Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolosaldepedia


Aurkezpena Emaitzak Egiteke Baliabideak


Tolosaldepedia liburua (2022)

Tolosari eta Tolosaldeari buruzko ezagutza handitzeko eta zabaltzeko proiektua da hau. Proiektua 2021 urte guztian zehar garatu da lantegi, topaketa eta ikastaroei esker. Eragile askok hartu dute parte eskualdeari buruzko ezagutzaren bilketa honetan: ikastetxeak, kultura elkarteak, banakoak... Horretarako ezin bestekoa izan da Tolosaldeko udalerrien inplikazioa eta Tolosako kultura departamentuaren inplikazioa (liburutegia, artxiboa, udal musika eta txistulari bandak...). Arreta berezia jarri diogu emakumeei buruzko biografiak sortze eta hobetzeari eta baita Txikipediako artikuluak egiteari ere.

Tolosaldearen inguruan landu den guztia liburu batean gorpuztu dugu, hemen alboan dagoena, deskargarria, eta modu askean erabili, moldatu eta banandu daitekeena.

2021eko lanak amaituta daude, baina hor geratzen dira oraindik garapena edo sortzea behar duten zenbait artikulu ere, izatez, Wikipediako lanak ez baitu etenik.

Azkenik, eskerrak eman nahi diogu liburu honetan modu batean edo bestean parte hartu duten guztiei!