Wikipedia eztabaida:Artikulu onak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu onen irizpideak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denei, eztabaida honetan gai hau sortzeko erabakia hartu dut proposamen batzuk luzatzeko asmoarekin. Orrilade hau duela gutxi sortu zen eta bere helburua artikulu on guztiak bertan zerrendatzea da. Orain arte mota honetako artikuluek ez dituzte irizpide berezirik bete behar izan izendapen hau jasotzeko, nire ustez, artikulu onen hautaketak zehatzagoa izan beharko luke. Horretarako, hainbat proposamen ditut eta zuen iritziak jaso nahiko nituzke.

  1. Hautaketa-fasea: Artikulu onak hautatzeko orain arte erabili dugun orrialdea erabiltzen jarrai genezake, egia delako parte-hartze oso baxua dagoela bozketa hauetan. Hala ere, artikulu onak izendatzeko orduan irizpide zehatz batzuk sortuko nituzke. Hauek artikulu nabarmenduek dituztenen antza eduki dezakete, adibidez, luzetasuna, erreferentzia kopurua, etab. Hori bai, irizpide hauek artikulu nabarmenduenak baino zorroztasun gutxiago eduki beharko lukete. Beste Wikipedia batzuetan horrelako irizpideak dituzte: gaztelaniaz, ingelesez, galizieraz.
  2. Artikulu onek ere Azalean atal bat edo leku bat eduki beharko luketela uste dut, beste Wikipedia batzuetan ere badutelako, hala nola, gaztelerazkoan edo italierazkoan eta artikulu landuak direlako.

Aipatu ditudan bi proposamenak asko zehaztu behar dira noski, hala ere zuek proposamen hauekiko duzuen iritzia jakin nahiko nuke. Xabi22 (eztabaida) 14:07, 8 ekaina 2018 (UTC)

Eztabaida martxan dago txokoan