Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lekittopedia

Aurkezpena Parte-hartzaileak Egitear Eginak Topaketak & jarduerak Baliabideak

Txikipedia




Lekeitioko elorri zuri berria
2026ko otsaileko 21ean landatu zen.
Egun horretan jaio zen Lekittopedia.




Euskaratik Lekeitioko herriaren izatasuna

indartzeko lekeitiar guztien proiektua

2026ko apirilaren 12a

Oraingoz 134 artikulu ditugu

Lekeitiopediaren helburua euskarazko Wikipedian, kalitateari zein kopuruari dagokienez, Lekeitioi buruzko euskarazko informazioa aberastea da. Lan hori koordinatzeko ardura Halako eta halako elkarteek hartu du bere gain. EWKE, Euskal Wikilarien Kultur Elkartea bidelagun dugu.

Herritarron sarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikipedia izango da Lekeitioko informazio iturri gardena.
Wikipedia izango da Lekeitioko informazio iturri gardena.


Herriko pertsona eta talde eragileen sarea osatzea du helburu. Wikiproiektua herrikoia izan dadin, elkarte, talde eta banako eragileek Lekeitiopedia lagun izateko sarea osatzea dugu esku artean. Wikipedia entziklopedia askea da, denona; eta zein hobe gure historia idazteko herritarrok baino.
Euskarazko Wikipedia izango da Lekeitioko informazio iturri gardena.

Lekeitiopedia Wikiproiektua euskararen erabilera sustatzeko eta normalizazioan urrats berriak emateko tresna da. Euskarazko edukiak sortuz eta zabalduz, gure hizkuntzak eremu digitalean eta ezagutzaren munduan duen presentzia indartzen da.

Hezkuntzari dagokionez, herriko ikastetxeekin lan egingo da. Hezkuntzaren beharrak asebetetzeko, maila desberdinetako behar kurrikularrak aztertu ondoren, ikastetxeekin elkarlanean 2024az hasten gara. Lehenik eta behin ikastetxeetako behar kurrikularretan faltan botatzen dituzten Lekeitioi buruzko Wikipediako artikuluen zerrenda osatu zen.

Hezkuntzari lotuta, bi helburu ditugu. Bata herritarrok gure herriko ikasleek behar duten informazioa Wikipediara igotzea eta bestea ikastetxeetan ikasleekin Wikipediaren erabilpena areagotzeaz gain, Txikipedian artikuluak editatu eta sortzea. Ikaslee zaharragoen kasuan Wikipedian ere lan egin dezakete.

Idazteaz gain, irudiak Wikimedia Commonsera igo, argazki-oinak idatzi, zuzenketak egin, testu eta grafikoen itzulpenak egin, aldez aurretik sortutako artikuluen erreferentziak osatu eta loturak sortu ditzakete.

WikiEmakumeok

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekeitioko emakume elkarte eta elkarte feministekin batera, herriko emakumeok arreta berezia jarriko diogu Wikipedian emakumearen presentziari. Gizonezko eta emakumezkoen artikulu eta biografia kopuruan dagoen desoreka gutxitzeko emakume wikilariak eta emakumezkoei buruzko artikuluak behar ditugu.

  • Lekeitioi buruzko artikuluen kalitatea eta kopurua handitu.
  • Iturri fidagarri eta erreferentziaz hornitutako informazioa eskaini.
  • Elkarteen, herritarren eta ikastetxeen parte-hartzea sustatu.
  • Herrigintzatik egin
Nola egin:
  • Koordinazioa: Halako eta halako Euskara elkarteak.
  • Elkarteekin-lankidetza.
  • Ikastetxeekin lankidetza.
  • Emakumeekin lankidetza: WikiEmakumeok
  • Lekeitioko argitalpenak erabili.
  • Elkarlanean. Auzolana.


Nondik hasi

Wikipedian bertan laguntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak aldatzen edo sortzen hasi aurretik, pentsatu zer den Lekeitiopediari eskaini nahi diozuna egitear atala bisitatuz. Behin artikuluak editatu edo irudiak partekatzea erabakitzen duzunean, Wikipediak behar duzun laguntza guztia eskaintzen du Laguntza:sarreran.

Artikuluak aldatzeko bi modalitate daude: 'betiko' Wikitestua eta Ikusizko Editorea. Galderarik izanez gero, badago txoko bat zuri erantzuteko prest dagoena. Dena den, uste baduzu zure galderak erantzun bihurria duela, hemen dituzu mentoreak ere zuri laguntzeko zain.

Loturak eta erreferentziak sortzeko Ikusizko Editoreak baliabide errazak eskaintzen ditu. Hauen berri ere Laguntza:sarreran aurkituko duzu.

Lehen pausoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ziurtatu euskarazko Wikipedian zaudela. Nabigatzaile barran URL helbidea eu.wikipedia.org hasiko da Euskarazko Wikipedian ari bazara.
  • Sortu erabiltzaile kontua (1. hautatu erabiltzaile izen bat, publikoa, izango da, hau da, baten bat sartzen bada artikulu baten historia-orrian, editoreen izenak edo haiek hautatutako goitizenak ikusiko ditu, 2. hautatu pasahitza, (ondo gorde!). Posta helbide bat eskatuko zaizu. Zure posta helbidea ez da publikoa izango.
  • Hasi editatzeko lehen pausoak ematen. Horretarako erabiltzaile bakoitzak proba orri bat dugu. Hasi orain!


Lekeitiopediak urtean zehar ikastaroak eskaintzeko asmoa du edizio lanetan edo irudiak igotzen ari zaretenontzat, baita edozein momentutan, Lekeitiopedian parte hartzeko erabakia hartzen duzuen horientzat.

Adi egon! Jarduerak atalean argitaratuko dira ikastaroen egutegia eta informazio osagarria.

   Jar zaitez zuzenean gurekin harremanetan: epainfor2023@gmail

com