Wikipedia eztabaida:Bozketak/Artikulu nabarmenduak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Kaixo! Beno, erabaki behar dugu zerbait honekin, ez duzue uste? Egia da gehienez 4-5 pertsonek bozkatuko dutela astero eta horrela gutxi egin daiteke. Nire ustez egokiena da hilabeteko lau artikulu aukeratzea beste modu batez... eman zuen iritzia! -Theklan 10:41, 8 Iraila 2006 (UTC)

NA[aldatu iturburu kodea]

Nabarmendutako artikuluak aukeratzeko erabaki duzuen metodoa egokiena iruditzen zait euskarazko wikipedian dituen parte-hartzaile kopurua ikusita. Dena den, bozketa hauekin azalean zein azaltzea bakarrik bozkatzen dugu eta ez diogu artikuluari aparteko garrantzirik ematen; ez da benetako Nabarmendutako artikulua. Ondoren idaztera noanarekin ez dut aldaketarik egitea proposatu nahi azalean agertuko den nabarmendutako artikuluan, gehitzea baizik.

Beste wikipedietan izar txiki bat (LinkFA-star.png) jartzen diote benetan apartekoa den artikuluari goiko aldean. Nik ere horrelako zerbait egitea proposatzen dut. Horrelako artikulu bat daukagunean, azalean beste batzuk baino lehenago agertzeko eskubidea izango luke. Mota honetako artikuluak egitea eta aukeratzeak denbora eramango duenez, ezinbestekoa da hutsuneak Theklan eta TXiKik pentsatutako moduarekin betetzea, artikulu dexente bat ikustean proposamenetara gehitzea, alegia.

Irudia dela eta, izarra baino beste zerbait jartzea hobeto iruditzen zait. Wikipedia honekin, euskarazkoarekin, gehiago lotuta dagoen beste zerbait. Eta ez bada ezer agertzen, gehi ikurra bezalakoa (Symbol support vote.svg) egokia litzateke nire ustez. Hori ikusita azalpen gutxi behar baitira artikulua nolakoa den jakiteko.

Aurrera eginez gero, baldintzak-eta hobeto zehaztu beharko lirateke, lasai-lasai, momentu honetan nik dakidala ez baitago hain ona den artikulurik.—Barrie(postontzia) 09:01, 10 Iraila 2006 (UTC)

Baldintzak[aldatu iturburu kodea]

Nonon eztabaidatu dira edo azaltzen dira zeintzuk diren arikulua nabarmendua izateko kontuan hartu behar ditugun baldintzak? --Pello, beldur barik 23:36, 10 Otsaila 2007 (UTC)

Suposatzen da hilabeteko artikulurako (edo orain Kabrik edo TXiKik aldaketak egiterakoan asteko) bat aukeratzerakoan ba zuzenean jarri ahal dela nabarmendutako bezala. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 01:46, 11 Otsaila 2007 (UTC)
Bai, baina zer hartu behar dugu kontuan bozkatzerakoan? Luzera, kalitatea, lotura urdinen kopurua, zehaztasuna, itzulpena izatea edo ez... eske ez dakit zehaztu den edo ez.--Pello, beldur barik 12:31, 11 Otsaila 2007 (UTC)

E=mc2[aldatu iturburu kodea]

Bozkatzeko listatik kenduko nuke nik momentuz, berrikusten nenbilen bitartean akats larriak ikusi baitizkiot fisikaren aldetik eta orrazketa sakon bat behar duelako. Baita fisikaren historiak ere. Abisatuko deutsuet orraztute dagozenean --Janfri; idatzi lasai 17:53, 1 Apirila 2007 (UTC)

Astero?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Berriro proposatzen dut... astero egin behar ote dugu? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta   ButtonGreen.png  09:50, 29 Azaroa 2007 (UTC)

Bai!!!--josugoni (erantzun hemen) 10:16, 29 Azaroa 2007 (UTC)

Nabarmendutako batzuk zerrendan daude[aldatu iturburu kodea]

Nuonio kendu dut, aste honetako nabarmendutako baita. Baina beste batzuk badaude zerrendan egoera berean, ezta? Immunitate-sistemaBerotegi-efektua kendu beharko litzateke... --Orereta (erantzunak) 21:19, 17 Martxoa 2009 (UTC)

"Gehienez lau" aukeratu[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Lau artikulu aukeratu behar direla jarrita dugu bozketaren azalpenean. Nire ustez "gehienez lau" bozkatu behar direla zehaztu behar litzateke; hau da, nahi izanez gero, artikulu bat edo hiru bozka daitezkeela, eta ez derrigorrez lau. --Orereta (erantzunak) 18:54, 27 Abendua 2009 (UTC)

