen eraikitzen Kairon, munduko unibertsitate zaharrena dena.
- 1954 - Indotxinako Gerra amaitutzat jo zen, horrela Vietnam, Laos eta Kanputxea estatu independente bihurtuz.
- 1971 - Sekundino Zuazo arkitekto bilbotarra hil zen (j. 1887)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 22
- K. a. 776 - Olinpian (irudian) lehen Olinpiar Jokoak hasi ziren (historialari batzuen iritziz).
- 1099 - Lehen Gurutzadan Godofredo Bouillongoa Jerusalemgo Hilobi Santuaren babesle izendatu zuten.
- 1876 - Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolaria hil zen Donostian (j. 1830)
- 1942 - Holokaustoa: Varsoviako ghettoko juduen deportazio sistematikoa hasi zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 23
- 1892 - Haile Selassie Etiopiako enperadorea jaio zen (h. 1975)
- 1923 - Pancho Villa iraultzaile mexikarra (irudian) hil zen (j. 1878)
- 1952 - Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 24
- 1783 - Simon Bolibar Hego Amerikako Askatzailea jaio zen Caracasen (h. 1830)
- 1859 - Louis Iriart Etxepare politikaria jaio zen Donapaleun (h. 1945)
- 1911 - Hiram Bingham esploratzaileak Andeetan Machu Picchu (irudian) aurkitu zuen, "Inken Hiri Galdua"
- 1967 - Kanada bisitzatzeko bidaian, Charles de Gaulle frantziako presidenteak Vive le Québec libre! aldarrikatu zuen 10.000 lagunen aurrean Montreal hirian (Quebec)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 25
- 306 - Yorken Konstantino I Handia enperadore izendatu zuten legioek.
- 1512 - Gaztelako tropak, Albako dukearen agindupean, Iruñean sartu ziren Nafarroako Erresuma konkistatzeko.
- 1567 - Diego de Losada konkistatzaileak Caracaseko hiria sortu zuen.
- 1846 - Louis Bonaparte erregea hil zen (j. 1779).
- 1992 - Joko Olinpikoak hasi ziren Bartzelonan.
- 2000 - Concorde hegazkinaren (irudian) istripua, Parisko aireportutik aireratzen ari zela. 115 hildako.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 26
- 1887 - L. L. Zamenhof mediku eta filologoak Unua Libro argitaratu zuen, Esperantoa azaltzen zuen lehen liburua.
- 1906 - Iokin Zaitegi apaiz eta itzultzailea jaio zen Arrasaten (h. 1978)
- 1953 - Raul eta Fidel Castro anaiek eta 160 matxinok Moncada kuartelari eraso egin zioten, horrela Kubako Iraultza hasiz.
- 1956 - Gamal Abdel Nasser (irudian) Egiptoko presidenteak Suezko kanala nazionalizatu zuen, nazioartean protestak eraginez.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 27
- 1214 - Filipe II.a Frantziakoa Bouvinesko gudua irabazi zuen eta Frantziaren kontrolpean ipini zituen Anjou, Bretainia, Maine, Normandia eta Turena.
- 1549 - Frantzisko Xabierkoa jesulagunaren ontzia Japonian lehorreratu zen.
- 1794 - Frantziako Iraultzan Maximilien Robespierre atxilotu zuten (irudian) 17.000 "iraultzaren etsai" exekutatzeko bultzatu zuelako.
- 1951 - Bernardo Atxaga (Joseba Irazu) euskal idazlea jaio zen Asteasun.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 28
- 1844 - Napoleonen anaia zahar eta Napoli eta Espainiako errege Josef Bonaparte hil zen (j. 1768).
- 1954 - Venezuelako presidente Hugo Chávez jaio zen.
- 1990 - Alberto Fujimorik (irudian) Peruko presidente kargua hartu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 29
- 1805 - Alexis de Tocqueville pentsalari frantziarra jaio zen (h. 1859).
- 1836 - Parisko Garaipen Arkua (irudian) inauguratu zuten.
- 1957 - Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia sortu zen, egoitza Vienan izanez.
- 1967 - Hiriaren 400. urturrenaren ospakizunetan, lurrikara batek 500 hildako utzi zituen Caracasen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 30
- K. a. 49 - Ponpeio eta Julio Zesarren armadak borrokatu zuten Ilerdako batailan.
- 1523 - Joanes Antxieta, konpositore gipuzkoarra hil zen (j.1462).
- 1980 - Vanuatuk independentzia lortu zuen.
- 2003 - Azken Volkswagen kakarraldoa (irudian) egin zen Mexikon.
- 2005 - Wim Duisenberg, Europako Banku Zentralaren buru ohia hil zen (j.1935).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Uztaila 31
- 432 - Sisto III.a Aita Santu aukeratu zuten.
- 1556 - Inazio Loiolakoa (irudian) Jesusen Lagundiaren sortzailea hil zen (j.1556).
- 1886 - Franz Liszt hungariar musikagilea hil zen (j.1811).
- 1941 - Reinhard Heydrichek, SSko bigarren agintariak, T/179 461 dokumentua idatzi zuen, juduei buruzko Azken Konponbidea zehazten zuena.
- 1942 - Joan Mari Arzak gipuzkoar sukaldaria jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia