Wikiproiektu:Informatika/ShelltaKomandoak1

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da eta programekin eta datuekin osatzen da. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarea kudeatzen du, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen ditu.

Sistema eragile baten oinarrizko helburuak eta ikuspuntuak bi dira, elkarren artean erlazionaturik badaude ere: batetik makina-mailakoak baino funtzionalitate ahaltsuagoak eskaintzea programei eta programatzaileei, eta bestetik, baliabideen kudeaketa orekatu eta eraginkorra. Lehen helburua sistema-deiek betetzen dute, horretarako, sistema-dei horien kodea definitu behar da, baina hori egiterakoan baliabideen kudeaketa orekatua eta eraginkorra hartu behar da kontuan. Era berean, kudeaketa egokia ziurtatzeko sinkronizazio/komunikazioa eduki behar da kontuan.

Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea konputagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, hori dela eta, sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du erabiltzailearentzat.

Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, oro har, baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da. Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, konputagailutan eta abarretan.

Shell[aldatu iturburu kodea]

Unixeko shell edo shell deiturikoa, informatikan komandoen interpretatzailea adierazteko erabiltzen den terminoa da, Unix eta GNU/Linux-en oinarritutako sistema operatiboko erabiltzaile tradizionaletako interfazea da.

Interpretatzaileak ematen dituen aginduen bitartez, erabiltzailea nukleoarekin komunika daiteke eta hedaduraz, agindu horiek exekuta ditzake, baita konputagailuaren funtzionamendua kontrolatzea baimentzen dituzten tresnak ere.

Interpretatzaileek ematen dituzten komandoak, gidoi moduan erabili daitezke, shell-script izendapean dauden fitxategi exekutagarrietan idazten badira. Modu honetan, erabiltzaileak komanduak edo komanduak tresnekin konbinatuta erabili nahi baditu, fitxategi bateko textu exekutagarri batean idazten ditu eragiketak, ondoren, interpretatzaileak nukleora itzuliko ditu horiek betetzeko.

Shell, antzinako unix-ean funtzionatzen duen konputagailuen kontsolen erabileran jatorria dauka, erabiltzaileak konputagailu zentralera konentatzen zirenean. Kontsolen bidez konnektatzen ziren, eta interpretatzaile baten bitartez, saioa hasi eta konputagailu nagusia erabiltzen zuten. Geroago, konputagailu pertsonalen erabilera hedatzen hasi eta erabiltzaile bakoitzeko konputagailu bat sortu zenean, kontsola fisikoaren ezaugarri nagusiak emulatuko dituen software bat garatu zen, konputagailu batean bezero moduan erabiltzen jarraitu ahal izateko eta Unix-ean oinarritutako zerbitzariek administrazioko larrialdi zereginak egin ahal izateko. {https://es.wikipedia.org/wiki/Shell_de_Unix}

Komanduen interpretatzailea erabiltzailearen eta sistema eragilearen arteko interfazea da.

Komandoak[aldatu iturburu kodea]

Informazioa Shellarekin kudeatuz. ·man ·ls ·more ·cd ·mkdir ·rmdir ·passwd ·rm ·cp ·mv ·du ·eject ·mount-umount ·exit ·echo ·cat ·ls -l ·sort