Wilhelmina Cooper
| Wilhelmina Cooper | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Wilhelmina Behmenburg |
| Jaiotza | Culemborg, 1939ko maiatzaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Greenwich, 1980ko martxoaren 1a (40 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa eta model agent (en) |
| Altuera | 180 zentimetro |
| wilhelmina.com | |
Wilhelmina Behmenburg, ezagunagoa Wilhelmina Cooper ezkontza izenez (Culemborg, Herbehereak, 1939ko maiatzaren 1a – Greenwich, Connecticut, AEB, 1980ko martxoaren 1a) modeloa eta enpresaburua izan zen. Ford Models agentzian lanean hasi zen. 1967 urtean, bere ibilbidearen gailurrean, Wilhelmina Models modelatze agentzia sortu zuen New Yorken.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herbehereetan jaio zen 1939 urtean, profesionalki Wilhelmina edo Willy izenez ezaguna izan zen bere gertukoen inguruan. 1954 urtean Chicagora joan zen bizitzera familiarekin. Bruce Cooperrekin ezkondu zen, The Tonight Show saioko ekoizle exekutibo ohiarekin, 1965 urtean.
Wilhelmina Models enpresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eileen Ford, Ford Models-eko exekutiboa, minduta eta kezkatuta egon zen bere modeloetako bat bere lehiakidea bihurtuko zela konturatu zenean. Wilhelmina bere lan gogorrarengatik ezaguna zen nazioartean, eta aurretik lan egin zuen argazkilari onenak elkartu zituen. Negozioei buruz zituen ezagutzarekin mundu horretan moldatzen trebea izan zen, eta talentu berriei bere edertasun, glamour eta dotorezia filosofian oinarritutako itxura eman zien. Wilhelmina Models eta Ford Models ziren bi modelo agentzia nagusiak, Elite eta beste batzuk sortu arte.
Wilhelminak 1980ko hamarkadaren hasierara arte jarraitu zuen bere agentzia zuzentzen, Connecticuteko Greenwich Ospitalean 40 urte zituela biriketako minbiziak jota hil zen arte.
Wilhelmina herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998ko Gia filmean Faye Dunaway estatubatuar aktoreak pertsonifikatu zuen Cooper. Film horretan Wilhelminak aurkitu zuen Gia Marie Carangi supermodelo estatubatuarraren istorioa kontatzen du. Geroago minbiziak jota hil zen.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Wilhelmina Cooper | Supermodel, Entrepreneur, Philanthropist | Britannica» www.britannica.com 2025-04-27 (kontsulta data: 2025-05-16).
- ↑ (Ingelesez) «Wilhelmina – glamour and tragedy» aenigma 2015-11-13 (kontsulta data: 2025-05-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) dayhist.com. «Wilhelmina Cooper: Vida y Legado de una Pionera del Modelaje» dayhist.com (kontsulta data: 2025-05-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Modelo de Wilhelmina Cooper: biografía, carrera, vida personal» davidgarlandjones.com (kontsulta data: 2025-05-16).
- ↑ «Wilhelmina, High-Fashion Model And Agency Owner, Is Dead at 40; Rival of Ford Agency» The New York Times 3 de marzo de 1980 (kontsulta data: 25 de julio de 2011).
- ↑ «A lovely life taken by smoking» Post-Gazette 4 de junio de 2006 (kontsulta data: 25 de julio de 2011).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sitio web de Wilhelmina Models (ingelesez)