Edukira joan

Wikiproiektu:Diximed

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diximed Pompeu Fabra Unibertsitateko Rosa Estopà Bagot irakasleak sortutako proiektu bat da, umeentzat moldatutako medikuntza-terminologia biltzeko. Katalanez sortu zen, eta profesionalek egindako definizioez gain, haurrek egindako grabazioak eta marrazkiak biltzen ditu. Euskal Herriko Unibertsitateak egindako itzulpenei esker, euskaraz ere eskuragarri dago. 2025ean Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak definizio horien audioak grabatzeko proiektua abiatu zuen EHUrekin batera. Grabazioak Zarauzko Orokieta Herri Eskolan egin dituzte, 2025 eta 2026an zehar. Grabazio horiek guztiak Commonsen eskuragarri daude, lizentzia librearekin: c:Category:Diximed audios from Orokieta.

Wikiproiektu honen helburua bertan definitzen diren gaiak Txikipedian daudel ziurtatzea da, dagokion audioa gehituta.

Audioa gehitu eta artikulua gainbegiratu bada, markatu egina bezala.