Wikiproiektu:EHU-Medikuntza/Baliabideak/Proba orria3

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iztai lotailua[aldatu iturburu kodea]

Iztai lotailua
Iztai lotailua behe-eskumaldean kokatua dago.
Iztai lotailuaren atzekaldetik igarotzen diren egiturak. Pelbisaren eskumaldeko aurrealboko (frotolaterala) ikuspegia.
Xehetasunak
NondikGoi-aurreko arantza iliakoa
NoraTuberkulu pubikoa
LatinezLigamentum inguinale
Terminologia anatomikoa

Iztai lotailua (Poupart-en lotailua) goi-aurreko arantza iliakotik tuberkulu pubikora hedatzen den loturari deritzo, alegia, garrantzi handikoa dena iztai herniak pairatzen dituzten pazienteetan.

Honek, iztai hodia mugatzen du beheko aldetik, non hernia ez-zuzenak garatu daitezkeen.

Iztai lotailua, abdomeneko kanpoko muskulu lapranaren aponeurosiak osatzen du, izterratik datorren faszia lataren jarraipena izanik.

Honako hauek dira iztai lotailutik igarotzen diren egiturak:

Funtzioa[aldatu iturburu kodea]

Iztai lotailuak enborretik beheko gorputz adarreraino luzatzen diren lotailu eta ehun bigun guztiak babestu eta eusten ditu. Bestalde, egitura honek triangelu femoralaren goiko muga eta iztai hodiaren beheko muga eratzen du. [1]

Iztai lotailuaren erdiko puntua goi-aurreko arantza iliakoaren eta tuberkulu pubikoaren artean aurkitzen da, non nerbio femorala erraz atzeman ohi da. Era berean aipatzekoa da, erdiko puntu hau goi aurreko arantza iliakoaren eta sinfisi pubikoaren artean dagoela, non arteria femorala argi ikusten den.

Historia[aldatu iturburu kodea]

Maiz, Poupart-en lotailua bezala ezagutu ohi da, izan ere, François Poupartek aurkitu zuen. Hark "abdomenaren esekitzailea" bezala izendatu zuen.(frantsesez: "le suspenseur de l'abdomen") It is also referred to as Poupart's ligament, because François Poupart gave it relevance in relation to hernial repair, calling it "the suspender of the abdomen" (frantsesez: "le suspenseur de l'abdomen"). Beste zenbaitetan, Falopio lotailua. [2][3]

Irudi osagarriak[aldatu iturburu kodea]

  1. ISBN 0-8036-0791-1..
  2. Txantiloi:WhoNamedIt
  3. F. Poupart. Chirurgie complète. Paris, 1695.