Willard Van Dyke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Willard Van Dyke
Jorge Ruiz con Willard Van Dyke 1958-cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Denver1906ko abenduaren  5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Jackson (Tennessee)1986ko urtarrilaren  23a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria, zinema zuzendaria eta argazki-zuzendaria
Enplegatzailea(k) State University of New York at Purchase Itzuli
Nominazioak
IMDb nm0886757

Willard Van Dyke (Denver, Colorado, 1906ko abenduaren 5a - 1986ko urtarrilaren 23a) estatubatuar argazkilaria eta zinemagilea izan zen.

Ikasketak Berkeleyko (Kalifornia) Unibertsitatean egin zituen. Aprendiz gisa hasi zen Edward Westonen lantegian eta adiskide batekin galeria-estudio bat zabaldu zuen Oaklanden. Ansel Adams eta Edward Westonekin f/64 taldearen sorreran parte hartu zuen. Talde hori argazkilaritza puruaren aldekoa zen. Zuri beltzeko lanetan maisutasun handia erakutsi zuen. Sail horretan aipagarriak ditu Life eta Harper’s Bazaar lanak.

1940ko hamarkadaren hasieran, hainbat film dokumental egin zituen. Eguneroko bizitzako irudiak erakusten zituen horietan, herri txiki bateko bizitza, musikagile baten bizimodua edo gaur egungo arkitektura. 1943-1945 bitartean Van Dyke gerrako informazio bulegoko film saileko buru izan zen eta 1947. urtean film bat egin zuen Weston maisuari buruz. 1965ean New Yorkeko Arte Modernoko Museoko cinëma saileko arduradun izendatu zuten. Hogei urtez aritu zen zineman lanean eta ez zen argazkilaritzara itzuli 1975. urtea arte, Edward Westonen erakusketa handi bat antolatzeko. 1977an, ordea, kargu ofizialak utzi eta argazkilaritzari ekin zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]