Wikiproiektu:Informatika/SEHistoria3

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da eta programekin eta datuekin osatzen da. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarea kudeatzen du, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen ditu.

Sistema eragile baten oinarrizko helburuak eta ikuspuntuak bi dira, elkarren artean erlazionaturik badaude ere: batetik makina-mailakoak baino funtzionalitate ahaltsuagoak eskaintzea programei eta programatzaileei, eta bestetik, baliabideen kudeaketa orekatu eta eraginkorra. Lehen helburua sistema-deiek betetzen dute, horretarako, sistema-dei horien kodea definitu behar da, baina hori egiterakoan baliabideen kudeaketa orekatua eta eraginkorra hartu behar da kontuan. Era berean, kudeaketa egokia ziurtatzeko sinkronizazio/komunikazioa eduki behar da kontuan.

Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea konputagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, hori dela eta, sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du erabiltzailearentzat.

Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, oro har, baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da. Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, konputagailutan eta abarretan.

Historia[aldatu iturburu kodea]

Lehen ordenagailuak sortu zirenean, 1940ko hamarkadaren bukaeran, zuzenean ordenagailuaren hardwarea atzitzen zen, eta honek ahalbidetzen zuen programak memorian kargatzea.

1950eko hamarkada[aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadan, ordenagailuaren eta pertsonaren elkarrekintza errazteko, lehen sistema eragileak sortzen dira, Batch Sistemak. Sistema eragilea hau oso sinplea zen, eta hiru kontzeptuz osatuta zegoen: egoiliarren monitorea, lotekako prozesuak eta aldi baterako biltegiratzea.

Egoiliarren monitorea[aldatu iturburu kodea]

Elementu honen funtzionamendua oso sinplea zen, programak memorian kargatzeaz arduratzen zen. Programa horiek zinta batetik edo txartel zulatu batetik kargatzen zituen. Ondoren, programa horiek exekutatzeaz arduratzen zen.

Aldi baterako biltegiratzea[aldatu iturburu kodea]

Honen helburua programak memorian kargatzeko behar zen denbora murriztea zen. Hau lortzeko programaren karga edo datuen irteera hurrengo prozesuarekin batera exekutatzen zuen. Horretarako buffering-a eta spooling-a erabiltzen zituen.

1960eko hamarkada[aldatu iturburu kodea]

!960ko hamarkadan aldaketa asko agertzen dira, hala nola zirkuito integratuak. Zirkuito integratuak ordenagailuen potentziala handitzea zuten helburu. Horretarako hainbat teknika desberdin erabili ziren.

Multiprogramazioa[aldatu iturburu kodea]

Multiprogramazioa erabiltzean, programa batek S/I agindu bat exekutatzen duen bitartean, CPU-a beste programa bat exekutatzen hasten da.

Denbora partekatua[aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, erabilgarri dauden baliagarriak ondo erabiltzen dira dagoeneko, baino elkarrekintza falta da. Horretarako multierabiltzaile sistemak sortzen dira. Honela erabiltzaile batek baino gehiago aldi berean terminal-a erabili dezakete.

Denbora erreala[aldatu iturburu kodea]

Sistema hauek prozesu asko oso denbora laburrean egin behar direnean erabiltzen dira. Sistema hauetan datuen prozesamendua une oro egiten da eta hurrengoa sartu baino lehen aurreko datua tratatu egiten da.

Multiprozesadorea[aldatu iturburu kodea]

Multiprozesadoreak bi programa, adli berean exekutatzen ari direnak, batak bestearekin ez interferitzeko sortzen dira. Arazo hau ekiditeko bi arkitektura erabiltzen dira.

NUMA arkitektura, non prozesadore bakoitzak memoriako zati bat kontrolatzen duen. Eta SMP arkitektura, non prozesadore guztiek memoria kontrolatzen duten. Azken honetan koherentzia mantedu behar da prozesadoreen artean.

1970eko hamarkada[aldatu iturburu kodea]

Hamarkada honetan sistema eragileen desabantailak aztertzen dira. Oso sistema handiak, konplexuak eta garestiak ziren, batez ere informazio faltagatik, inoiz ez bait ziren horrelako sistemarik garatu. Horretaz aparte, nahiz eta erabiltzailearen eta hardwarearen artean harremana erraztu, erabiltzaileak lengoai berri bat ikasi behar zuen lana aurrera eramateko.

Garatutako sistema eragileak[aldatu iturburu kodea]

  • MULTICS (Multiplexed Information and Computing Service)
  • BDOS (Basic Disk Operating System)
  • CP/M (Control Program for Microcomputers). Garai honetako sistema eragile popularrena zen, batez ere ordenagailu pertsonaletan erabiltzen zena.

1980eko hamarkada[aldatu iturburu kodea]

Hamarkada honetako ordenagailuen garapenean aldaketa handiak sortzen dira. LSI zirkuitoak sortzen dira eta hauekin ordenagailu pertsonalen urrezko aroa dator. Ordenagailu hauek sortzeko garaian, errendimendua alde batera uzten da eta sistema eragilea erabiltzailearentzat errazagoa izatea da helburua. Horretarako, menuak eta interfaze grafikoak garatzen dira. Hau dela eta, aplikazioak motelagoak ziren, baina ordenagailuak sinpleagoak eta praktikoagoak ziren.

Macintosh[aldatu iturburu kodea]

Hamarkada honetan Macintosh ordenagailuak sortzen dira. Ordenagailu hauek MAC OS sistema eragilea zuten, oso karakteristika berriak zituena, hala nola GUI(Graphic User Interface), Multiareak eta Sagua

1990eko hamarkada[aldatu iturburu kodea]

BeOS[aldatu iturburu kodea]

BeOS Be Incorporated garatutako sistema eragilea da. Sistema eragile hau batez ere multimedia aplikazioen errendimendu altua egikaritzen datza.

GNU/Linux[aldatu iturburu kodea]

POSIX estandarrean oinarritutako eta Unix sistemaren hurrengo bertsioa den sistema eragilea da.

Gaur egun, sistema eragile honen bertsio desberdin asko aurkitu ditzakegu (Debian, Fedora, Ubuntu...), baina denek muin berdin bat dute, Linux. Sistema eragile honen puntu indartsuena web nabigazioa modu seguruan egitea da, ez baitu aplikaziorik erabiltzen beharrezko permisoak ez baldin baditu.

Microsoft Windows[aldatu iturburu kodea]

Microsoft enpresak sortutako sisema eragilea da, Windows izenarekin saltzen dena. Hala ere, Windows ez zen interfaze grafiko bateko sistema eragilea izan bere 3.11 bertsioa arte(Windows95)

2010eko hamarkada[aldatu iturburu kodea]

IllumOS[aldatu iturburu kodea]

Illumos OpenSolaris-etik deribatutako software librea da. Honen muina bakoitzak nahi duen software banaketa ahalbidetzea da.

OpenIndiana[aldatu iturburu kodea]

OpenIndiana Unix motako sistema eragile librea da. Honen helburua OpenSolaris-en software garapena eta banaketa jarraitzea zen.

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

[1] [2] [3]

  1. Historia de los sistemas operativos
  2. Retro informatica
  3. Monografias