Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

WikiBizi/Ondarea


Zergatik WikiBizi?

2020ko uda ere berezia izango da, COVID-19 pandemiaren ondorioz bertan behera geratu direlako askotan egin ohi ditugunak: turismoa, bidaiak, jaiak... baina guk gure herria bizi nahi dugu. Horregatik proposatzen dugu WikiBizi Euskal Herria ekimena. Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte gure herria hobeto ezagutzeko proposamenak biltzeko gunea.

Aurreko urteetan irailean egin dugun WikiLovesMonuments ekimenaren lekukoa hartzen du, eta uda osoan zehar hedatuko da, uztailaren 1etik irailaren 30era. Honela, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak aukera eman nahi du jende gehiagok parte hartzeko. WikiBizi ezazu Euskal Herria eta gure ondarea!

Argazki lehiaketa

Sariak

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eskainitako sariak:

1. saria
Konstruktor, eraiki zuren 35mm.ko kamera
2. saria
70€ko bonoa Hontza Liburutegian
3. saria
30€ko bonoa Hontza Liburutegian

Aurreko urteetako irabazleak

2019ko argazki irabazleak


2018ko argazki irabazleak

2017ko argazki irabazleak


Argazki irabazleak

Nola har dezaket parte?

Monumentu bat bilatu


Zerrendak Araba Bizkaia Gipuzkoa
link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Zerrenda:Nafarroa Garaiko kultura ondasunak
link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Zerrenda:Nafarroa Garaiko kultura ondasunak
Lapurdi Nafarroa Beherea Nafarroa Garaia Zuberoa

Argazki lehiaketa

Argazkia egin
Argazkia igo
Argazkia Maparen bidez igo nahi baduzu, jarraitu bertan dauden argibideak, baina kontuan izan bertan monumentu gutxiago daudela. Zerrenden bidez igo nahi baduzu, taulako elementu bakoitzaren azpiko aldean aurkituko duzun botoiari eman eta jarraitu argibideak.
Oharra: Commonsen kontu bat beharko duzu argazkia igotzeko
Nahi adina argazki igo ditzakezu
Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte duzu!
Argazkiak ateratzeko datak ez du axola eta, mapa edo zerrendetatik igo badituzu, behin igota zure argazkiak automatikoki gordeko dira lehiaketako argazki guztien Commonseko orrian.
Ohiko igoera laguntzailea erabiltzen baduzu, berriz, mesedez gehitu eskatzen dizun tokian "WikiBizi Ondarea" kategoria! Gogoratu, Euskal Herriko ondare materialeko argazkien lehiaketan hiru pertsonako talde batek erabakiko ditu irabazleak!