Wilhelm Hertenstein
| Wilhelm Hertenstein | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1888ko urtarrilaren 1a - 1888ko azaroaren 27a ← Numa Droz - Bernhard Hammer →
1879ko martxoaren 21a - 1888ko azaroaren 27a
1879 - 1888
1878ko abenduaren 2a - 1879ko martxoaren 1a
1872ko abenduaren 2a - 1878ko abenduaren 1a | |||||||||||
| Bizitza | |||||||||||
| Jaiotza | Kyburg, 1825eko maiatzaren 5a | ||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Heriotza | Berna eta Zürich, 1888ko azaroaren 27a (63 urte) | ||||||||||
| Familia | |||||||||||
| Aita | Jakob Hertenstein | ||||||||||
| Ezkontidea(k) | Katharina Elisabetha Thalmann | ||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||
| Hizkuntzak | alemana | ||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||||||
| Lantokia(k) | Berna | ||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||
| Erlijioa | reformed (en) | ||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||
Wilhelm Friederich Hertenstein (Kyburg, 1825eko maiatzaren 5a – Zürich, 1888ko azaroaren 27a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izsn zen 1888an.
Hertenstein estatuko baso-ingeniaria izan zen. 1855 eta 1872 artean Züricheko kantonamenduko baso saila zuzendu zuen eta, aldi berean, biltzar legegileko kide izan zen Alderdi Erradikal Demokratikoko kide gisa. Artilleriako ofiziala ere izan zen eta 1847an Sonderbund gerran parte hartu zuen. 1872an koronel mailara igo zen eta Züricheko kantonamenduko gobernuko kide izendatu zuten.
Estatuen Kontseiluan denboraldi labur bat eman ondoren, Hertenstein Suitzako Kontseilu Federaleko kide aukeratu zuten 1879an, eta sail militarra zuzendu zuen. Suitzako Konfederazioko presidente aukeratu zuten 1888rako eta agintaldia osatu ezinik hil zen.