Wilhelm Eduard Weber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wilhelm Eduard Weber
Wilhelm Eduard Weber II.jpg
Bizitza
Jaiotza Wittenberg1804ko urriaren 24a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Alemaniar Inperioa
Heriotza Göttingen1891ko ekainaren 23a (86 urte)
Hobiratze lekua Stadtfriedhof Göttingen
Hezkuntza
Heziketa University of Halle-Wittenberg
Hezkuntza-maila Doctor of Sciencea
Tesi zuzendaria Johann Schweigger
Doktorego ikaslea(k) Eduard Riecke
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Leipzig
Enplegatzailea(k) Leipzigeko Unibertsitatea
Göttingengo Unibertsitatea
University of Halle-Wittenberg
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Saxon Academy of Sciences
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Saxon Academy of Sciences

Wilhelm Eduard Weber (Wittenberg, 1804ko urriaren 24a - Göttingen, 1891ko ekainaren 23a) alemaniar fisikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halleko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Halle, Göttingen eta Leipzigeko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Elektrizitateari eta magnetismoari buruzko lanak egin zituen. Carl Friedrich Gaussekin batera Lurraren elektromagnetismoa aztertu zuen, eta lehenengo telegrafo elektrikoa egin zuten biek. Elektrizitatearen garapenean eragin handia izan zuen, elektrizitatea neurtzeko unitate absolutuen sistema eman baitzuen, gauss unitate magnetikoan oinarritua.

Argiaren teoria elektromagnetikoaren oinarriak ezarri zituen, eta magnetismoaren teoria bat azaldu zuen, geroago Paul Langevinek zehaztu zuena. Nazioarteko Sisteman jario magnetikoa neurtzeko erabiltzen den unitateak weber izena du. Higitzen ari diren partikula kargatuek eragiten dituzten indarren oinarrizko legea aurkitu zuen 1846an. Uhinen higidura ikertu zuen Ernst Heinrich bere anaia nagusiarekin batera. Eduard Friedrich anaia gaztearekin, berriz, gizakien higiduraren fisiologia aztertu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Eduard Weber Aldatu lotura Wikidatan