Wikiproiektu:Txantiloien automatizazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Txantiloien automatizazioa posible da orain Wikidatari esker. Wikiproiektu honen helburua egiten denaren berri ematea da, eta ahal den heinean lanak banatu eta proposamenak jasotzea. Azken helburua litzateke txantiloi bakar batekin automatikoki behar den txantiloia txertatzea. Baina horra iristeko bide luzea dugu aurretik.

Egindakoa[aldatu iturburu kodea]

Wikidata[aldatu iturburu kodea]

Txantiloi sistema eta Wikidata[aldatu iturburu kodea]

  • {{asteroide infotaula automatikoa}} < edukiaren zati bat hartzen du Wikidatatik. Beste guztia azpitxantiloiekin kargatzen da. Aukerak daude eduki gehiago hartzeko Wikidatatik.
  • Hainba udalerri, departamendu eta beste egitura administratibo batzuen txantiloiak ere existitzen dira.
  • {{Kartografia automatikoa}} < kartografia egiten du modu automatizatu batean, baina herrialdeetako zoom maila eskuz jarri behar da txantiloien bitartez.

Proposamenak[aldatu iturburu kodea]

{{kirol talde infotaula automatikoa}}

Honetan egin daitezke aurrerapen batzuk, baina kamiseten diseinuak, adibidez, ezin dira hartu (momentuz). Beraz egin daitekeena da orain dagoen txantiloia indartu, erdi-automatizatuz hainbat gauza: entrenatzaileen zerrenda, sponsorrak, estadioak, logoa, kapitaina, sorrera... -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:43, 7 abendua 2016 (UTC)
Taldea zein ligatan ari den eta aurreko denboraldian bere ligan zer sailkapen lortu zuen ere eguneratu daiteke automatikoki? Bereziki interesgarria litzateke... -Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-07, 12:02 (UTC)
Zein ligatan ari den bai, zein emaitza lortu zuen ez dago Wikidatan momentuz. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:39, 8 abendua 2016 (UTC)