Yes check.svg Egina --Orereta (erantzunak) 20:55, 5 Urtarrila 2010 (UTC)

Prozedura? Ulertzen ez[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, sentitzen dut, ez da ulertzen prozedura. "Ezkerreko laukian" jartzen duen tokian, ez ote da eskuinekoa? ... Partaidetza bultzatzeko, please norbaitek argitu! -Iñaki LL (eztabaida) 19:29, 18 iraila 2016 (UTC)

Honek argitu gabe jarraitzen du eta, beraz, iluna da. Goian aipatutakoaz gain, hona etortzen den edonork ezin du kudeatu, ez baitago argi nola moztu eta itsatsi (txantiloien bitartez egina dago, eta txantiloi horietan ere ez dago artikuluen estekarik). Beharbada nonbait erratu naiz baina urteak daramatzat WPn eta ez diot tankerarik hartu oraindik. Wikipedia for dummies! -Iñaki LL (eztabaida) 16:25, 17 urria 2016 (UTC)

Bozketa sistema zorrozten[aldatu iturburu kodea]

Eztabaida txokotik jarraituz eta "Artikulu ona" argitzeko, ez baitago adierazita nola erabaki, hau egin daiteke, orain arte zehaztutakoak, hemen adierazi nuen irizpidea eta beste komentario hauek ere ikusita:

1. Artikulu nabarmendua bozkatzeko, irizpideak hartuko dira kontuan, orri nagusian eskuineko alboan adierazita.
2. Artikulu nabarmendua izateko, proposamenak aldeko bost boto beharko ditu. Orain artekoa ikusita, ez dirudi artikuluak merezi badu hori lortzea oso zaila denik.
3. Artikulu nabarmendua izateko, artikuluari zuzentzailea pasa behar zaio, bestela ezin da Nabarmendua izan.
4. Artikulu nabarmendua izateko gutxi falta bazaio, bozkatzaileak (Pictogram voting info.svg Iruzkina:) jarri dezake, gabezi bat konpondua izateko proposatuz. Hura behin konponduta, aldeko botoa adieraziko du.
5. Bozkatzailearen iritziz, artikuluak nabarmendua izateko neurria ematen ez badu, proposamenari boto neutrala emango dio baldin eta bozkatzaileak, hala ere, artikuluari ona edo nahiko ona irizten badio.
6. Proposamenak Artikulu nabarmendua izateko gutxienez aldeko 5 boto eskuratuz gero, boto neutralak aldekoei gehituko zaizkie.
7. Aldiz, aldeko boto baino boto neutral gehiago daudenean (guztien artean gutxienez bost), proposamena Artikulu ona dela iritziko da.
8. Kontrako botoak aldeko boto baten balioa kentzen du (aldeko 5 boto + kontrako 1 boto = aldeko 4 boto).
9. Eztabaida baten ondoren bozkatzaile batek botoa aldatzen badu, hasierako botoari marra bat gainetik jartzea dagokio, eta gero boto berria gehitzea.
10. Proposamen bakoitzak hilabeteko epea izango du proposatzen den egunetik bozkatua izateko. -Iñaki LL (eztabaida) 10:12, 23 abendua 2017 (UTC)
Puntu bat bitan zaititu dut. -Iñaki LL (eztabaida) 10:46, 23 abendua 2017 (UTC)
Orokorrean ados, bai. Praktikak erakutsiko digu ea ondo funtzionatzen duen edo ez, eta beti dago aldatzeko aukera. 3. puntuari dagokionez, ulertzen dut jartzea, baina zuzentasun ortografikoa edo itxura eta estetika aldetik ondo egoteak garrantzia bera dute, eta bata jarriz gero, bestea ere aipatu beharko litzateke... edo erreferentziak ondo jarrita egon behar direla, edo paragrafoen arteko oreka mantendu behar dela... ez dakit ez ote den errepikakorra jartzea. Baina esandakoa, ondo dago orokorrean eta "Artikulu ona" zer den ebazteko balio digu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:17, 23 abendua 2017 (UTC)
Non eta emandako aldeko botoen irizpideetan diskordantzia handiak ez dauden, oraingo boto sistema "depuratuz" joan gaitezke, zorroztuz, baina goikoa iruditzen zait bidea. Gero, Artikulu onak orri bat (eta kategoria) sortzea dagokio noski!
Zuzentzailearena propio jarri dut, 'aprioristikoa' dela iruditzen baitzait, baina azken aldian zuzentzailea gabe aurkeztu dira. Beraz, propio gogorarazita. -Iñaki LL (eztabaida) 10:31, 23 abendua 2017 (UTC)