Laguntza eztabaida:Proba orria

Wikipedia(e)tik
Wikipedia eztabaida:Proba orria» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


JON ZELAIA MENDIZABAL[aldatu iturburu kodea]

Jon Zelaia Mendizabal musikari eta idazlea Oñatin jaio zen 1954. urtean. Aitarengandik -organista eta koru zuzendaria- etorri zaio musika zaletasuna. Madrilgo Unibertsitate Complutensean egin zituen Psikologiako ikasketak. Hiriburu horretako Goi Mailako Kontserbatorioan musika ikasketak egin zituen. Bertan Roman Alis eta Anton Garcia Abrilekin konposizioa eta Enrique Garcia Asensiorekin orkestra zuzendaritza burutu zituen. Pianoa Pedro Lermarekin ikasi zuen. Donostiako Kontserbatorioan ere ikasi zuen. Geroxeago irakaskuntza munduan sartu zen eta gaur hor jarraitzen du. 1988an, Francisco Escudero maisuarekin bildu, zenbait elkarrizketa egin, eta ondoren inoiz argitara eman ez duen liburua egin zuen. 1999an, Joseba Aurkenerena eta Cova Garciarekin batera bi hizkera berezi landu zituen: irainak eta haur hizkera; eta elkar lanean egindako ikerketa horietatik bi liburu plazaratu zituzten. Geroxeago, 2003an, eta bereziki 1988an gaztelaniaz egin zuen liburuan oinarriturik, Escudero maisuari buruzko liburu eder bat plazaratu zuen Gero-Mensajero argitaletxearen bitartez.



Bibliografia[aldatu iturburu kodea]

  • Francisco Escudero, vida y obras. 1988, argitaragabea.
  • Irainka. Euskal irainen bilduma. 1999. Gero argitaletxea. Joseba Aurkenerenarekin eta Cova Garciarekin batera.
  • Haur hizkera. 1999. Gero argitaletxea. Joseba Aurkenerenarekin eta Cova Garciarekin batera.
  • Escudero maisuarekin solasean. Gero argitaletxea. 2003.